3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ZUMAIAKO UDALA

Iragarkia

Alkateak, 2021eko uztailaren 15eko 729/2021 Alkate dekretu bidez ondorengoa erabaki du:

1.    Gobernuz kanpoko erakundeei, garapenerako lankidetza sustatzen duten jardueretarako dirulaguntzak emateko 2021. urteko deialdia egitea, bere 4 modalitateetan, ebazpen honekin batera agertzen den gehigarriaren testuarekin.

2.    Aipatutakoa deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko web orrian argitaratzea.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Erabaki honen aurka, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan. Horretarako, bi hilabeteko epea dute, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hala ere, interesdunek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Udal honen Alkatearen aurrean, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez dezakete.

Zumaia, 2021eko uztailaren 15a.—Alex Oliden Antia, alkateordea, delegazioa 681/2021 Alkate Dekretuz.                   
                (4957)

ERANSKINA

Gobernuz kanpoko erakundeei, garapenerako lankidetza sustatzen duten jardueretarako dirulaguntzak emateko Zumaiako udalaren 2021. urteko deialdia.

•  1. modalitatea: Larrialdi egoeretan ekintza humanitario espezializatuen proiektuentzat.

1.    Xedea.

Ekintza humanitariotzat hartuko dira populazioaren aldeko jarduketa ez-baztertzaileak, bereziki, garapen bidean diren herrialdetako populazio ahulenen alde egiten direnak. Laguntza hau hondamendi naturalek edo giza jatorria duten gatazkek eragindako mugako egoeretarako da, eta haien oinarrizko helburua da ukitutako pertsonen eta erkidegoen oinarrizko eta berehalako beharrei erantzutea.

2.    Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea urte osora zabalduko da iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita. Azken eguna larunbata edo jaieguna balitz, hurrengo egun balio duenera luzatuko da epe amaiera.

Informazioa eta eskaera orria normalizatuak eskuragarri egongo dira Zumaiako Udalaren egoitza elektronikoan (www.zumaia.eus).

Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira Zumaiako Udalaren egoitza elektronikoan (www.zumaia.eus). (Eskaera telematikoki egiteko arazoren bat izanez gero, deitu Gizarte Zerbitzuen telefonora 943.862.200).              

Eskatzaileak aurkeztutako proiektuaren dokumentazio osatu gabea edo urria dela egiaztatuko balu udalak, 10 egun naturaleko epea emango dio eskatzaileari akats edo huts egite hori konpontzeko, eta epe hori bukatuta, zuzenketa egin ez badu, eskaria besterik gabe artxibatuko da.

Erakunde edo Elkarte bakoitzak ezingo du proiektu bat baino gehiago aurkeztu.

3.    Aurkezteko beharrezko agiriak.

Eskaerak oinarri hauetan erantsitako ereduaren arabera aurkeztu beharko dira (I eranskina), eta bertako atal guztiak eta bakoitza bete behar dira.         

«Modalitate guztiak aurkeztu beharreko dokumentuak» atalean adierazitako dokumentazioaz gain, modalitate honetan aurkeztu behar duzu:

1.    Erakunde eskatzaileari buruzkoak:

a)    Identifikazio Fiskaleko kodea.

b)    Gizarte Zerbitzu Departamentuak lehenago emandako dirulaguntzei dagozkien gastuak zurituta izatea behar beste eta esandako epeen barruan.

c)    Elkarte eskatzaileak kontuan hartzea Euskal Herriko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoa.

d)    Euskarari dagokionez, udal irizpideetan zehaztutakoa bete beharko dute (IX. eranskina).

e)    Hirugarrenaren altaren banku-ziurtagiria (X. eranskina).

2.    Proiektuei buruzkoak:

a)    Proiektuaren aurkezpen xehatua. Eranskinean jasotako atal guztiak zehaztu beharko dira (V. eranskina).

