ERRENTERIAKO UDALA
2022. urtean emango
diren Gizarte Zerbitzuak saileko dirulaguntzen deialdia. Diru-laguntza
lerroa 7.1: Gizartekintzan egiten diren jarduerak. BDNS (Identif.): 600662.
Diru-laguntza
orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a
artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen
da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak
(https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/600662).
Alkateak, 2021eko
azaroaren 26ko datarekin, 3122 dekretu zk.a, Errenteriako Udalak 2022. urtean
eta 2022-2023 ikasturtean zehar dirulaguntzak ematea arautzeko oinarri
orokorrak onartu ditu.
Gizarte Zerbitzuak
saileko zinegotzi delegatuak, 2021eko abenduaren 13an, dekretu zk.a.
2021/3205, ebazpenean jasotzen diren dirulaguntzak ematea arautzen duen
deialdia onartzea erabaki du:
— Diru-laguntza
lerroa 7.1: Gizartekintzan egiten diren jarduerak.
Lerro horretarako
baimendutako gastua 39.000 eurotakoa da.
Eskaerak aurkezteko
epea deialdia Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 20 egun baliodun
igaro ondoren amaituko da.
Pertsona edo
kolektibo interesdunek Udalaren web orrian
https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU067127268 eta Gizarte Zerbitzuak
azpisailean (tfnoa.: 943.449.604; posta elektronikoa:
gizarte.zerbitzuak@errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.
Errenteria, 2021eko
abenduaren 14a.—Miren Alazne Korta Zulaika, Antolaketako ordezkaria. (8050)