2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO
ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia. 

Diputatuen Kontseiluak honako erabaki hau hartu du 2021eko ekainaren 15ean:

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko 2020-2023 aldirako Plan Estrategikoarekin bat (non Gipuzkoako garapenerako eredu ekonomiko eta sozial baten alde egiten den), egoerari aurrea hartuz eta proposatzaile eta sustatzaile papera betez, lurralde bat –Gipuzkoa– sustatzen lagundu behar du, politika ekonomiko eta sozialak diseinatuz eta aplikatuz, pertsonen eta gizarte kohesioan oinarrituta.

Hau da, jasangarritasun hirukoitzera bideratutako bideratutako lurralde gisa, ekonomia, gizarte eta ingurumen erronkei modu proaktiboan aurre eginez, eta, erakunde bakoitzaren gizarte erantzukizunetik abiatuta, bere aktibo ukigarriak eta ukiezinak lankidetza estrategien eta alde anitzeko konpromisoen bidez jorratuz, alderdi guztientzat balioa sortzen duten irtenbide eraginkorrak erabilita.

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak Gipuzkoaren susperraldi ekonomikoa finkatzen lagundu nahi du. Horretarako, portaera enpresarial aurreratu eta jasangarriak sustatuko ditu eta herrialde nahiz lurralde gisa gure politika industrialak eta ekonomikoak ditugun identitate ezaugarriak indartuko ditu. Azken finean, Gipuzkoa sustatu nahi da, hau da, aberastasun jasangarria eta pertsonen ongizatea sortzen direla bermatzen duen Gipuzkoa.

Eta horretarako enpresa eta enplegu gehiago eta hobeak sortzera bideratutako estrategia bat garatu nahi da, ekonomia produktiboaren alde eginda, batik bat, gure sektore estrategikoetan, aberastasuna era jasangarrian sortzea indartzen duten portaera enpresarial eta sozialak sustatuta. Gure herrialdeko industriaren alde mugimendu sozial bat sustatzen duen proiektu bat izango da, enpresa aberastasuna sortzeko eta aurrebanatzeko prozesuaren erdigunean kokatuz eta gizarteari, ekonomiari eta lurraldeari egiten dion ekarpena azpimarratuz. Hori guztia eraldaketa enpresarialaren (antolamendua, kudeaketa eredua, hobeto lehiatzeko birdimentsionatzea, produktuen eta/edo zerbitzuen katalogo berriak eta/edo gehigarriak) aldeko politikekin bat egingo da, hau da, bereizkuntza, balio erantsia eta abantaila lehiakor iraunkorrak eskaintzen dituzten politikekin. Bestela esanda, enpresak eraldatzeko programak jarriko dira martxan; hala, lehiakortasunaren kontzeptuan eboluzionatuko da, enpresen arteko lankidetza sustatuta konpetentziak eskura ditzaten, eralda daitezen eta negozio ereduak suspertu ditzaten.

Estrategia elkarri lotutako lau jarraibideren bidez egituratzen da:

— I+G+B proiektuak bultzatzea, lehiaren arloan ezagutza sortzeko.

— Enpresaren jardunbide egokiak gizartean hedatzeko eta ebaluatzeko sistema bat antolatzea.

— Enpresetan eraldaketa prozesuen ezarpena errazteko tresnak eta baliabideak lortzea.

— Enpresetan esku hartzea garatzen laguntzea.

Horretarako, beharrezkotzat jo da Gipuzkoa industrial eta lehiakor bat lortzeko jarduketa ildo bat garatzea, enpresa txikia lehenesten duena dibertsifikazio eta eraldaketa produktiboen prozesuak ezagueraz sakondu eta orientatzeko. Eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren papera prozesu horiek gauzatzeko baldintzak eta guneak ager daitezela sustatzea da eta, beraz, profil erraztailea eta katalizatzailea izango du.  

Eta, horretarako, funtsezko hiru erreferentzia hartzen dira garapen eredu zehatz baterako:

— Enpresen funtsezko zeregina garapen ekonomikoari laguntzen, produktuak eta zerbitzuak ematen eta gizartearen desberdintasunak murrizten eta aurrerapena eragiten; izan ere, ekarpen soziala, beharrezkoa izateaz gain, positiboa da enpresen osperako, onuragarria da ekonomikoki, eta haien iraunkortasuna eta erresilientzia errazten ditu. 

Balio sozial partekatua, enpresaren eta komunitatearen arteko balio multzo baten sormen gisa, eta enpresa baten balio ekonomikoaren eta balio sozialaren arteko elkargune gisa ulertua; hau da, enpresaren bi balio moten arteko lotura gertatzen da, eta horren ondorioz, enpresak, proiektu partekatu gisa, bere azken balioa handitzen du.

Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH), gida eta mapa gisa, aukera emango die enpresei gizartean, ekonomian eta ingurumenean duten inpaktuak gizarteari baliorik ematen dion identifikatzeko, eta, ondorioz, haien ospea eta interes taldeekin dituzten harremanak sendotzeko.

Planteamendu hori indartu egin da COVID-19aren krisiaren ondorioz, eta horregatik, garapen ekonomiko-sozialeko ereduak eta enpresen funtsezko zeregina birplanteatu behar dira. Horregatik, honako kontzeptu hauek bateratu behar dira:

Enpresa eskuin-ezkertia eta barnekintzalea, bere eskumenak ezagututa, eraginkortasuna eta eraldaketa konbinatzeko gai dena, hau da, egungo negozioa ustiatzeko eta, aldi berean, negozio aukera berriak esploratzeko gai dena.              

Ekonomia zirkularra, garapenerako aukera garrantzitsuak sor ditzakeena, hazkundea eta jasangarritasuna lotuz.

Lehiakortasun jasangarriak etengabe elikatzen diren prozesuak eta sistematikak dituzten erakundeak behar ditu, eta baita ere alderdi hauek, besteak beste, gehitzen dituztenak: aukerak identifikatzea, horiek baliagarri bihurtzea aintzat hartzeko gai direnentzat, eta emaitza ekonomiko eta sozialen iturri izatea, non ekonomia sortzaileak funtsezko zeregina baitu.               

Beraz, kontua da eraldaketa lehiakortasunerantz egiteko bide gisa sustatzea. Hainbat etapen bidez, balioa era jasangarrian sortzera bideratutako prozesua izango da eta, bertan, enpresa bakoitzak bere ibilbidea eraiki beharko du.

Ibilbide bat, konpromiso bat oraina ziurtatzeko, negozioa egokitzeko eta emaitzak hobetzeko, eta enpresa aurreratu eta irekiaren jasangarritasuna lortzeko.

Ibilbide horrek hau guztia izan beharko luke kontuan:

— Bateratu behar dira enpresa estrategia, aurrea hartzea, eraldaketa eta erabakiak hartzea.

— Enpresa bakoitzak gaitasun bereizgarri bat izan behar du, irizpidez eta erantzukizunez parte hartzen duten pertsonei eta baliabide kritikoak erabiltzeari esker, funtsezko balioa duen proposamen bilakatuko dena;

— Transmisio enpresarialek espiritu enpresariala pizten dute eta hazkunderako zein enplegurako potentzial handia eskaintzen dute;

— Lankidetza enpresarialaren xedea da efikazia sortzea, talde edo erakunde desberdin eta irekien gaitasunak konbinatuz;           

— Ekonomia zirkularraren gaitasun eta aukera guztiak aprobetxatu behar dira eta, beraz, balore kate osoan produktu, zerbitzu eta negozioen balioa sortzeko hausnarketa egin behar da berriro ikuspegi zirkular batetik abiatuta, betiere ekosistemako eragile guztien lankidetzarekin;

— Ezagutza eta sormena hartu behar dira oinarritzat produktu, zerbitzu, antolaketa eta negozio ereduei balioa emateko unean; eta

— Enpresaren eta haren gizarte ingurunearen artean balioa batera sortzea.

Labur esanda, ibilbide horrek helburu komun bat betetzeko ahaleginak egiten dituzten enpresen alde egin behar du, zehazki, beren produktu eta zerbitzuen bidez, pertsonei balioa emateko helburua duten enpresen alde, eta, horretarako, ezinbestekoa da beste pertsona, talde eta entitateekin elkarlanean aritzea, organizazioaren barruan nahiz kanpoan. Beraz, baldintza egokiak sortu behar dira, gaitasun gehien duten enpresek eta pertsona taldeek, modu sistematikoan, proiektu partekatu baten bidez, helburu komunak aurki ditzaten beste interesatu batzuekin elkarlanean.

