3
TOKI ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO UDALA

Tolosako hezkuntza arloko dirulaguntza. BDNS (Identif.): 594138.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/594138).     

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluek diotenaren arabera, deialdiaren estraktua argitaratu behar da, eta deialdiaren testu osoa «Base de Datos Nacional de Subvenciones» delakoan ikus daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/594138) eta Tolosako Udalaren web orrian (www.tolosa.eus).

Lehena.    Onuradunak.

Tolosako hezkuntza zentroak eta irabazi asmorik gabeko Tolosako ikasleen Guraso Elkarteak.

Bigarrena.    Xedea.

Tolosako ikastetxeek eta guraso elkarteek curriculumaz/eskolaz kanpoko programak, eta, zaintza eta lan-jarduera bateragarria egiteko kontziliazio programak bidera ditzaten bultzatzea.     

Hirugarrena.    Zuzkidura ekonomikoa.

120.000 euro, 0900 481.01.32000 diru laguntzaren partidaren kargura.

Laugarrena.    Kopurua.

Emandako dirulaguntzaren kitapena onuradunak zuriketari dagokion dokumentazioa aurkeztu ondoren egingo da.       

Bosgarrena.    Eskerak aurkezteko epea eta lekua.

Dirulaguntza horien eskaera egiteko (inprimakia) eta harekin joan behar duen dokumentazioa aurkezteko lehen eguna, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo eguna izango da eta argitaratu denetik 20 egun naturalak pasata itxiko da epea.

Ezinbestekoa da eskaera (inprimaki formala) eta dokumentazio osagarriak, Tolosako Udalaren erregistroan aurkeztea, erregistro telematikoa bidez.

Nolanahi ere eskaerak aurkezteko prozedurari 2015/39 Administrazio Prozedura Arautzen duen Legearen 16.4 artikuluak xedatzen duena aplilkatuko zaio.

Seigarrena.  Oinarri arautzaileak.

Tolosako Udalaren dirulaguntzen ordenantza orokorra.   

Hezkuntza arloko oinarri espezifikoak.

Tolosa, 2021eko azaroaren 9a.—Joseba Ormazabal Lopez, Hezkuntza Saileko zinegotzi-delegatua.              (7278)