3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ZUMAIAKO UDALA

2022ko egutegi fiskala

Zumaiako udalerriko zergapekoei jakitera ematen zaie 2022ko ekitaldiari dagokion Zergen Egutegi Fiskala, kobrantza-iragarkiaren funtzioa betetzeko, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga-bilketako Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretuaren 18. artikuluan aurreikusitakoaren arabera eta Zumaiako Udalaren Zergak eta Zuzenbide Publikoko Bestelako Diru-sarrerak biltzeko Ordenantzaren 5.artikuluaren arabera, 2004ko abenduaren 28an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta.       

2022ko aldiroko zergak ordaintzeko borondatezko epeak hauek izango dira:

Kontzeptua

Concepto

Ordaintzeko borondatezko epea

Plazo de pago voluntario

Helbideratutako erreziboak

Cobro de recibos domiciliados

URTEAN BEHIN ORDAINTZEN DIREN ZERGAK

TRIBUTOS DE PERIODICIDAD ANUAL

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga

Impuesto sobre Vehículos de Tracción Mecánica

2022.03.01-2022.04.07

01.03.2022-07.04.2022

Borondatezko epearen azken egunean

Último día del periodo voluntario

Landa eta Hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zerga

Impuesto sobre Bienes Inmuebles de Naturaleza Urbana y Rústica

2022.05.16-2022.07.04

16.05.2022-04.07.2022

Borondatezko epearen azken egunean

Último día del periodo voluntario

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga

Impuesto sobre Actividades Económicas

2022.10.03-2022.11.11

03.10.2022-11.11.2022

Borondatezko epearen azken egunean

Último día del periodo voluntario

Tasak: Ibiak,mahaiekin okupazioa, taxiak,toldoak…

Tasas: Vados, ocupación mesas, taxis,toldos…

2022.10.03-2022.11.09

03.10.2022-09.11.2022

Borondatezko epearen azken egunean

Último día del periodo voluntario

HIRU HILABETEAN ORDAINDU BEHARREKO TASAK

TASAS DE PERIODICIDAD TRIMESTRAL

Azoka/Baratzak (1. Hiruhilekoa)

Mercadillo/Huertas (1.º Trimestre)

2022.02.03-2022.03.09

03.02.2022-09.03.2022

Borondatezko epearen azken egunean

Último día del periodo voluntario

Azoka/Baratzak (2. Hiruhilekoa)

Mercadillo/Huertas (2.º Trimestre)

2022.05.06-2022.06.08

06.05.2022-08.06.2022

Borondatezko epearen azken egunean

Último día del periodo voluntario

Azoka/Baratzak (3. Hiruhilekoa)

Mercadillo/Huertas (3.º Trimestre)

2022.08.03-2022.09.07

03.08.2022-07.09.2022

Borondatezko epearen azken egunean

Último día del periodo voluntario

Azoka/Baratzak (4. Hiruhilekoa)

Mercadillo/Huertas (4.º Trimestre)

2022.11.02-2022.12.09

02.11.2022-09.12.2022

Borondatezko epearen azken egunean

Último día del periodo voluntario

 

Borondatezko aldian ordaintzeko azken eguna larunbata edo jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera pasatuko da.

Goian aipatutako ordainketa epe horietan aldaketaren bat izanez gero, Alkatetzak onartuko ditu, eta, egutegi fiskal hori bezala, argitaratuko dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren Iragarki oholean.

Ondorio horietarako, honako hau adierazten da:

a)    Ordainketa egiteko epeak: Egutegi Fiskal honetan agertzen direnak dira, edo, hala badagokio, Alkatetzak aldatzen dituenak.

b)    Kobrantza modalitatea: Helbideratutako ordainagiriak zuzenean kobratuko dira, Banketxeen eta Aurrezki Kutxen kontu baimenduetan.

Helbideratu gabekoen kasuan, zorra ordaintzeko behar den agiria posta arruntez bidaliko da ordaintzera behartuta daudenen helbide fiskalera, informazioa emateko.

Agiri hori ez badauka, agiria ordaintzera behartuta dagoen pertsonak edo ordainketa egin nahi duen beste pertsona batek eskatuko du borondatezko epearen barruan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ), jendeari arreta emateko orduetan.

c)    Ordainketa egiteko lekuak, egunak eta ordutegiak:

Erakunde laguntzaile hauen edozein bulego eta kutxazain automatikoetan: kutxabank, Laboral kutxa, BBVA, Banco Sabadell, Caixabank, Santander eta Caja Rural de Navarra, dagokion ordainketa-agiria aurkeztuz. Erakunde laguntzaile horiek diru-sarrera horiek onartuko dituzte kutxako orduetan haientzako lanegun diren egun guztietan.

Udalaren web orriaren bidez: www.zumaia.eus (izapideak).

d)    Ordaintzeko epea igarotzen bada ordainketa egin gabe, zorrak premiamendu-prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboari dagozkion errekarguak, berandutze-interesak eta, hala badagokio, sortzen diren kostuak ere ordaindu beharko dira.             

Zerga horien aplikazioari eta eraginkortasunari buruzko egintzen aurka berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, haiek eman zituen organoaren aurrean, borondatezko ordainketa-epearen barruan edo epe hori bukatu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean.

Zumaia, 2022eko abenduaren 22a.—Alkatea.       (8255)