USURBILGO UDALA
Iragarkia
Tokiko Gobernu Batzarrak,
2021eko abenduaren 23an egindako bilkuran, ekintzaileentzat Kabiene
Elkarteak duen elkarlan-gunean egonaldirako diru-laguntzaren kopuruak behin
betiko onartu zituen.
Erabakia finkoa da
eta amaiera eman dio administrazio bideari.
— Errekurtsoak:
Erabaki honen aurka
auzitara jo aurretik, interesdunak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko
errekurtsoa aurkez dezake urriaren 1eko Administrazio Publikoen
Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen arabera Tokiko Gobernu Batzarraren
aurrean. Eskatzaileak hilabeteko epea dauka horretarako: erabaki honen
jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrerako hilabete osoa.
Bestela, erabaki hau
berraztertzeko eskatu ordez, edo berraztertzeko errekurtsoaren erantzunaren
aurka joko balu, zuzen zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez
dezake. Interesatuak bi hilabeteko epea dauka horretarako, erabaki honen
jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Errekurtsoa aurkeztekotan Gipuzkoako
Kontentzioso-Administratiboetarako Epaitegira jo behar da. Bestaldetik,
birjarpen errekurtsoa erantzun gabe utziko balu Administrazioak,
interesdunak edozein momentutan aurkeztu ahal izango du administrazioarekiko
auzi-errekurtsoa, berariazko araudiaren arabera presuntziozko ekintza
gertatu den biharamunetik aurrera.
Usurbil, 2021eko
abenduaren 23a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea. (8355)
TOKIKO GOBERNU BATZARRAREN
ERABAKIA
HASIZ HAZI BEKA
IKUSIRIK
2021eko apirilaren
7an argitaratu zen Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean Hasiz Hazi diru-laguntza, ekintzaileentzat
Kabiene Elkarteak duen elkarlan-gunean egonaldirako diru-laguntzaren
oinarriak arautuz eta aurkezteko lehenengo epea, 2021eko maiatzaren 31 arte
eta bigarrena berriz 2021eko irailaren 30 arte, emanez.
Diru-laguntza honen
bitartez enpresa proiektu berri bat garatzen ari diren pertsonei edo JEZ
alta emanda egon eta lan egiteko leku bat behar duten pertsonei urtebeteko
egonaldia ordainduko zaio Kabiene Elkarteak duen elkarlan-gunean, lanerako
espazio bat ez ezik, baliabideak eta esperientziak partekatzeko leku bat
izan dezaten.
Lehenengo epean, hau
da, maiatzaren 31 bitartean ez zen eskaerarik aurkeztu eta bigarrengoan, epea
amaituta, hiru eskaera jaso dira.
Diru-laguntzen Batzorde
Orokorrak 2021eko azaroaren 10an egindako bilkuran, ebazpen-proposamena egin
zuen Hasiz Hazi beka diru-laguntzen inguruan.
Ebazpen proposamena
azaroaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratu zen, interesatuei hamar eguneko epea emanez
alegazioak aurkezteko.
Bestalde, Udaleko
iragarki taulan eta www.usurbil.eus web orrian ere behin behineko ebazpenaren
berri eman da.
Epe horretan ez da
alegaziorik aurkeztu.
ETA KONTUAN HARTURIK
— Azaroaren 17ko
38/2003 Legea, diru-laguntzak arautzen dituena.
— Diru-laguntzak
arautzeko udal ordenantza (Gipuzkoako
Aldizkari Ofiziala, 2008/07/01).
— Usurbilgo Udaleko
2020-2022ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoa.
— Hasiz Hazi beka,
ekintzaileentzat Kabiene Elkarteak duen elkarlan-gunean egonaldirako
diru-laguntzaren oinarriak (Gipuzkoako
Aldizkari Ofiziala, 2021/04/07).
— Hasiz Hazi beka,
ekintzaileentzat Kabiene Elkarteak duen elkarlan-gunean egonaldirako
diru-laguntzaren behin behineko ebazpena (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2021/11/29).
EBAZPENA
Lehenengoa: Ekintzaileentzat
Kabiene Elkarteak duen elkarlan-gunean egonaldirako 1.089 € tako diru-laguntza
ematea eskatzaile bakoitzari:
Diru-laguntzaren
zenbatekoa, 12 hilabetetako alokairu gastua (75 €/hileko), eta honi dagokion %
21eko BEZ-a (15,75 €/hileko) izango da.
Bigarrena: Ordainketa bi zatitan
egingo zaie % 80-a ebazpena ematen denean eta bigarrena % 20-a memoria eta
Kabieneko egonaldiari dagokion faktura agiriak aurkeztu ondoren.
Eskatzailea Enpresa
proiektua Hasierako
ordainketa % 80 Bukaerako
ordainketa % 20 Ane Garcia Lopez Itzulpengintza eta testugintza 871,20 217,80 Teresa Bailach Arrate Edizio zerbitzuak 871,20 217,80 Ainara Fernandez Beristain Diseinatzaile grafikoa 871,20 217,80
Hirugarrena: Garapen ekonomiko
diru-laguntza aurrekontu-partida honen kargura joango da: 1.5000.481.241.00.03
(A 2159/2021).
Laugarrena: Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Bosgarrena: Udaleko iragarki taulan
eta www.usurbil.eus web orrian behin betiko ebazpenaren berri emango da.
Seigarrena: Kontu-hartzailetzari
akordioaren berri ematea.