2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA
ETA KIROL DEPARTAMENTUA

Hainbat arte arlotan sorkuntza sustatzeko, «Egile» sarien oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia.              

Diputatuen Kontseiluak 2021eko uztailaren 20an egindako batzarraldian, besteak beste, honako erabaki hau hartu du:

«Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020-2023 aldirako Kudeaketa Plan Estrategikoaren barruan, Gipuzkoako lurraldean arteak eta kultura gizartea eraldatzeko motor gisa bultzatzeko eta sorkuntza prozesuak eta talentu artistikoaren sustapena bultzatzeko, Kultura Zuzendaritzak komenigarritzat jotzen du sari batzuk deitzea, «Egile» izenekoak, hainbat arte-arlotan sorkuntza sustatzeko.

Erabaki honen bidez adierazitako sariak emateko oinarriak eta deialdia onartzen dira:

Sari hauek ez daude sartuta 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan (DLPE). Beraz, ezarri aurretik, sartu egin behar dira, planaren 3.1 atalean aurreikusi bezala.    

Halaber, sari programa honen helburua da, etorkizunean kultura sektoreko profesional bihur daitezkeen onuradun berriak erakartzea, beraz ez da Estatuaren laguntza bat, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.1 artikuluan jasotako terminoetan. Izan ere, onuradunak ez dira jarduera ekonomikoak gauzatzen dituzten enpresak; beraz, sari horiek salbuetsita daude Funtzionamendu Itun horren 108.3 artikuluan aurreikusten den jakinarazpen prozeduratik.          

Horiek horrela, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuak proposatuta, Diputatuen Kontseiluak, eztabaidatu ondoren,

ERABAKITZEN DU

Lehenengo.    «Egile» izeneko sariak Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartzea.

Bigarren.    Hainbat arte arlotan sorkuntza sustatzeko, «Egile» sarien oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea; erabaki honen I eta II eranskin gisa jaso dira, hurrenez hurren.      

Hirugarren.    «Egile» deialdi horri aurre egiteko ehun mila (100.000) euroko gastua baimentzea aurrekontu xedapen honekin:

Aurrekontu partida                                                                                           Zenbatekoak (€)

1.0910.120.480.01.05.2021                                               80.000,00

5.0910.120.480.01.05.2022                                               20.000,00

Laugarren.    Erabaki honen bidez onartutako oinarri arautzaileek ondorioak izango dituzte Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunetik aurrera.

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesatuek erabaki honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegietan, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.»               

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hori.

Donostia, 2021eko abuztuaren 4a.—Iñaki Sainz Paredes, idazkari teknikoa.   (5620)

I ERANSKINA

Sorkuntza artistikoari bideratutako, «Egile» deritzon sariak emateko oinarri arautzaileak.               

1.    Helburua.

Oinarri hauen helburua da hainbat arte arlotan sorkuntza sustatzeko «Egile» izeneko sarien banaketa arautzea.              

Sari bakoitzaren zenbatekoa aukeratutako proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren sorkuntza eta ekoizpen gastuak ordaintzeko erabiliko da.

Zuzkidura ekonomikoa Gipuzkoako Lurralde Historikoan indarrean dagoen araudiak ezartzen duen zerga-atxikipenaren mende egongo da.

2.    Sariak.

Eman beharreko sarien kopurua eta horien zenbatekoa dagokion deialdian zehaztuko dira.

3.    Sariak eskatzeko baldintzen zerrenda.

— Sariak pertsona fisikoentzat dira.

— Dagokion deialdian jasotako arte arloren batean sorkuntza-proiektu bat egiteko konpromisoa hartzen dutenentzat.   

— Gipuzkoan gutxienez 5 urtez bizi izan direnentzat (ez nahitaez jarraituak) deialdia onartu aurreko 10 urteetan.          

— Deialdiari dagokion urteko urtarrilaren 1ean adinez nagusia izatea.

