3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Iragarkia

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko irailaren 8an egindako bilkuran, 2021eko kirol jarduerak burutzeko norgehiagoka erregimeneko diru-laguntza kopuruak behin betikoz onartu zituen.    


Erabakia finkoa da eta amaiera eman dio administrazio-bideari.

ERREKURTSOAK

Erabaki honen aurka auzitara jo aurretik, interesdunak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio. Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen arabera Tokiko Gobernu Batzarraren aurrean. Eskatzaileak hilabeteko epea dauka horretarako: erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrerako hilabete osoa.

Bestela, erabaki hau berraztertzeko eskatu ordez, edo berraztertzeko errekurtsoaren erantzunaren aurka joko balu, zuzen zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake. Interesatuak bi hilabeteko epea dauka horretarako, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Errekurtsoa aurkeztekotan Gipuzkoako Kontentzioso-Administratiboetarako Epaitegira jo behar da. Bestaldetik, birjarpen errekurtsoa erantzun gabe utziko balu Administrazioak, interesdunak edozein momentutan aurkeztu ahal izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, berariazko araudiaren arabera presuntziozko ekintza gertatu den biharamunetik aurrera.     

Usurbil, 2021eko irailaren 8a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea.          (6037)

Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia

aurrekariak

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 07an 2021ko kirol egitasmoak burutzeko diru laguntza oinarriak argitaratu ziren eskaerak aurkezteko 20 eguneko epea emanez.            

Epea 2021eko maiatzaren 5ean amaitu ondoren, 9 eskaera jaso dira.

2021eko uztailaren 29ko bilkuran Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak, kirol teknikariaren txostena kontutan harturik, proposamena egin zuen eta 10 eguneko epea eman zen alegazioak aurkezteko.

Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

Eta kontuan harturik:

— Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, diru-laguntzak arautzen dituena.

— Diru-laguntzak arautzeko udal ordenantza (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2008/07/01.

— 2021an kirol egitasmoak garatzeko diru-laguntza oinarriak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2021/04/07).          

— Usurbilgo Udaleko 2020-2023ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoa.

Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabakia hartu du aho batez:

Lehenengoa: 2021eko kirol elkarteen ohiko kiro egitasmoak garatzeko dirulaguntza kopuru hauek onartzea.

Denera / Total

1. zatia % 50a / Primera parte 50 %

Tximeleta

3.239,17 €

1.619,59 €

Baxurde txiki

0,00 €

0,00 €

Bazpi

3.559,84 €

1.779,92 €

Beterri Sub

375,26 €

187,63 €

Usurbil FT

9.373,61 €

4.686,80 €

Usurbil JC

9.856,68 €

4.928,34 €

Makax

2.030,15 €

1.015,08 €

Pagazpe

227,94 €

113,97 €

Usurbil KE

14.313,32 €

7.156,66 €

Zubieta PE

1.786,08 €

893,04 €

44.762,05 €

22.381,03 €

 

Bigarrena: Diru-laguntza ordaintzerakoan udalarekin zorra dagoen kasuetan, ez da diru-laguntzarik emango.

Hirugarrena: Diru laguntzen lehen ordainketa egitea, % 50a.

Laugarrena: Gainerako % 50a, eman deneko diru-laguntza justifikatu ondoren ordainduko da.

Bosgarrena: Denboraldika zuritzekoa dutenentzat, zuritzeko azken eguna 2021eko urriaren 26a izango da eta gainontzekoentzat azken eguna 2022eko urtarrilaren 23a izango da.      

Seigarrena: Gastua aurrekontu-partida hauen kargura joango dira: 

1 4300 481 341 00 01 Kirol tadeen ohiko diru-laguntza zuzenak (A1185-2021).

Zazpigarrena: Kontu-hartzaileari akordioaren berri ematea.