2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

Jendaurrean jartzeko iragarkia, hainbat udalerritako ondasun higiezin hiritarren lurzoruaren eta eraikinen balio ponentzien aldaketari buruzkoa.             

Ondasun higiezinen gaineko zergari buruz eta ondasun higiezin hiritarren balio katastralen berrikuspenari buruz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak, 2021eko irailaren 7an egindako batzarraldian, ondoko erabakia hartu zuen.      

«Lehena.  Onartzea ondasun higiezin hiritarretako lurzoruaren eta eraikinen balio ponentzien aldaketa, udalerri hauei dagokiena: Donostia, Hondarribia, Lasarte-Oria eta Urnieta.        

Bigarrena.    Ponentzia aldaketak jendaurrean jartzea 15 eguneko epean, interesatuek hautazko berraztertze errekurtsoa jarri ahal izan dezaten Foru Aldundian edo, bestela, erreklamazio ekonomiko-administratiboa aurkez dezaten Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko 1989ko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak 11. artikuluan ezartzen duen eran.

Hirugarrena.   Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal bakoitzaren ediktuen bidez iragartzea ponentziak jendaurrean jarri direla aurreko apartatuan aipatu bezala.»        

Agindutakoa betetzeko, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratzen da ponentzia horiek Gipuzkoako udaletan eta Ogasun eta Finantza Departamentuko Udal Zergen Zerbitzuaren bulegoetan (Errotaburu pasealekua 2, Donostia), astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:00etara, jendaurrean jarri direla jakinarazteko. Aurretiazko hitzordua eskatu behar da departamentuko telefonoan, 943.113.000, edo Web orrian: https://
www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna/hitzordua.

Erabakiaren bigarren puntuan aipatzen den 15 eguneko epea, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da kontatzen.          

Eta honela argitaratzen da, dagozkion ondorioak izan ditzan.           

Donostia, 2021eko irailaren 15a.—Laura Gallastegui Amiama, idazkari teknikoa.           (5977)