3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Ingurumeneko 2021eko diru-laguntzak. Esp. zenbakia: HZ.06/2021-0071.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko irailaren 7an egindako bilkuran, Ingurumen arloko egitasmoak burutzeko 2021ean banatuko diren diru-laguntza kopuruak behin betikoz onartu zituen.    

Erabakia finkoa da eta amaiera eman dio administrazio-bideari.

Errekurtsoak

— Erabaki honen aurka auzitara jo aurretik, interesdunak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake azaroaren 26ko 30/1992 eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeen arabera Tokiko Gobernu Batzarraren aurrean. Eskatzaileak hilabeteko epea dauka horretarako: erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrerako hilabete osoa.

— Bestela, erabaki hau berraztertzeko eskatu ordez, edo berraztertzeko errekurtsoaren erantzunaren aurka joko balu, zuzen zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake. Interesatuak bi hilabeteko epea dauka horretarako, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Errekurtsoa aurkeztekotan Gipuzkoako Kontentzioso-Administratiboetarako Epaitegira jo behar da. Bestaldetik, birjarpen errekurtsoa erantzun gabe utziko balu Administrazioak, interesdunak sei hilabeteko epea izango du berariazko araudiaren arabera presuntziozko ekintza gertatu den biharamunetik kontatzen hasita administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko. 

Usurbil, 2021eko irailaren 8a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea.          (6031)

Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia

«Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko martxoaren 9ko bilkuran, besteren artean ingurumen arloko egitasmoak burutzeko 2021eko dirulaguntza oinarriak onartzea erabaki zuen.            

Oinarrien testu osoa, 2021eko apirilaren 7an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 62. zenbakian, dirulaguntzak aurkezteko epealdia zabalduz. Bertan, hogei laneguneko epea ematen zaie interesatuei diru-laguntzak jasotzeko eskaerak aurkez ditzaten.

Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, honako 16 eskaera aurkeztu dira:

 

Erregistroa

Interesado

Data

Zbkia.

1

2021/04/12

1219

Felix Olaetxea Arraiago

2

2021/04/12

1225

Itxaso Muguruza Bellosillo

3

2021/04/13

1226

Mari Jose Bereziartua Salsamendi

4

2021/04/26

1416

Imanol Ikutza Arruti

5

2021/04/27

1427

Arkaitz Rezola Mendikute

6

2021/04/30

1486

Jose Antonio Larburu Zubeldia

7

2021/04/30

1487

Fatimetou Hamadi Rguebi

8

2021/04/30

1498

Martin Valdez Echeverria

9

2021/05/03

1525

Zaloa Arnaiz Ibarguren

10

2021/05/03

1527

Miren Itziar Manterola Iruretagoyena

11

2021/05/03

1530

Zubiaurrenea kalea 2 etxeko jabekideak

12

2021/05/03

1539

Maria Dolores Salsamendi Lizaso

13

2021/05/04

1554

Jon Argote Bengoetxea

14

2021/05/04

1574

M. Pilar Lizarreta Gorriti

15

2021/05/05

1607

Zubigune Fundazioa

16

2021/05/05

1609

Zubigune Fundazioa

 

Oinarrietako 13. artikuluan zehaztutakoaren arabera Nekazaritza eta Ingurumen teknikariak, eskaerak aztertu ostean, dagokion txostena egin du.

Oinarrietako 13. artikuluan zehaztutakoaren arabera Nekazaritza eta Ingurumen teknikariak egindako txostena Nekazaritza eta Ingurumen Batzordera eramango da. Nekazaritza eta Ingurumen teknikariak 2021eko maiatzaren 31ean egindako txostenaren berri emango dio Nekazaritza eta Ingurumen Batzordeari.

Diru-laguntzen Batzorde Orokorrak 2021eko ekainaren 3an egindako bilkuran, zegokion ebazpen-proposamena egin zuen. Oinarriek zehaztutakoaren arabera, ebazpen-proposamena jendaurrean jarri zen 10 egunez. Iragarkia 2021eko ekainaren 24an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 118. zenbakian. Jendaurreko epealdian ez da inolako alegaziorik izan.

Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabakia hartu du aho batez:

ERABAKIA

Lehendabizi.  Ingurumen arloko egitasmoak burutzeko 2021ean ondoko diru-laguntzak onartzea:

Interesatua

Ekintza

Babestutako aurrekontua

Dirulaguntza

Felix Olaetxea Arraiago

Bitrozeramika-plaka eta labea

755,00 €

165,28 €

Itxaso Muguruza Bellosillo

Ontzigarbigailua, garbigailua eta labea

860,10 €

188,28 €

Mari Jose Bereziartua Salsamendi

Hozkailua, garbigailua eta labea

1.740,00 €

380,90 €

Imanol Ikutza Arruti

Hozkailua eta izozgailua

858,00 €

187,82 €

Arkaitz Rezola Mendikute

Garbigailua eta lehorgailua

951,00 €

208,18 €

Jose Antonio Larburu Zubeldia

Energia kontsumorako dirulaguntza

268,75 €

58,83 €

Fatimetou Hamadi Rguebi

Energia kontsumorako dirulaguntza

1.177,38 €

257,74 €

Martin Valdez Echeverria

Energia kontsumorako dirulaguntza

735,24 €

160,95 €

Zaloa Arnaiz Ibarguren

Ontzigarbigailua

418,00 €

91,50 €

Miren Itziar Manterola Iruretagoyena

Garbigailua

428,00 €

93,69 €

Zubiaurrenea kalea 2 etxeko jabekideak

Etxearen aurrealdea berritzea

76.311,00 €

2.000,00 €

Maria Dolores Salsamendi Lizaso

Energia kontsumorako dirulaguntza

345,91 €

75,72 €

Jon Argote Bengoetxea

Biomasako instalakuntza jartzea

4.924,70 €

1.078,06 €

M. Pilar Lizarreta Gorriti

Energia kontsumorako dirulaguntza

242,23 €

53,03 €

 

Bigarrena.  Oinarrietako 3. eranskineko 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, onartutako diru-laguntzen % 100a ordaintzeko agintzea Kontuhartzailetzari, 1-6100-480-172-00-01-2021 aurrekontu partidatik:

Interesatua

Ekintza

Babestutako aurrekontua

Dirulaguntza

Felix Olaetxea Arraiago

Bitrozeramika-plaka eta labea

755,00 €

165,28 €

Itxaso Muguruza Bellosillo

Ontzigarbigailua, garbigailua eta labea

860,10 €

188,28 €

Mari Jose Bereziartua Salsamendi

Hozkailua, garbigailua eta labea

1.740,00 €

380,90 €

Imanol Ikutza Arruti

Hozkailua eta izozgailua

858,00 €

187,82 €

Arkaitz Rezola Mendikute

Garbigailua eta lehorgailua

951,00 €

208,18 €

Jose Antonio Larburu Zubeldia

Energia kontsumorako dirulaguntza

268,75 €

58,83 €

Fatimetou Hamadi Rguebi

Energia kontsumorako dirulaguntza

1.177,38 €

257,74 €

Martin Valdez Echeverria

Energia kontsumorako dirulaguntza

735,24 €

160,95 €

Zaloa Arnaiz Ibarguren

Ontzigarbigailua

418,00 €

91,50 €

Miren Itziar Manterola Iruretagoyena

Garbigailua

428,00 €

93,69 €

Zubiaurrenea kalea 2 etxeko jabekideak

Etxearen aurrealdea berritzea

76.311,00 €

2.000,00 €

Maria Dolores Salsamendi Lizaso

Energia kontsumorako dirulaguntza

345,91 €

75,72 €

Jon Argote Bengoetxea

Biomasako instalakuntza jartzea

4.924,70 €

1.078,06 €

M. Pilar Lizarreta Gorriti

Energia kontsumorako dirulaguntza

242,23 €

53,03 €

 

Hirugarrena.  Ingurumen arloko egitasmoak burutzeko 2021ean ondoko diru-laguntza eskaerak batertzea:

Interesatua

Ekintza

Arrazoia

ZUBIGUNE FUNDAZIOA

2021 -  Bioekonomia zirkularra akuaponiaren bitartez, sentsibilizadio eta ikaskuntza jarduerak

Ekintza 2021eko da

ZUBIGUNE FUNDAZIOA

2020 -  Bioekonomia zirkularra akuaponiaren bitartez, sentsibilizadio eta ikaskuntza jarduerak

Ekintza Lasarte-Orian gauzatu da

 

Laugarrena.  Emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatuz bideratuko dira ekintza guztiak.

