3
TOKI ADMINISTRAZIOA

GETARIAKO UDALA

B21/0313 ZDN. ebazpena. Xehetasun azterketaren lehen onarpena.

AURREKARIAK

2019ko otsailaren 7an, B20/0009 zbk. alkate ebazpen bidez, lizentzia ematen da XVII-Goia Azpieremuko a.20.XVII.2.01 lursailean 20 etxebizitza libre, 20 udal-etxebizitza tasatu, garajeak eta trastelekuak egiteko.

Data berdineko alkate B19/0007 ebazpen bidez XVII.1 Sahatsaga Goia azpieremuko a.20.XVII.2.01 azpilursailean babes ofizialeko 20 etxebizitza, garaje eta trastelekuko oin berriko eraikina egiteko lizentzia ematen da.

Bi urte beranduago, 2021eko maiatzaren 25ean udalbatzak behin betiko onartu du AU XVII Sahatsaga Goia eremuko 4. hirigintza-hitzarmena.

2021eko maiatzaren 28an Enaut Joseba Saiz Zubeldia (Inmogroup Grupo Inmobiliario y Promoción Urbana SLren izenean) hasierako onespena ematea eskatzen du Sahatsaga-Goia XVII HEAko a.20.XVII.1 lurzatiari buruzko xehetasun-azterketaren aldaketari.

Hori horrela, Getariako Udaleko behin-behineko arkitektoak 2021eko ekainaren 14ean aldeko txosten teknikoa egin du. Data berberan, lurzatiari buruzko xehetasun-azterlanaren aldaketaren hasierako onespenaren aldeko txosten juridikoa jaso da, Araudi aholkularitza juridikoko Miren Nekane abokatuarengatik.         

APLIKATZEKO ARAUDIA

Horiek horrela, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak 22.1.j). artikuluan xedatutakoaren arabera, Alkateari esleitzen die Osoko Bilkurari berariaz esleitu ez zaizkion garapen-tresnak onartzeko eskumena.

46/2020 Dekretua, martxoaren 24koa, lurralde-antolamenduko planak eta hirigintza-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituena

ERABAKI DUT

Lehena.    Hasierako onespena ematea Sahatsaga-Goia XVII HEAko a.20.XVII.1 (eranskina) lurzatiari buruzko xehetasun-azterketaren aldaketari, behin betiko onartzeko aurkeztuko den agirian lursailaren izena zuzentzeko baldintzapean.              

Bigarrena.    Xehetasun Azterlana aldatzeko dokumentua jendaurrean jartzea, hogei egunez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, gehien saltzen diren egunkarietako batean edo batzuetan, udalaren iragarki-taulan eta www.getaria.eus web-orrian argitaratuko den iragarkiaren bidez.

Hirugarrena.    Erabakia Inmogroup Grupo Inmobiliario y Promoción Urbana SL enpresako ordezkariei jakinaraztea.

Getaria, 2021eko ekainaren 15a.—Haritz Alberdi Arrillaga, alkatea.               (4217)

ERANSKINA

Xehetasun-azterketaren aldaketa, «A.U. XVII Sahatsaga-Goia» eremuko «a.20.XVII.2.01» eta «a.20.XVII.2.02» Azpipartzelei buruzkoa. Getaria-Gipuzkoa.

Memoria

1.    Eragile esku-hartzaileak.

1.1.    Enkarguaren egilea.

1.2.    Proiektuaren egilea.

2.    Dokumentuaren xedea.

3.    Xehetasun-azterketen arauketa.

4.    Dokumentuaren esparru juridikoa.

5.    Dokumentua egiteko arrazoiak.

6.    Ondorioak.

Planoak.

Informazio-planoak.

I.01.  Egoera eta kokapena.

I.02.  1. grafikoa: a.20.XVII.1 partzelako eraikinaren baldintzak.

Antolamendu-planoak.

O.01.  1. grafikoa: a.20.XVII.1 partzelako eraikinaren baldintzen aldaketa.

O.02.  Sekzioa eta bistak.

O.03.  Xehetasun-azterketan onetsitako sestra.

O.04.  Proposatutako sestra.

O.05.  Gainjarria.

MEMORIA

1.    Eragile esku-hartzaileak.

1.1.    Enkarguaren egilea.

Enkargua honako honek egin du: Inmogroup Grupo Inmobiliario y Promocion Urbana.