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak, ardazte eta leheneste politika baten bidez, uste du beharrezkoa dela estrategia bat gauzatzea (ikusmolde integral batekin, beste politika batzuekin batera garatuta), sei jarduketa ardatzen bidez garatzea:

— Gipuzkoako enpresen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzea.

— Jarduera enpresarialaren jarraitutasuna sustatzea.

— Enpresen arteko lankidetza dinamikak gauzatzea.

— Ekonomia zirkularra sartzea enpresa jardueraren balio kate osoan.

— Balioa ematea ekonomia sortzaileari.

— Balio sozial partekatua sortzea eta garapen jasangarrirako helburuak (GJHak) betetzen laguntzea.

Eta, COVID-19ak sortutako pandemiagatik, kalte handiena jasan duen sektoreetako batera bideratutako jarduera: merkataritza. Horregatik, jarduteko ardatz berri bat proposatzen da, modu espezifikoan eta koiunturalean:             

— Gipuzkoako merkataritza-sektorearen sostengu erresilientea, COVID-19ak sortutako krisia.

Enpresen lehiakortasuna indartzearen atalean, aukerak eta gaitasunak balio-eremu bihurtu nahi dira, enpresak emaitzen fluxu bihur dezan inputen kostua.               

Konponbide integralen errendimenduak lortzea da xedea eta, horretarako, bere eskaintza eraldatzea. Laburbilduz, helburua aukerak sortzea da. Hazkunderako aukerak: aukera horiek taldeak nahastuta etorriko dira, horien aktibo ikusezinak, gaitasunak eta ezagutza konbinatuta, lankidetzarako borondate legitimoarekin, pertsonentzako balioa sortzeko modu berriak ustiatu eta aztertzeko, ideiak emaitza bihurtzeko (ezagutza eta aktiboak modu adimentsuan konbinatzea). Eta, testuinguru horretan, negozio-ereduaren osagaien lankidetza funtsezkoa da gaitasunak emaitza bihurtzeko. Proposamen integralen eta sinergien probetxuaren egituraketa errazten duten jarduketak garatuko dira.          

Bestetik, jarduera enpresarialaren jarraitutasuna sustatzeko alorrean, ezin da ahaztu enpresa bat sortu eta hazi ondoren, transmisioa bere bizi zikloaren funtsezko hirugarren fasea dela. Horrek gai juridiko konplexuak ekartzen ditu, baina, era berean, balorazioarekin, erakunde erosle potentzial bat (barnekoa edo kanpokoa, lurralde errotzea lehenetsiz) aurkitzearekin eta enpresaren lidergo transmisioarekin zerikusia du.        

Horrek eskatzen du enpresariak sentsibilizatzea transmisioa lehenago behar besteko denborarekin presta dezala animatzea; esparru finantzarioa hobetzea; prestakuntzarako eta kudeaketarako tresna pertsonalizatuak, alternatiboak edo osagarriak garatzea jabetzak kudeatzen dituen enpresentzat eta etorkizunekoentzat eta familia jabetzako enpresa txikientzat.

Baita enpresa arteko lankidetza dinamikak gauzatzeko alorrean ere; izan ere, ekonomia berriak/enpresen errealitateak/egungo lehiakortasunak dimentsio enpresarial eraginkorrak eta efizienteak eskatzen ditu merkatu, produktu eta zerbitzuen arabera. Lankidetza horien ezaugarria taldeen edo erakundeen gaitasunak biderkatzeko borondatea da, gune komunak detektatuta eta bakoitzaren aktibo bereizgarriak konbinatuta.            

Laguntzeak, elkarlanean aritzeak zentzua du enpresa bakoitzak indibidualki lehiatzen jarrai dezakeela ziurtatzeko. Baina gero eta konplexuagoak diren egoeren aurrean, konplexutasun handiagoarekin erantzun behar da, eta konplexutasunak enpresa irekien lankidetza eskatzen du.

Ekonomia zirkularra enpresa jardueraren balio kate osoan integratzeak esan nahi du balio kate osoa etengabe berritzen ari den sistema baterantz orientatu behar dela; hain zuzen, asmo bidezko prozesua izango da, diseinutik abiatzen dena, natura-ingurunea zaindu eta hobetzen duena, baliabideen errendimenduak optimizatzen duena, eta erreserba mugatuak eta fluxu berriztagarriak kudeatzeko sistemaren arriskuak minimizatzen dituena, eta sei zutabe osagarriren bidez garatzen dena: birsortzea, partekatzea, optimizatzea, begiztatzea, birtualizatzea eta trukatzea. Sistema horrek balioa sortu eta bereganatzen du eremu hauetan: hornikuntza zirkularra sustatzea, baliabideen berreskuratzea, bizitza baliagarria luzatzea, plataformen erabilera partekatzea, eta produktua zerbitzu gisa erabiltzea. Eta sistema horretan, ekonomia eta gizarte eragileek lagundu egiten dute aldeko testuingurua sortzen.

Bestalde, zeharka eta modu espezifikoan, ideia eta ezagutza berriak sortzen dituzten jarduera ekonomiko eta industrialak sustatuko dira, ekonomia sortzailea deritzona. Eta bertan, pertsonengan oinarritutako diseinuak berezko protagonismoa du. Hau da, lurralde baten gaitasunak garatzeko eta sustatzeko abantaila konpetitibo gisa sormena hartzen duten jarduerak. 


Eta, labur esanda, enpresa gaitasun berriak eraiki ahal izatea, beren sortze-produktuen merkataritza potentziala merkatu mota guztietan optimizatzea, eta sektorearteko hibridazio formulak artikulatzea, balio gehiago eta balio hobea emateko bide gisa.

Eta, hori guztia, enpresa jarduera birdefinitu behar duen ikuspegi batetik abiatuta, gizarteari egiten dien ekarpenagatik (GJHek zehaztuta), eta balio sozial partekatuaren sorrera bere gain hartzeagatik.

Merkataritzaren kasuan, krisi-egoeraren eragina minimizatu eta ekonomia eta enplegua suspertzen lagundu nahi da, azken batean, enpresek beren jarduera berreskura dezaten, enpresa bakoitzarentzat funtsezkoak diren jarduerak identifikatuz eta sustatuz.

Dirulaguntza hauek 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartuta daude.

Ondorioz, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuak hala proposatuta eta aurrez eztabaidatuta, Diputatuen Kontseiluak.

ERABAKITZEN DU

Lehenengo.    Onartzea Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak, erabaki honen I. eranskinean jasota daudenak, eta oinarri arautzaile espezifikoak, erabaki honen II., III., IV. V. VI. VII. VIII. eta IX. eranskinetan jasota daudenak.

Bigarren.    Onartzea aipatutako dirulaguntzen 2021. urteko deialdia, erabaki honen X. eranskin modura doana.

Hirugarren.    2021eko ekitaldiko deialdiari aurre egiteko 4.445.000,00 euroko gastua baimentzea, jarduera-eremu eta aurrekontu sail hauen arabera:

a)       Milioi bat laurehun eta hogeita bost mila euro (1.425.000,00 €), aukerak eta gaitasunak balio alorretan eraldatzeko proiektuak finantzatzeko (II. eranskina):              

1.0410.100.470.00.23 2021: 455.903,00.

1.0410.100.481.00.17 2021: 109.097,00.

5.0410.100.470.00.23 2022: 661.000,00.

5.0410.100.481.00.17 2022: 199.000,00.

b)    Laurehun mila euro (400.000,00 €), enpresa jardueraren jarraipena sustatzeko proiektuak finantzatzeko (III. eranskina):

1.0410.100.470.00.27 2021: 163.182,00.

1.0410.100.481.00.14 2021: 36.818,00.

5.0410.100.470.00.27 2022: 170.000,00.

5.0410.100.481.00.14 2022: 30.000,00.

c)    Berrehun eta hirurogei mila euro (260.000,00 €), enpresen arteko lankidetzarako dinamikak egituratzeko proiektuak finantzatzeko (IV. eranskina):

1.0410.100.470.00.02 2021: 116.000,00.

5.0410.100.470.00.02 2022: 144.000,00.

d)  Zazpirehun eta hogeita bost mila euro (725.000,00 €), ekonomia zirkularra enpresa jardueraren balio kate osoan integratzeko proiektuak finantzatzeko (V. eranskina):

1 0410.100.470.00.19 2021: 202.500,00.

1 0410.100.481.00.11 2021: 202.500,00.

