2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

DIPUTATU NAGUSIA

FDE-DN-2021-108 Foru Dekretua, «V. Argazki Lehiaketa - Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egutegia» iragartzekoa.    

Diputatu nagusiak 2021eko uztailaren 8an ondoko foru dekretua eman du:

Legegintzaldi honetan Foru Aldundiak duen erronka nagusietako bat da bere lana herritarrei gerturatzea. Horretarako, betiko komunikazio kanalak zein tresna eta komunikazio sistema berriak erabiliko dira. Lurraldeko herritarren arteko harremana eta komunikazioa ezinbesteko tresna dira, gobernantza ireki eta elkarlanekoaren esparruan. Legegintzaldiko lehentasunetako bat da herritarrekin eta lurraldeko gainerako eragile ekonomiko eta sozialekin etengabeko elkarrekintza bilatzea.             


Gipuzkoako Foru Aldundiak egutegi bat argitaratzen du urtero. Gehienetan, bertan azaltzen diren argazkiak ikuspegi monografikoa izaten dute. Barne hausnarketa bat egin ondorena, hainbat neurri ezarri ziren Foru Aldundiko egutegia hobetzeko asmotan. Aldaketa nagusia izan zen argazki lehiaketa bat antolatzea. Ildo honetan, eta aurreko urteko esperientzia positibotzat jo denez, 2022ko egutegia prestatzeko prozedura errepikatzea planteatzen da.      

Horrela bada, diputatu nagusiak,

EBAZTEN DU

Lehenengo: Iragartzea «V. Argazki Lehiaketa - Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egutegia».

Bigarren: Lehiaketa horren oinarriak onartzea. Foru dekretu honetan eranskin gisa eransten dira oinarriak.

Hirugarrena: Baimena ematea lau mila berrehun eta hogeita hamalau euro eta berrogeita hamazazpi (4.234,57) euroko gastua egiteko, lehiaketako sarien kontzeptu gisa, aurrekontuko 1.0160.600.480.01.01.2021 kontu sailaren kargura.

Foru dekretu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesatuek foru dekretu honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Donostiako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, interesatu partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko diputatu nagusi honi, jakinarazpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.        

Donostia, 2021eko uztailaren 8a.—Juan José de Pedro Alonso, Diputatu Nagusiaren Alorraren idazkaria.    (4811)

ERANSKINA

V. argazki lehiaketa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren egutegia.

OINARRIAK

1.    Antolatzailea.

Diputatu Nagusiaren Alorra, Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen laguntzarekin.

2.    Gaia.

Lehiaketaren edizio honetarako aukeratutako gaia «Gipuzkoa mugimenduan» da. Helburua da, argazkiaren bidez, Gipuzkoa lurralde aktiboa dela eta etorkizunera begira dagoela irudikatzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak lanak onartzeko eskubidea gordetzen du, planteatutako gaiarekin eta kalitate teknikoko aurrerago azalduko diren irizpide minimo batzuekin bat etorri edo ez.        

3.    Parte-hartzaileak.

18 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte lehiaketan, nahiz argazkilaritzan profesionalak edo zaleak izan; epaimahaikideek eta haien zuzeneko familiarrek izan ezik. Argazkilaritza lehiaketan partaidetza eta izen-ematea doakoa da parte-hartzaile guztientzat.  

Aurkeztutako argazkiak ezin dira, lehenagotik, aldizkarietan, egunkarietan edota bestelako edozein publizitate-kanpainatan argitaratuta egon. Bestalde, ezingo dira aurkeztu aurretik argazkilaritza sariren bat jaso duen argazkirik.

4.    Teknika eta aurkezpena.

Parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkez ditzake gehienez, originalak eta lehenagotik argitaratu gabekoak.

Zuri-beltzean zein koloretan onartuko dira, eta erabili beharreko formatua horizontala da. Ez da formatu panoramikoan edo bertikalean aurkezten den argazkirik onartuko.

Argazkiak TIFF edo JPEG formatuetan aurkeztu beharko dira, alde txikienean 3.000 pixeletako gutxieneko tamaina duelarik.

