3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Iragarkia

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021ko irailaren 7an egindako bilkuran, deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideei erantzuteko 2021eko dirulaguntzen espedientea amaitutzat ematea erabaki du.         

Erabaki hau finkoa da eta amaiera eman dio administrazio-bideari.

ERREKURTSOAK

— Erabaki honen aurka auzitara jo aurretik, interesdunak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen arabera Tokiko Gobernu Batzarraren aurrean. Eskatzaileak hilabeteko epea dauka horretarako: erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrerako hilabete osoa.

— Bestela, erabaki hau berraztertzeko eskatu ordez, edo berraztertzeko errekurtsoaren erantzunaren aurka joko balu, zuzen zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake. Interesatuak bi hilabeteko epea dauka horretarako, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Errekurtsoa aurkeztekotan Gipuzkoako Kontentzioso-Administratiboetarako Epaitegira jo behar da. Bestaldetik, birjarpen errekurtsoa erantzun gabe utziko balu Administrazioak, interesdunak edozein momentutan aurkeztu ahal izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, berariazko araudiaren arabera presuntziozko ekintza gertatu den biharamunetik aurrera.     

Usurbil, 2021eko irailaren 7a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea.           (6034)

TOKIKO GOBERNU BATZARRAREN ERABAKIA

IKUSIRIK

2021eko apirilaren 7an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideei erantzuteko 2021. urteko dirulaguntzak eskatzeko deialdia argitaratu zen. Eskaerak aurkezteko hogei laneguneko epea izan zuten interesdunek. Hala, eskaerak aurkezteko epea 2021eko maiatzaren 5ean amaitu zen.

Epe horretan ez da eskaerarik aurkeztu.

2021eko uztailaren 29ko bilkuran Diru laguntzen Batzorde Orokorrak, Osasun eta Gizarte Zerbitzuetako teknikariaren txostena kontutan harturik, ebazpen-proposamena egin zuen eta 10 eguneko epea eman zen alegazioak aurkezteko.

Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

ETA KONTUAN HARTURIK

— Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, dirulaguntzak arautzen dituena.

— Dirulaguntzak arautzeko udal ordenantza (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2008-07-01).

— Usurbilgo Udaleko 2020-2022ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2020-01-22).

— Deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideei erantzuteko 2021. urteko dirulaguntzen oinarriak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2021-04-07).

Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabakia hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa: Deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideei erantzuteko 2021. urteko dirulaguntzen espedientea amaitutzat ematea.

Bigarrena: Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena: Udaleko iragarki taulan eta www.usurbil.eus web orrian ere behin betiko ebazpenaren berri ematea.