3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ZUMAIAKO UDALA

Iragarkia

Alkatetzaren 2021eko ekainaren 16ko 600/2021 dekretuaren bidez honako ebazpen hau hartu da:

1.    Gizarte zerbitzuen alorrean lan egiten duten elkarteei diru-laguntzak emateko 2021 urteko diru-laguntzen deialdia egitea, ebazpen honekin batera agertzen den eranskineko testuarekin.           

2.    Aipatutakoa deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko web orrian argitaratzea.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Erabaki honen aurka, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan. Horretarako, bi hilabeteko epea dute, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hala ere, interesdunek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Udal honen Alkatearen aurrean, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez dezakete.

Zumaia, 2021eko ekainaren 18a.—Iñaki Ostolaza Esnal, alkatea.     (4320)

ERANSKINA

Gizarte zerbitzuei dagozkien gaien inguruan lan egiten duten elkarteei diruz laguntzeko 2021 urteko deialdia.

1.    Xedea.

Deialdi honen xedea ondoren adierazten diren diru-laguntzak arautzea da:

Gizarte Zerbitzuei dagozkien gaien inguruan lan egiten duten Elkarteen jarduerak egiteko ematen direnak.              

Zumaian edo Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturik dauden eta gizarte zerbitzuen eremuan espezifikoki diharduten elkarteei, beraien funtzionamendu gastuetarako direnak.            


Dirulaguntzaren konzeptu guztiak 2021. urtean zehar burutu beharko dira.

2.    Oinarri arautzaileak.

Honako hauek arautuko dituzte dirulaguntza hauek:

— Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa.          

— Dirulaguntzen Araudi Orokorra, 887/2006 Errege Dekretuak onartua, uztailaren 21ekoa.

— Zumaiako Udalak eta bere erakunde autonomoek dirulaguntzak emateko ordenantza orokor arautzailea (2020ko abuztuaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 151. zk.).             

— Zumaiako Udalaren eta Kirol Patronatuaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (2021eko martxoaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 59 zk.).

— Gizarte zerbitzuen alorrean lan egiten duten elkarteei diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak (2013ko apirilaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 140 zk.).

3.    Aurrekontuko diru-hornidura.

Deialdi honetan zehazten diren diru-laguntzak aurrekontuko honako partidatik emango dira: 1 0500.481.231.00.02 2021 (290).

Aipatutako dirulaguntzarako gehienez 14.928 € banatuko dira oinarri espezifikoak diotena betetzen duten eskaintzen artean.

4.    Eskabideak aurkezteko tokia eta epea.

Eskabideak Zumaiako Udal Erregistroan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako beste edozein modutan aurkeztuko beharko dira.

Erregistro elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira, udalaren egoitza elektronikoan sartuta, haren webgunearen bidez (www.zumaia.eus).

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

5.    Eskabideak eta aurkezteko beharreko agiriak.

Eskabideak deialdi honen I. eranskinean agertzen den eredu normalizatuaren bidez egingo dira.

Zumaiako Udalak, NISAEren Nodoaren bidez, beharrezkoak diren egiaztapenak eta kontsultak egingo ditu interesdunek administrazioaren esku jarri dituzten datuei buruz. Horretaz gain, euren jarduerak Gizarte Zerbitzuen eskumenen arloan egiten dituzten irabazi asmorik gabeko erakunde eta elkarteentzako dirulaguntzaren tramitazio administratiboa egiteko beharrezkoak diren egiaztapen guztiak ere egingo ditu. Horregatik, elkarreragingarriak izan daitezkeen datuak eskatzeari utziko zaio, baldin eta interesduna datu horiek erabiltzearen aurka agertzen ez bada berariaz; kasu horretan, dagozkion datuak edo dokumentuak aurkeztu beharko ditu.

Administrazio publikoen arteko datu bitartekaritzarako oinarria urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan zehazten da, non aitortzen baita herritarrek eskubidea dutela ez aurkezteko edozein administraziok egindako dokumentuak, jatorrizko dokumentuak, ezarri beharrekoa den araudiak eskatzen ez dituen datuak edo dokumentuak, edo interesdunok aurretik edozein administraziori emandakoak.   

Era berean, 40/2015 Legearen 155. artikuluak adierazten duena gogora ekarriz, administrazioek elkarri lagundu behar diote datu-trukean, eta herritarrei buruzko datuak haien esku daudenak, eman behar dituzte.

