3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Iragarkia

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021ko irailaren 7an egindako bilkuran, 2021. urtean Gizarte Zerbitzuzen arloan egitasmoak burutzeko dirulaguntzen kopuruak behin betikoz onartu zituen.    

Erabaki hau finkoa da eta amaiera eman dio administrazio-bideari.

ERREKURTSOAK

— Erabaki honen aurka auzitara jo aurretik, interesdunak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen arabera Tokiko Gobernu Batzarraren aurrean. Eskatzaileak hilabeteko epea dauka horretarako: erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrerako hilabete osoa.

— Bestela, erabaki hau berraztertzeko eskatu ordez, edo berraztertzeko errekurtsoaren erantzunaren aurka joko balu, zuzen zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake. Interesatuak bi hilabeteko epea dauka horretarako, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Errekurtsoa aurkeztekotan Gipuzkoako Kontentzioso-Administratiboetarako Epaitegira jo behar da. Bestaldetik, birjarpen errekurtsoa erantzun gabe utziko balu Administrazioak, interesdunak edozein momentutan aurkeztu ahal izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, berariazko araudiaren arabera presuntziozko ekintza gertatu den biharamunetik aurrera. 

Usurbil, 2021eko irailaren 7a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea.           (6033)

TOKIKO GOBERNU BATZARRAREN ERABAKIA

IKUSIRIK

2021eko apirilaren 7an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2021. urtean Gizarte Zerbitzuzen arloan egitasmoak burutzeko dirulaguntzen oinarriak argitaratu ziren. Eskaerak aurkezteko hogei egun balioduneko epea eman zen, 2021ko maiatzaren 5a izanik eskaerak aurkezteko azken eguna. 

Dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, 14 eskaera aurkeztu dira.

Eskaerak aztertu ondoren 12 elkartek ez dute zuzen aurkeztu. Usurbilgo Udalaren dirulaguntzen oinarrietan zehazten den moduan, interesatuari hamar eguneko epea eman zaio falta zen dokumentazioa aurkezteko.

Aipatutako taldeak eskatutako dokumentazioa epe barruan aurkeztu dute.

2021eko uztailaren 29ko bilkuran Diru laguntzen Batzorde Orokorrak, Osasun eta Gizarte Zerbitzuetako teknikariaren txostena kontutan harturik, ebazpen-proposamena egin zuen eta interesatuei 10 eguneko epea eman zitzaien alegazioak aurkezteko.

Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

ETA KONTUAN HARTURIK

— Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, dirulaguntzak arautzen dituena.

— Dirulaguntzak arautzeko udal ordenantza (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2008-07-01).

— Usurbilgo Udaleko 2020-2022ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2020-01-22).

— 2021. urtean Gizarte Zerbitzuen arloan egitasmoak burutzeko dirulaguntzen oinarriak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2021-04-07).

Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabakia hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa: 2021. urtean Gizarte Zerbitzuen arloan egitasmoak burutzeko dirulaguntza kopuru hauek onartzea:

Taldearen izena

Onartutako laguntza % 100
(€)

Ordainketa %50
(€)

1. AGIPASE (Krisi egoeran dauden Gipuzkoako familiei laguntzeko elkartea)

797,10

398,55

2. AECC GIPUZKOA (Minbiziaren aurkako elkartea)

584,54

292,27

3. AGI (Gipuzkoako Ikusmen Urria dutenen elkartea)

1.195,65

597,82

4. AGIAC (Gipuzkoako antikoagulatu elkartea)

690,82

345,41

5. AGIFES (Buru eritasuna duten pertsonen familien elkartea)..

713,39

356,69

6. ALCER (Giltzurruneko gaixotasuna duten pertsonen Gipuzkoako elkartea)..

713,39

356,69

7. ASPACE GIPUZKOA (Garun paralisia duten pertsonei laguntzeko elkartea)

903,38

451,69

8. ATECE GIPUZKOA (Traumatismo Kraneo-enzefalikoa eta burmuineko kaltea duten pertsonen Gipuzkoako elkartea)

637,68

318,84

9. ATZEGI (Adimen urritasuna duten eta bere familien bizi kalitatea hobetzeko elkartea)

1.355,07

677,53

10. GAUTENA (Gipuzkoako pertsona autisten gurasoen elkartea)

1.000,00

500,00

11. GIPUZKOAKO ELIKAGAIEN BANKUA

498,98

249,49

12. IZAN FUNDAZIOA

1.089,37

544,68

13. ORTZADAR ELKARTEA (Adimen Limitedun Pertsonen Aldeko Gipuzkoako Elkartea)

930,03

465,01

14. PAUSOKA (Behar bereziak behar dituzten haurren gurasoen elkartea)

876,81

438,40

 

Bigarrena: Dirulaguntzen lehen ordainketa egitea, % 50a.

Hirugarrena: Emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatuz bideratuko dira egitasmo guztiak.

Laugarrena: Hondakinei dagokienez, Usurbilgo Udalean Hiri Hondakinak bildu eta tratatzeko udal Ordenantzak eta udalak zehaztutako protokoloak jasotakoak beteko dira.        

Bosgarrena: Aurrikusitako gastua baino txikiagoa egiten bada, dirua itzuli egin beharko da.

Seigarrena: Udalak diruz laguntzen dituen ekintzak usurbildar guztiei irekiak izango dira, herritarren artean inolako bereizketarik egin gabe.

Zazpigarrena: Dirulaguntza ordaintzerakoan udalarekin zorra dagoen kasuetan, ez da diru-laguntzarik emango.

Zortzigarrena: Jasotako dirulaguntza zuritzeko azken eguna 2022ko urtarrilaren 11a izango da.

Bederatzigarrena: Dirulaguntzak aurrekontu-partida honen kargura joango dira: 1.8000.481.231.03.02.2021 (2919) Dirulag: Irekiak: Elkarteen asmoak (A 71-2021).      

Hamargarrena: Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Hamaikagarrena: Udaleko iragarki taulan eta www.usurbil.eus web orrian ere behin betiko ebazpenaren berri emango da.          

Hamabigarrena: Kontu-hartzailetzari akordioaren berri ematea, ordainketa egiteko orria erantsiz.