ERRENTERIAKO UDALA
2022. urtean emango
diren Kirolak Departamentuko dirulaguntzen deialdia. 5.1 Dirulaguntza
Lerroa: Kirol Entitateak. Urteko Ohiko Jarduerak. BDNS (Identif.): 600667.
Diru-laguntza
orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a
artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen
da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak
(https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/600667).
2021eko azaroaren
26ko 3122 zenbakidun Alkatetzaren Dekretuaren bidez, Errenteriako Udalak 2022.
urtean dirulaguntzak emateko Oinarri Orokorrak onartu dira.
Kirolak
Departamentuko zinegotzi delegatuak, 2021eko abenduaren 14an, dekretu zk.a
3226, ebazpenean jasotzen diren dirulaguntzak emateko deialdia onartzea
erabaki du. Horien artean:
— 5.1. Dirulaguntza
Lerroa: Kirol Entitateak. Urteko Ohiko Jarduerak.
Lerro horretarako
baimendutako gastua 37.050,00 eurokoa da.
Eskaerak aurkezteko
epea hasiko da Gipuzkoako Lurralde Historiko
Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratzen den egunaren
biharamunean eta amaituko da 2022ko otsailaren 1ean.
Deialdi honi buruzko
informazioa interesa duten pertsona edo entitateek eskura dezakete Errenteriako
Udalaren web orrian
(https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/home.do?De=EU06712337)
eta Kirolak Departamentuan, Galtzarabordako Kiroldegian, 2. solairuan (tfnoa.:
943.449.691 - helbide elektronikoa: kirolak@errenteria.eus).
Errenteria, 2021eko
abenduaren 15a.—Alazne Korta Zulaika, Antolaketako ordezkaria. (8051)