3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Nekazaritzako eta abeltzaintzako 2021eko dirulaguntzak. Esp. zenbakia: HZ.06/2021-0072.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko irailaren 7an egindako bilkuran, nekazaritza eta abeltzaintza arloko egitasmoak burutzeko 2021ean banatuko diren diru-laguntza kopuruak behin betikoz onartu zituen.

Erabakia finkoa da eta amaiera eman dio administrazio-bideari.

Errekurtsoak

— Erabaki honen aurka auzitara jo aurretik, interesdunak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake azaroaren 26ko 30/1992 eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeen arabera Tokiko Gobernu Batzarraren aurrean. Eskatzaileak hilabeteko epea dauka horretarako: erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrerako hilabete osoa.

— Bestela, erabaki hau berraztertzeko eskatu ordez, edo berraztertzeko errekurtsoaren erantzunaren aurka joko balu, zuzen zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake. Interesatuak bi hilabeteko epea dauka horretarako, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Errekurtsoa aurkeztekotan Gipuzkoako Kontentzioso-Administratiboetarako Epaitegira jo behar da. Bestaldetik, birjarpen errekurtsoa erantzun gabe utziko balu Administrazioak, interesdunak sei hilabeteko epea izango du berariazko araudiaren arabera presuntziozko ekintza gertatu den biharamunetik kontatzen hasita administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko. 

Usurbil, 2021eko irailaren 8a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea.           (6030)

TOKIKO GOBERNU BATZARRAREN ERABAKIA

«Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko martxoaren 9ko bilkuran, besteren artean nekazaritza eta abeltzaintza arloko egitasmoak burutzeko 2021eko dirulaguntza oinarriak onartzea erabaki zuen.

Oinarrien testu osoa, 2021eko apirilaren 7an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 62. zenbakian, dirulaguntzak aurkezteko epealdia zabalduz. Hogei laneguneko epea eman zaie interesatuei eskaerak aurkezteko.      

Honako 14 eskaera aurkeztu dira:

 

Erregistroa

Interesatua

Data

Zbkia.

1

2021/04/09

1202

Aranzazu Arrospide Iraeta

2

2021/04/12

1204

Iñaki Salsamendi Salaberri

3

2021/04/21

1349

Joxe Leon Lizaso Azkonobieta

4

2021/04/26

1400

Basatxerri

5

2021/04/26

1425

Gemma Roldan Cantero

6

2021/04/27

1437

Joaquina Azconobieta Esnal

7

2021/04/30

1502

Igor Matxain Arrozpide

8

2021/04/30

1514

Alkartasuna baserritarren kooperatiba

9

2021/05/03

1521

Garikoitz Basurto Korta

10

2021/05/03

1542

Iñaki Ugarte Agirre

11

2021/05/04

1550

Arkaitz Portularrume Unanue

12

2021/05/04

1557

Lácteos Bordatxo S.L.

13

2021/05/05

1598

Miren Arantzazu Arruti Ustoa

14

2021/05/17

1727

Jexux Agirresarobe Arzallus

 

Oinarrietako 13. artikuluan zehaztutakoaren arabera Nekazaritza eta Ingurumen teknikariak, eskaerak aztertu ostean, dagokion txostena egin du.

Oinarrietako 13. artikuluan zehaztutakoaren arabera Nekazaritza eta Ingurumen teknikariak egindako txostena Nekazaritza eta Ingurumen Batzordera eramango da. Nekazaritza eta Ingurumen teknikariak 2021eko maiatzaren 31ean egindako txostenaren berri emango dio Nekazaritza eta Ingurumen Batzordeari.

Diru-laguntzen Batzorde Orokorrak 2021eko ekainaren 3an egindako bilkuran, zegokion ebazpen-proposamena egin zuen. Oinarriek zehaztutakoaren arabera, ebazpen-proposamena jendaurrean jarri zen 10 egunez. Iragarkia 2021eko ekainaren 24an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 118. zenbakian. Jendaurreko epealdian ez da inolako alegaziorik izan.

Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabakia hartu du aho batez:

ERABAKIA

Lehendabizi: Nekazaritza eta abeltzaintza arloko egitasmoak burutzeko 2021ean ondoko diru-laguntzak onartzea:

Interesatua

Ekintza

Babestutako aurrekontua (€)

Dirulaguntza (€)

Aranzazu Arrospide Iraeta

Sagastian, toki aldapatsuan belarra mozteko makina autonomoa erostea

10.000,00

2.000,00

Iñaki Salsamendi Salaberri

Bizkarre baserriko lurrak garbi mantentzeko desbrozadora erostea

529,99

265,00

Basatxerri

Hildako animalien gastuak

1.095,83

547,92

Gemma Roldan Cantero

Arratzaingo baratzetan basurdetik babesteko itxitura elektrikoa jartzea

471,75

235,88

Joaquina Azconobieta Esnal

Ikuilua berritzeko dirulaguntza

1.210,00

605,00

Igor Matxain Arrozpide

Erregadiorako ura ezartzea, argidarra biltegira eramatea, negutegia jartzea

10.968,99

2.000,00

Alkartasuna baserritarren kooperatiba

Hitzaldiak antolatzeko laguntza

867,33

433,67

Garikoitz Basurto Korta

Hildako animalien gastuak

49,20

24,60

Iñaki Ugarte Agirre

Makinen alokairua, ahuntzen identifikazioa, hildako animalien gastuak

315,23

157,62

Arkaitz Portularrume Unanue

Polikarbonato plakak erostea

6.068,73

2.000,00

Lacteos Bordatxo S.L.