5.0410.100.470.00.19 2022: 160.000,00.

5.0410.100.481.00.11 2022: 160.000,00.

e)    Berrehun eta hirurogeita hamabost mila euro (275.000,00 €), ekonomia sortzailea balioesteko proiektuak finantzatzeko (VI. eranskina):

1.0410.100.470.00.04 2021: 82.365,00.

1.0410.100.481.00.06 2021: 32.635,00.

5.0410.100.470.00.04 2022: 120.000,00.

5.0410.100.481.00.06 2022: 40.000,00.

f)    Berrehun eta hirurogei eta hamar mila euro (270.000,00 €), Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) sustatzeko eta enpresen balio sozial partekatua sortzeko proiektuak finantzatzeko (VII. eranskina):

1.0410.100.470.00.22 2021: 84.000,00.

1.0410.100.481.00.19 2021: 42.000,00.

5.0410.100.470.00.22 2022: 96.000,00.

5.0410.100.481.00.19 2022: 48.000,00.

g)    Bostehun mila euro (500.000,00 €), Gipuzkoako ekosistema sozio-ekonomikoan ezagutza sustatu, sortu, transferitu eta partekatzeko proiektuak finantzatzeko (VIII. eranskina):      

1.0410.100.745.00.05 2021: 30.000,00.

1.0410.100.770.00.08 2021: 180.000,00.

1.0410.100.781.00.08 2021: 90.000,00.

5.0410.100.745.00.05 2022: 20.000,00.

5.0410.100.770.00.08 2022: 120.000,00.

5.0410.100.781.00.08 2022: 60.000,00.

h)    Bostehun eta laurogeita hamar mila euro (590.000,00 €) COVID-19k sortutako krisiaren aurrean Gipuzkoako merkataritza-sektorearen sostengu erresilientea mantentzeko proiektuak finantzatzeko (IX. eranskina):

1.0410.100.481.00.21 2021: 590.000,00.

Laugarren.    Baimendutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du, aurkeztutako eskaerak ebatzi aurretik, aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak, deialdi berri bat egin beharrik izan gabe.      

Nolanahi ere, dirulaguntzek gastu arruntak nahiz inbertsiokoak finantzatu ditzaketenez, jasotzen diren eskaerak ikusita, eta proiektuetan nagusia den gastu mota kontuan hartuta, beharrezko aurrekontu egokitzapenak izapidetuko dira, emango diren laguntzak diruz lagundutako gastuaren izaerari egokitzearren.

Horrekin lotuta, eskumen espresa ematen zaio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuari, murriztu edo handitu dezan goian aipatutako aurrekontu egokitzapenen ondorioz hasieran baimendutako gastua.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Interesdunek erabakiaren kontrako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko diote, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita.

Hala ere, aldez aurretik, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko diote Diputatuen Kontseiluari, hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita. Kasu horretan, ezingo da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu berraztertzeko errekurtsoari espresuki erantzun arte edo ustezko ezestea gertatu arte. Horrez guztiaz gain, egokitzat jotako beste errekurtso oro aurkeztu ahal izango da.           

Donostia, 2021eko ekainaren 15a.—Segundo Díez Molinero, Departamentuko idazkari teknikoa. (4203)

I. ERANSKINA

Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa arautzen duten oinarri arautzaile orokorrak.             

1. oinarria.  Objektua.

Oinarri hauen objektua da Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programako dirulaguntzen emakida arautzea, II., III., IV., V., VI., VII., VIII. eta IX. eranskinetan ezarritako oinarri espezifikoetan eta jarduketa eremu hauetan:              

a)    II. eranskina: Aukerak eta gaitasunak balio alorretan eraldatzea.

b)    III. eranskina: Enpresa jardueraren jarraipena sustatzea.           

c)    IV. eranskina: Enpresen arteko lankidetzarako dinamikak egituratzea.

d)    V. eranskina: Ekonomia zirkularra enpresa jardueraren balio kate osoan integratzea.

e)    VI. eranskina: Ekonomia sortzailea balioestea.

f)    VII. eranskina: Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) sustatzea eta enpresen balio sozial partekatua sortzea.      

g)    VIII. eranskina: Gipuzkoako ekosistema sozio-ekonomikoan ezagutza sustatu, sortu, transferitu eta partekatu.

h)    IX. eranskina: Merkataritza-sektorearen sostengu erresilientea, COVID-19ak sortutako krisiaren aurrean.

2. oinarria.  Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

2.1.  Eskaerek proiektu bat edo bat baino gehiago bil ditzakete, baina horietako bakoitzak II., III., IV., V., VI., VII., VIII eta IX eranskinetako 3. oinarrian zehaztu diren diruz laguntzeko jarduketa alorretakoa izan behar du.

Zuzenbidean baliozkoa den edozein bide bitartez entitate eskatzailearen ordezkaria dela egiaztatzen duen pertsonak sinatu behar du dirulaguntza eskaera.

2.2.  Deialdi bakoitzaren informazioa eta eskaeraren inprimakiak eskuragarri egongo dira Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren web orrian www.gipuzkoa.eus/web/ekonomia nahi duenarentzat.

2.3.  Eskaera orria eta atxikitzen den dokumentazioa, nagusiki, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren honako web orri honen bitartez aurkeztuko dira: http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa.

2.4.  Dena dela, eskaera orriak eta deialdian zehazten diren gainerako agiriak Gipuzkoako Foru Aldundiko erregistro elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira (https://
egoitza.gipuzkoa.eus).

2.5.  Deialdian finkatuko da eskaerak aurkezteko epea. 

2.6.  Eskaera egin duten entitateak ez daude beharturik Gipuzkoako Foru Aldundiari aurrez eman diren dokumentuak aurkeztera. Ondorio horietarako, interesdunak eskaera orrian zehaztu beharko du noiz eta zer administrazio-organoren aurrean aurkeztu zituen dokumentu horiek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluak zehazten duenari jarraituz. Dokumentazioa lortzea ezinezkoa den kasuetan, organo eskumena duen organoak eskatu ahal izango dio eskaera egin duen entitateari, edo aurkez dezala, edo, ezin badu, beste nolabait egiazta ditzala dokumentuan egiaztatu beharreko eskakizunak.     

2.7.  Eskaera orriak, edo harekin batera aurkeztutako agiriek, identifikazio daturik jasoko ez balute, akatsen bat izango balute edo daturen bat faltako balute, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 68.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hamar eguneko epea emango litzaioke eskatzaileari hutsegite horiek konpontzeko, eta ohartaraziko litzaioke, horrela egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, aipatutako legeak 21.1 artikuluan aurreikusitako eran emandako ebazpenaren ondoren.            

Nolanahi ere, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak proiektuak ebaluatzeko eta erabakitzeko beharrezkotzat jotzen dituen argibideak eskatu ahalko ditu.

Proiektuaren memorian ezingo da zuzenketarik egin. Nolanahi ere, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak memoriaren inguruko informazio argigarria eskatu ahal izango du behar bezala ebaluatu dezan.

2.8.  Entitate eskatzaileak baliozkotzat joko ditu Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak posta elektronikoaren bidez dirulaguntzaren eskaeran harremanetarako pertsona gisa identifikatutakoaren helbide elektronikora bidalitako komunikazio guztiak.

3. oinarria.  Dirulaguntza emateko prozedura.

3.1.  Laguntza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez. 

3.2.  Dirulaguntzak emateko prozedurari ofizioz ekingo zaio, eskudun den organoak onartu eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den deialdiaren bidez.

4. oinarria.  Finantzaketa.

4.1.  Emango diren dirulaguntzak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuko dira. Deialdian ezarriko dira dirulaguntzak finantzatzeko zein aurrekontu kreditu erabiliko diren.     

4.2.  Dirulaguntzen zenbatekoek inolaz ere ezingo dute diruz lagundutako jardueraren kostu osoa gainditu, ez hemen araututakoa baizik jasotzen ez dutenean, ez hemen araututakoarekin batera bestelako dirulaguntza, laguntza, sarrera edota baliabidea jasotzen dutenean.

5. oinarria.  Dirulaguntzen gehiengo ehuneko eta zenbatekoak.

5.1.  Dirulaguntza lerro bakoitzeko dirulaguntzen portzentajea eta gehieneko zenbatekoak jarduera eremu bakoitzaren oinarri espezifikoetan zehaztuko dira.

5.2.  Eskatzaileak aurkeztutako aurrekontua edota gerora aldatutakoa erreferentziatzat hartuko da dirulaguntzaren behin betiko zenbatekoa kalkulatzerakoan.