Argazkiek ukituak izan ditzakete.

Onartua dago argazkiaren originaltasunarekin jolasten duten bestelako ukituak erabiltzea (elementuak jarri edo kentzeko, hainbat argazki nahasteko, etab.).

Ez da onartuko egilearen sinadura daraman irudirik.

Argazkia aukeratua den kasuan, Gipuzkoako Foru Aldundia argazkien egileekin (eta, ondorioz, lehiaketaren irabazleekin) kontaktuan jarriko da kalitate altuko irudia eskatzeko, euskarri digitalean (JPEG edo TIF) eta aukeratutako leloaren izenarekin.

Argazkiak igortzeko modua:

— https://www.facebook.com/Gipuzkoa/ Facebook orrialdeko «Egutegia 2022» ataletik, lehiaketarako argazkia igo eta eskatzen diren datuak bete.

— Finkatutako ezaugarriak biltzen dituen argazkia igo Instagram edo Twitterrera #GipuzkoaMugimenduan traola erabiliz.          

Finkatutako ezaugarriak betetzen dituzten argazkiak «2022 Egutegia» atalean egongo dira ikusgai, «Lehiaketako argazkiak ikusi»-n klik eginda.

Parte-hartzaileak ziur egon beharko du benetako datuak ematen dituela, egiaztatu daitezkeenak; baita perfil aktibo batetik egitea ere, hori izango baita antolakuntzak lehiakideekin kontaktuan jartzeko erabiliko duen bidea. 

5.    Fase eta data nagusiak.

— Abuztuaren 1a.

Lehiaketaren hasiera eta lehiaketan parte hartzeko epearen zabaltzea.

— Irailaren 30era arte.

Argazkiak aurkezteko epea. Epez kanpo aurkezten den edozein argazki baztertua izango da.          

— Urriaren bukaeran.

Aukeratutako 13 argazkien sari banaketa Gipuzkoako Foru Aldundian.

— Abendua.

Aukeratutako argazkien erakusketa eta 2022ko egutegi inprimatuaren banaketa Gipuzkoako Foru Jauregian.

6.    Argazkien aurkezpena.

Argazkia Facebook, Twitter edo Instagram sare sozialetara igo beharko da «Teknika eta aurkezpena» atalean zehaztu diren irizpideak jarraituz.

7.    Argazkien aukeraketa eta Epaimahaiaren erabakia.

Antolatzaileak izendatutako pertsonal adituak ezarritako irizpideak betetzen dituzten eta epean jaso diren argazki guztien ikustaldia egingo du, oinarrietarikoren bat betetzen ez dituztenak ezabatuz eta lehen 20 argazkiren aukeraketa bat eginez.      

Epaimahaia Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko ordezkariek osatuko dute. Kalitate artistikoa, lanen teknika eta lehiaketaren gaiarekin lotura edo harremana kontuan hartuko da; hori da epaimahaiak baloratuko duena. Haien deliberazioak isilpekoak izango dira, eta hutsa apelaezina.

Herri epaimahaiaren hutsak, emaitza moduan, 13 argazkitako aukera izango du, 2022. urteko hilabete bakoitzeko 12ak eta portada bezala erabiliko den bat.

8.    Ebazpena.

Sariak emateko eta ordaintzeko ebazpena diputatu nagusiari dagokio. Ebazpen hori Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta beste hedabideetan argitaratuko da.

9.    Sariak eta lanen ezaugarriak.

Saritutako 13 argazkiak eta 7 argazki finalistak Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetzaren pean geldituko dira eta erreprodukzio, banaketa eta komunikazio publiko guztia Aldundiaren erabilera esklusiborako izango da. Eskubide horien lagapenak ez dio ematen egileari edozein ordainketa eskatzeko eskubiderik.               

Honako sariak banatuko dira:

— Sari nagusia (egutegiaren azala izango den argazkiaren irabazleari): 1.000 euro, zenbateko garbia.

