ERRENTERIAKO UDALA
Errenterian alokairu
soziala sustatzeko etxebizitza hutsetako obretarako 2022 urteko
dirulaguntzak. BDNS (Identif.): 600784.
Diru-laguntza
orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a
artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen
da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak
(https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/600784).
Alkateak, 2021eko
azaroaren 26an, 3122 dekretu zk.a, Errenteriako Udalak 2022. urtean eta
2022-2023 ikasturtean zehar dirulaguntzak ematea arautzeko oinarri orokorrak
onartu ditu.
Hirigintzako
zinegotzi delegatuak, 2021ko abenduaren 15an, dekretu zk.a 3243, ebazpenean
jasotzen diren diru-laguntzak ematea arautzen duen deialdia onartzea
erabaki du. Horien artean:
— I. eranskina: 022
Errenterian alokairu soziala sustatzeko etxebizitza hutsetako obretarako.
Lerro horretarako
baimendutako gastua 50.000,00 eurotakoa da.
Eskaerak aurkezteko
epea deialdiaren eranskinean zehazten da.
Pertsona edo
kolektibo interesdunek Udalaren web orrian
(https://errenteria.eus/zu/dirulaguntzak/#hirigintza) eta Hirigintza sailean
(tfnoa.: 943.449.603; posta elektronikoa: hirigintza@errenteria.eus) aurkituko
dute informazio xehatua.
Errenteria, 2021eko
abenduaren 15a.—Alazne Korta Zulaika, Antolaketako ordezkaria. (8077)