6. oinarria.  Prozedura ordenatu eta bideratzeko organo eskuduna.

6.1.  Ekonomia Sustapeneko Zerbitzuak bideratuko du prozedura.

6.2.  Aurkeztutako eskaerak aztertu eta ebaluatzeko, ebaluazio batzorde bat eratuko da, eta horretako kide izango dira honakoak:

Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia.

Ekonomia Sustapeneko zerbitzuburua.

Ekonomia Sustapeneko Zerbitzuko teknikari bat.

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko idazkari teknikoa.

6.3.  Batzorde horrek, nolanahi ere, bidezko aholkularitza eta txosten teknikoak eska ditzake, aurkeztu diren eskaerak modu egokian balioetsi ahal izateko.

7. oinarria.  Dirulaguntza emateko ebazpena.

7.1.  Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren egitura organiko eta funtzionala arautzen duen indarrean dagoen foru dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuari dagokio dirulaguntza emateko edo, kasua balitz, ukatzeko ebazpena ematea.

7.2.  Dirulaguntza emateko, edo kasua balitz, ukatzeko ebazpena entitate eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio. Edozein modutara, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko ditu emandako dirulaguntzak, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.

7.3.  Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea 6 hilekoa da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatuta, salbu deialdian bertan bere eragina beranduago hasiko dela aurreikusi. Gehieneko epe hori berariazko ebazpena jakinarazi gabe igaroko balitz, interesdunak legitimatuta egongo dira beraiek egindako eskaera ezetsitzat jotzeko isiltasun administratiboaz.

7.4.  Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran agertzen dena baino txikiagoa denean, organo eskudunak entitate onuradunari eska diezaioke eskaera birformulatzeko, konpromisoak eta baldintzak eman dakiokeen dirulaguntzara egokitu ahal izateko.

8. oinarria.  Entitate onuradunen betekizun eta konpromisoak.

8.1.  Entitate onuradunek dirulaguntzak onartzeak martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuak onartutako Erregelamenduak eta dirulaguntzen alorreko gainerako araudi aplikagarriak ezarritako betebeharrak betetzea dakar, baita oinarri orokor hauetan nahiz espezifikoetan ezartzen direnak ere.

8.2.  Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko da diruz lagundutako proiektuaren ondorioz egiten diren jakinarazpenetan, argitalpenetan eta zabalkunde jardueretan, hala agintzen baitu 2018ko ekainaren 26ko Diputatuen Kontseiluaren erabakiak, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera esparruetan 2018-2022 aldirako onartzen duenak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 149 zk. 2018ko abuztuaren 3koa).        

8.3.  Diruz lagundutako proiektuaren diseinu eta garapenean genero-ikuspegia gehitzea.

8.4.  Diruz lagundutako proiektuan bermatzea komunikazio eta argitalpen guztietan hizkeraren erabilera ez sexista.    

8.5.  Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak diruz lagundutako proiektu edo jardueren sustapen eta finantzaketari publizitate egokia ematea, Aldundiaren erakunde-irudiaren bidez zein finantzaketa publikoari eta esku-hartze publikoaren helburuari buruzko aipamenen bidez, horma-irudi, inprimatutako material, bitarteko elektroniko edo ikus-entzunezkoetan, eta beste edozein euskarritan, edo komunikabideetan egindako adierazpenen bidez.

8.6.  Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak ezartzen dituen ebaluazio baldintza guztietan parte hartu eta bete beharko dira; horien bitartez, jarduerak eta emaitzak eta inpaktuak neurtuko dira eraginkortasunetik eta eragimenetik.            

8.7.  Emandako dirulaguntzak ondasun inbentariagarriak erosteko erabiltzen badira, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 30.4. artikuluan ezarritakoa bete behar da.  

Horrenbestez, entitate onuradunak dirulaguntzaren xederako erabili behar du eskuratutako ondasun hori, gutxienez 5 urtetan erregistro publiko batean inskriba daitekeena bada, eta gutxienez 2 urtetan beste kasu guztietan.

8.8.  Dirulaguntza eman zenetik bost urteko epean, Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo helbide soziala, fiskala edo produkzio zentroetako zati nabarmen bat beste toki batera eramanez gero, dirulaguntza itzuli beharko da eta 15. oinarrian ezarritakoa aplikatuko da.

9. oinarria.  Diruz lagundutako jarduerak azpikontratatzea.       

Entitate onuradunek beste batzuekin hitzartu dezakete dirulaguntzaren xedeko jarduera osoa edo zati bat beraiek egitea, baldin eta martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 28. artikuluan ezarritako beharkizunak betetzen badira. Inolaz ere ezingo da azpikontratatu diruz lagundutako jardueraren kostua areagotuz jarduera horri ezer gehitzen ez diotenak.              

10. oinarria.  Bestelako dirulaguntzekiko bateragarritasuna ala bateraezintasuna.

10.1.  VIII. Eranskineko dirulaguntzei dagokiona izan ezik, dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak helburu bererako beste dirulaguntza, sarrera edo baliabiderekin, baita edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu nazional, europar edo nazioartekotik etortzen direnekin ere.

10.2.  VIII. eranskineko dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste edozein administraziok edo erakunde publikok nahiz pribatuk, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeetakoak, helburu bera lortzeko emandako diru laguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideekin, ekainaren 17ko 651/2014 Erreglamendu Orokorrak, kategorien araberako salbuespenari buruzkoak, aurreikusitako gehieneko kopurura arte.

10.3.  Oinarri hauen babesean jasotako dirulaguntzaz garatutako proiektua garatzeko beste dirulaguntzaren bat eskuratu edota eskatu duen onuradunak modu fidagarrian jakinaraziko dio zirkunstantzia hori Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuari.

11. oinarria.  Dirulaguntzak ordaintzea.

11.1.  Dirulaguntza, proiektua amaitutakoan ordainduko da, 13. oinarrian aurreikusitako justifikazioa aurkeztu eta gero.            

11.2.  Hala eta guztiz ere, ordainketa aurreratuak egin ahal izango dira, bermeen beharrik gabe, beharrezko finantzaketa gisara dirulaguntzari atxikitako jarduerak aurrera eraman ahal izateko, aintzakotzat hartuta zer helburu duen laguntzak, proiektuen sustapen eta ekimen programa, horien xedea izanik garatzea lehiakortasun jasangarriko eta lurralde edo sektorekako harremanetako eredu berriak, halako prozesuak sortzen baitira epe luzeko ikuspegi batekin eta zuzeneko inpaktu bat izango dutenak pertsonen ongizatean eta lurraldearen iraunkortasunean, zeintzuen izaera esperimentalak zailtzen baitu eskuragarritasuna finantza erakundeen barruan, prozesu horiek berekin baitakarte gauzatze aldi luzeak, zeintzuentzat beharrezkoa baita finantzaketa edukitzea hasieratik, egingarri eta bideragarri egin dezan haien garapena eta diruz lagundutako proiektuak hasi ahal izateko funtsen beharra kontuan hartuta, proiektu gehienak irabazi asmorik gabeko erakundeek enpresa txiki eta ertainetan inplementatuak baitira, zeintzuek finantza zailtasun handiak baitituzte dirulaguntzaren helburuak garatzeko, eta kontuan harturik aurreko esperientzietan proiektuek izan duten gauzatze maila. Dena den, entitate onuradunak aurretik eskatu eta zurituko du ordainketa aurreratuaren beharra. Laguntzaren aurrerakinak proiektuari ekiten zaionean eta hasiera hori behar bezala egiaztatuta dagoenean ordaindu ahal izango dira, betiere, aurrekontuetan baliabide nahikoa badago eta dirulaguntza osoaren % 60 gainditzen ez bada.    

Halaber, dirulaguntzaren izaerak hala justifikatzen duenean, bigarren ordainketaren aurrerakina egin ahal izango da, % 25ekoa, betiere lehen aurreratutako diru kopurua behar bezala eta dokumentuz zuritu bada, baliabide nahikoa badago eta diruz lagundutako jardueren gauzatze erritmoarekin eta aurkeztutako zuriketekin bat baldin badator.

11.3.  Salbuespen gisa, emandako dirulaguntza oso-osorik ordaindu ahal izango da proiektua edo jarduera amaitu baino lehen, diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finantzaketa moduan, horretarako banku edo finantza erakundearen abala aurkeztu beharko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren iritziz nahikoa dena. Eratu beharreko abal horren zenbatekoa ordainketa aurreratuarena, diruaren legezko interesa gehituta izango da.   