— Edizio inprimatuaren 12 finalistei saria: 250 euro bakoitzari.

Sariak banatzeko unean indarrean dagoen zerga araudiaren arabera, dagozkien atxikipenak edo konturako sarrerak aplikatuko zaizkie irabazleei.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskubidea izango du esleitu gabeko edozein sari eman gabe uzteko. Pertsonak berak ezingo du sari bat baino gehiago jaso deialdi honetan.

Aldundiak epaimahai adituek emandako lehen saria jasotzen duen argazkia eta finalista diren 12 argazkiak 2022ko egutegian argitaratzeko konpromisoa hartzen du. Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du saritu gabeko edo finalista geratu ez den argazkirik erabiliko.

Parte-hartzaileak hirugarren pertsonen eskubideen existentzia ezaren eta irudi-eskubideengatiko erreklamazio guztien erantzule egiten dira.

10.    Pribatutasuna eta datu pertsonalen trataera.

Atari hau, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapean dagoena, Gipuzkoa.eus eta egoitza.gipuzkoa.eus domeinuetara lotutako web orriek osatzen dute.

Interesdunak ematen dituen datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako bakar-bakarrik erabiliko dira.

Datu horiek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapean dagoen fitxategi egokira gehituko dira, eta ez dira izango, inolaz ere, tratamendu edo hirugarren bati lagatzeko xede, dagokionaren zalantzarik gabeko baimenarekin edo indarrean dagoen legeak baimentzen dituen egoeretan.          

Gipuzkoako Foru Aldundiak biltzen diren datu pertsonalen tratamenduan konfidentzialtasuna bermatzen du, baita horien segurtasuna bermatuko duten neurri teknikoen eta antolaketa neurrien ezarpena ere.

11.    Tratamendu jardueren erregistroa.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapean dauden tratamenduen helburuak Datuen tratamendu jardueren erregistroan jasotzen dira.

Erabiltzaileak web orriaren ataletako batean bere borondatez emandako datu pertsonalen tratamendu automatizatua baimentzen du. Era berean, emandako datuak egiazkoak izatearen ardura izango du, eta erakunde honek beretzat gordetzen du datu faltsuak eman dituen pertsona oro erregistratutako zerbitzuetatik baztertzeko eskubidea, zuzenbidean bidezkoak diren gainerako ekintzen kalterako izan gabe.

12.    Interesdunen eskubideak.

Indarrean dagoen araudia betez, interesdunak Gipuzkoako Foru Aldundiko datu babeserako ordezkariarekin harremanetan jarri daitezke bere datu pertsonalen tratamenduaren inguruan eskaerak bideratzeko eta bere eskubideak erabiltzeko.          

Horretarako, datuen babeserako ordezkariari idatzizko eskaera bat bidali diezaiokete edo Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoaren bitartez: https://egoitza.gipuzkoa.eus.

13.    Beste eskubide eta obligazio.

Parte-hartzeak lehiaketaren oinarri guztiak onartzea suposatzen du. Parte hartzen duen pertsonak baieztatzen eta bermatzen du lehiaketara aurkezten duen edo dituen argazkiaren edo argazkien egile bakarra dela.

Era berean, partaidearen erantzukizuna izango da argazkian ager daitezken pertsonen baimena lortzea, baldin eta argazkia ez den leku publikoan atera; hala izan ezkero, argazkian ateratzen diren pertsona horiek irudi eskubideen erreklamazioak guztiz onartu beharko dituztelako.  

Gainera, parte hartzailea arduradun legal bakarra izango da irudi eskubideengatik sor daitekeen edozein eztabaidaren aurrean. Oinarri hauetan zehaztutako irizpideak jarraitzen ez dituen edozein lan, automatikoki, lehiaketaz kanpo geldituko da.       

14.    Oinarriak interpretatzea eta aurreikusi gabeko gorabeherak ebaztea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak erabakiko du oinarri hauetan jaso gabeko gorabeheren aurrean zer egin. Lehiaketara aurkezten diren guztiek onartu beharko dituzte oinarri hauek.