2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusia

Gipuzkoako Lurralde Historikoan hirigintza diseinuaren eta arkitektura garaikidearen eremuan diharduten zuzenbide publikoko korporazioei eta irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuei dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak, eta 2021eko deialdia «Mugak» Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren hirugarren edizioan parte har dezaten.          

Diputatuen Kontseiluak, 2021eko uztailaren 27ko bileran, ondoko erabakia hartu du:

19/2020 Foru Dekretuak, urriaren 20koak, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren egitura organiko eta funtzionalari buruzkoak, departamentu honi esleitzen dizkio, osagarri gisa, besteak beste, lurraldearen beharrezko antolamendu eta hausnarketari buruzko eskumenak, lurzoru politikaren garapenari buruzkoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikin guztien eraikuntzari, birgaitzeari eta Kontserbazioari buruzkoak, bai eta haren egoitza propioen politika zehazteari buruzkoak ere.      

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020-2023 Plan Estrategikoa, 2019ko azaroaren 12ko Foru Diputatuen Kontseiluaren erabakiaren bidez onetsia eta legegintzaldi honetako gobernu ekintzaren lidergorako tresna nagusi gisa eratua, Gipuzkoan sortzen ari diren erronkei eta premiei erantzuteko eta lurraldearen etorkizuna modu partekatuan eraikitzeko tresna nagusi bihurtzen da.     

Gipuzkoako Foru Aldundiak lurralde eredua garatzeko bete behar duen baldintzetako bat, gobernu ekintzatik harago, ikaskuntzarako eta berrikuntzarako espazio irekiak sortzea da, pertsonak eta erakundeak elkarrekin jarduteko, lankidetzan aritzeko eta, azken batean, elkarrekin lan egiteko lekuak ahalbidetzea, erronkei aurre eginez, proposamenak sortuz edo agenda publikoaren arazoei irtenbideak bilatuz, horiek identifikatzeko, aztertzeko eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren politika publikoen bitartez ezar daitezkeen irtenbideak planteatzen saiatzeko.    

Bestalde, gure autonomia erkidegoan, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak Mugak Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren hirugarren edizioa jarri du abian eta datorren azaroan izango da EAEko hiru hiriburuetan. Horrela, aurtengo edizioak «Ondarea eta modernitatea» gaia izango du bere ekitaldi eta jardueren ardatz egituratzailea. Gai horren inguruan, arkitektura gauzatzeko modu desberdinen mugen gaia jartzen da mahai gainean, eta, bereziki, arkitekturak muga sozialak mugitzeko edo aldatzeko duen gaitasuna.    

Edizio honen erakusketa nagusia Carme Pinós arkitektoaren lanari eskainita egongo da, eta Euskadiko Arkitektura Institutuaren egoitzan jarriko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetzakoa den Donostiako Santa Teresa komentu zaharrean.        

Azaldutako helburuak lortzeko, eta «Mugak» Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren hirugarren edizioko ekitaldiak eta jarduerak Donostian programatu direla ikusita, komenigarritzat jotzen da dirulaguntza lerro bat ezartzea, Gipuzkoako Lurralde Historikoan hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen arloan diharduten irabazi asmorik gabeko zuzenbide publikoko korporazioen eta erakunde pribatuen parte-hartzea ahalbidetzeko.

Horretarako, dagozkion oinarriak eta deialdia egin dira, ekitaldi horretan erakunde eta talde artistiko edo arkitektonikoak egotea diruz laguntzeko.      

Dirulaguntza lerro hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020-2023 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan dago sartuta.

Erabaki proposamenean aipatzen diren dirulaguntzak ez dira estatu laguntzak Europar Batasunaren Funtzionamendu Itunak 107. artikuluaren 1. apartatuan ezarritako eran, ez baitie eragiten estatukideen arteko merkataritza trukaketei, eta ez baitu lehia faltsutzen edo faltsutzearekin mehatxatzen. Hori horrela, salbuetsita dago aipatutako itunaren 108.3 artikuluak ezarritako jakinarazpen prozeduratik.            

Era berean, adierazi behar da dirulaguntzak bat datozela Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauarekin eta foru arau horren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuan xedatutakoarekin.

