3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Iragarkia

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko irailaren 7an egindako bilkuran, Desgaitasuna edota mendekotasuna duten adin txikikoen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako dirulaguntzen kopuruak behin betikoz onartu zituen.             

Erabaki hau finkoa da eta amaiera eman dio administrazio-bideari.

ERREKURTSOAK

— Erabaki honen aurka auzitara jo aurretik, interesdunak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen arabera Tokiko Gobernu Batzarraren aurrean. Eskatzaileak hilabeteko epea dauka horretarako: erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrerako hilabete osoa.

— Bestela, erabaki hau berraztertzeko eskatu ordez, edo berraztertzeko errekurtsoaren erantzunaren aurka joko balu, zuzen zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake. Interesatuak bi hilabeteko epea dauka horretarako, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Errekurtsoa aurkeztekotan Gipuzkoako Kontentzioso-Administratiboetarako Epaitegira jo behar da. Bestaldetik, birjarpen errekurtsoa erantzun gabe utziko balu Administrazioak, interesdunak edozein momentutan aurkeztu ahal izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, berariazko araudiaren arabera presuntziozko ekintza gertatu den biharamunetik aurrera. 

Usurbil, 2021eko irailaren 7a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea.           (6036)

TOKIKO GOBERNU BATZARRAREN ERABAKIA

IKUSIRIK

2021eko apirilaren 7an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Desgaitasuna edota mendekotasuna duten adin txikikoen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako dirulaguntzak eskatzeko deialdia argitaratu zen. Eskaerak aurkezteko hogei laneguneko epea izan zuten interesdunek. Hala, eskaerak aurkezteko epea 2021eko maiatzaren 5ean amaitu zen.   

Dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, 2 eskaera jaso ziren.

2021eko uztailaren 29ko bilkuran Diru laguntzen Batzorde Orokorrak, Osasun eta Gizarte Zerbitzuetako teknikariaren txostena kontutan harturik, ebazpen-proposamena egin zuen eta interesatuei 10 eguneko epea eman zitzaien alegazioak aurkezteko.

Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

ETA KONTUAN HARTURIK

— Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, dirulaguntzak arautzen dituena.

— Dirulaguntzak arautzeko udal ordenantza (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2008-07-01).

— Usurbilgo Udaleko 2020-2022ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2020-01-22).

— 2021ean Desgaitasuna edota mendekotasuna duten adin txikikoen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako dirulaguntzen oinarriak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2021-04-07).

Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabakia hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa: Desgaitasuna edota mendekotasuna duten adin txikikoen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako 2021. urteko dirulaguntza kopuru hauek onartzea:

 

Eskatzailea

Onartutako dirulaguntza (€)

Oharrak

1

I.M., M.G.

400,00

Dirulagutza osagarria jaso ahal izateko muga gainditzen du.

2

Z.C., M.

400,00

--

 

Bigarrena: Dirulaguntza ordaintzerakoan udalarekin zorra dagoen kasuetan, ez da dirulaguntzarik emango.

Hirugarrena: Desgaitasuna edota mendekotasuna duten adin txikikoen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako dirulaguntzak aurrekontu-partida honen kargura joango dira: 1.8000.480.231.03.05 (A 1496-2021).      

Laugarrena: Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Bosgarrena: Udaleko iragarki taulan eta www.usurbil.eus web orrian ere behin betiko ebazpenaren berri emango da.     

Seigarrena: Kontu-hartzailetzari akordioaren berri ematea, ordainketa egiteko orria erantsiz.