Abala indargabetu egingo da dirulaguntzaren xedeko proiektua amaitu dela deskargu tekniko, ekonomiko eta finantzarioz egiaztatzen denean, hain justu, 13. oinarrian aurreikusten den dokumentazioa aurkeztuta.

11.4.  Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 32. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, ezin izango da inolako ordainketarik egin entitate onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko edota entitate laguntzaileekiko betebeharrak betetzen ez dituen bitartean. Hori dela eta, ordaindu baino lehen, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak egiaztatuko du eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela. Horretarako, zuzenean eskatuko ditu datu horiek dagozkion organismo igorleetatik; hori posible izango ez balitz, eskatzaileari eskatu ahal izango zaio dagokion dokumentazioa aurkeztea.

11.5.  Ordainketa aurreratua eginez gero, entitate onuradunak pasibo gisa adierazi beharko du jasotako aurrerakina enpresaren kontabilitatean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari itzuli beharko dio aurrerakin horren itzulketa erabitzen duen ebazpenean horrela ezartzen bada.             

12. oinarria.  Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

12.1.  Diruz lagungarriak izango dira entitate eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalantzarik gabe lotuta daudenean.          

12.2.  Diruz lagungarriak izango diren kostuak jarduera eremu bakoitzaren oinarri espezifikoetan zehaztuko dira.

12.3.  Nolanahi ere, ez dira hautagarriak izango 300 eurotik beherako kostuak.

12.4.  Ez dira kostu hautagarriak izango onuradunarekin lotura duten pertsonei edo entitateei dagozkienak, salbuespen hauekin:

Merkatuko baldintza arrunten arabera egiten denean; eta            

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren baimena lortzen denean, oinarri arautzaile espezifikoetan adierazitako moduan.

12.5.  Kostu hautagarriak aztertzean eta erabakitzean, departamentuak alderdi hauek hartuko ditu kontuan: proiektuaren konplexutasun maila, espero den inpaktua, entitateak arlo horretan duen gaitasun profesionala, lehia egotea, eta, merkatuko balioa inoiz ere gainditu gabe.

13. oinarria.  Dirulaguntza zuritzea.

13.1.  Kasu guztietan, diruz lagundutako jarduera bukatu duela zuritu beharko du entitate onuradunak, baita diruz lagundutako jarduerak sortutako kostuak ere.

13.2.  Dirulaguntzaren xedeko proiektua edo jarduera hilabeteko epearen barruan zuritu behar da, eta epe hori diruz lagundutako proiektu edo jarduera hori gauzatzeko epea, urteko deialdian ezarriko dena, amaitzen denetik kontatuko da.

IX. eranskineko dirulaguntzen kasuan, justifikatzeko epea bi astekoa izango da, proiektua edo jarduera gauzatzeko aldia, urteko deialdian zehaztuko dena, amaitzen denetik zenbatzen hasita.

13.3.  Aurreko paragrafoan aipatu hilabeteko epearen barruan entitate onuradunak kontu zurigarria aurkeztu behar du honako dokumentuekin:

Jarduera memoria bat, dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko. Zer jarduera burutu den eta zer emaitza izan den adierazi behar da. Proiektua gauzatzerakoan sortutako agiri eta txosten guztiak sartu behar dira.

Memoria ekonomikoa, jardueren kostuak zuritzeko, honako eduki hau izango duena:

— Jardueraren kostuen zerrenda sailkatua, hartzekoduna eta dokumentua identifikatuz, baita zenbatekoa, horren jaulkipen data eta, beharko balitz, baita ordainketa data ere. Dirulaguntza aurrekontu baten arabera eman denean, gertatu diren desbideratzeak adieraziko dira.

— Fakturak edo merkataritzaren trafiko juridikoan froga baliokide diren edo administrazioan eragina duten dokumentuak, aurreko paragrafoan aipatutako zerrendan gehitu direnak, alegia, eta, beharko balitz, ordainduaren edo dudarik gabe konprometitu denaren dokumentazioa.

— Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko erabili diren bestelako sarrera edo dirulaguntzen xehetasunezko zerrenda, baita horien zenbatekoak eta jatorriak ere.

— Nominak eta 190 eredua, eta/edo Langileen Zerrenda Nominala-RNT barruko langile gastuak justifikatzeko. Langile autonomoen eta/edo bazkide kooperatibisten kasuan, RNT beharrean, dagokion Gizarte Segurantzaren edo antzeko entitatearen ziurtagiria.    

— Orduen txostenak, entitate eskatzaile, onuradun eta kontratatuetako parte-hartzaile bakoitzak proiektuari esleitutako arduraldi eta kostuen eguneko banakapena adierazita, garatutako fase eta eginkizunak oinarri hartuta.

— Entitate onuradunek ekipo ondasunen hornikuntzetan edo aholkularitza nahiz laguntza teknikoko enpresen zerbitzuetan 15.000 euro edo hortik gorako kostu subentzionagarriak egin badituzte, eskatutako hiru eskaintzen artean egindako hautaketa egiaztatzen duen agiria, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 30.3 artikuluari jarraikiz, non eta laguntzaren ezaugarri bereziengatik merkatuan nahikoa enpresa edo profesional ez dagoenean edo gastua dirulaguntza eskatu aurretik egin ez den.               


Aurkezten diren eskaintzen arteko hautaketa dirulaguntzaren justifikazioan aurkeztu beharko da, eta hautaketa egiteko eragimena eta ekonomia izango dira aplikatuko diren irizpideak. Proposamen ekonomikorik merkeena aukeratzen ez denean, erabakia berariaz justifikatu beharko da memoria batean.

Diruz lagundutako proiektuaren dokumentazio grafikoa, argazkiak edo ikus-entzunezkoak.

13.4.  Kostuak egiaztatzeko, jatorrizko agirien kopia elektroniko, informatiko edo telematikoa aurkeztuko da, betiere agiri horiek egiazkoak direla, osorik daudela eta gorde daitezkeela bermatzen bada.

13.5.  Dirulaguntza zuritzeko ezarrita dagoen epea oinarri honetan aipatzen den dokumentazioa aurkeztu gabe igarotzen bada, eskudun den organoak 15 eguneko epea eman ahalko dio entitate onuradunari dokumentazio hori aurkezteko. Epe gehigarri hori zurigarriak aurkeztu gabe igarotzen bada, 15. oinarrian aurreikusten diren ondorioak aplikatuko dira.        

13.6.  Onuradunak 4 urtez gorde behar ditu derrigorrez dirulaguntzaren xedeko izan den jarduera egin izanaren zurigarriak, hala nola jasotako funtsa erabili izanaren egiaztagiriak. Zurigarri horiek guztiak aurkezteko ezarrita dagoen aldia amaitzen den une berean hasiko da kontatzen epe hori.  

13.7.  Oinarri honetan adierazitako dokumentazioa aurkeztu ondoren, organo instruktoreak egoki diren egiaztapenak egingo ditu.

Egiaztapen horien bidez ondorioztatuko balitz diruz lagundutako jardueraren kostua emandako dirulaguntza baino txikiagoa izan dela, dirulaguntza doitu egingo da. Dirulaguntza zuritzeko baldintza guztiak edo batzuk ez direla bete edo dirulaguntzaren xedea ez dela zati batean edo osoan bete ondorioztatzen bada, onuradunari jakinaraziko zaio hori, egindako egiaztapenen emaitzekin batera. Halaber, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdutzat jotzeko prozedurari ekingo zaio edo, kasua balitz, 15. oinarrian aurreikusten den prozedurari, emandako dirulaguntza osoa edo zati bat itzularazteko.

14. oinarria.  Ebazpena aldatzea.

14.1.  Diruz lagundutako jarduera burutzeko ezarri den epea amaitu baino lehenago, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea eska dezake onuradunak, ezarritako epea luzatzeko, emandako zenbatekoa murrizteko, diruz lagundutako aurrekontu sailak aldatzeko edota jarduera osatzen duten ekintzak aldatzeko. Aldaketa horiek onar daitezke beren arrazoia ustekabeko zirkunstantzietan oinarritzen denean edota jarduera burutzeko premiazkotzat jotzen direnean, baldin eta dirulaguntzaren xedea edo helburua aldatzen ez bada eta beste pertsona batzuen eskubideak kaltetzen ez badira. 