3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 16.1. artikuluan ezartzen duenaren arabera, Diputatuen Kontseiluari dagokio dirulaguntza horien oinarri arautzaileak onestea.

Azaldutako guztiagatik, erabaki honen bidez proposatzen da oinarri arautzaileak eta dirulaguntzen 2021eko deialdia onestea, gehienez ere hogei mila euroko (20.000,00 €) zenbatekoarekin.

Horrenbestez, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko foru diputatuak proposaturik, eta gaiaz hitz egin ondoren, Diputatuen Kontseiluak

ERABAKITZEN DU

Lehenengo.    Onestea Gipuzkoako Lurralde Historikoan hirigintza diseinuaren eta arkitektura garaikidearen eremuan diharduten zuzenbide publikoko korporazioei eta irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuei dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak, «Mugak» Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren hirugarren edizioan parte har dezaten. Oinarri arautzaileak erabaki honekin batera doaz, I. eranskin gisa.           

Bigarren.    Dirulaguntzen 2021eko deialdia onartzea. Erabaki honen II eranskinean dago jasota.

Hirugarren.    Hogei mila euroko (20.000,00 €) gastua baimentzea, 1.0520.230.492.00.01.2021 aurrekontu partidaren kargura, deialdiari aurre egiteko.

Laugarren.    Erabaki honen bidez onetsitako oinarri arautzaileek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituzte ondorioak.

Foru agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesdunek erabaki honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete, Administrazioarekiko Auzien Donostiako epaitegietan, bi hilabeteko epean, erabakiaren jakinarazpenaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Hala ere, aukera dute horren aurretik Diputatuen Kontseiluaren aurrean berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo presuntziozko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

Donostia, 2021eko abuztuaren 4a.—María Teresa Iribarren Goicoechandia, idazkari teknikoa.       (5489)

I. ERANSKINA

«Mugak» Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren hirugarren edizioan parte hartzeko erakundeei dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak.      

1. oinarria.    Objektua.

1.1.    Oinarri hauen objektua da arautzea Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak ematen dituen dirulaguntzak Euskadiko hirigintza diseinua eta arkitektura garaikidea sustatzeko eta hedatzeko, balio arkitektoniko aitortua duten hiri eraikinak edo espazioak barne, betiere «Mugak» Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren hirugarren edizioan ezarritako hausnarketa, elkarrizketa eta eztabaida eremuen barruan.              

1.2.    Diruz lagun daitezkeen jardueratzat hartzen dira honako hauek:

Euskadiko hirigintza diseinuari eta arkitektura garaikideari buruzko aldi baterako dibulgazio erakusketak, espazioari dagokionez honako baldintza hauetakoren bat betetzen dutenak:

a)    Formatu txikiko erakusketak, gehienez 130 m²-ko espazioa dutenak.

b)    Formatu ertaineko erakusketak, gehienez 300 m²-ko espazioa dutenak.

c)    Formatu handiko erakusketak, hau da, 300 m²- tik gorako espazioa behar dutenak.

2. oinarria.    Eskatzaileak.

2.1.    Laguntzen onuradun izan ahalko dira Gipuzkoako Lurralde Historikoan bere jarduera egikaritzen duten zuzenbide publikoko korporazioak (elkargo profesionalak) eta irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak (kluster elkarteak, fundazioak eta elkarteak), baldin eta hirigintza diseinuaren eta arkitektura garaikidearen eremuan gauzatzen badute bere jarduera.

2.2.    Erakunde eskatzaileak ez dira sartuta egongo Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluko 2., 3. eta 4. zenbakietako debekuetan, ezta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauaren 26.3 artikulukoan ere, eta oinarri hauetan zehazten diren gainerako baldintzak bete beharko dituzte.

Aurreko paragrafoan adierazitakoa egiaztatzeko, eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du.        

3. oinarria.    Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateraezintasuna.

Oinarri hauetan aurreikusitako beka bateraezina izango da xede bera edukiz, beste edozein erakunde publiko edo pribatuk emandako edo eman ditzakeen bestelako beka, dirulaguntza edo laguntza guztiekin.