Horren ildotik, Zumaiako Udalak honako baldintza hauek egiaztatuko ditu deialdi honetako dirulaguntza eskuratu ahaI izateko, NISAEren, datuen eta beste administrazio batzuen bitartekaritzarako plataformaren zerbitzuen bidez:

— Elkartearen arduran duen pertsonaren NANa edo agiri baliokidea.

— Zerga betebeharrak beteak dituela.              

— Gizarte Segurantzaren aurreko betebeharrak egunean dituela.

Zumaiako Udalak ofizioz egiaztatuko du udalarekiko betebeharrak betetzen direla.

Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Nagusiaren bidez egiaztatuko dituenak:

— Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Entitateen Erregistroan inskribatuta dagoelako egiaztagiria.

— Eskaera egiten duen erakundearen estatutuak.

Era berean, Udalak ofizioz egiaztatuko du, Zumaiako Udaleko elkarteen erregistroan izena emanda duten elkarteekiko, ondorengoa:

— Identifikazio fiskaleko kodea.

Ezin bada datuen artekaritza plataformen bidez edo hartarako gaitutako bestelako sistema elektronikoen bidez kontsulta egin, salbuespen moduan eskatu ahal izango zaio eskatzaileari dokumentazio hori aurkezteko. 

Eskabidearekin (I eranskina) batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a)    II eranskina, behar bezala beteta.

b)    Dirulaguntzaren xede den jarduera zehatzaren memoria. Jarduera urte osorako den edo puntuala den zehaztuz.      

c)    Erakunde edo organismoen aurrean edo, hala badagokio, emandako dirulaguntzen eskaerei buruzko adierazpena. (III. eranskina).

d)    Zinpeko aitorpena, dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez duela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ez duela dioena, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.

e)    Erakundearen edo elkartearen gastuen eta diru-sarreren urteko aurrekontua.

f)    Dirulaguntzaren xede den programaren gastuen eta diru-sarreren aurrekontua.

g)    Emakume eta gizonen berdintasunaren ikuspuntua noraino kontuan hartzen den jardueran adierazten duen agiria (IV. eranskina).

h)    Hizkuntzaren erabilera (V. eranskina).

i)    Hirugarrenaren altaren banku-ziurtagiria (VI. eranskina).

Eskabidea ez badago behar bezala beteta edo ez baditu ezarritako baldintzak betetzen, instrukzio organoak errekerimendua egingo dio eskatzaileari, gehienez ere hamar egun baliodun luzaezineko epean gabezia konpontzeko, eta azalduko du, horrela egiten ez badu, ulertuko dela atzera egiten duela bere eskabidean, eta besterik gabe artxibatuko da, lehendik Ebazpena emanda, APELen 21. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.            

Organo izapidegileak edozein unetan beharrezkoa ikusten duen jatorrizko dokumentazioa edo dokumentazio osagarria jaso ahal izango du hobeto egiaztatzeko betetzen direla dirulaguntza hauek arautzen dituzten arauetan eskatutako baldintzak.

6.    Diru-laguntzak adjudikatzeko balorazio irizpideak. 

Dirulaguntza eskaerak baloratzeko garaian, honako irizpideak hartuko dira kontuan:

Programa hartzaileak (10 puntu).

— Elkarteko bazkideei bideratuak: 5 puntu.

— Biztanleari orokorrean bideratuak: 10 puntu.

Bi puntuek elkar baztertzen dute.

Elkartearen funtzioak (20 puntu).

— Udal Gizarte Zerbitzuetako esku hartze eremuaren funtzioak osatzea: 10 puntu.

— Zumaiako Gizarte Zerbitzuekin izandako lankidetza: 10 puntu.

Jarduerarern eragina (50 puntu).

— Elkartea Zumaiakoa izatea edo ordezkaritza bat izatea: 10 puntu.

— Zerbitzuak, programak eta ekintzak Zumaian garatzea: 10 puntu.

— Zumaiakoak diren bazkide kopurua: 5 puntu.

1-5 bazkide: 1 puntu.

6-10 bazkide: 2 puntu.

11-15 bazkide: 3 puntu.

16-20 bazkide: 4 puntu.

21etik gora bazkide: 5 puntu.

— Elkartean urtean zehar zerbitzua jasotzen duen zumaiar kopurua: 10 puntu.

1-3 pertsona: 3 puntu.

4-6 pertsona: 6 puntu.

7-9 pertsona: 9 puntu.

10 pertsonatik gora: 10 puntu.

— Boluntarioen mobilizatzeko gaitasuna: 15 puntu.        

Emakume eta gizonezkoen pataidetzaren arteko parekidetasuna (10 puntu).