14.2.  Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak ofizioz aldatu ahal izango du dirulaguntza emateko ebazpena, entitate interesdunari aurrez entzunda eta funtsak aplikatu aurretik, dirulaguntza emateko unean kontuan izandako baldintzak aldatu direla-eta ezinezkoa edo zaila denean erdietsi nahi den interes publikoa lortzea eta entitate onuradunari kalte ekonomikorik eragiten ez bazaio.

14.3.  Entitate onuradunak, dirulaguntzaren justifikazioan, aditzera ematen badu hainbat aldaketa gertatu dela dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan, aldaketa horietarako beharrezkoa zen baimen administratiboaren tramitera jotzeke, eta ikusten bada aldaketa horiek kontuan hartuz gero ebazpenaren emaitza agian beste bat izango zela, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak onartu ahal izango du aurkeztutako justifikazioa, baldin eta onartze horrek ez badu hirugarren pertsona batzuen eskubideak kaltetzea eragiten; dena den, horrek ez du onuraduna salbuesten Gipuzkoako Lurralde Historikoaren dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren arabera jar bide zaizkion zigorretatik.

15. oinarria.  Ez betetzeak eta itzulketak.

15.1.  Entitate onuradunak ez badu betetzen oinarri hauetan, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauan eta aplikagarriak diren bestelako araudietan ezarritako betekizun edo baldintzetako edozein, dirulaguntza jasotzeko eskubidea erabat edo zati batez galduko du, eta dirulaguntza osorik edo zati batez itzuli beharko du, dagozkion berandutze interesak ordaintzeaz batera, aipatutako Foru Arauaren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat. Osterantzean, honetatik ondoriozta daitezkeen erantzukizunak egokituko zaizkio, Foru Arau horretako 49. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ildotik.

15.2.  Ez betetzeak mailakatzeko, proportzionaltasun irizpideak erabiliko dira. Horiek organo izapidegileak aplikatuko ditu egindako lanen arabera eta proiektuaren osotasunari eta jasotako zenbatekoei begira.

15.3.  Diruz lagundutako jarduera edo proiektuarekin aurrera egitea ezinezkoa gertatzen denean edota interesatzen ez denean, bere bideragarritasun edo ezaugarriengatik, edota bestelako arrazoiren batengatik, horiek behar bezala zuriturik, dirulaguntza amaitzea edo etetea erabaki daiteke, betiere bi parteen adostasunaz.

15.4.  Borondatezko itzulketatzat jotzen da entitate onuradunak dirulaguntza ematen duen organoak eskatu gabe egiten duena.

Itzultzeko prozedura hasteko, idatzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuari, eta bertan, datu hauek sartu behar ditu, nolanahi ere:

Entitatearen izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

Ordezkariaren izen-abizenak eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

Borondatezko itzulketa egiteko arrazoien azalpena.     

Tokia eta data.

Sinadura.

Idatzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiaztatzeko itzulketa egin dela deialdiak zehaztutako finantza-erakundearen kontu zenbakian.        

Borondatezko itzulketa gertatzen denean, dagozkion berandutze interesak kalkulatu eta jakinaraziko ditu dirulaguntza ematen duen organoak.

16. oinarria.  Sustapen eta finantziazio publikoen eragina.

Ebaluazio-prozesu integral bat ziurtatu ahal izateko, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak, ahal den neurrian, Ogasun eta Finantza Departamentuarekin kontrastatuko ditu, entitate onuradunek baimena eman ondoren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 92.1.l) artikuluan xedatutakoaren arabera, laguntza-eskaeraren aurreko hiru ekitaldi fiskaletan eta ondorengo bost ekitaldietan, eragiketa-bolumenari eta negozio-zifrari, esportazio-bolumenari, % 5etik gorako akziodunen nortasuna eta zerga helbideari, 3.000 eurotik gorako entitate hornitzaileei, beste sozietate batzuetako partaidetzari (nortasuna, zerga helbidea, portzentajea), oinarrizko jardueraren epigrafe fiskalari, batez besteko plantillari, plantillaren soldata-kostuari; eta, sozietateen gaineko zergaren kuota efektiboari buruzko datuak.        

17. oinarria.  Europar Batasuna.

17.1.  Oinarri arautzaile hauen II, III, IV, V, VI eta VII. eranskinetan dauden laguntzak 2013ko abenduaren 18ko Europar Batzordearen 1407/2013 EB Erregelamenduan (abenduaren 24ko Europar Batasuneko Egunkari Ofizialean argitaratua), minimis laguntzak Tratatuko 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoan, xedatutakoa beteko dute. Europar Batasunak ezarritakoaren arabera, enpresa bakar bati emandako minimis laguntzak ezin dira guztira 200.000 eurotik gorakoak izan dagokion zerga ekitaldian eta aurreko bietan.      


17.2.  Laguntzaren eskatzaileak dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako beste «de minimis» laguntza batzuk aitortu behar ditu, erregelamenduak ezartzen duen gehieneko muga ez duela gainditzen frogatzeko.          

17.3.  Oinarri hauetako VIII. eranskineko dirulaguntzen esparrua izango da Europar Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendua (EB) (bereziki, 25. artikuluak), laguntza kategoria batzuk merkatu batuarekin bateragarri direla deklaratzen duen Itunaren 107 eta 108. artikuluak aplikatuta.               

17.4.  Oinarri hauetako IX. eranskinean jasotzen diren dirulaguntzak ez dira estatu-laguntzak, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107. artikuluan ezarritakoari jarraituz; izan ere, ez dute lehia faltsutzen edo horretarako mehatxatzen; ez dute enpresa jakin batentzat onura edo irabazirik suposatzen; ezta produkzio edo enpresa jakin batzuen alde egiten ere, beste batzuen kalterako.

18. oinarria.  Araubide juridikoa.

Oinarriotan ezarritakoaz gain, dirulaguntza hauei honako hauek aplikatuko zaizkie: Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua eta hori garatzeko Erregelamendua, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuz onartua, eta dirulaguntzen alorrean aplikagarria den gainerako araudia.

II. ERANSKINA

Aukerak eta gaitasunak balio alorretan eraldatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaile espezifikoak.   

1. oinarria.  Objektua.

Aukera berriak sortzea ahalbidetuko duten gaitasunak eta jarduerak sustatzea, jardueraren eraldaketa sustatuz, jarduera berrien eta enpresa-eredu iraunkor berrien balio-ekarpenaren bidez.

2. oinarria.  Entitate onuradunen baldintzak.

2.1.  Entitate onuradunak izango dira:

a)    Gipuzkoan kokatutako enpresak.

b)    Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak eta klusterrak.

c)    EAEn kokatutako enpresa elkarteak eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.

2.2.  Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipatzen den erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren adierazpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.               

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.           

2.3.  Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako debekuetan.            

2.4.  Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.5.  Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, abenduaren 28ko 14/2007 Legeak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.6.  2.3, 2.4 eta 2.5 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentura zuzenduko baita.

2.7.  Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren eta deialdia ebatzi aurretik titulartasuna aldatzen bada, entitate eskatzailearen izaera galduko da.         

Aldaketa eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen egiten bada, entitate titular berriak eskaera berri bat egin beharko du.

3. oinarria.  Dirulaguntzen xede diren jarduerak.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honako hauetarako eraldaketa-proiektuak garatzea izango da:

Negozioaren eskumenak eta/edo oinarrizko eskumenak identifikatzea, etorkizunean potentzial handiagoa izango duten enpresa aukerak garatzeko balioa sortzen dutenak (atzerrira konektatutako enpresaren ezagutza bereizgarria identifikatzea eta zentzuz ustiatzea).

Eskuin-ezkertia ikuspegia barne hartzen duen antolaketa-diseinua garatzea (egungo gaitasunak ustiatzeko potentzialtasuna, etorkizuneko garapenerako aukera berriak esploratzeari utzi gabe).

Barnekintzailetzako dinamikak ezartzea (enpresaren barruan aldeko testuinguru bat sortzea, pertsonen eta enpresen berezko gaitasunak aprobetxatzeko etengabeko dinamika baten bidez, bai barnekoa bai ingurunera irekia, negozio lerro edo jarduera ekonomiko berriak sustatzeko).       

Negozio aukera berriak sortzen dituzten dinamikak ezartzea, prospektiba eta aurreratze teknikak barne hartzen dituztenak (enpresan eta kanpoan dagoen ezagutza eta sormena modu intentsiboan erabiliz eta konbinatuz, aurrez kontrastatutako merkatu balioko proposamenetan).