4.    Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

4.1.    Eskaerak, dagokion dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus) barrena, dirulaguntzen atarian sartu eta han eskuragarri jarritako inprimaki espezifikoa betez. Eskaerak eta dokumentazio osagarria aurkezterakoan Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duen irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuan xedatutakoak betez egingo dira.              

4.2.    Deialdiaren informazioa eta eskaera-orri normalizatuak eskuragarri egongo dira Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus).

4.3.    Eskaerak aurkezteko epea urte bakoitzeko deialdian ezarriko da.

5.    Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Sariak jasotzeko interesa duten pertsonek dagokion deialdian zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte eskaerarekin batera.

6.    Akatsak zuzentzea eta dokumentazio osagarria aurkeztea.

1.    Eskaerak edo horrekin batera doan dokumentazioak ez badituzte identifikazio datuak biltzen, akatsen bat badute edo zerbait falta bazaie, entitate eskatzaileari eskatuko zaio, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 68.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki, hamar egun balioduneko epean akats horiek zuzentzeko, eta adieraziko zaio ezen, baldintza hori ez badu betetzen, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, aipatutako legearen 21. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

2.    Sarien Zerbitzu kudeatzaileak eskatzaileari eskatu ahalko dio aurkeztutako eskaera ebaluatu eta erabakia hartzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio eta informazio osagarri oro.             

7.    Eskaeren balorazio irizpideak.

Arlo bakoitzean puntuaziorik handiena lortzen duten proiektuei emango zaizkie sariak.

30 puntura iristen ez diren eskabideak baztertu egingo dira.

Puntuaketa honako balorazio irizpideen arabera lortuko da.             

a)    Eskatzailearen adina, gaztetasuna lehenetsiz: gehienez, 5 puntu, honakoaren arabera:

— 25 urte arte: 5 puntu.

— 25 eta 29 urte artean: 4 puntu.

— 30 eta 34 urte artean: 3 puntu.

— 35 eta 39 urte artean: 2 puntu.

— 40 urte baino gehiago: 1 puntu.

Eskatzaileen adina hartuko da kontuan deialdiaren urteko urtarrilaren 1ean.

b)    Proposamenaren, egutegiaren eta lan programaren zorroztasuna eta zehaztasun maila: gehienez, 5 puntu, taula honen arabera:

— Maila handia: 5 puntu.

— Maila ertaina: 4 puntu.

— Zuzena: 2,5 puntu.

— Eskasa: puntu 1.

Balorazioa globala izango, kalkulu objektiboa egin ezean balorazio kualitatiboa egingo da.

c)    Proiektu artistikoaren interesa, kalitatea eta originaltasuna: gehienez, 10 puntu, taula honen arabera:

— Maila handia: 10 puntu.

— Ertaina: 7 puntu.

— Zuzena: 5 puntu.

— Eskasa: 2 puntu.

Balorazioa globala izango da; kalkulu objektiborik egin ezin bada, modu kualitatiboan egingo da. Aurkeztutako proiektu artistikoen interes, kalitate eta originaltasun handiena baloratuko da, Gipuzkoako modalitate artistikoen egungo egoera, joera artistiko berrienak eta eskaintza artistikoa aberasten laguntzen duten gaiak kontuan hartuta.   

d)    Proiektuaren bideragarritasuna, metodologia eta kronograma barne: gehienez, 5 puntu, honako taula honen arabera:

— Maila handia: 5 puntu.

— Ertaina: 4 puntu.

— Zuzena: 2,5 puntu.

— Eskasa: puntu 1.

Balorazioa globala izango da; kalkulu objektiborik egin ezin bada, modu kualitatiboan egingo da.

e)    Lankidetza maila inguruko pertsonekin eta eragileekin gehienez, 5 puntu honako taula honen arabera:

— Nabarmena: 5 puntu.

— Esanguratsua: 4 puntu.

— Ertaina: 3 puntu.

