3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ARRASATEKO UDALA

Hirigintza

Iragarkia

Udal Plenoak 2021eko martxoaren 2an egindako bilkuran erabaki zuen behin betiko onartzea Arrasateko 1/2021 Udal Ordenantza, aparkatze eta igarotze mugatuko sistema arautzen duena (TAO sistema)».

2021eko apirilaren 21ean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 71 zenbakian, aparkatzeko eta igarotzeko sistema arautzen duen Arrasateko 1/2021 udal-ordenantzaren (TAO sistema) behin betiko onarpena argitaratu zen.

Azken xedapenetako bigarrenean, ordenantza horrek honako hau jasotzen zuen:

«Indarrean jartzea.

Ordenantza hau 2021eko uztailaren 1ean jarriko da indarrean.       

Hala ere, «TAO Sistema» 2021eko uztailaren 1erako ezin bada materialki ezarri, Alkatetzak Ordenantza indarrean jartzea bertan behera utzi ahal izango du, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den iragarki baten bidez.            

Etendura Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den iragarki baten bidez kenduko du Alkatetzak. Iragarkian Ordenantza zein egunetan jarriko den indarrean adieraziko da.

Legeak ematen dizkidan eskuduntzez baliatuz, honen bidez, hauxe erabaki dut:

Arrasateko 1/2021 Udal Ordenantza, aparkatze eta igarotze mugatuko sistema arautzen duena (TAO sistema)» indarrean jartzeko epea etetea Alkatetzaren N21/00750 ebazpen honen bidez. Eta berau argitaratuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.     

Akordio horren aurka administrazio auzigaietako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazio Auzigaietako Aretoan, Bilbon egoitza duena, bi hileko epean iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Arrasate, 2021eko uztailaren 1a.—Maria Ubarretxena Cid, alkatea. (4786)