Negozio ereduak balio erantsi handiagoko proposamenetara bideratzea, serbitizazioa barne –produktutik produktu eta zerbitzu binomiora doan eboluzioa–.

Eraldaketa eta dibertsifikazio irekiko egiturazko prozesuak diseinatzea (balioa eta ezagutza ematen duten kanpoko erakunde edo profesionalekin lankidetzan aritzeko eta konfiantza sortzeko prozesuak).

Bideragarri egitea jarduera produktiboak Gipuzkoara itzultzea (Reshoring), baldin eta aurrez azpikontratatutakoak, tokialdatutakoak edota Gipuzkoako enpresek EAEtik kanpo garatutakoak badira;

Ekonomia zirkularraren esparruan aukerak identifikatzea eta antolatzea, eta baita ere eko-diseinuaren eta eko-zerbitizazioaren esparruan.

Aukerak identifikatzea eta antolatzea, ekonomia sortzailearekin lotutako jarduerak txertatuz.

4. oinarria.  Proiektuak aukeratzeko irizpideak.

4.1.  Eskaerak hautatzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a)    Proposamenaren kalitatea (hartutako estrategiaren argitasuna eta izaera bereizgarria; proposatutako helburuen eta erabilitako metodologiaren eta tresnen arteko dimentsionamendu eta koherentzia egokia, eta programaren helburuekiko lerrokatze maila): 40 puntu gehienez.

b)    Eragina, alde batetik, enpresaren ikuspuntutik izango duena, merkatuetara sartzen, fakturazioan, eta enplegua finkatzen eta sortzen; eta, bestetik, lurraldearen ikuspuntutik, Gipuzkoako enpresa ehunean izan dezakeena: 30 puntu gehienez.

c)    Jasangarritasun hirukoitza hartzearekin duen harreman maila, eta antolaketa eraldaketa kalitatezko enpleguaren ikuspuntutik: 20 puntu gehienez.

d)    Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntu gehienez.

e)    Euskararen aldeko ekintza positiboak izatea: 5 puntu gehienez.

4.2.  Aurreko ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango dirulaguntza jasotzeko.

5. oinarria.  Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

5.1.  Barruko langileen kostuek ezingo dute gainditu kostu hautagarrien % 35a, eta gehieneko kostu hautagarria 35 euro/orduko izango da.

Pertsona bakoitzeko orduko kostua kalkulatzeko horrela egingo da:

Gizarte Segurantzako Kotizazio-Oinarria gertaera arruntak direla eta x 12 x 1,25 / urteko ordu kopurua.

Beste kotizazio-araubide batzuen mendeko pertsonei dagokienez, Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko oinarriarekin parekatutako oinarri bat hartuko da.

Gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzaren kotizazio oinarria kalkulatzeko datua, eskaera aurkezteko unean eskuragarri dagoen azken datua izango da.

Urteko ordu kopurua langileak, lan-hitzarmenaren arabera, urtean egin beharreko ordu-kopurua da, kasu bakoitzean lanaldiaren murrizketaren portzentajea kontuan hartuta, halakorik egonez gero. Besterik adierazi ezean urteko 1.720 ordu hartuko dira.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

5.2.  Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 euro/orduko gehienez.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

5.3.  Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta egonaldiei dagozkienak bakarrik.

5.4.  Zeharkako gastuak edo gastu orokorrak ez dira kostu hautagarriak izango, salbu enpresa elkarte eta klusterren kasuan; horietan, kostu hautagarri gisa, justifikazio beharrik gabe, diruz lagundu daitezkeen barneko langileen zuzeneko kostuen % 15a bakarrik hartuko da kontuan.

6. oinarria.  Dirulaguntzen gehiengo ehunekoak.

Dirulaguntzak kostu hautagarrien % 75 izango dira.

III. ERANSKINA

Enpresa jardueraren jarraipena sustatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaile espezifikoak.               

1. oinarria.  Objektua.

Enpresa jardueraren jarraipena sustatzea, enpleguari eustea eta Gipuzkoan enpresak sustraitzea.    

2. oinarria.  Entitate onuradunen baldintzak.

2.1.  Entitate onuradunak izango dira:

a)    Gipuzkoan errotutako enpresak.

b)    Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak eta klusterrak.

c)    EAEn kokatutako enpresa elkarteak eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.

2.2.  Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipatzen den erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren adierazpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.               

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

2.3.  Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako debekuetan.            

2.4.  Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.5.  Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, abenduaren 28ko 14/2007 Legeak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.6.  2.3, 2.4 eta 2.5 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentura zuzenduko baita.

2.7.  Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren eta deialdia ebatzi aurretik titulartasuna aldatzen bada, entitate eska     

Aldaketa eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen egiten bada, entitate titular berriak eskaera berri bat egin beharko du.

3. oinarria.  Dirulaguntzen xede diren jarduerak.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak eraldaketa proiektuak izango dira, eta helburu hauek izango dituzte:

Enpresaren ondorengotza eta/edo transmisioa planifikatzea.

Enpresaren hazkunde ez-organikorako estrategiak definitzea.

Enpresaren transmisioko prozesuak garatzea.

Belaunaldi erreleboa bermatzea.

Gobernu korporatiboko egiturak eta prozesuak sortzea eta horiek trebatzea.

4. oinarria.  Proiektuak aukeratzeko irizpideak.

4.1.  Eskaerak hautatzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a)    Proposamenaren kalitatea (hartutako estrategiaren argitasuna eta izaera bereizgarria; proposatutako helburuen eta erabilitako metodologiaren eta garatutako tresnen arteko dimentsionamendu eta koherentzia egokia, eta programaren helburuekiko lerrokatze maila): 40 puntu gehienez.

b)    Lortu beharreko inpaktua, enpleguaren sorrerari, mantentzeari eta kalitateari dagokienez: 30 puntu gehienez.

c)    Gipuzkoako enpresa sarean sortu beharreko inpaktua: 20 puntu gehienez.

d)    Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntu gehienez.

e)    Euskararen aldeko ekintza positiboak izatea: 5 puntu gehienez.

4.2.  Aurreko ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango dirulaguntza jasotzeko.

5. oinarria.  Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

5.1.  Barruko langileen kostuek ezingo dute gainditu kostu hautagarrien % 35a, eta gehieneko kostu hautagarria 35 euro/orduko izango da.

Pertsona bakoitzeko orduko kostua kalkulatzeko horrela egingo da:

Gizarte Segurantzako Kotizazio-Oinarria gertaera arruntak direla eta x 12 x 1,25 / urteko ordu kopurua.

Beste kotizazio-araubide batzuen mendeko pertsonei dagokienez, Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko oinarriarekin parekatutako oinarri bat hartuko da.

Gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzaren kotizazio oinarria kalkulatzeko datua, eskaera aurkezteko unean eskuragarri dagoen azken datua izango da.

Urteko ordu kopurua langileak, lan-hitzarmenaren arabera, urtean egin beharreko ordu-kopurua da, kasu bakoitzean lanaldiaren murrizketaren portzentajea kontuan hartuta, halakorik egonez gero. Besterik adierazi ezean urteko 1.720 ordu hartuko dira.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

5.2.  Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 euro/orduko gehienez.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

5.3.  Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta egonaldiei dagozkienak bakarrik.

5.4.  Zeharkako gastuak edo gastu orokorrak ez dira kostu hautagarriak izango, salbu enpresa elkarte eta klusterren kasuan; horietan, zeharkako kostu gisa, justifikazio beharrik gabe, diruz lagundu daitezkeen barneko langileen zuzeneko kostuen % 15a bakarrik hartuko da kontuan.

6. oinarria.  Dirulaguntzen gehiengo ehunekoak.

Dirulaguntzak kostu hautagarrien % 75 izango dira.

IV. ERANSKINA

Enpresen arteko lankidetzarako dinamikak egituratzeko dirulaguntzen oinarri arautzaile espezifikoak.            

1. oinarria.  Objektua.

Gaitasun lehiakorrak bultzatzea enpresen arteko lankidetzaren bitartez, proiektu jakin batzuk eta enpresa aukera berriak garatzeko dimentsio egokia (merkatuei erantzuteko ahalmena) lortzeko.

2. oinarria.  Entitate onuradunen baldintzak.

2.1.  Entitate onuradunak izango dira Gipuzkoan kokatutako eta lankidetza edota laguntza formularen baitako enpresak.            

2.2.  Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden, aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipatzen den erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren adierazpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.               

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.           

2.3.  Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako debekuetan.            