— Eskasa: 2 puntu.

Balorazioa globala izango da; kalkulu objektiborik egin ezin bada, modu kualitatiboan egingo da.

f)    Curriculum pertsonala eta aurretiazko lanak: gehienez, 10 puntu. Kontuan hartuko dira prestakuntza historiala (gehienez, 5 puntu) eta eskatzaileek egindako sorkuntza artistikoa (gehienez, 5 puntu), taula honen arabera:

— Oso handia: 5 puntu.

— Handia: 4 puntu.

— Ertaina: 3 puntu.

— Eskasa: puntu 1.

Balorazioa globala izango da; kalkulu objektiborik egin ezin bada, modu kualitatiboan egingo da.

g)    Genero berdintasunaren aldeko gaiak eta irudiak sartzea: gehienez, 5 puntu, taula honen arabera:           

— Nabarmena: 5 puntu.

— Esanguratsua: 4 puntu.

— Ertaina: 3 puntu.

— Eskasa: 2 puntu.

Balorazioa globala izango da; kalkulu objektiborik egin ezin bada, modu kualitatiboan egingo da.

h)    Euskarak proiektuan duen presentzia baloratuko da, zenbat eta presentzia handiagoa izan, orduan eta puntuazio handiagoa: gehienez, 5 puntu, taula honen arabera:

— Oso handia: 5 puntu.

— Handia: 4 puntu.

— Ertaina: 3 puntu.

— Eskasa: puntu 1.

Balorazioa globala izango da; kalkulu objektiborik egin ezin bada, modu kualitatiboan egingo da.

8.    Dirusaria emateko prozedura, lehentasun irizpideak eta beste baldintza batzuk.

Dirusariak emateko prozedura norgehiagoka izango da, deialdi eta hautaketa prozedura bakarraren bidez.     

Inongo eskatzailerik ezin izango ditu bi sari lortu deialdi berean.

Berdinketa gertatuz gero, duten eskabide erregistroaren arabera zerrendatuko dira eskabideak.

Kanpo geratzen dira hirugarren pertsonen enkarguz egindako proiektuak, produktu didaktikoak direnak soilik, baita aldez aurretik euskarri elektronikoetan argitaratutako originalak ere. Era berean, kanpo geratzen dira Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko beste deialdietan sarrera egokiago edo berariazkoa duten ikus-entzunezko edo multimediako sorkuntza proiektuak.

Sarituak izendatzen diren proiektuak hasi gabe egon beharko dute deialdi bakoitzari dagokion urteko urtarrilaren 1ean.

Aurkeztutako proiektuak originalak izan beharko dute, aurrez aurkeztu gabeak. Ez dira onartuko aurrez osorik edo zati batean sarituak izan edo bekaren bat jaso duten lanak, ezta lehendik dauden proiektuen aldaketarik edo itzulpenik ere.

Egileak erantzule dira jabetza intelektualari edo jabari pribatuko informazioa erabiltzeari buruzko edozein erreklamazioren aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundia kalterik gabe mantenduz erreklamaziorik egonez gero.

9.    Izapidea.

1.    Dirusariak emateko prozeduraren izapidea Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegia, Kulturaren Sustapeneneko eta Hedapeneko Zerbitzuaren eginkizuna da, eta hari dagokio behar diren ekintza guztiak ofizioz burutzea, ebazpen proposamena gauzatzeko beharrezkoak diren datuak zehaztu, eskuratu eta egiaztatzeko.

2.    Izapidetze fasea hasiko da eskaera bakoitzaren gain egingo den aurre ebaluazioarekin: hau da, eskatzaileak dirusaria eskatzeko eta onuradun izateko ezarritako baldintza guztiak betetzen dituela eta aurkeztutako dokumentazioa osatua eta egokia dela egiaztatzea.

