3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

Dirulaguntza lerroa: 1.2. Kultur aniztasunaren inguruko sentsibilizazioa eta kulturarteko heziketaren alorreko ekintzak. BDNS (Identif.): 600032.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/600032).     
               

DEIALDIA

2022. urtean emango diren Kultur aniztasuna, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen saileko dirulaguntzen deialdia. Dirulaguntza lerroa: 1.2. Kultur aniztasunaren inguruko sentsibilizazioa eta kulturarteko heziketaren alorreko ekintzak. BDNS identif.: ............

Azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean kontsulta daiteke, goiburuan zehazten den erreferentzia zenbakiarekin (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/index).     

Alkateak, 2021eko azaroaren 26ko datarekin, 3122 dekretu zk.a, Errenteriako Udalak 2022. urtean eta 2022-2023 ikasturtean zehar dirulaguntzak ematea arautzeko oinarri orokorrak onartu ditu.

Kultur aniztasuna, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen saileko zinegotzi delegatuak, 2021eko abenduaren 13an, dekretu zk.a 3199, ebazpenean jasotzen den dirulaguntza ematea arautzen duen deialdia onartzea erabaki du:          

— Dirulaguntza lerroa: 1.2. Kultur aniztasunaren inguruko sentsibilizazioa eta kulturarteko heziketaren alorreko ekintzak.

Lerro horretarako baimendutako gastua 26.000 eurotakoa da.

Eskaerak aurkezteko epea irekiko da 2022ko urtarrilaren 17an eta otsailaren 4an amaituko da (biak barne).

Pertsona edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian (https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU067127259) eta Kultur aniztasuna, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen sailean (tfnoa. 943.449.596; posta elektronikoa aniztasuna@errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.       
               

Errenteria, 2021eko abenduaren 13a.—Alazne Korta Zulaika, Antolaketako ordezkaria. (8004)