4. oinarria.    Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

4.1.    Eskaerak eta erantsitako dokumentazioa Internet erabiliz aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako eskuragarri dagoen inprimakia betez. Eskaerak eta dokumentazio osagarria 23/2010 Foru Dekretuak, irailaren 28koak, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duenak, aurreikusitakoaren arabera aurkeztuko dira.        


4.2.    Deialdiaren informazioa eta eskaera orri normalizatuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri (https://egoitza.gipuzkoa.eus).

4.3.    Eskaerak aurkezteko epea urteko deialdian ezarriko da.

4.4.    Erakunde eskatzaileak ez daude behartuta Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dauden dokumentuak aurkeztera, baldin eta indarrean jarraitzen badute eta dokumentu horiek aurkeztu zirenetik bost urte baino gutxiago igaro badira; hala aurreikusten baitu 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28.2 eta 53.1.d) artikuluetan. Horrelakoetan, eskaera orrian adierazi beharko da agiri horiek noiz eta zer organoren aurrean edo bulegotan aurkeztu ziren edo, hala badagokio, zein organok edo bulegok eman zituen.

4.5.    Eskaerak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak ez baditu identifikazio datuak biltzen, akatsen bat badu edo osatu gabe badago, eskatzaileari eskatuko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 68. artikuluan ezarritakoaren arabera, hamar eguneko epean zuzen ditzala antzemandako akatsak, eta, ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, lege bereko 21. artikuluan aurreikusitako moduan.


5. oinarria.    Emateko prozedura.

5.1.    Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagoka izango da, deialdi eta hautaketa prozedura bakarraren bidez.     

5.2.    Prozedura ofizioz hasiko da, organo eskudunak onetsitako eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdi publikoaren bidez.

6. oinarria.    Instrukzioa.

6.1.    Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko Idazkaritza Teknikoak bideratuko du dirulaguntza horiek emateko prozedura, eta ofizioz egingo ditu ebazpen proposamena emateko kontuan hartuko diren datuak zehazteko, ezagutzeko eta egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen dituen jarduketa guztiak.

6.2.    Eskaerak 7. oinarrian jasotako irizpideen arabera baloratuko dira. Ebaluazio eta Jarraipen Batzordeak, proiektuak aztertu ondoren, ebazpen proposamena emango du, egindako ebaluazioaren emaitza zehaztuta, eta organo eskudunari helaraziko dio onar dezan.      

6.3.    Ebaluazio eta Jarraipen Batzordeko kide izango dira: Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusiko titularra, batzordeburu izango dena; Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusiko bi teknikari; Kontu-hartzailetza eta Auditoretza Zerbitzuko teknikari bat eta Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko Idazkaritza Teknikoko pertsona bat, batzordeko idazkari gisa.

Ebaluazio eta Jarraipen Batzordearen osaeran trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten gizonen eta emakumeen presentzia orekatua bermatzeko, bi sexuek gutxienez % 40ko ordezkaritza izatea bermatuko da, ahal den guztietan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauaren 21. artikuluan ezarritakoaren arabera.    

7. oinarria.    Hautagaiak aukeratzea eta balorazio irizpideak.

7.1.    Ebaluazio eta Jarraipen Batzordeak honako irizpide hauen arabera eta kasu bakoitzean zehazten den haztapenarekin baloratuko du aurkeztutako proiektua:

Proposamena egokia eta kalitatezkoa izatea, Euskadi-Mugak Arkitekturaren Nazioarteko Bienalak ezarritako hausnarketa-, elkarrizketa- eta eztabaida-eremuetara egokitzea eta horien kalitatea zehaztea. Edizio honetan, «Ondarea eta Modernitatea» izango da leloa. Hau da, eraikitako ondarea eta arkitekturaren etengabeko berrikuntza eta eraldaketa uztartzea. Gehienez 36 puntu.

Gizartean izan dezakeen eragina, xede diren sektore sozialak eta ekonomikoak identifikatuz eta proposamenaren eragina eta emaitza ebaluatzeko adierazleak definituz. 6 puntu, gehienez.

Proiektuko taldearen kalitate teknikoa. Kontuan hartuko da antzeko jardueretan, erakusketetako komisario lanetan eta abarretan izandako esperientzia. 20 puntu, gehienez. Honela banatuko da puntuazioa:

Nazioarteko azoka eta ekitaldietan erakusle eta/edo komisario gisa parte hartzea: 20 puntu, gehienez.

