3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

2022. urtean emango diren Kirolak Departamentuko dirulaguntzen deialdia. 5.2 Dirulaguntza lerroa: Kirol Entitateak. Ezohiko Jarduerak. BDNS (Identif.): 600651.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/600651).     

2021eko azaroaren 26ko 3122 zenbakidun Alkatetzaren Dekretuaren bidez, Errenteriako Udalak 2022. urtean dirulaguntzak emateko oinarri orokorrak onartu dira.             

Kirolak Departamentuko zinegotzi delegatuak, 2021eko abenduaren 14an, dekretu zk.a 3226, ebazpenean jasotzen diren dirulaguntzak emateko deialdia onartzea erabaki du. Horien artean:

— 5.2. Dirulaguntza lerroa: Kirol Entitateak. Ezohiko Jarduerak.

Lerro horretarako baimendutako gastua 29.000 eurotakoa da.

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunean eta amaituko da 2022ko abuztuaren 31n.

Deialdi honi buruzko informazioa interesa duten pertsona edo entitateek eskura dezakete Errenteriako Udalaren web orrian (https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/home.do?De=EU06712337) eta Kirolak departamentuan, Galtzarabordako Kiroldegian, 2. solairuan (tfnoa.: 943.449.691 - helbide elektronikoa: kirolak@errenteria.eus).            

Errenteria, 2021eko abenduaren 15a.—Alazne Korta Zulaika, Antolaketako ordezkaria. (8049)