3.    Ondoren, Zerbitzuak eskaeren balioespen txostena egingo du. Balioespena egiteko egoki iritzitako kanpoko aholkularitzen edo adituen saria jaso ahal izango da, eta, kasu horietan, nortasunaren berri emango da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki baten bidez.

4.    Ebaluazio Batzordeko osaeran trebakuntza, gaitasuna eta prestakuntza egokia duten gizonen eta emakumeen presentzia orekatua bermatze aldera, bi sexuek gutxienez % 40ko ordezkaritza izatea bermatuko da, ahal den guztietan, Berdintasunerako martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauaren 21. artikuluan ezarritakoaren arabera.    

5.    Eskaeren balioespena egin ondoren, Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegia eta Kulturaren Sustapeneko eta Hedapeneko Zerbitzuko buruak eta Zerbitzu horretako bi teknikarik –laguntzen lerroko arduradunak– osatutako Ebaluazio batzordeak ebazpen proposamena egingo du. Ebaluazio batzordeak behar bezala arrazoitutako ebazpen proposamena egingo du, eta organo eskudunari helaraziko dio, horrek ebazpena eman dezan.

6.    Dirusaria emateko balioespena aurkakoa bada, hartu beharreko ebazpenaren aurretik, pertsona edo erakunde interesdunei 10 eguneko epea eskainiko zaie entzunaldi izapidean eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da alegazioak aurkez ditzaten eta sarien onarpena egiteko.          

7.    Deialdia, osorik edo zati batean, bete gabe utzi ahal izango da, baldin eta ebaluazio batzordearen iritziz proposamenak ez badatoz bat deialdi honetako baldintzekin.

10.    Ebazpena.

1.    Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuak ebatziko du deialdia, foru agindu bidez.   

2.    Ebazpena arrazoituko da diru sariaren oinarrietan xedatutakoaren arabera: hau da, sari hauek emateko bertan ezarritako irizpide objektiboen arabera.

3.    Diru saria emateko ebazpenak espresuki jaso beharko ditu honako hauek: diru sariaren xedea, onuradunak, zenbatekoa, ordainketa erak eta epeak, eta diru sariaren oinarrietan eskatzen diren gainerako baldintzak eta betekizunak, baita baztertutako eskabideak eta baztertzeko arrazoiak ere. Saria irabazle suertatu den pertsona fisikoaren izenean dagoen banku kontuan ordainduko da, eta indarrean dagoen araudiak ezarritako zerga atxikipenaren mende egongo da.

4.    Prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori kontatzen hasiko da, kasu bakoitzean, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.

5.    Oinarri hauetan aurreikusten diren dirusariak emateko jardunbidearen barnean gerta daitezkeen ustezko egintzak ezestekotzat hartu behar dira, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 25.1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera.      

6.    Dirusaria emateko edo ukatzeko azken ebazpena, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki baten bidez jakinaraziko da, 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 17. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta erakunde eskatzaile bakoitzari komunikatuko zaio.

11.    Sariak ordaintzea.

Oro har, sarien zenbatekoa saritutako jarduerak amaitzean ordainduko da, 13. oinarrian aurreikusitako baldintzetan zuritu ondoren.

Hala eta guztiz ere, sariaren helburuak garatzeko finantza erabilgarritasunaren beharra egiaztatuta, ordainketa aurreratuak egin ahal izango dira, saria emateko ebazpenean zehazten den moduan.

Saritutako egitasmoa burutzeko, egindakoak zuritzeko eta azken ordainketa eskabidea aurkezteko epea, deialdiaren hurrengo urteko martxoaren 1ean amaituko da.

12.    Saritutakoek bete beharreko eskakizunak.

Saritutakoek honako obligazioak bete behar dituzte:        

a)    Oinarri hauetako arauak etengabe betetzea lanak gauzatzen diren bitartean.

b)    Saritutako proiektua ezarritako epean egitea, aurkeztutako proiektuan hitzartutako baldintzak betez, eta aurreko edo ondorengo konpromisoak ezin alegatuz eragozpen gisa.         

c)    Proiektuaren aurrekontu finantzaketa bermatzea, proiektuaren kostuak sariaren zenbatekoa gainditzen duen kasuetan.           

d)    Egitasmoa amaitzean, 12. oinarrian ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

e)    Kultura Zuzendaritza Nagusiak eskatutako informazio osoa ematea.

