3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

2022. urtean emango diren Ingurumen saileko dirulaguntzen deialdia. 10.1 Dirulaguntza lerroa: Iraunkortasun, ingurumen eta landa-garapenaren inguruan dirua irabaztea xede ez duten erakunde eta elkarteei ekintzak gauzatzeko. BDNS (Identif.): 600160.           

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/600160).     

Alkateak, 2021eko azaroaren 26an, 3122 dekretu zk.a, Errenteriako Udalak 2022. urtean eta 2022-2023 ikasturtean zehar dirulaguntzak ematea arautzeko oinarri orokorrak onartu ditu. 

Ingurumen saileko zinegotzi delegatuak, 2021eko abenduaren 13an, dekretu zka. 3201 ebazpenean jasotzen diren dirulaguntzak ematea arautzen duen deialdia onartzea erabaki du. Horien artean:

— 10.1. Dirulaguntza lerroa: Iraunkortasun, ingurumen eta landa-garapenaren inguruan dirua irabaztea xede ez duten erakunde eta elkarteei ekintzak gauzatzeko dirulaguntzak (2022).

Lerro horretarako baimendutako gastua 10.000,00 eurotakoa da.

Eskaerak aurkezteko epea deialdiaren eranskinean zehazten da.

Pertsona edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian (https://errenteria.eus/zu/dirulaguntzak/#ingurumena) eta Ingurumen sailean (tfnoa.: 943.449.603; posta elektronikoa: ingurumena@errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.      

Errenteria, 2021eko abenduaren 13a.—Alazne Korta Zulaika, Antolaketako ordezkaria. (8012)