USURBILGO UDALA
Iragarkia
Tokiko Gobernu Batzarrak,
2021ko irailaren 8an egindako bilkuran, 2021ko kirol jarduerak burutzeko
norgehiagoka erregimeneko diru-laguntza kopuruak behin betikoz onartu zituen.
Erabakia finkoa da
eta amaiera eman dio administrazio-bideari.
ERREKURTSOAK
Erabaki honen aurka
auzitara jo aurretik, interesdunak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko
errekurtsoa aurkez dezake urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio.
Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen arabera Tokiko Gobernu Batzarraren
aurrean. Eskatzaileak hilabeteko epea dauka horretarako: erabaki honen
jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrerako hilabete osoa.
Bestela, erabaki hau
berraztertzeko eskatu ordez, edo berraztertzeko errekurtsoaren erantzunaren
aurka joko balu, zuzen zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez
dezake. Interesatuak bi hilabeteko epea dauka horretarako, erabaki honen
jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Errekurtsoa aurkeztekotan Gipuzkoako
Kontentzioso-Administratiboetarako Epaitegira jo behar da. Bestaldetik,
birjarpen errekurtsoa erantzun gabe utziko balu Administrazioak, interesdunak
edozein momentutan aurkeztu ahal izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa,
berariazko araudiaren arabera presuntziozko ekintza gertatu den biharamunetik
aurrera.
Usurbil, 2021eko
irailaren 8a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea. (6039)
TOKIKO GOBERNU BATZARRAREN
ERABAKIA
IKUSIRIK
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 07an
2021eko kirol egitasmoak burutzeko diru laguntza oinarriak argitaratu ziren
eskaerak aurkezteko 20 eguneko epea emanez.
Epea 2021eko
maiatzaren 5ean amaitu ondoren, Kirol elkarte ez direnen kiriol jardueretako
dirulaguntza lerroari dagozkion eskaerak hauek izan dira:
4. Kirol
elkarte ez direnen kirol jardueretako bi eskaera jaso dira.
Oinarrietako 6.
artikuluan zehaztutakoaren arabera kirol teknikariak, eskaerak aztertu ostean,
dagokion txostena egin du.
2021eko uztailaren
29ko bilkuran Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak, kirol teknikariaren txostena
kontutan harturik, proposamena egin zuen eta 10 eguneko epea eman zen
alegazioak aurkezteko.
Epe horretan ez da
alegaziorik aurkeztu.
Eta kontuan
harturik.
— Azaroaren
17ko 38/2003 Legea, diru-laguntzak arautzen dituena.
— Diru-laguntzak
arautzeko udal ordenantza (Gipuzkoako
Aldizkari Ofiziala 2008/07/01.
— 2021ean
kirol egitasmoak garatzeko diru-laguntza oinarriak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2021/04/07).
— Usurbilgo
Udaleko 2020-2023ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoa.
Tokiko Gobernu Batzarrak
honako erabakia hartu du aho batez:
Lehenengoa: 2021eko 4. lerroko
Kirol Elkarteak ez direnen kirol jardueretarako diru-laguntza kopuru hauek
onartzea.
2021 Denera/Total 1.
zatia % 50a/1.ª parte 50 % Einean Guraso Elkartea 144,00 72,00 San Praixku Guraso
Elkartea 486,00 243,00 630,00 315,00
(€)
(€)
Bigarrena: Diru-laguntza
ordaintzerakoan udalarekin zorra dagoen kasuetan, ez da diru-laguntzarik
emango.
Hirugarrena: Diru laguntzen lehen
ordainketa egitea, % 50a.
Laugarrena: Gainerako % 50a, eman
deneko diru-laguntza justifikatu ondoren ordainduko da.
Bosgarrena: Denboraldika zuritzekoa
dutenentzat, zuritzeko azken eguna 2021eko urriaren 26a izango da eta
gainontzekoentzat azken eguna 2022eko urtarrilaren 23a izango da.
Seigarrena: Gastua
aurrekontu-partida hauen kargura joango dira:
1.4300.481.341.00.07
Kirol elkarte ez direnen kirol jarduerak (A 1188-2021).
Zazpigarrena: Kontu-hartzaileari
akordioaren berri ematea.