2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO
ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

Merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean digitalizazioa sustatzeko dirulaguntza programaren oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia aldatzea.      

Diputatuen Kontseiluak honako erabaki hau hartu du 2021eko irailaren 7an:

Diputatuen Kontseiluak, 2021eko irailaren 7an, merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean digitalizazioa sustatzeko programaren diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartu zituen. Programa horren helburua da merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorea digitalizatzeko prozesua bultzatzea eta indartzea, sektore horien ekonomia eta enplegua suspertzeko funtsezko bideetako bat den aldetik. Horretarako, milioi bat eta bostehun mila euroko (1.500.000,00 €) gastua onartu zuen. 

Oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2021eko irailaren 14an (176. zenbakia).

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 15ean hasi zen eta 2021eko azaroaren 30ean amaituko da.

2.1. oinarri arautzailean adierazitakoaren arabera, onuradunak dira jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoak, nortasun juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridikoen taldeak eta pertsona juridikoak, baldin eta haien zerga-egoitza eta lantokia Gipuzkoan badago eta haien jarduera (2021eko urtarrilaren 1a baino lehen) oinarri arautzaileen eranskin gisa doan Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren epigrafeen zerrendan badago.  
               

Akordio horren bidez onartutako laguntza-programara ahalik eta enpresa gehienek irisgarritasuna izan dezaten, komenigarritzat jotzen da gaur egun erakunde onuradunen zerrenda handitzea. Horretarako, beharrezkoa da, alde batetik, aurreko paragrafoan aipatzen den Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafeen zerrenda zabaltzea. Eta bestetik, eskaerak aurkezteko epea luzatzea.      

Ondorioz, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuaren proposamenez eta eztabaidatu ondoren, Diputatuen Kontseiluak

ERABAKITZEN DU

Lehenengo.    Merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean digitalizazioa sustatzeko programako diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileen 2.1 oinarrian aipatzen den Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafeen zerrendari honako epigrafe hauek gehitzea:

1461

ZURA ZERRATZEA ETA INDUSTRI PRESTAKUNTZA.

1462

ZUREZ ERDI EGINDAKO PRODUKTUEN FABRIKAZIOA.

1463

ERAIKUNTZARAKO ZURGINTZA PIEZAK, PARKETA ETA ZUREZKO EGITUREN FABRIKAZIOA SAILEAN.

1464

ZUREZKO ONTZI ETA SORTAKETEN FABRIKAZIOA.

1465

ZUREZKO GAUZA EZBERDINEN FABRIKAZIOA (ALTZARIAK EZIK).

1466

KORTXOZKO EKOIZKINEN FABRIKAZIOA.

1467

IHIZKO ETA KANABERAZKO ARTIKULUAK, SASKIGINTZA, BROTXAK, ARRABOTEN, ETABARREN FABRIKAZIOA (ALTZARIAK EZIK).

1468

ZUREZKO ALTZARIGINTZA.

1504

INSTALAZIOAK ETA MUNTAIAK.

1505

OBREN AMAIERA.

1653

ETXE ETA ERAIKINTZA EKIPAMENDURAKO ARTIKULUEN TXIKIZKAKO SALMENTA.

1691

ETXERAKO, AUTO IBILGAILUENTZAT ETA BESTE KONTSUMO ONDASUN ZENBAITETARAKO ARTIKULU ELEKTRIKOEN KONPONKETA.

1755

BIDAI AGENTZIAK.

1971

IKUZTEGIAK, TINDATEGIAK ETA ANTZEKO ZERBITZUAK.

1972

ILEAPAINDEGIAK ETA GORPUTZ APAINDEGIAK.

1973

ARGAZKI ZERBITZUAK, ARGAZKIETARAKO MAKINA AUTOMATIKOAK ETA FOTOKOPI ZERBITZUAK

1975

ENMARKAZIO ZERBITZUAK

2432

BARNEKOEN DEKORATZAILEAK DISEINUGILEAK.

2861

PINTOREAK, ESKULTURGILEAK, KERAMIKARIAK, ARTISAUAK, GRABATZAIL,EAK ETA ANTZEKO ARTISTAK

 

Bigarren.    Eskaerak aurkezteko epea 2021eko abenduaren 15eko 12:00ak arte luzatzea.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Erabaki honen aurka, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan. Horretarako, bi hilabeteko epea dute, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hala ere, interesatuek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez dezakete.      

Donostia, 2021eko urriaren 26a.—Departamentuko idazkari teknikoa.            (6923)