Memoria aurkezteko epea deialdiaren hurrengo urteko martxoaren 31n amaituko da.

Saritutako jarduera amaitzean, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak saritutako pertsonen lankidetza eskatu ahal izango du Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako proiektu zehatzetarako, jasotzearen arrazoi diren esperientziak zabaltzeko ekintzetan eta sari hauen ondorengo edizioen sustapen ekintzetarako.         

Halaber, onuraduenen betebeharrak dira 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren dirulaguntzei buruzkoak, eta haren erregelamenduak (apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuak onartua) ezarritakoak.

13.    Justifikazioa.

1.    Saria emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzearen eta aurreikusitako helburuak lortzearen justifikazioa oinarri honetan adierazitako moduan eta epean dokumentatuko da.       
               

2.    Oinarri hauetan araututako sarien onuradunek sariaren azken ordainketa eskatu beharko dute, justifikazio-kontua aurkeztu ondoren. Kontu horretan honako agiri hauek jasoko dira:              

a)    Egindako jardueraren edo programaren eta lortutako emaitzen memoria xehatua, eta, hala dagokionean, sexuaren arabera bereizitako partaidetza datuak, bai eta, ahal den neurrian, datu horien azterketa eta interpretazioa ere.    

b)    Jardueraren justifikazio kontua, non batetik proiektuaren egileak egindako lan intelektuala eta materiala jasoko den eta gastutzat joko dena justifikazio efektuetarako, eta, bestetik, halakorik izanez gero, beste gastuen eta inbertsioen zerrenda sailkatua, hartzekoduna eta dokumentua identifikatuta, baita zenbatekoa, jaulkipen data eta, hala badagokio, ordainketa data ere.       

c)    Jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirusaria batzuen zerrenda xehatua, zenbatekoa eta jatorria adierazita.           

d)    Egindako lanaren ziurtapen eta lekuko gisa baliagarri izango den dokumentazio grafiko edo ikus-entzunezkoa.

e)    Gipuzkoako Foru Aldundiak egiaztatuko du saritutako pertsonak egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Pertsona horrek ez badu nahi Aldundiak egoera hori egiaztatzea, hala adierazi beharko du eskabidean, eta berak aurkeztu beharko ditu ziurtagiriak.    

3.    Dirusaria hauen zerbitzu arduradunak egiaztatuko du saria behar bezala zuritu dela, bai eta jarduera gauzatu eta saria ematearen helburua bete dela ere, eta txostena idatziko du Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena bidez sariari buruzko azken ordainketa onartu dezan.

14.    Parte hartzea, interpretazioa eta bestelakoak.

Deialdi honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek bere osotasunean onartzea.

Oinarri hauen interpretazioari buruz sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiak ebatziko du, bere Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez.     

15.    Artelanen jabetza.

Emandako sariaren ondoriozko obren edo lanen jabetza egileena izango da. Obra edo lan horien argitalpen edo erakusketa guztietan berariaz aipatu beharko dute Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako saria dela.

16.    Argitalpenak eta jakinarazpenak.

Prozedura honetako jakinarazpen eta izapide guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egingo dira, (https://egoitza.gipuzkoa.eus) dirulaguntzen atarian sartuta. Pertsona eta erakunde eskatzaileek baliozkotuko dituzte sariak kudeatzen dituen organoak bidalitako komunikazio guztiak, hau da, saiaren eskaeran identifikatutako kontaktuko pertsonaren helbide elektronikora emailez bidalitakoak.   