Eskabidea ez badago behar bezala beteta edo ez baditu ezarritako baldintzak betetzen, instrukzio organoak errekerimendua egingo dio eskatzaileari, gehienez ere hamar egun baliodun luzaezineko epean gabezia konpontzeko, eta azalduko du, horrela egiten ez badu, ulertuko dela atzera egiten duela bere eskabidean, eta besterik gabe artxibatuko da, lehendik Ebazpena emanda, APELen 21. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.            

Organo izapidegileak edozein unetan beharrezkoa ikusten duen jatorrizko dokumentazioa edo dokumentazio osagarria jaso ahal izango du hobeto egiaztatzeko betetzen direla dirulaguntza hauek arautzen dituzten arauetan eskatutako baldintzak.

4.    Diru-laguntzaren zenbatekoa.

1.    modalitateko dirulaguntza ez da izango Nazioarteko dirulaguntzako aurrekontuaren % 5a baino gehiago.               

Modalitate honetara zuzendutako aurrekontua agortu ezean beste modalitatean erabiltzea egongo da.

5.    Diru-laguntzaren justifikazioa.

Dirulaguntza jaso duten erakundeek agiri hauek aurkeztu behar dizkiote Udalari telematikoki Zumaiako Udalaren egoitza elektronikoan (www.zumaia.eus): (Justifikazioa telematikoki egiteko arazoren bat izanez gero, deitu Gizarte Zerbitzuen telefonora 943.862.200).   

a)    Egindako gastuaren justifikazio-kontua erabiliko da, kontu-auditorearen txostena ere aurkeztuta, betiere esku-hartzeak egiten diren herrialdeetako araudiaren arabera. Nazioarteko erakundeek eginiko kasuan, honako hauen arabera egin eta egiaztatuko dira: nazioarteko akordioetan, konbentzioetan eta aplikatu beharreko bestelako tresnetan ezarritako mekanismoaren arabera.

Justifikazio-kontuan honako agiri hauek sartuko dira:

— Egindako eta diruz lagundutako ekintzak azaltzeko proiektua nola gauzatu den memoria narratzailea.

— Memoria finantzario bat, aurrekontuaren betiarazpena zehazten duena.

b)    Ekintza horien agiri grafikoak edo ikus entzunezkoak (argazkiak, bideoak, DVDak, txartelak, programak eta abar).

6.    Gauzatze epea eta justifikazioa.

Diruz lagundutako proiektuetako jarduerak gauzatzea:

Diru-laguntza jasoko dela jakinarazten den egunaren biharamunetik gehienez bi hilabeteko epean abian jarri behar da proiektua, eta gehienez urtebeteko epea izango du.       

Diruz lagundutako jarduerako gastuen justifikazioa:

Diru-laguntza jaso duen entitateak diru laguntzaren zenbateko osoaren justifikazioa aurkeztu beharko du, proiektua amaitu den unetik bi hilabeteko epean, gehienez.

•  2. modalitatea: Zumaian gizarte egoitza duten Gobernuz Kanpoko erakundeei zuzenduta.

Garapen bidean dauden herrialdeetako populazioen baldintza sozialak, ekonomikoak eta kulturalak hobetzera bideratutako programentzat dirulaguntzak.

1.    Xedea.

Garapen bidean dauden herrialdetako biztanleen gizarte eta ekonomia baldintzan hobekuntza ekarriko duten ekintzak bideratzeko asmoa duten Zumaiako gobernuz kanpoko erakundeen lankidetza programak antolatzeko eta garatzeko dirulaguntzak ematea.

2.    Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita. Azken eguna larunbata edo jaieguna balitz, hurrengo egun balio duenera luzatuko da epe amaiera.  

Informazioa eta eskaera orria normalizatuak eskuragarri egongo dira Zumaiako Udalaren egoitza elektronikoan (www.zumaia.eus).

Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira Zumaiako Udalaren egoitza elektronikoan (www.zumaia.eus). (Eskaera telematikoki egiteko arazoren bat izanez gero, deitu Gizarte Zerbitzuen telefonora 943.862.200).

