3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ZUMAIAKO UDALA

Zumaiako Planeamenduko Arau Subsidiarioen aldaketa egin eta idatzi bitartean turismoko etxebizitzen eta apustuetxeen lizentziak etetea onartzea.             
             

1.    Udalbatzak, 2021eko ekainaren 24ko ohiko bilkuran onarpena eman dio Zumaiako Plangintzako Arau Subsidiarioen aldaketa egin eta idaztea, Zumaiako etxebizitzen eta logela partikularren erabilera turistikoak eta Zumaiako apustu etxeen erabilerak eguneratzeari.

2.    Zumaiako Planeamunduko Arau Subsidiarioen aldaketa xede izaki, batetik, turismo erabilerarako etxebizitzak eta etxebizitza partikularretako erabilera turistikorako logelen baimen edo lizentziak etetea, eta, bestetik, apustu etxeen-erabileretarako baimenak edo lizentziak etetea, gehienez ere urtebetez Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unetik aurrera.    

3.    Erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta hedapen gehien duen egunkarian argitaratzea.

4.    Xedapen-aldaketa hau prestatu, izapidetu eta onartzeko prozeduran jarraitu beharreko herritarren partaidetza-programa onartzea.

Zumaia, 2021eko ekainaren 25a.—Iñaki Ostolaza Esnal, alkatea.     (4490)