SL, IFK: B-20713392, eta egoitza Donostiako Miramon pasealekuko 185. zenbakian duelarik, Enaut Saiz Zubeldia jaunaren ordezkaritzarekin (NAN: 72.488.329-B).

1.2.    Proiektuaren egilea.

Proiektua BIEME2014 Arquitectura SLP enpresak idatzi du, eta sozietatea erregistratuta dago Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialean, 950.608 zenbakiarekin. Halaber, soilik Mikel Arrillaga mayoz arkitekto kolegiatuak osatzen du, zeina erregistratuta dagoen Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialean 401.651 elkargokide-zenbakiarekin. Jon Orue-Etxebarria Iturri abokatuaren lankidetza izan du.

2.    Dokumentuaren xedea.

Plangintzaren arloko aurrekari gisa adierazi behar da Getariako Udalak «Getariako Arau Subsidiarioen 2. Aldaketa, VII-Santa Ana, X-Sahatsaga, XVII-Sahatsaga-Goia, XVIII-Potzuaga Gaina eremuena eta H1 gunearena» izeneko dokumentua formulatu eta izapidetu zuela. Dokumentu horren behin betiko erreferenduma egin zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Foru Gobernu Batzordeak 2017ko abuztuaren 29an onetsitako erabakiaren bidez.

Ondoren, egitura-antolamenduaren dokumentu horren zehaztapenak betetze aldera «a.20.XVII.2.01» eta «a.20.XVII.2.02» partzelei zegokienez, Inmogroup Grupo Inmobiliario y Promocion Urbana SL enpresak xehetasun-azterketa bat egin zuen. Dokumentu hori behin betiko onetsi zen Getariako Udalaren Udalbatzak 2018ko maiatzaren 30eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

Hirigintza Plangintzaren Araudiaren 140.6 artikuluan xedatutakoa betez, behin betiko onespenaren erabakia 2018ko ekainaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (111. zk.).       

Dokumentu honen xedea da aipatutako xehetasun-azterketan jasotako aurreikuspen batzuk egokitzea, jarraian zehaztuko den moduan.

3.    Xehetasun-azterketen arauketa.

2/2006 legea, ekainaren 30ekoa, lurzoru eta hirigintzari buruzkoa.

— Bosgarren atala: hirigintza antolatzeko gainerako tresnak, lehenengo azpiatala: xehetasun-azterketak.

73. artikulua.    Xehetasun-azterketak.

I.    Antolamendu xehatuaren zehaztapenak edozein lurzoru-motatan osatzeko edo egokitzeko dira xehetasun-azterketak. Plangintzan aurreikusita ez badago, xehetasunak erakutsi behar du zehaztapen horiek osatu edo egokitzeko beharra dagoela edo hala komeni dela.               

II.    Gauza hauetara mugatuko dira xehetasun-azterketak:

a)    Antolamendu xehatuak agindutako sestrak eta lerrokadurak adieraztera, zuzentzera edo osatzera.               

b)    Bolumenak dena delako plangintzan aurreikusitakoaren arabera antolatzera. Bolumenen berrantolaketa tipologikoaren edo morfologikoaren ondorioz hala egiteko beharra badago edo hala egitea komeni bada, bide berriak egiteko edo zuzkidura publiko berriak egiteko lurzoruaren kalifikazioa ere jaso daiteke antolaketa horretan.

c)    Urbanizatze-lanen, eraikuntzen, instalazioen eta gainerako obra eta hiri-elementu osagarrien alderdi eta ezaugarri estetiko eta konpositibo batzuk arautzera. Ezaugarri horiek antolamendu xehatuan egongo dira jasota.           

III.    Xehetasun-azterketek ezingo dute, inola ere, kasuan kasuko plangintzak azterlan horiek egiteko ezarritako aurreikuspenak urratu edo horiei kasurik ez egin. Halaber, ezingo dute lurzoruari izendatutako erabilera aldatu, eraikigarritasuna handitu eta plangintzak dakartzan bideak edo zuzkidura publikoak ezabatu edo gutxiarazi, aurreko paragrafoko b) letran xedaturikoari ezer kendu gabe.

74. artikulua.    Dokumentazioa.