Eskatzaileak aurkeztutako proiektuaren dokumentazio osatu gabea edo urria dela egiaztatuko balu udalak, 10 egun naturaleko epea emango dio eskatzaileari akats edo huts egite hori konpontzeko, eta epe hori bukatuta, zuzenketa egin ez badu, eskaria besterik gabe artxibatuko da.

Erakunde edo Elkarte bakoitzak ezingo ditu bi eskaera baino gehiago aurkeztu.

3.    Aurkezteko beharrezko agiriak.

Eskaerak oinarri hauetan erantsitako ereduaren arabera aurkeztu beharko dira (II eranskina), eta bertako atal guztiak eta bakoitza bete behar dira.        

«Modalitate guztiak aurkeztu beharreko dokumentuak» atalean adierazitako dokumentazioaz gain, modalitate honetan aurkeztu behar duzu:

1.    Erakunde eskatzaileari buruzkoak:

a)    Gizarte Zerbitzu Departamentuak lehenago emandako dirulaguntzei dagozkien gastuak zurituta izatea behar beste eta esandako epeen barruan.

b)    Beste instituzioa, erakunde eta abarri egindako dirulaguntza eskarien zerrenda; eta, dagoeneko eman dizkietenen kasuan, dirulaguntza horien zenbateko eta xedea zehaztuta.

c)    Elkarte eskatzaileak kontuan hartzea Euskal Herriko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoa.

d)    Euskarari dagokionez, udal irizpideetan zehaztutakoa bete beharko dute (IX. eranskina).

e)    Hirugarrenaren altaren banku-ziurtagiria (X. eranskina).

2.    Proiektuei buruzkoak:

a)    Proiektuaren aurkezpen xehatua. Eranskinean jasotako atal guztiak zehaztu beharko dira (VI. eranskina).

b)    Aurrekontua zehaztu, eta aurreikusten diren irteerak eta sarrerak, eta udalari eskatzen zaion laguntza.

c)    Aurreikusten diren irteerak eta sarrerak.

Eskabidea ez badago behar bezala beteta edo ez baditu ezarritako baldintzak betetzen, instrukzio organoak errekerimendua egingo dio eskatzaileari, gehienez ere hamar egun baliodun luzaezineko epean gabezia konpontzeko, eta azalduko du, horrela egiten ez badu, ulertuko dela atzera egiten duela bere eskabidean, eta besterik gabe artxibatuko da, lehendik Ebazpena emanda, APELen 21. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.          

Organo izapidegileak edozein unetan beharrezkoa ikusten duen jatorrizko dokumentazioa edo dokumentazio osagarria jaso ahal izango du hobeto egiaztatzeko betetzen direla dirulaguntza hauek arautzen dituzten arauetan eskatutako baldintzak.

4.    Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Proiektu bakoitza diruz laguntzeko zenbatekoa ez da 20.000 € baino handiagoa izango, ez eta aurrekontu osoaren % 80 baino handiagoa ere.

Hala ere Gizarte Zerbitzu Batzordean eta modu berezi bezala aztertuko dira dirulaguntza handiago eskatzen duten eskaerak. Eskaera berezi horiek aztertu ondoren eta beti ere aurrekonturik balego diru kopuru handiago onartzerik egongo litzateke.

Modalitate honetara zuzendutako aurrekontua agortu ezean beste modalitatean erabiltzea egongo da.

