ERRENTERIAKO UDALA
2022. urtean emango
diren Kirolak Departamentuko dirulaguntzak emateko deialdia. 5.4 Dirulaguntza
lerroa: Eskola Kirola. Familientzako Dirulaguntza. BDNS (Identif.): 600671.
Diru-laguntza
orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a
artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen
da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak
(https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/600671).
2021eko azaroaren
26ko 3122 zenbakidun Alkatetzaren Dekretuaren bidez, Errenteriako Udalak 2022.
urtean dirulaguntzak emateko oinarri orokorrak onartu dira.
Kirolak
Departamentuko zinegotzi delegatuak, 2021eko abenduaren 14an, dekretu zk.a
3226, ebazpenean jasotzen diren dirulaguntzak emateko deialdia onartzea
erabaki du. Horien artean:
— 5.4. Dirulaguntza
lerroa: Eskola Kirola. Familientzako dirulaguntza.
Lerro horretarako
baimendutako gastua 5.000,00 eurotakoa da.
Eskaerak aurkezteko
epea hasiko da deialdia Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunean eta amaituko da 2022ko
otsailaren 1ean.
Deialdi honi buruzko
informazioa interesa duten pertsona edo entitateek eskura dezakete Errenteriako
Udalaren web orrian
(https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/home.do?De=EU06712337)
eta Kirolak Departamentuan, Galtzarabordako Kiroldegian, 2. solairuan (tfnoa.:
943.449.691 - helbide elektronikoa: kirolak@errenteria.eus).
Errenteria, 2021eko
abenduaren 15a.—Alazne Korta Zulaika, Antolaketako ordezkaria. (8053)