— Genero ikuspuntua kontuan izanda egindako ekintzak: 5 puntu.

— Elkarteko zuzendaritza batzordean emakume eta gizonezkoen parte-hartzean parekidetasuna: 5 puntu.

Euskararen tratamendua eta erabilera (10 puntu).

— Euskararen tratamendua ekintzen gauzatzean eta hedapenean: 5 puntu.

— Euskararen erabilera elkartearen ohiko funtzionamenduan: 5 puntu.

Gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten proiektuak ez dira diruz lagunduko.

7.    Eskaerak baloratzeko eta diru-laguntza emateko prozedura.

Eskaeren azterketa eta ebaluazioa zerbitzu teknikoek egingo dute. Behin zerbitzu hauek txosten teknikoa eginda, proposamena Gizarte Zerbitzuetako Batzordeak baloratuko du eta ondoren, Alkate Dekretuaren bitartez zehaztuko daebazpena. Erabakian, onuradunari 10 eguneko epea emango zaio alegazioak aurkeztu ditzan. Ez badu inongo alegaziorik aurkezten, diru-laguntza esandako baldintzetan onartzen duela ulertuko da.     

Ebazpena emateko gehienezko epea 6 hilabetekoa izango da deialdi argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Epe horretan ebazpena eman eta jakinaraziko ez balitz, eskaera ez dela onartu ulertu beharko da.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Nolanahi ere, nahi izanez gero, hilabeteko epean berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera izango da ebazpena eman zuen organoaren aurrean, edo zuzenean aurkaratzeko administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean.

Diru-laguntza ematea lehia erregimenean erabakiko da, eta kasu bakoitzean ezarritako irizpideen arabera, diruz lagundutako jardueren kalitatea eta bideragarritasuna bermatzeko modukoa den diru-laguntza kopurua bakarrik aukeratuko da. 

8.    Diru-laguntzaren ordainketa.

Diru-laguntzaren zenbateko osoak ezingo du izan, inoiz ere, bera bakarrik edo beste herri-administrazio eta erakunde publiko edo pribatuek emandako diru-laguntzarekin batuta, onuradunak egin behar duen jardueraren kostuarena baino handiagoa.         

9.    Diruz lagun daitezkeen gastuak.

Diruz lagun daitezkeen gastuak dira diruz laguntzen diren jarduerak egiteko egin behar direnak, baldin eta oinarri hauetan ezarritako epean egiten badira.               

Dirulaguntzaren eskabidean berariaz adierazitako jarduerak bakarrik lagunduko dira diruz.

Alderdi horri dagokionez, beti bete beharko da diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 31. artikulua (azaroaren 17ko 38/2003 Legea).

10.    Diru-laguntzaren ordainketa.

Diru-laguntza emango dela jakinarazi eta gero, onartutako zenbatekoaren % 60 ordainduko da. 2022ko urtarrilaren 15a baino lehen aurkeztu behar diren ekintzen memoria eta frogagiriak egiaztatu ondoren, gainerako % 40 ordainduko da.            

Halaber, ekonomia-ekitaldi baten barruan emango diren laguntzen bolumen osoak ez du izendatutako dirua gaindituko.               

Ordaindu beharreko kantitatea handiagoa bada aurrekontuan izendatutako kopurua baino, orduan, banaketa proportzionala egingo da.        

Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, dirulaguntza ematea ebatzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.  

11.    Diru-laguntzaren justifikazioa.

Diru-laguntza jaso duen entitateak diru-laguntzaren zenbateko osoaren justifikazioa aurkeztu behar du telematikoki Zumaiako Udalaren egoitza elektronikoan.

Horretarako, honako agiriak aurkeztu beharko dituzte:

— Egindako eta diruz lagundutako ekintzak azaltzeko memoria.

— Ekintza horien agiri grafikoak edo ikus-entzunezkoak (argazkiak, bideoak, DVDak, txartelak, programak eta abar).

— Proiektuaren eskaeraren araberako memoria ekonomiko justifikatzailea, egindako gastuen jatorrizko ziurtagiriekin (fakturak gehi transferentzi bidez ordaindu izanaren agiriak). Aurkeztutako egiaztagirien (fakturen) zerrenda zenbakitua. Diru-sarreren eta gastuen balantze ekonomikoa.

— Diruz lagundu den jarduera finantzatzeko baliatu diren bestelako diru-sarrera edo dirulaguntzen zerrenda xehatua, haien zenbatekoak eta jatorria adieraziz.