3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

Errenteriako hirigune historikoan 2022. urtean ikuskapen teknikoa (EIT) egiteko eta horren ondoriozko obrak burutzeko jabekide-erkidegoei eta eraikinen jabeei dirulaguntzak ematea. BDNS (Identif.): 600491.       

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/600491).     

Alkateak, 2021eko azaroaren 26an, 3122 dekretu zk.a, Errenteriako Udalak 2022. urtean eta 2022-2023 ikasturtean zehar dirulaguntzak ematea arautzeko oinarri orokorrak onartu ditu. 

Hirigintzako zinegotzi delegatuak, 2021ko abenduaren 13an, dekretu zka. 3218, ebazpenean jasotzen diren diru-laguntzak ematea arautzen duen deialdia onartzea erabaki du. Horien artean:

— I. eranskina: 2022 Hirigune historikoan E.I.T.a egiteko eta horren ondoriozko obrak burutzeko dirulaguntzak.        

Lerro horretarako baimendutako gastua 100.000,00 eurotakoa da.

Eskaerak aurkezteko epea deialdiaren eranskinean zehazten da.

Pertsona edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian (https://errenteria.eus/zu/dirulaguntzak/#hirigintza) eta Hirigintza sailean (tfnoa.: 943.449.603; posta elektronikoa: hirigintza@errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.               

Errenteria, 2021eko abenduaren 14a.—Alazne Korta Zulaika, Antolaketako ordezkaria. (8041)