USURBILGO UDALA
Iragarkia
Tokiko Gobernu Batzarrak,
2021eko irailaren 7an egindako bilkuran, Igogailuak instalatzeko 2021. urteko
dirulaguntzen kopuruak behin betikoz onartu zituen.
Erabaki hau finkoa
da eta amaiera eman dio administrazio-bideari.
ERREKURTSOAK
— Erabaki
honen aurka auzitara jo aurretik, interesdunak, hala nahi izanez gero,
erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake urriaren 1eko
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen
arabera Tokiko Gobernu Batzarraren aurrean. Eskatzaileak hilabeteko epea
dauka horretarako: erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrerako
hilabete osoa.
— Bestela,
erabaki hau berraztertzeko eskatu ordez, edo berraztertzeko errekurtsoaren
erantzunaren aurka joko balu, zuzen zuzenean administrazioarekiko
auzi-errekurtsoa aurkez dezake. Interesatuak bi hilabeteko epea dauka
horretarako, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Gipuzkoako Kontentzioso-Administratiboetarako
Epaitegira jo behar da. Bestaldetik, birjarpen errekurtsoa erantzun gabe
utziko balu Administrazioak, interesdunak edozein momentutan aurkeztu ahal
izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, berariazko araudiaren
arabera presuntziozko ekintza gertatu den biharamunetik aurrera.
Usurbil, 2021eko
irailaren 7a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea. (6032)
TOKIKO GOBERNU BATZARRAREN
ERABAKIA
IKUSIRIK
2021eko apirilaren
7an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean,
igogailuak instalatzeko 2021eko dirulaguntzen oinarriak argitaratu ziren.
Eskaerak aurkezteko hogei egun balioduneko epea eman zen, 2021eko maiatzaren
5a izanik eskaerak aurkezteko azken eguna.
Epea amaitu ondoren,
26 eskaera jaso dira.
2021eko uztailaren
29ko bilkuran Diru laguntzen Batzorde Orokorrak, Osasun eta Gizarte Zerbitzuetako
teknikariaren txostena kontutan harturik, ebazpen-proposamena egin zuen eta
interesatuei 10 eguneko epea eman zitzaien alegazioak aurkezteko.
Epe horretan ez da
alegaziorik aurkeztu.
ETA KONTUAN HARTURIK
— Azaroaren 17ko
38/2003 Legea, dirulaguntzak arautzen dituena.
— Dirulaguntzak
arautzeko udal ordenantza (Gipuzkoako
Aldizkari Ofiziala, 2008-07-01).
— Usurbilgo Udaleko
2020-2022ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2020-01-22).
— Igogailuak instalatzeko
2021. urteko dirulaguntzen oinarriak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2021-04-07).
Tokiko Gobernu Batzarrak
honako erabakia hartu du:
ERABAKIA
Lehenengoa: Igogailuak instalatzeko
2021. urteko dirulaguntzen kopuru hauek onartzea:
Espediente
zenbakia/Número espediente Eskatzailea/Solicitante Onartutako
dirulaguntza/Subvención aprobada 2021GDIG0002 UNDIANO KORTA , Xabier 238,00 2021GDIG0004 GOMEZ SALAZAR, Jose 595,00 2021GDIG0005 CACERES ZAMORA, Jose 595,00 2021GDIG0006 AGUIRRE OTEGUI, Unai 416,50 2021GDIG0007 PEREZ MELERO, Maria Romero 595,00 2021GDIG0008 ANTON GIJON, Eloisa 595,00 2021GDIG0010 CALVO CASTRO, Gregorio 476,00 2021GDIG0011 GOMEZ RANGIL, Israel 595,00 2021GDIG0012 ROY DIEZ, Manuel 595,00 2021GDIG0014 OVIEDO MATIAS, America 595,00 2021GDIG0017 MAIZ ARRILLAGA, Aritz 297,50 2021GDIG0018 RIVERO PEREZ, Emilio 535,50 2021GDIG0019 URDAMPILLETA AGUIRREZABALA, Juana 595,00 2021GDIG0020 MARTINEZ RUBIO, Feliciano 595,00 2021GDIG0022 ARBELOA LOBATO,
Fernando 416,50 2021GDIG0023 GONZALEZ GUERRA, Dolores 595,00 2021GDIG0025 MANTEROLA LIZARGARATE, Josune 535,50 2021GDIG0026 MANTEROLA LARRAÑAGA, Maria Luisa 535,50 2021GDIG0027 OTAEGUI SARASOLA,
Ignacio Maria 595,00
(€)
Bigarrena: Igogailuak instalatzeko
2021. urteko dirulaguntza eskaera hauek ez onartzea:
Eskatzialea/Solicitante Zioa/Motivo 2021GDIG0003 GARCIA SANCHEZ, Manuel 2 2021GDIG0009 ARAMBURU AYERBE, Miren
Garbiñe 1 2021GDIG0013 NUÑEZ TABERO, Estrella 1 2021GDIG0015 ARRUTI ZUBIRIA, Juana 1 2021GDIG0016 RAPOSO SEIJAS, Jose Belisario 1 2021GDIG0021 ARCAYA SARRASQUETA, Adoracion 2 2021GDIG0024 ALCAIN ECHENIQUE, Pedro Maria 2
(1) Igogailua
martxan jartzeko Udalak emandako Obra amaiera ziurtagiria 2020koa ez izatea.
(2) Akatsak
zuzentzeko emandako hamar laneguneko epean hauek zuzendu ez izana.
Hirugarrena: Dirulaguntza ordaintzerakoan
udalarekin zorra dagoen kasuetan, ez da dirulaguntzarik emango.
Laugarrena: Igogailuak instalatzeko
2021eko dirulaguntzak aurrekontu-partida honen kargura joango dira:
1.8000.780.231.
03.01.2021 (A 69-2021).
Bosgarrena: Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Seigarrena: Udaleko iragarki taulan
eta www.usurbil.eus web orrian ere behin betiko ebazpenaren berri emango da.
Zazpigarrena: Kontu-hartzailetzari
akordioaren berri ematea, ordainketa egiteko orria erantsiz.