2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA
ETA KIROL DEPARTAMENTUA

0910/465/2021 Foru Agindua, irailaren 29koa, 2021eko deialdia onartzen duena, kultura bonuak emateko eta entitate atxikien izaera hartzeko.             

2020ko ekainaren 16ko Diputatuen Kontseiluko akordioaren bitartez, kultura bonuak pertsona fisikoei emateko oinarri arautzaileak eta kultura bonuak emateko entitate atxikien izaera hartzeko oinarri arautzaileak onartu ziren. Argitalpena, 2020ko ekainaren 26ko 120 zk.dun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean izan zen.             

Oinarri horien helburua kultura-produktuen kontsumoa sustatzea da, kultura-sektoreko enpresen eta haien merkatuaren dinamizazioa bultzatuz.

Horrela, eta 3. oinarri orokorrak jasotzen duenari jarraituz, hau da, dirulaguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko dela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako urteko deialdiaren bitartez, bidezkoa da, beraz, 2021eko kultura bonuen deialdia onartzea.

Aipatutako dirulaguntza lerro hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020-2023 Dirulaguntza Plan Estrategikoan sartuta dago.

Hori dena ikusirik, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Diputatu honek, foru diputatu honek Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuaren ordez, legez emandako eskumenak erabiliz, honako hau

ERABAKI DU

Lehengoa.    Onartzea 2021eko deialdia kultura bonuak emateko eta entitate atxikien izaera hartzeko. Deialdi hori Foru Agindu honen eranskin gisa jaso da.

Bigarren.    Baimentzea laurogeita mila (80.000,00 €) euroko gastua, deialdi horri aurre egiteko, ondorengo aurrekontu xedapenaren kargura: 5.0910.120.470.00.02.2022.

Foru Agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesatuek Foru Agindu honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegian, argitalpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol foru diputatuari, aipatutako egunetik hasita hilabeteko epean. Dena dela, egokitzat hartutako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

Donostia, 2021eko irailaren 29a.—Iñaki Sainz Paredes, idazkari teknikoa.      (6460)

ERANSKINA

Kultura bonuak emateko eta entitate atxikien izaera hartzeko 2021eko deialdia. 

1.    Dirulaguntzaren onuradun diren pertsona fisikoek kultura bonua eskatzeko eta erabiltzeko epea:

2022ko urtarrilaren 29ra arte (hori barne).

2.    Atxikipen eskaerak aurkezteko epea:

2021eko urriaren 30era arte (hori barne).

3.    Bonu motaren arabera gehienezko bonu kopurua hainbestekoa izango da:

— 2.666 bonu euskaraz dauden kultur produktuak erosteko.          

— 6.001 bonu euskara ez den beste hizkuntza batean dauden kultur produktuak erosteko.

4.    Kultura bonua eskatzeko bete beharreko dokumentazioa.         

Kultura bonua hartzeko momentuan, 1. eranskinean adierazitako datuak bete behar dira.

5.    Atxikitako entitatea izateko bete beharreko dokumentazioa.

2. eranskinean jasotako ereduaren araberako eskaerarekin batera, eskatzaileak ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar du:

a)    Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiriaren fotokopia (nortasun agiria, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria eta abar).               

b)    Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.

c)    Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. Horien ordez, interesdunek adierazpen bat izenpetu dezakete: berariazko baimena emanez ziurtagiri horiek egin behar dituzten entitateek behar diren datuak Kultura Zuzendaritza Nagusiaren esku utz ditzaten.               


d)    Eskatzaileak onuradun izateko eragozpenik ez duela adierazten duen lekukotasuna, ziurtagiria edo, hala badagokio, ardurapeko aitorpena. Eredua eskura daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian.  

e)    Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, dirulaguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.

f)    Joan den urteko Ekonomia Jardueren gaineko Zerga ordaindu duela edo salbuetsita dagoela egiaztatzen duen agiriaren eta aurten altan dagoela egiaztatzen duen agiriaren fotokopia, betiere deialdi honek aipatutako jarduerarekin zerikusia duen atalari dagokionean.