17.    Araubide juridikoa.

Oinarri arautzaile hauen xede diren sariei, oinarri hauetan ezarritakoaz gain, ondorengo hauek aplikatuko zaizkie: 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzaei buruzkoa; Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzaen Foru Arauaren Erregelamendua (2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaz onartutakoa); eta dirulaguntzaei buruzko gainerako araudia.

Dirulaguntzaen kontrol finantzarioa Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Araubideari buruzko 2007ko martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauak VII. tituluko bosgarren kapituluan ezartzen duenaren arabera egingo.

II ERANSKINA

Sorkuntza artistikoari bideratutako, «Egile» deritzon sariak emateko 2021eko deialdia.

1.    Aurreikusten diren arloak.

Deialdi honetan bost mila euroko (5.000) 20 sari emango dira honako arloetan banatuko direnak:

Literatura eta grafikoaren arloan: komikiak, tebeoak eta eleberri grafikoak sortzeko, guztira, 10 saria, honela banatuko direnak:

— Gidoi proiektuetarako 2 sari.

— Komikia, gidoi eta marrazketa sortzeko proiektuetarako, 2 sari.

— Ilustrazio liburuen edo ilustratutako liburuen proiektuetarako (jatorrizko sorkuntza, edo obra baten ilustrazio proposamena) 2 sari.

— Eguneko gaiekin edo eztabaidekin lotutako entsegu proiektuetarako, 2 sari.

— Eduki digital originalak sortzeko proiektuetarako (postcard, aplikazio interaktiboak, etab.), 2 sari.

Arte eszenikoen arloan: Guztira 4 saria honako proiektu mota hauetarako:

— Formatu txikiko ikuskizunak sortzeko eta ekoizteko proiektuetarako, 2 saria.

— Emanaldi eszeniko baten testua sortzeko, 2 saria.       

Plastikako eta ikusmen arteko arloan: 6 saria proiektu mota hauetarako:

— 5 saria arte kreazioko proiektuetarako.

— Saria 1 ikasketa edo erakusketa proiektuetarako.

Proiektuak lurraldeko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egin ahal izango dira, hau da, euskaraz edo gaztelaniaz.

Arlo bakoitzeko beken kopurua handitu ahal izango da arlo batean soberakinak badaude.              

2.    Sarien finantzaketa eta aurrekontua.

Baimendutako gastua, ehun hogei mila (100.000) eurokoa da, aurrekontu xedapen honekin:

Aurrekontu saila                                                                                                Zenbatekoak (€)

1.0910.120.480.01.05.2021                                               80.000,00

5.0910.120.480.01.05.2022                                               20.000,00

3.    Deialdiaren argitalpena eta eskaerak aurkezteko epea.           

1.  Dirusariak emateko prozedura ofizioz hasiko da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratuz.            

2.  Eskaerak aurkezteko epearen hasiera, 2021eko deialdian, 2021eko irailaren 1ean hasi eta 2021eko irailaren 21ean bukatuko da.

3.  Deialdi bakoitzaren informazioa eta eskaera formularioak egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus) eskuragarri egongo dira.

4.    Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiri eta informazioak.

1.    Eskaerak deialdi honi dagokion Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoko dirulaguntzen atarian (https://egoitza.gipuzkoa.eus) ezarritako inprimaki ereduari jarraikiz beteko dira; eredu hori III. eranskin moduan doa jarraian.          

2.    Eskabide formularioarekin batera, agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek:

a)    Kreazio proiektuaren dosierra.

b)    Egingo den obraren lagina:

Literatura eta grafikoaren arloan:

— Komiki gidoiaren proiektuetan: gidoiaren 6 orrialde formatu digitalean.

— Komikia sortzeko proiektuak (gidoia eta marrazkia): 6 orrialde amaituta, horietako bat, gutxienez, azken akaberakoa, formatu digitalean.

— Ilustrazio liburu edo ilustratutako liburuen proiektuak: 6 ilustrazio, formatu digitalean.