Traktorea erostea / hildako animalien gastuak

105.371,70

2.000,00

Miren Arantzazu Arruti Ustoa

Hildako animalien gastuak

966,56

483,28

 

Bigarrena: Oinarrietako 6. eranskineko 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, onartutako diru-laguntzen % 100a ordaintzeko agintzea Kontuhartzailetzari, 1-6200-481-412-00-03-2021 aurrekontu partidatik:

Interesatua

Ekintza

Babestutako aurrekontua (€)

Dirulaguntza (€)

Aranzazu Arrospide Iraeta

Sagastian, toki aldapatsuan belarra mozteko makina autonomoa erostea

10.000,00

2.000,00

Iñaki Salsamendi Salaberri

Bizkarre baserriko lurrak garbi mantentzeko desbrozadora erostea

529,99

265,00

Basatxerri

Hildako animalien gastuak

1.095,83

547,92

Gemma Roldan Cantero

Arratzaingo baratzetan basurdetik babesteko itxitura elektrikoa jartzea

471,75

235,88

Joaquina Azconobieta Esnal

Ikuilua berritzeko dirulaguntza

1.210,00

605,00

Igor Matxain Arrozpide

Erregadiorako ura ezartzea, argidarra biltegira eramatea, negutegia jartzea

10.968,99

2.000,00

Alkartasuna baserritarren kooperatiba

Hitzaldiak antolatzeko laguntza

867,33

433,67

Garikoitz Basurto Korta

Hildako animalien gastuak

49,20

24,60

Iñaki Ugarte Agirre

Makinen alokairua, ahuntzen identifikazioa, hildako animalien gastuak

315,23

157,62

Arkaitz Portularrume Unanue

Polikarbonato plakak erostea

6.068,73

2.000,00

Lacteos Bordatxo S.L.

Traktorea erostea / hildako animalien gastuak

105.371,70

2.000,00

Miren Arantzazu Arruti Ustoa

Hildako animalien gastuak

966,56

483,28

 

Hirugarrena: Emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatuz bideratuko dira ekintza guztiak.

Laugarrena: Diru-laguntza ordaintzerakoan udalarekin zorra dagoen kasuetan, ez da diru-laguntzarik emango.

Bosgarrena: Oinarrietako 19. artikuluan ezarritakoaren arabera, onuradunek ondoko beteharrak bete beharko dituzte: 

a)    Dirulaguntza emateko eskatzen den jarduera egitea edo eskatutako jokabide hori izatea.

b)    Jarduera egiten ari dela frogatzea. orobat, laguntza emateko bete beharreko eskakizunak eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzea.

c)    Diruz lagundutako jarduera betetzeko baimen guztiak eskuratzea, eta horietan ezarritakoa betetzea.         

d)    Dirulaguntza eskaini duen Usurbilgo Udalak egin beharreko egiaztatze-jarduketei trabarik ez jartzea, ez eta esku-hartzailetzari dagozkion finantza-kontroleko jarduketei, Herri kontuen euskal epaitegiaren jarduketei edota eskumen hori duten bestelako organoen jarduketei ere.

e)    Beste administrazio edo erakunde batzuetatik (publiko nahiz pribatuetatik, estatuko nahiz nazioartekoetatik) helburu berbererako beste dirulaguntzarik jasotzen bada, dirulaguntza eskaini duen organoari horren berri ematea.

f)    Dirulaguntza eskaintzeko garaian kontuan hartutako atalen batean aldaketarik gertatuz gero (objektiboa nahiz subjektiboa izan), dirulaguntza eskaini duen organoa aldaketa horren jakinaren gainean jartzea eta beronen onespena izatea.

g)    Indarrean dauden xedapenen arabera Gizarte Segurantzaren eta ogasun Publikoaren aurrean dituzten betebeharrak ezagutzea, Usurbilgo Udalak ezarritakoak barne. 

Horretarako, eskatzaileek idatzizko aitorpenean adieraziko dute Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunera dagoela edo ogasun arloko betebeharrak betetzen dituela.      

Bestalde, udal betebeharrei dagokienez, udalak berak ofizioz, dagozkion ziurtagiriak eskura ditzake.             

h)    Diruz lagundutako ekintzek herritarren hizkuntza eskubideak bermatuko dituzte.

Era berean, diruz lagundutako jarduerak aintzakotzat hartuko ditu euskararen Udal ordenantza, Usurbilgo Udalaren euskararen erabilera Plana, UEMaren hizkuntza irizpideak, gainerako araudia eta Usurbilgo herriaren errealitate soziolinguistikoa.

i)    Diruz lagundutako jardueretan eta jardueren iragarpenean hizkuntza eta irudien erabilera ez sexista bermatu behar da, Pertsonen irudiak erabiltzekotan, emakumeen eta gizonen presentzia modu orekatuan eta ez estereotipatuan islatu behar da, 4/2005 emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak agintzen duen modura. Berdintasun-betebehar hori betetzen duela frogatu beharko du onuradunak argitaratutako iragarki, ohar, jakinarazpen eta abarretan.

Datu bilketetan sistematikoki sexu aldagaia txertatua behar du.

j)    Ekintzei lotutako publizitatean Usurbilgo Udala babesletzat adierazi beharko da, udalaren logoa erantsiz.

k)    Dirulaguntza gai diren ekintzak bideratzerakoan, hondakinei dagokienez Usurbilgo Udalean Hiri Hondakinak bildu eta tratatzeko udal ordenantzak eta udalak zehaztutako protokoloak jasotakoak beteko dira.        

l)    Usurbilgo Udalak lagundutako egitasmoetan sortutako euskarriei (paperezkoak zein digitalak) herri intereseko erabilera eman ahal izango zaie.    

Seigarrena: Erabaki honen berri interesatuei eta Kontuhartzaileari emango zaio.»