Ekitaldi nazionaletan erakusketari eta/edo komisario gisa parte hartzea: 15 puntu, gehienez.

Autonomia-erkidegoetako ekitaldietan erakusle eta/edo komisario gisa parte hartzea: 10 puntu, gehienez.

Lanaren aurkezpenaren koherentzia eta zorroztasuna. 20 puntu, gehienez.

Finantzaketa eskema. Gehienez 18 puntu. Finantzaketa-taula bat aurkeztu beharko dute, non erakundearen baliabide propioen erabilera-ehunekoa, kanpo-finantzaketa pribatuaren partaidetza eta finantzaketa publikoa argi eta garbi zehaztuz. Honela banatuko da puntuazioa:        

% 80ko finantzaketa pribatua: 18 puntu.

% 70eko finantzaketa pribatua: 15 puntu.

% 60ko finantzaketa pribatua: 12 puntu.

% 50eko finantzaketa pribatua: 9 puntu.

% 40ko finantzaketa pribatua: 6 puntu.

% 30eko finantzaketa pribatua 3 puntu.

7.2.    Eskaeren balorazio orokorra.

Ebaluazio eta Jarraipen Batzordeak proiekturen bati buruzko zalantzarik izanez gero, hautagaiak aukeratzeko prozesuaren barruan elkarrizketa pertsonal bat egitea erabaki dezake, zalantzak argitzen saiatzeko. Aurreko guztiaren akta egingo da, eta administrazio-espedienteari erantsiko zaio. 

Gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten proposamenak ez dira kontuan hartuko. Puntuazio handiena lortzen duten proposamenak izango dira adjudikaziodunak.

Nolanahi ere, Ebaluazio eta Jarraipen Batzordeak, arrazoituta, deialdia hutsik utzi ahal izango du aurkeztutako proiektuek behar besteko kalitaterik ez dutenean, foru ekimen eta planekin lerrokatuta ez daudenean, edo lurraldearentzat interesgarriak ez direnean.

8. oinarria.    Ebazpena.

8.1.    Balorazioa egin ondoren, Ebaluazio eta Jarraipen Batzordeak txosten bat egingo du, eta, bertan, egindako ebaluazioaren emaitza eta lortutako puntuazioen araberako hautagaien hurrenkera zehaztuko dira. Berdinketa gertatuz gero, puntuazio altuena lortu dutenak lehenetsiko dira zerrendan, kontuan hartuta proposamena egokia eta kalitatezkoa den Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren hirugarren edizioan ezarritako hausnarketa, elkarrizketa eta eztabaida eremuen arabera. Proposamenean, halaber, ordezko hautagaien zerrenda jasoko da, onuradunak uko egiten badio horra jotzeko, bai eta baztertutako eskaeren zerrenda ere, baztertzeko arrazoia adierazita. Hala badagokio, deialdia hutsik geratuko da.    


8.2.   Adjudikazio proposamena Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuari helaraziko zaio, eta hark dirulaguntza emateko berariazko ebazpena emango du, eta, hala badagokio, hutsik deklaratuko du deialdia. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei, eta gainera Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.3.    Dirulaguntzak eman aurretik, gehieneko puntuazioa lortu duten erakunde hautagaiek dagozkien egiaztagirien jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak aurkeztuko dituzte. 

8.4.  Ebazteko eta ebazpena jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, dagokion deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igaro ondoren erakunde eskatzaileei jakinarazpenik egin ez bazaie, eskaera ezetsi egin dela esan nahiko du, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 25.1.a) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.        

8.5.  39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 45.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, dirulaguntzei buruzko ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du; eta jakinarazpena egintzat hartuko da lege ondorio guztietarako argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Horren berri ez izateak ez du eragotziko ondorio horiek sortzea, baina interesdunei bide hauetakoren bat edo batzuk erabiliz jakinarazteko ahalegina egingo da: ebazpena departamentuaren webgunean argitaratzea, posta elektronikoa, telefonoa, faxa, etab.

8.6.    Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatuz gero, eta, nolanahi ere, oinarri hauetan baimendutako kasuetatik kanpo beste ekarpen batzuk ere lortzen badira, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da.