— Eguneko gaiekin edo eztabaidekin lotuotako entsegu proiektuak: 10 orrialdeko lagina, formatu digitalean-.

— Eduki digital originalak sortzeko proiektuak: proiektuaren aurrerapen bat euskarri digitalean edo, hala badagokio, URL bat.

Arte eszenikoen arloan:

— Formatu txikiko ikuskizunak sortzeko eta ekoizteko proiektuak: proiektuaren aurrerapen bat euskarri digitalean edo, hala badagokio, URL bat.

— Aurkezpen eszeniko baten testua sortzeko proiektuak: testuaren 6 orrialde, formatu digitalean.

Plastikako eta ikusmen arteko arloan:

— Arte arloko proiektuak: proiektuaren aurrerapen bat, euskarri digitalean, edo, hala badagokio, URL bat.

— Ikasketa edo erakustea proiektuak: proiektuaren aurrerapen bat euskarri digitalean, edo, hala badagokio, URL bat.

c)    Curriculum pertsonala eta aurretiazko lanen lagina.

d)    Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotasuna egiaztatzen duen ziurtagiria, bost urtez gutxienez, azken hamar urteetan.               

e)    Proiektuaren, programaren edo jardueraren gastu eta diru sarreren aurrekontu zehatza.

Pertsona eskatzaileek ez dituzte edozein administrazioan lehenago aurkeztutako agiriak aurkeztu beharko. Ondorio horietarako, interesdunak eskaera formularioan adierazi beharko du zein egunetan eta zein organo edo bulegotan aurkeztu edo eman ziren dokumentu horiek, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 28.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Kasu horietan, dagozkion egiaztapenak egingo dira Euskadiko administrazioen segurtasunerako eta elkarreragintasunerako nodoaren bitartez (Nisae). Dokumentazioa lortzea materialki ezinezkoa den kasuetan, organo eskudunak pertsona eskatzaileari eskatu ahal izango dio dokumentuak aurkezteko, edo dokumentuan aipatzen diren betekizunak beste bitarteko batzuen bidez egiaztatzeko.      

Eskabideak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak identifikazio datuak biltzen ez baditu, akatsen bat badu edo osatu gabe badago, pertsona eskatzaileari hamar eguneko epea emango zaio akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko dokumentuak aurkezteko, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 68.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Era berean, jakinaraziko zaio, horrela egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, aipatutako legearen 21.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera emandako ebazpenaren ondoren.

Nolanahi ere, dirusariak kudeatzen duen organoak proiektuak behar bezala ebaluatzeko behar diren argibideak eskatu ahal izango ditu.

Proiektuaren memoria ezin da zuzendu. Hala ere, dirusariak kudeatzen dituen organoak egoki ebaluatzeko beharrezkotzat jotzen dituen agiri eta argibide guztiak eskatu ahal izango ditu.              

Pertsona eskatzaileek baliozkotuko dituzte sariak kudeatzen dituen organoak, sariaren eskaeran identifikatutako kontaktuko pertsonaren helbide elektronikora emailez bidalitako komunikazio guztiak.

3.    Ardurapeko adierazpena ere aurkeztu beharko da (aplikazio informatikoaren bitartez egin ahal izango da), ondorengo puntu hauek jasoz:

3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluan eta 2/2015 Foru Arauak, martxoaren 9koak, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoak, 26. artikuluan ezartzen dituzten onuradun izateko debeku arrazoietatik salbu dagoela; eta zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean dagoela.              

Zerga betebeharren eta Gizarte Segurantzakoen inguruan adierazpen horretako datuen egiaztapena egin ahal izateko, eskatzaileek adierazpenean bertan berariaz baimena eman dezakete, ziurtagiriak egin behar dituzten erakundeek ziurtagirietan agertu beharreko datuak sari hauen Zerbitzu kudeatzaileari zuzenean lagatzeko.