3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Aisialdiko ikastaroetarako dirulaguntzak

Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak 2021eko abuztuaren 30ean egindako bilkuran, 2020/21 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari izateko ikastaroetarako dirulaguntzei dagokienez, ebazpen-proposamen hau egin du.

Interesatuek, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita 10 eguneko epea dute ebazpen-proposamen honi alegazioak aurkezteko, beharrezko ikusten badute.

Usurbil, 2021eko abuztuaren 30a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea.     (5776)

EBAZPEN-PROPOSAMENA

Ikusirik

Ekainaren 18an argitaratu zituzten Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2020-2021 ikasturtean aisialdiko zuzendari edo begirale ikastaroak egin dituzten herritarrei dirulaguntzak emateko oinarriak. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 28an hasi eta uztailaren 9an amaitu zen.

Epea amaituta, begirale ikastaroa egin izanagatiko hiru eskaera aurkeztu dituzte. Ez da zuzendari ikastaroekin lotutako eskaerarik jaso.

Eta kontuan harturik

— Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, dirulaguntzak arautzen dituena.

— Dirulaguntzak Arautzeko Udal Ordenantza (Aldizkari Ofiziala 2008/07/01).

— Usurbilgo Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2020/01/30).

— 2020-2021 ikasturtean aisialdiko begiralde edo zuzendari izateko dirulaguntzak eskatzeko deialdia (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2021/06/18).

Aurrekoak aintzat hartuta, Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak, 2021eko abuztuaren 30eko bilkuran, ebazpen proposamen hau egiten dio alkate-lehendakariari:

Lehenengoa: 2020-2021 ikasturtean aisialdiko begirale/zuzendari ikastaroak egin dituztenentzako dirulaguntza hauek onartzea.

BEGIRALE IKASTAROA

                                                                            Dirulaguntza-
Izen-abizenak                                            proposamena (€)

Diez Lure, Uxue                                180,00

Rodriguez Roman, Mario                  180,00

Allur Maiz, Jone                                180,00

                          GUZTIRA.............................. 540,00

Bigarrena: Interesdunak 2023ko uztailaren 30a baino lehenago aurkeztu behar du Udalean titulua eskuratu izanaren agiria. Titulua aurkezten ez duenak jasotako dirulaguntza Udalari itzuli beharko dio.    

Hirugarrena: Dirulaguntzak aurrekontu-partida honen kargura joango dira: 1 4400 481 326 00 01 2021 (A 817/2021).

Laugarrena: Ordainketak bideratzerakoan Udalarekin zorrik duenak ez du Udalaren dirulaguntza jasoko.

Bosgarrena: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dute ebazpen-proposamena, eta biharamunetik hasita hamar eguneko epea izango dute interesatuek alegazioak aurkeztu ahal izateko.        


Seigarrena: Udaleko iragarki-taulan eta www.usurbil.eus webgunean behin-behineko proposamenaren eta behin betiko ebazpenaren berri emango da.

Zazpigarrena: Aipatutako epean alegaziorik aurkeztuko ez balute, Tokiko Gobernu Batzarrak dagokion erabakia hartuko du.