3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Etxebizitzen alokairurako 2021eko diru-laguntzak. Esp. zenbakia: HZ.06/2021-0070.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko irailaren 7an egindako bilkuran, etxebizitzen alokairurako 2021ean banatuko diren diru-laguntza kopuruak behin betikoz onartu zituen.             

Erabakia finkoa da eta amaiera eman dio administrazio-bideari.

Errekurtsoak

— Erabaki honen aurka auzitara jo aurretik, interesdunak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake azaroaren 26ko 30/1992 eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeen arabera Tokiko Gobernu Batzarraren aurrean. Eskatzaileak hilabeteko epea dauka horretarako: erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrerako hilabete osoa.               

— Bestela, erabaki hau berraztertzeko eskatu ordez, edo berraztertzeko errekurtsoaren erantzunaren aurka joko balu, zuzen zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake. Interesatuak bi hilabeteko epea dauka horretarako, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Errekurtsoa aurkeztekotan Gipuzkoako Kontentzioso-Administratiboetarako Epaitegira jo behar da. Bestaldetik, birjarpen errekurtsoa erantzun gabe utziko balu Administrazioak, interesdunak sei hilabeteko epea izango du berariazko araudiaren arabera presuntziozko ekintza gertatu den biharamunetik kontatzen hasita administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko. 

Usurbil, 2021eko irailaren 8a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea.          (6029)

Tokiko gobernu batzarraren erabakia

«Ikusita

Usurbilgo Udalak 2005eko ekainaren 17an egindako Udalbatzan Dirulaguntzak Arautzeko Ordenantza onartu zen. Ondoren, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2005eko abuztuaren 18an, behin betiko izaerarekin.

Ordenantza honen 1. atalean Norgehiagoka Erregimeneko dirulaguntzen prozedura zehazten da Usurbilgo Udalak dirulaguntzak emateko duen bideetako bat bezala.               

2021eko apirilaren 7an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Usurbilgo herrian etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntza oinarriak. Eskaerak aurkezteko hogei egun balioduneko epea eman zen, 2021eko maiatzaren 5a izanik eskaerak aurkezteko azken eguna.

Dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, 7 eskaera aurkeztu dira.

Hirigintza saileko teknikariak txostena egin zuen.            

Eta kontutan harturik

— Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, dirulaguntzak arautzen dituena.

Dirulaguntzak arautzeko udal ordenantza (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2008-07-01).

Usurbilgo Udaleko 2020-2022ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2020-01-22).

Usurbilgo herrian etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntza oinarriak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2021-04-07).   

Diru-laguntzen Batzorde Orokorrak 2021eko uztailaren 29an egindako bilkuran, zegokion ebazpen-proposamena egin zuen. Oinarriek zehaztutakoaren arabera, ebazpen-proposamena jendaurrean jarri zen 10 egunez. Iragarkia 2021eko abuztuaren 10ean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 151. zenbakian. Jendaurreko epealdian ez da inolako alegaziorik izan.

Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabakia hartu du aho batez:    

ERABAKIA

Lehendabizi: Usurbilgo herrian etxebizitzak alokairuan hartzeko 2021ean dirulaguntza kopuru hauek onartzea:

Onuraduna                                                           Zenbatekoa

ANDREA CAIÑA FERNANDEZ 3.200,00 €

IGNACIO RIVERO URDIAIN     3.200,00 €

ENEKO GOLDEROS ESTEBAN 4.000,00 €

IAGOBA BERRA MORANTE      1.000,00 €

MARIA MARTINEZ LOPEZ       2.500,00 €

Bigarrena: Oinarrietako 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, onartutako diru-laguntzen % 100a ordaintzeko agintzea Kontuhartzailetzari, 1-6000-481-151-00-01-2021 aurrekontu partidatik:

Onuraduna                                                           Zenbatekoa

ANDREA CAIÑA FERNANDEZ 3.200,00 €

IGNACIO RIVERO URDIAIN     3.200,00 €

ENEKO GOLDEROS ESTEBAN 4.000,00 €

IAGOBA BERRA MORANTE      1.000,00 €

MARIA MARTINEZ LOPEZ       2.500,00 €

Hirugarrena: Usurbilgo herrian etxebizitzak alokairuan hartzeko, dirulaguntza eskaera hauek ez onartzea 2021ean:

— Eskatzailea: Leyre Barreña Goikoetxea.

Arrazoia: Diru sarrera gordin gehienekoa gainditu da biurteetan.

— Eskatzailea: Veronica Garcia Calahorra.

Arrazoia: Eskaera epez kanpo aurkeztua.

Laugarrena: Erabaki honen berri interesatuei eta Kontuhartzaileari emango zaio.»