5.    Diru-laguntzaren justifikazioa.

Dirulaguntza jaso duten erakundeek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte telematikoki Zumaiako Udalaren egoitza elektronikoan (www.zumaia.eus): (Justifikazioa telematikoki egiteko arazoren bat izanez gero, deitu Gizarte Zerbitzuen telefonora 943.862.200).   

a)    Egindako eta diruz lagundutako ekintzak azaltzeko proiektua nola gauzatu den memoria zehatza: Helburuak, jarduerak, onuradunen kopurua, herritarren parte hartzea, ebaluaketa.

b)    Balantze ekonomikoa. Diru sarrera eta gastuen zerrenda. Faktura originalak edo konpultsatuak eta faktura horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak transferentzia bidez.

c)    Lortutako dirulaguntza, diru sarrera edo baliabideek finantzatzekoak ziren jardueren kostuak ez dituztela gainditzen adierazten duen erantzukizunezko aitorpena.

d)    Ekintza horien agiri grafikoak edo ikus entzunezkoak (argazkiak, bideoak, DVDak, txartelak, programak eta abar).

6.    Gauzatze epea eta justifikazioa.

Diruz lagundutako proiektuetako jarduerak gauzatzea:

Dirulaguntza jasoko dela jakinarazten den egunaren biharamunetik gehienez bi hilabeteko epean abian jarri behar da proiektua, eta gehienez urtebeteko epea izango du.               

Diruz lagundutako jarduerako gastuen justifikazioa:

Dirulaguntza jaso duen entitateak dirulaguntzaren zenbateko osoaren justifikazioa aurkeztu beharko du, proiektua amaitu den unetik bi hilabeteko epean, gehienez.

•  3. modalitatea: (Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Aizarnazabal, Getaria, Zarautz, Orio eta Aia) Urola Kostako udalerrietan, gizarte egoitza duten Gobernuz Kanpoko erakundeei zuzenduta.

Garapen bidean dauden herrialdeetako populazioen baldintza sozialak, ekonomikoak eta kulturalak hobetzera bideratutako programentzat dirulaguntzak.

1.    Xedea.

Garapen bidean dauden herrialdetako biztanleen gizarte eta ekonomia baldintzan hobekuntza ekarriko duten ekintzak bideratzeko asmoa duten Urola Kostako gobernuz kanpoko erakundeei lankidetza-programak antolatzeko eta garatzeko diru laguntzak ematea.

2.    Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabeteko izango da iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita. Azken eguna larunbata edo jaieguna balitz, hurrengo egun balio duenera luzatuko da epe amaiera.  

Informazioa eta eskaera orria normalizatuak eskuragarri egongo dira Zumaiako Udalaren egoitza elektronikoan (www.zumaia.eus).

Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira Zumaiako Udalaren egoitza elektronikoan (www.zumaia.eus). (Eskaera telematikoki egiteko arazoren bat izanez gero, deitu Gizarte Zerbitzuen telefonora 943.862.200).

Eskatzaileak aurkeztutako proiektuaren dokumentazio osatu gabea edo urria dela egiaztatuko balu udalak, 10 egun naturaleko epea emango dio eskatzaileari akats edo huts egite hori konpontzeko, eta epe hori bukatuta, zuzenketa egin ez badu, eskaria besterik gabe artxibatuko da.

Erakunde edo Elkarte bakoitzak ezingo du eskaera bat baino gehiago aurkeztu.

3.    Aurkezteko beharrezko agiriak.

Eskaerak oinarri hauetan erantsitako ereduaren arabera aurkeztu beharko dira (III. eranskina), eta bertako atal guztiak eta bakoitza bete behar dira.      

«Modalitate guztiak aurkeztu beharreko dokumentuak» atalean adierazitako dokumentazioaz gain, modalitate honetan aurkeztu behar duzu:

1.    Erakunde eskatzaileari buruzkoak:

a)    Identifikazio Fiskaleko kodea.

b)    Beste instituzioa, erakunde eta abarri egindako dirulaguntza eskarien zerrenda; eta, dagoeneko eman dizkietenen kasuan, diru laguntza horien zenbateko eta xedea zehaztuta.

c)    Elkarte eskatzaileak kontuan hartzea Euskal Herriko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoa.

d)    Euskarari dagokionez, udal irizpideetan zehaztutakoa bete beharko dute (IX. eranskina).

e)    Hirugarrenaren altaren banku-ziurtagiria (X. eranskina).