Bosgarrena.  Diru-laguntza ordaintzerakoan udalarekin zorra dagoen kasuetan, ez da diru-laguntzarik emango.

Seigarrena.  Oinarrietako 19. artikuluan ezarritakoaren arabera, onuradunek ondoko beteharrak bete beharko dituzte:

a.    Dirulaguntza emateko eskatzen den jarduera egitea edo eskatutako jokabide hori izatea.

b.    Jarduera egiten ari dela frogatzea. Orobat, laguntza emateko bete beharreko eskakizunak eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzea.

c.    Diruz lagundutako jarduera betetzeko baimen guztiak eskuratzea, eta horietan ezarritakoa betetzea.        

d.    Dirulaguntza eskaini duen Usurbilgo Udalak egin beharreko egiaztatze-jarduketei trabarik ez jartzea, ez eta esku-hartzailetzari dagozkion finantza-kontroleko jarduketei, Herri kontuen euskal epaitegiaren jarduketei edota eskumen hori duten bestelako organoen jarduketei ere.

e.    Beste administrazio edo erakunde batzuetatik (publiko nahiz pribatuetatik, estatuko nahiz nazioartekoetatik) helburu berbererako beste dirulaguntzarik jasotzen bada, dirulaguntza eskaini duen organoari horren berri ematea.

f.    Dirulaguntza eskaintzeko garaian kontuan hartutako atalen batean aldaketarik gertatuz gero (objektiboa nahiz subjektiboa izan), dirulaguntza eskaini duen organoa aldaketa horren jakinaren gainean jartzea eta beronen onespena izatea.

g.    Indarrean dauden xedapenen arabera Gizarte Segurantzaren eta ogasun Publikoaren aurrean dituzten betebeharrak ezagutzea, Usurbilgo Udalak ezarritakoak barne. 

Horretarako, eskatzaileek idatzizko aitorpenean adieraziko dute Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunera dagoela edo ogasun arloko betebeharrak betetzen dituela.      

Bestalde, udal betebeharrei dagokienez, udalak berak ofizioz, dagozkion ziurtagiriak eskura ditzake.             

h.    Diruz lagundutako ekintzek herritarren hizkuntza eskubideak bermatuko dituzte.

Era berean, diruz lagundutako jarduerak aintzakotzat hartuko ditu euskararen Udal ordenantza, Usurbilgo Udalaren euskararen erabilera Plana, UEMaren hizkuntza irizpideak, gainerako araudia eta Usurbilgo herriaren errealitate soziolinguistikoa.

i.    Diruz lagundutako jardueretan eta jardueren iragarpenean hizkuntza eta irudien erabilera ez sexista bermatu behar da, Pertsonen irudiak erabiltzekotan, emakumeen eta gizonen presentzia modu orekatuan eta ez estereotipatuan islatu behar da, 4/2005 emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak agintzen duen modura. Berdintasun-betebehar hori betetzen duela frogatu beharko du onuradunak argitaratutako iragarki, ohar, jakinarazpen eta abarretan.

Datu bilketetan sistematikoki sexu aldagaia txertatua behar du.

j.    Ekintzei lotutako publizitatean Usurbilgo Udala babesletzat adierazi beharko da, udalaren logoa erantsiz.

k.    Dirulaguntza gai diren ekintzak bideratzerakoan, hondakinei dagokienez Usurbilgo Udalean Hiri Hondakinak bildu eta tratatzeko udal ordenantzak eta udalak zehaztutako protokoloak jasotakoak beteko dira.        

l.    Usurbilgo Udalak lagundutako egitasmoetan sortutako euskarriei (paperezkoak zein digitalak) herri intereseko erabilera eman ahal izango zaie.    

Zazpigarrena.  Erabaki honen berri interesatuei eta Kontuhartzaileari emango zaio.»