9. oinarria.    Dirulaguntzaren erakunde onuradunaren betebeharrak.

Diru-laguntzak onartuz gero, elkarte onuradunak behartuta geratzen dira Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak eta haren garapen erregelamenduak, 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuz onartuak, izaera orokorrez ezarritakoa betetzera. Horiez gain, beste obligazio hauek izango ditu:

— Ezarritako jarraipen bileretan parte hartzea. Bilerak hilean behin egingo dira.

— Beharkizunak eta baldintzak betetzen direla eta diru laguntza eman edo jasotzeko aintzat hartutako jarduera eta helburua egin eta lortu dela frogatzea, diru laguntza ematen duen organoaren aurrean. Informatzea egindako lanaren eta lortutako emaitzen berri ematea, zehaztutako kronogramaren arabera; emaitza horiek onespena edo oniritzia jaso beharko dute.

— Pertsona onuradunak diru laguntza jaso eta aplikatu duela adieraztea, aplikagarri zaion merkataritza edo zerga legeriaren arabera eta, hala bada, oinarri arautzaileei jarraituta, eraman behar dituen kontabilitate eta erregistro liburuetan.  

— Jasotako fondoen erabilera frogatzen duten agiriak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztapen eta kontrol jarduketak egin dakizkiekeen neurrian. 

— Ebaluazio eta Jarraipen Batzordeari hasierako txostena eta egindako jardueren azken memoria aurkeztea euskarri informatikoan.

— Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo dituen egiaztapenen mende jartzea, bai eta 2007ko martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Araubideari buruzkoak, 152. artikuluan eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiko legerian ezartzen diren finantza kontrolen mende ere, diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman eta gauzatzeari buruz eskatzen zaion informazio osagarri guztia emanez.

10. oinarria.    Iraupena.

Jarduerak deialdian ezarritako epean egingo dira.            

11. oinarria.    Justifikazio epea eta Proiektuaren jarraipena.

11.1.    oinarri hauetako diru laguntzak zuritzeko, egindako jardueren kontu zurigarria aurkeztuko da deialdiko urtearen abenduaren 15a baino lehen. Kontu zurigarriak honako hauek bilduko ditu:

a)    Diruz lagundutako jardueraren gastuak sailkatzen dituen zerrenda, non adieraziko diren hartzekoduna eta dokumentua, zenbatekoa, jaulkipen data eta, hala badagokio, ordainketa data.             

b)    Fakturak edo merkatuko trafiko juridikoan edo administrazioan pareko froga balioa duten gainerako dokumentuak eta beste gastu batzuen egiaztagiriak –aurreko paragrafoan aipatutako zerrendakoak– eta, hala badagokio, ordainketa egin dela egiaztatzen duen dokumentazioa.

c)    Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko izan diren beste diru sarrera edo laguntzak, zenbatekoa eta jatorria barne, xehetasunez jasotzen dituen zerrenda.

11.2.    Erakunde onuradunak amaierako memoria bat aurkeztu beharko du jarduera bukatu eta hilabeteko epean. Memoria horretan egikaritze laburpena eta lortutako emaitzak zabaltzeko proposamena jaso beharko dira.

12. oinarria.    Dirulaguntza ordaintzea.

12.1.    Dirulaguntzek jarduketaren kostua ordainduko dute, gehienez ere hamar mila euro (10.000 €).

12.2.    Onuradun bati gehienez bi dirulaguntza eman ahal izango zaizkio.

12.3.    Lehen bi ordainketak aldez aurretik egingo dira, Euskadiko hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen dibulgaziozko aldi baterako erakusketak abian jartzeko behar diren lehen gastuak bere gain hartu ahal izateko.

13. oinarria.    Ez-betetzeak eta itzultzeko prozedura.

Jasotako dirulaguntza itzuli egin beharko da eta berandutze interesak ere eskatuko dira, dirulaguntza ordaintzen den unetik itzuli beharra erabakitzen den egunera arte, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 35. artikuluko 1. eta 3. ataletan ezarritako kasuetan. Itzultzeko prozedura foru arau horrek berariaz xedatutakoaren arabera gauzatuko da.            