Xehetasun-azterketen edukia agiri hauetan egongo da jasota:         

I.    Memoria bat, bi gauza hauek justifikatzeko: alde batetik, aurreko artikuluko 2. paragrafoan ezarritako legezko mugak errespetatu egin direla, eta bestetik, bere kasuan, plan orokorreko edo garapen-plangintzako zehaztapenak osatu edo egokitu egin behar direla.

II.    Informazio-planoak.

III.    Antolamenduaren planoak.

4.    Dokumentuaren esparru juridikoa.

Aurreko atalean transkribatutako autonomia-mailako araudian jasotako aurreikuspenez gain, xehetasun-azterketaren aldaketari estaldura ematen dion esparru juridikoa arau-dokumentu hauek osatzen dute:

— Getariako Plangintzaren Arau Subsidiarioen Testu Bategina, behin betiko onetsia Gipuzkoako Foru Aldundiaren Diputatuen Batzordearen 2008ko uztailaren 15eko bilkuran.  

— «Getariako Arau Subsidiarioen 2. Aldaketa, VII-Santa Ana, X-Sahatsaga, XVII-Sahatsaga-Goia, XVIII-Potzuaga Gaina eremuena eta H1 gunearena» izeneko dokumentua, zeinaren behin betiko erreferenduma egin zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Foru Gobernu Batzordeak 2017ko abuztuaren 29an onetsitako erabakiaren bidez.

5.    Dokumentua egiteko arrazoiak.

Sotoko solairu bakarra dago, oso espazio mugatuarekin, eta garajeetara bideratu behar denez, Udalak sustatzaileari eskatu zion babes ofizialeko etxebizitzetan (egun sozialak izenekoak) trastelekuak teilatupeko solairuan kokatzeko. Horrenbestez, aipatzen den xehetasun-azterketa formulatu eta izapidetu zen ezinbestez.  

Gerora, obrak hasita zeudenean, urbanizazio-sestrak doitzeko eraikinen kotak arinki aldatu behar izan ziren. Helburua zen sarbideak bermatzea eta, aldi berean, forjatuak doitzea. Tamaina justua zutenez, ezin zitekeen eraikinen ebakia mantendu eta altuera libre nahikoa mantendu.           


Horrenbestez, antolamenduaren behin betiko konfigurazioa gauzatu nahi den errealitateari egokitu zaio.

Hala eta guztiz ere, proposatutako doikuntzek aurreko xehetasun-azterketaren xedea ez dute aldatzen eta ondoko eraikinarekin teilatu-hegalak jarraitzen du, gero estalkia jasotzeko.

Agiri honetako konponbideak Arau Subsidiarioen 2. Aldaketan xedatutako irizpidea mantentzen du, albokoari itsatsita, partzela eraikitzean irudi unitarioa lortzeari dagokionez. Gainera, aurreko profila mantentzen du, bien artean maila-aldaketa ikusgai ez gelditzeko. Dena den, bi blokeen artean jauzia arinki gehituta dago, urbanizazioari egokitzeko.         


Xede horrez, teilatu-hegalaren kota errespetatzeko, eraikuntza amaitzen duen azkeneko elementua baita, mantentzea planteatzen da. Fatxadaren lerrokaduran jasodura txiki bat egingo da, aurrekoarekiko atzeraemana. Modu horretan, estalkia behar bezala jasoko da bere azpian etxebizitzetarako gutxieneko trastelekuen zuzkidura kokatze aldera, aurreko sustapenetan egin duten bezala.   

6.    Ondorioak.

Agiri honek Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak 73. artikuluan xedatutakoa betetzen du, baita Arau Subsidiarioek eta horien 2. Aldaketak adierazitako aurreikuspenak ere.

Atal formalean, arauaren 74. artikuluko agiriak azaltzen dira.           

Getarian, 2021eko maiatzaren 25ean. Mikel Arrillaga Mayoz, arkitektoa. Jon Orue-Etxebarria, abokatua.

PLANOAK

Informazio-planoak.

I.01.  Egoera eta kokapena.

I.02.  1. grafikoa: a.20.XVII.1 partzelako eraikinaren baldintzak.

Antolamendu-planoak.

O.01.  1. grafikoa: a.20.XVII.1 partzelako eraikinaren baldintzen aldaketa.

O.02.  Sekzioa eta bistak.

O.03.  Xehetasun-azterketan onetsitako sestra.

O.04.  Proposatutako sestra.

O.05.  Gainjarria.