2.    Proiektuei buruzkoak:

a)    Proiektuaren aurkezpen xehatua. Eranskinean jasotako atal guztiak zehaztu beharko dira (VII. eranskina).

b)    Aurrekontua zehaztu, eta aurreikusten diren irteerak eta sarrerak, eta udalari eskatzen zaion laguntza.

c)    Aurreikusten diren irteerak eta sarrerak.

Eskabidea ez badago behar bezala beteta edo ez baditu ezarritako baldintzak betetzen, instrukzio organoak errekerimendua egingo dio eskatzaileari, gehienez ere hamar egun baliodun luzaezineko epean gabezia konpontzeko, eta azalduko du, horrela egiten ez badu, ulertuko dela atzera egiten duela bere eskabidean, eta besterik gabe artxibatuko da, lehendik Ebazpena emanda, APELen 21. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.          

Organo izapidegileak edozein unetan beharrezkoa ikusten duen jatorrizko dokumentazioa edo dokumentazio osagarria jaso ahal izango du hobeto egiaztatzeko betetzen direla dirulaguntza hauek arautzen dituzten arauetan eskatutako baldintzak.

4.    Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Proiektu bakoitza diruz laguntzeko zenbatekoa ez da 6.000 € baino handiagoa izango, ez eta proiektuaren aurrekontu osoaren % 80 baino handiagoa ere.

Hala ere Gizarte Zerbitzu Batzordean eta modu berezi bezala aztertuko dira dirulaguntza handiago eskatzen duten eskaerak. Eskaera berezi horiek aztertu ondoren eta beti ere aurrekonturik balego diru kopuru handiago onartzerik egongo litzateke.

Modalitate honetara zuzendutako aurrekontua agortu ezean beste modalitatean erabiltzea egongo da.

5.    Diru-laguntzaren justifikazioa.

Dirulaguntza jaso duten erakundeek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte telematikoki Zumaiako Udalaren egoitza elektronikoan (www.zumaia.eus): (Justifikazioa telematikoki egiteko arazoren bat izanez gero, deitu Gizarte Zerbitzuen telefonora 943.862.200).   

a)    Egindako eta diruz lagundutako ekintzak azaltzeko proiektua nola gauzatu den memoria zehatza: Helburuak, jarduerak, onuradunen kopurua, herritarren parte hartzea, ebaluaketa.

b)    Balantze ekonomikoa. Diru sarrera eta gastuen zerrenda. Faktura originalak edo konpultsatuak eta faktura horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak, transferentzia bidez.

c)    Lortutako dirulaguntza, diru sarrera edo baliabideek finantzatzekoak ziren jardueren kostuak ez dituztela gainditzen adierazten duen erantzukizunezko aitorpena.

d)    Ekintza horien agiri grafikoak edo ikus entzunezkoak (argazkiak, bideoak, DVDak, txartelak, programak eta abar).

e)    Emandako dirulaguntzaren zenbatekoa dirulaguntza hauen xedea den ekintzetara bideratu dela erantzukizuneko aitorpena.

6.    Gauzatze epea eta justifikazioa.

Diruz lagundutako proiektuetako jarduerak gauzatzea:

Dirulaguntza jasoko dela jakinarazten den egunaren biharamunetik gehienez bi hilabeteko epean abian jarri behar da proiektua, eta gehienez urtebeteko epea izango du.               

Diruz lagundutako jarduerako gastuen justifikazioa:

Dirulaguntza jaso duen entitateak dirulaguntzaren zenbateko osoaren justifikazioa aurkeztu beharko du, proiektua amaitu den unetik bi hilabeteko epean, gehienez.

•  4. modalitatea: Zumaiako kooperanteei zuzendutako bekak.