14. oinarria.    Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri hauetan aurreikusitakoaz gain, honako hauek xedatutakoa bete beharko da: 3/2007 Foru Araua, martxoaren 27koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzena, eta foru arau hori garatzeko Erregelamendua (apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaz onartua).

Oinarri hauetan araututako dirulaguntza ez da estatuaren laguntza izango, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. artikuluaren 1. paragrafoan ezarritakoaren arabera, ez baitie eragiten estatu kideen arteko merkataritza trukeei.        

II. ERANSKINA

«Mugak» Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren hirugarren edizioan parte hartzeko erakundeei dirulaguntzak emateko 2021eko deialdia.             

1.    Oinarri arautzaileak.

«Mugak» Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren hirugarren edizioan parte hartzeko erakundeei dirulaguntzak emateko oinarri araultzaileak, Diputatuen Kontseiluak 2021eko uztailaren 27ko erabakiaren bitartez onartutakoak eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdi honekin batera argitaratutakoak dira.

2.    Finantzaketa.

Deialdi honetarako gehieneko zenbatekoa hogei mila euro (20.000,00 €) izango da, honako aurrekontu partida honen kargura: 1.0520.230.492.00.01.2021: 20.000,00 €.

3.    Eskaerak aurkezteko epea.

3.1.    Eskaerak aurkezteko epea 20 lan-egunekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.2.    Eskaerak eta erantsitako dokumentazioa Internet erabiliz aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako eskuragarri dagoen inprimakia betez. Eskaerak eta dokumentazio osagarria 23/2010 Foru Dekretuak, irailaren 28koak, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duenak, aurreikusitakoaren arabera aurkeztuko dira.        


4.    Jarduketa gauzatzeko epea.

Eskaeraren xede diren jarduketak 2021ean zehar gauzatu beharko dira.

5.    Baldintzak eta eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

5.1.    Erakunde eskatzaileak zuzenbide publikoko korporazioak (elkargo profesionalak) edo irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak (kluster elkarteak, fundazioak eta elkarteak) izan beharko dira, beren jarduera Gipuzkoako Lurralde Historikoan hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen esparruan garatzen dutenak.

5.2.    Erakunde eskatzaileak ez dira sartuta egongo Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluko 2., 3. eta 4. zenbakietako debekuetan, ezta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauaren 26.3 artikulukoan ere, eta oinarri hauetan zehazten diren gainerako baldintzak bete beharko dituzte.

Dirulaguntzen eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren atalean eskuragarri dagoen eskabide-ereduaren arabera aurkeztuko dira., deialdi honi dagokion atalean (https://egoitza.gipuzkoa.eus). 

5.3.    Eskaera ereduarekin batera, proiektuaren memoria zehatza aurkeztuko da.

5.4.    Erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena eskatzailea salbu dagoela Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan eta Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko 2015eko martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan ezartzen dituzten onuradun izateko debeku arrazoietatik.

5.5.    Erantzukizunpeko adierazpena, eskatzaileak objektu eta xede bererako beste inolako dirulaguntza, laguntza, beka, diru sarrera edo baliabiderik eskatu ez duela egiaztatzen duena.

6.    Dirulaguntza ordaintzea.

Dirulaguntza bakoitzaren zenbatekoa deialdiaren finantzaketan aurreikusitako hiru faseetan banatuko da, modu proportzionalean, eta honela ordainduko da:               

Dirulaguntza ematen den unean, % 40.

Urrian, % 30.

Bi ordainketa horiek aldez aurretik egingo dira, Euskadiko hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen dibulgaziozko aldi baterako erakusketak abian jartzeko behar diren lehen gastuak ordaindu behar direlako.

Abenduan, gainerako % 30a.

7.    Publizitatea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan xedatutakoaren babesean, diru-laguntza emateko ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, argitalpen hori banakako jakinarazpenaren ordez, eta jakinarazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera egingo da legezko ondorio guztietarako. Jasota ez egoteak ez du eragotziko ondorio horiek gertatzea, baina interesdunei bide hauetakoren bat edo batzuk ematen ahaleginduko gara: ebazpena sailaren webgunean sartzea, posta elektronikoa, telefonoa, faxa, etab.