3
TOKI ADMINISTRAZIOA

HERNANIKO UDALA

2022rako Egutegi Fiskala

Hernaniko udalerriko zergapekoei jakitera ematen zaie zein den 2022ko urtealdiko Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskala. Egutegian zerga eta prezio publiko horien ordainketa egiteko epeak ezartzen dira. Epeak ezarritako egunean bukatuko dira edo, hura larunbata edo jaieguna bada, hurrengo lanegunean.

Errolda fiskalak jendaurrean ikusgai jarriko dira, udaletxeko bulegoetan, dagozkien kobrantza-epeak hasi baino hamabost egun lehenago eta hamabost egunez. Errolda fiskaletan ordaindu beharreko kuotak eta haiek finkatzen dituzten zergako elementuak ezartzen dira.

Kuotak eta gainerako zerga-elementuak kolektiboki jakinaraziko dira, Zergen Foru Arau Orokorreko 98.3 artikuluan aurreikusitakoaren babesean. Betiere, dagokien erregistroetan alta ematea suposatzen ez badute. Kasu horretan, subjektu pasibo bakoitzari dagoeneko banaka jakinarazitako egitate zergagarri bati dagozkio kuotak eta gainerako zerga-elementu horiek.

Errolden erakustaldi publikoen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, erakustaldi publikoko epearen azken egunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean.

Egutegi fiskal honen iragarkiak kobrantza iragarkiaren zeregina ere beteko du. Kobrantza ondorengo zehaztapenen arabera egingo da:

A)    Ordaintzeko bideak:

Zergadunei helarazitako dokumentu barra-kodedunaren bitartez ordaindu ahalko da, xede horretarako moldatutako diru-kutxetan, edo Internet bidez, kreditu-txartela erabiliz edota bankuko kontuan kargatzeko aginduz.

B)    Ordaintzeko lekuak:

Ordainketa dokumentuan ageri diren entitate Kolaboratzaileetan.

C)    Borondatez ordaintzeko epe gisa jarritako epeak igarotakoan, premiamenduzko prozedura exekutiboa hasiko da, ordaindu ez diren kuotei errekargua aplikatuta, eta berandutza interesak eta dagozkion kostuak kobratuta.

Herritar guztiak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen dugu hau, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretuaren 18. artikuluak xedatzen duena betez.

Hernani, 2021eko abenduaren 21a.—M. Isabel Sanchez Perez, Ogasuneko zinegotzi delegatua.    (8181)

Urtean behin ordaintzeko tributuak / Tributos de periodicidad anual

Padroia / Padrón

Epea / Período

Trakzio mekanikoko ibilgailuak

Vehículos de tracción mecánica

2022ko otsailaren 15etik apirilaren 8 arte

15 de febrero de 2022 a 8 de abril de 2022

Ibilgailuen espaloi bidezko sarrerari dagokion tasa

Tasa entrada de vehículos a través de aceras

2022ko apirilaren 1etik 2022ko maiatzaren 9 arte

1 de abril de 2022 a 9 de mayo de 2022

Ondasun higiezinen gaineko zerga

Impuesto sobre bienes inmuebles

2022ko maiatzaren 15etik 2022ko uztailaren 1 arte

15 de mayo de 2022 a 1 de julio de 2022

Ekonomia-jardueren gaineko zerga

Impuesto sobre actividades económicas

2022ko urriaren 1etik 2022ko azaroaren 10 arte

1 de octubre de 2022 a 10 de noviembre de 2022

 

Seihilekoetan ordaintzeko tributuak / Tributos de periodicidad semestral

Padroia / Padrón

Epea / Período

Eremu erresidentzialean eta landalurrean Hondakin-bilketaren tasa, 2022ko 1. seihilekoa

Tasa por recogida de residuos, zona residencial y rustica 1 semestre del 2022

2022ko apirilaren 1etik 2022ko maiatzaren 9 arte

1 de abril de 2022 a 9 de mayo de 2022

Eremu erresidentzialean eta landalurrean Hondakin-bilketaren tasa, 2022ko 2. seihilekoa

Tasa por recogida de residuos, zona residencial y rustica 2 semestre del 2022

2022ko irailaren 1etik 2022ko urriaren 7 arte

1 de septiembre de 2022 a 7 de octubre de 2022

 

Lauhilekoetan ordaintzeko tributuak / Tributos de periodicidad cuatrimestral

Padroia / Padrón

Epea / Período

Ur hornikuntzaren eta saneamendu zerbitzuaren tasa 2021eko 3. lauhilekoa

Tasa suministro de agua y servicio saneamiento 3 cuatrimestre año 2021

2022ko otsailaren 1etik martxoaren 9 arte

1 de febrero de 2022 a 9 de marzo de 2022

Ur hornikuntzaren eta saneamendu zerbitzuaren tasa 2022ko 1. lauhilekoa

Tasa suministro de agua y servicio saneamiento 1 cuatrimestre año 2021

2022ko ekainaren 6tik 2022ko uztailaren 15arte

6 de junio de 2022 a 15 de julio de 2022

Ur hornikuntzaren eta saneamendu zerbitzuaren tasa 2022ko 2. lauhilekoa

Tasa suministro de agua y servicio saneamiento 2 cuatrimestre año 2021

2022ko urriaren 6tik 2022ko azaroaren 9 arte

6 de octubre de 2022 a 9 de noviembre de 2022

 

Hiruhilekoetan ordaintzeko tributuak / Tributos de periodicidad trimestral

Padroia / Padrón

Epea / Período

Eremu Industrialean Hondakin-bilketaren tasa, 2021eko 4. hiruhilekoa

Tasa por recogida de residuos, zona industrial 4 trimestre del 2021

2022ko urtarrilaren 17tik otsailaren 18 arte

17 de enero de 2022 a 18 de febrero de 2022

Eremu Industrialean Hondakin-bilketaren tasa, 2022ko 1. hiruhilekoa

Tasa por recogida de residuos, zona industrial 1 trimestre del 2022

2022ko apirilaren 18tik 2022ko maiatzaren 20 arte

18 de abril de 2022 a 20 de mayo de 2022

Eremu Industrialean Hondakin-bilketaren tasa, 2022ko 2. hiruhilekoa

Tasa por recogida de residuos, zona industrial 2 trimestre del 2022

2022ko uztailaren 18tik 2022ko abuztuaren 25 arte

18 de julio de 2022 a 25 agosto de 2022

Eremu industrial Hondakin-bilketaren tasa, 2022ko 3. hiruhilekoa

Tasa por recogida de residuos, zona industrial 3 trimestre del 2022

2022ko urriaren 17tik 2022ko azaroaren 25arte

17 de octubre de 2022 a 25 de noviembre de 2022

 

Helbideratu diren erreziboak, baimendutako kontuetan kargatuko dira, borondatezko epearen amaieran. Helbideratu gabekoak, ohiko postaz bidaliko dira helbide fiskalera. Erreziboa jasotzen ez bada, kopia bat eskatu beharko da HHZren udal bulegoan.      

Goian esandako ordainketa-aldi horietan aldaketaren bat balego, Alkatetzak onetsiko lituzke.