1.    Xedea.

Oinarri hauen xedea da, Zumaiako herritarrak herrialde kaltetuen garapen lankidetza ekintzetan sentsibilizatzea eta guztien artean arteko elkartasun kultura bultzatzea.               

2.    Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabeteko izango da iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita. Azken eguna larunbata edo jaieguna balitz, hurrengo egun balio duenera luzatuko da epe amaiera.  

Informazioa eta eskaera orria normalizatuak eskuragarri egongo dira Zumaiako Udalaren egoitza elektronikoan (www.zumaia.eus).

Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira Zumaiako Udalaren egoitza elektronikoan (www.zumaia.eus). (Eskaera telematikoki egiteko arazoren bat izanez gero, deitu Gizarte Zerbitzuen telefonora 943.862.200).

Eskatzaileak aurkeztutako proiektuaren dokumentazio osatu gabea edo urria dela egiaztatuko balu udalak, 10 egun naturaleko epea emango dio eskatzaileari akats edo huts egite hori konpontzeko, eta epe hori bukatuta, zuzenketa egin ez badu, eskaria besterik gabe artxibatuko da.

3.    Aurkezteko beharrezko agiriak.

Eskaerak oinarri hauetan erantsitako ereduaren arabera aurkeztu beharko dira (IV. eranskina), eta bertako atal guztiak eta bakoitza bete behar dira.     

«Modalitate guztiak aurkeztu beharreko dokumentuak» atalean adierazitako dokumentazioaz gain, modalitate honetan aurkeztu behar duzu:

1.    Eskatzaileari buruzkoak:

a)    Curriculum vitae eta alegatutako merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa.

b)    Erakunde lokal baten abala (helburuko herriarena) non adieraziko den ados daudela aipatutako pertsonak lagun dezan GKEak burutzen dituen ekintzetan.

c)    Jarduera burutzeko aurreikusitako gastuen aurrekontu zehatza.

d)    Bidaiaren gastua (hegazkina * bisatua * zergak).

e)    Aseguru-polizaren gastuak.

f)    Beste gastu batzuk.

g)    Euskarari dagokionez, udal irizpideetan zehaztutakoa bete beharko dute (IX. eranskina).

h)    Hirugarrenaren altaren banku-ziurtagiria (X. eranskina).

2.    Proiektuei buruzkoak:

a)    Lan egitasmoa zehazten duen txostena: gutxienez euskaraz idatzia egon beharko du (VIII. eranskina).

Eskabidea ez badago behar bezala beteta edo ez baditu ezarritako baldintzak betetzen, instrukzio organoak errekerimendua egingo dio eskatzaileari, gehienez ere hamar egun baliodun luzaezineko epean gabezia konpontzeko, eta azalduko du, horrela egiten ez badu, ulertuko dela atzera egiten duela bere eskabidean, eta besterik gabe artxibatuko da, lehendik Ebazpena emanda, APELen 21. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.          

Organo izapidegileak edozein unetan beharrezkoa ikusten duen jatorrizko dokumentazioa edo dokumentazio osagarria jaso ahal izango du hobeto egiaztatzeko betetzen direla dirulaguntza hauek arautzen dituzten arauetan eskatutako baldintzak.

4.    Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Modalitate hau diruz laguntzeko zenbatekoa ez da udal aurrekontuaren % 5 baino gehiago izango.

5.    Diru-laguntzaren justifikazioa.

Dirulaguntza jaso duen pertsonak agiri hauek aurkeztu beharko dituzte telematikoki Zumaiako Udalaren egoitza elektronikoan (www.zumaia.eus): (Justifikazioa telematikoki egiteko arazoren bat izanez gero, deitu Gizarte Zerbitzuen telefonora 943.862.200).   

a)    Egindako lan egitasmoa nola gauzatu den eta ze jarduera egin diren zehaztuz.

b)    Ekintza horien agiri grafikoak edo ikus-entzunezkoak (argazkiak, bideoak, DVDak, txartelak, programak eta abar).

c)    Balantze ekonomikoa. Diru sarrera eta gastuen zerrenda. Faktura originalak edo konpultsatuak eta faktura horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak.

