3
TOKI ADMINISTRAZIOA

IRUNGO UDALA

Gizarte Ongizatea, Hezkuntza eta Gazteria Arloa

Julia Iruretagoyena 2021 ikerketa-beka emateko deialdia. BDNS (Identif.): 602160.       

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/602160).     

2021eko abenduaren 17ko Berdintasuneko Ordezkariaren 8. ebazpenaren laburpena (Alkatetzaren 2021eko abenduaren 22ko 1422. ebazpenak berretsia) Julia Iruretagoyena, 2021 ikerketa-beka emateko deialdia onartzen duena.      

Xedea: Irungo emakumeek lan, gizarte, ekonomia, politika eta kultur arloan egindako ekarpen historikoari buruzko ikerketa-lanak garatzea.

Onuradunak eta betekizun espezifikoak: Pertsona fisikoek eskatu ahal izango dute beka, bakarka zein taldeka.

Beka jaso ahal izateko, baldintza hau bete behar da nahitaez: Unibertsitateko titulua izatea, Gizarte Zientzien adarrekoa edo ikergaiarekin lotutakoa Lantaldeen kasuan, gutxienez kideen % 50ek bete beharko dute baldintza hori.     

Zuzkidura ekonomikoa: 18.000,00 €.

1.0410.480.99.231.50 2021 aurrekontu-aplikazioari egotziko zaio.

Eskaerak aurkezteko epea eta tokia: Eskabideak hilabete natural bateko epean jaso beharko dira deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera kontatuta.               

Eskaerak aurkeztuko dira Irungo Udalaren aurrean, Udal Egoitza Elektronikoaren bidez, HAZ Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzuan, edo Administrazio Prozedura Erkidearena urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitakoaren araberako beste edozein prozedura bitartez.

Irun, 2021eko abenduaren 22a.—Gizarte Ongizateko AOT.           
                (8257)