*  Modalitate guztietan aukeztu beharrako dokumentuak.

Zumaiako Udalak, Nisaeren Nodoaren bidez, beharrezkoak diren egiaztapenak eta kontsultak egingo ditu interesdunek administrazioaren esku jarri dituzten datuei buruz. Baita Zumaiako Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendutako garapenerako lankidetzarako diru-laguntza honen tramitazio administratiboa egiteko beharrezkoa den beste edozein ere. Horregatik, elkarreragingarriak izan daitezkeen datuak eskatzeari utziko zaio, baldin eta interesduna datu horiek erabiltzearen aurka agertzen ez bada berariaz; kasu horretan, dagozkion datuak edo dokumentuak aurkeztu beharko ditu. 

Administrazio publikoen arteko datu bitartekaritzarako oinarria urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan zehazten da, non aitortzen baita herritarrek eskubidea dutela ez aurkezteko edozein administraziok egindako dokumentuak, jatorrizko dokumentuak, ezarri beharrekoa den araudiak eskatzen ez dituen datuak edo dokumentuak, edo interesdunok aurretik edozein administraziori emandakoak.   

Era berean, 40/2015 Legearen 155. artikuluak adierazten duena gogora ekarriz, administrazioek elkarri lagundu behar diote datu-trukean, eta herritarrei buruzko datuak haien esku daudenak, eman behar dituzte.

Horren ildotik, Zumaiako Udalak honako baldintza hauek egiaztatuko ditu deialdi honetako dirulaguntza eskuratu ahaI izateko, Nisaeren, datuen eta beste administrazio batzuen bitartekaritzarako plataformaren zerbitzuen bidez:

a)    Elkartearen arduran duen pertsonaren NANa edo agiri baliokidea, edo eskatzailearena, IV modalitatearen kasuan. 

b)    Zerga betebeharrak beteak dituela.            

c)    Gizarte Segurantzaren aurreko betebeharrak egunean dituela.

d)    Lan bizitzaren txostena (Gizarte Segurantzak emana), IV modalitatearen kasuan.

Zumaiako Udalak ofizioz egiaztatuko du udalarekiko betebeharrak betetzen direla.

Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Nagusiaren bidez egiaztatuko dituenak:

a)    Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Entitateen Erregistroan inskribatuta dagoelako egiaztagiria.

Era berean, Udalak ofizioz egiaztatuko du, Zumaiako Udaleko elkarteen erregistroan izena emanda duten elkarteekiko, ondorengoa:

a)    Identifikazio fiskaleko kodea.

Ezin bada datuen artekaritza plataformen bidez edo hartarako gaitutako bestelako sistema elektronikoen bidez kontsulta egin, salbuespen moduan eskatu ahal izango zaio eskatzaileari dokumentazio hori aurkezteko. 

*  Oinarri arautzaileak.

Honako hauek arautuko dituzte dirulaguntza hauek:

— Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa.          

— Dirulaguntzen Araudi Orokorra, 887/2006 Errege Dekretuak onartua, uztailaren 21ekoa.

— Zumaiako Udalak eta bere erakunde autonomoek dirulaguntzak emateko ordenantza orokor arautzailea (2020ko abuztuaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 151. zk.).             

— Zumaiako Udalaren eta Kirol Patronatuaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (2021eko martxoaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 59 Zk.).

— Garapenerako lankidetza sustatzen duten jardueretarako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak (2020ko irailaren 16ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 177 zk.).

*  Aurrekontuko diru-hornidura.

Deialdi honetan zehazten diren dirulaguntzak, aurrekontu honako partidatik emango dira: 1 0500.481.230.20.01.2021 (289).

Aipatutako dirulaguntzarako gehienez 52.810,83 € banatuko dira 4 modalitateen artean, oinarri espezifikoak diotena kontuan izanik.