2.4.  Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.5.  Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, abenduaren 28ko 14/2007 Legeak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.6.  2.3, 2.4 eta 2.5 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentura zuzenduko baita.

2.7.  Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren eta deialdia ebatzi aurretik titulartasuna aldatzen bada, entitate eskatzailearen izaera galduko da.         

Aldaketa eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen egiten bada, entitate titular berriak eskaera berri bat egin beharko du.

3. oinarria.  Dirulaguntzen xede diren jarduerak.

Dirulaguntza jaso ahal izango dute enpresetan eraldaketa proiektu hauek garatzeko jarduerek:

Enpresen arteko lankidetzarako ereduak diseinatzea eta aplikatzea;

Enpresen dimentsio berriak sortzea;

Lankidetzan diharduten enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna handituko duten lankidetza proiektuak gauzatzea Ekonomia Sustapeneko Zuzendaritzaren eskumenen barruan.     

4. oinarria.  Proiektuak aukeratzeko irizpideak.

4.1.  Eskaerak hautatzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a)    Proposamenaren kalitatea (hartutako estrategiaren argitasuna eta izaera bereizgarria; proposatutako helburuen eta garatu beharreko ekintza, tresna eta metodologiaren arteko dimentsionamendu egokia eta koherentzia, eta programaren helburuekiko lerrokatze maila): 30 puntu gehienez.

b)    Lankidetzaren intentsitatea eta kalitatea (inplikatutako enpresak, enpresa eskatzaileak lankidetzako lan bezala –bai entitatearen barruan, bai hirugarren entitateekin batera– bere gain hartutako konpromisoak, eta garatutako partaidetza-prozesuak): 25 puntu gehienez.

c)    Lankidetzaren eragina, merkatuetara sarbidea izateko, fakturatzeko, bai eta enplegua finkatzeko eta sortzeko ere: 25 puntura arte.

d)    Aurkeztutako jardueraren garapenerako bideragarritasun finantzarioa: 10 puntura arte.

e)    Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.

f)    Euskararen aldeko ekintza positiboak izatea: 5 puntura arte.

4.2.  Aurreko ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango dirulaguntza jasotzeko.

5. oinarria.  Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

5.1.  Barruko langileen kostuen gehieneko kostu hautagarria 35 euro/orduko izango da.

Pertsona bakoitzeko orduko kostua kalkulatzeko horrela egingo da:

Gizarte Segurantzako Kotizazio-Oinarria gertaera arruntak direla eta x 12 x 1,25 / urteko ordu kopurua.

Beste kotizazio-araubide batzuen mendeko pertsonei dagokienez, Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko oinarriarekin parekatutako oinarri bat hartuko da.

Gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzaren kotizazio oinarria kalkulatzeko datua, eskaera aurkezteko unean eskuragarri dagoen azken datua izango da.

Urteko ordu kopurua langileak, lan-hitzarmenaren arabera, urtean egin beharreko ordu-kopurua da, kasu bakoitzean lanaldiaren murrizketaren portzentajea kontuan hartuta, halakorik egonez gero. Besterik adierazi ezean urteko 1.720 ordu hartuko dira.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

5.2.  Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 euro/orduko gehienez.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

5.3.  Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta egonaldiei dagozkienak bakarrik.

5.4.  Zeharkako gastuak edo gastu orokorrak ez dira kostu hautagarriak izango, salbu enpresa elkarte eta klusterren kasuan; horietan, zeharkako kostu gisa, justifikazio beharrik gabe, diruz lagundu daitezkeen barneko langileen zuzeneko kostuen % 15a bakarrik hartuko da kontuan.

6. oinarria.  Dirulaguntzen gehiengo ehunekoak.

Dirulaguntzak kostu hautagarrien % 75 izango dira.

V. ERANSKINA

Ekonomia zirkularra enpresa jardueraren balio kate osoan integratzeko dirulaguntzen oinarri arautzaile espezifikoak.

1. oinarria.  Objektua.

Gipuzkoako enpresa sarean balioa sortzea, enpresen eraldaketa eta ikuspuntu sistemiko eta partekatu baten garapena sustatzea, betiere ekonomia zirkularraren ikuspegitik.        

2. oinarria.  Entitate onuradunen baldintzak.

2.1.  Entitate onuradunak izango dira:

a)    Gipuzkoan kokatutako enpresak.

b)    Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak eta klusterrak.

c)    EAEn kokatutako enpresa elkarteak eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.

2.2.  Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipatzen den erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren adierazpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.               

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

2.3.  Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako debekuetan.            

2.4.  Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.5.  Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, abenduaren 28ko 14/2007 Legeak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.6.  2.3, 2.4 eta 2.5 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentura zuzenduko baita.

2.7.  Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren eta deialdia ebatzi aurretik titulartasuna aldatzen bada, entitate eskatzailearen izaera galduko da.         

Aldaketa eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen egiten bada, entitate titular berriak eskaera berri bat egin beharko du.

3. oinarria.  Dirulaguntzen xede diren jarduerak.

Diruz laguntzekoak izango dira ekonomia zirkularraren ikuspegitik balioa sortzeko diren eraldaketako proiektuak garatzeko jarduketak, honako helburu hauek dituztenak:

Gipuzkoako enpresen ezaugarri, behar, eta aukerei egokitutako estrategiak diseinatzea.

Enpresak eta/edo haien enpresa inguruneko eragileak barne hartzen dituzten lankidetza sareak sortzea, garatzea eta horietan parte hartzea.

Enpresa edo lurralde arloko gaitasunak eta balio-kateak identifikatu eta garatzea, baita horietan oinarritutako aukerak ere.

Negozio ereduak ekonomia zirkularrerantz bideratzea.

Ikuspegi zirkularra txertatzea balio kate osoan.

Bioekonomiaren enpresa bideragarritasuna.

Balio erantsiko negozio egokiak modelizatzea eta zabaltzea.

Balio proposamen berriak artikulatzea ekonomia zirkularrarekin hibridatuz.

4. oinarria.  Proiektuak aukeratzeko irizpideak.

4.1.  Eskaerak hautatzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a)    Proposamenaren kalitatea (hartutako estrategiaren argitasuna eta izaera bereizgarria; proposatutako helburuen eta garatu beharreko ekintza, tresna eta metodologiaren arteko dimentsionamendu egokia eta koherentzia, eta programaren helburuekiko lerrokatze maila): 40 puntu gehienez.

b)    Eragina, alde batetik, enpresaren ikuspuntutik izango duena, merkatuetara iristeari, fakturazioari, eta enplegua finkatu eta sortzeari dagokionez; eta, bestetik, lurraldearen ikuspuntutik, Gipuzkoako enpresa ehunean izan dezakeen eragina: 25 puntu gehienez.

c)    Lurralde eta/edo sektore garapenaren estrategiarekin bat egitea: 10 puntu gehienez.

d)    Lankidetzaren intentsitatea eta kalitatea (entitate eskatzaileak lankidetza lan gisa bai entitatearen barruan bai hirugarren entitateekin, hartutako konpromisoak, baita garatutako partaidetza prozesuak ere): 10 puntu gehienez.

e)    Garapen Jasangarriko Helburuak lortzen zer mailatan laguntzen duen: 5 puntu gehienez.

f)    Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntu gehienez.

g)    Euskararen aldeko ekintza positiboak izatea: 5 puntu gehienez.

4.2.  Aurreko ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango dirulaguntza jasotzeko.

5. oinarria.  Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

5.1.  Barruko langileen kostuek ezingo dute gainditu kostu hautagarrien % 45a, eta gehieneko kostu hautagarria 35 euro/orduko izango da.

Pertsona bakoitzeko orduko kostua kalkulatzeko horrela egingo da:

Gizarte Segurantzako Kotizazio-Oinarria gertaera arruntak direla eta x 12 x 1,25 / urteko ordu kopurua.

Beste kotizazio-araubide batzuen mendeko pertsonei dagokienez, Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko oinarriarekin parekatutako oinarri bat hartuko da.

Gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzaren kotizazio oinarria kalkulatzeko datua, eskaera aurkezteko unean eskuragarri dagoen azken datua izango da.

Urteko ordu kopurua langileak, lan-hitzarmenaren arabera, urtean egin beharreko ordu-kopurua da, kasu bakoitzean lanaldiaren murrizketaren portzentajea kontuan hartuta, halakorik egonez gero. Besterik adierazi ezean urteko 1.720 ordu hartuko dira.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

5.2.  Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 euro/orduko gehienez.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

5.3.  Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta egonaldiei dagozkienak bakarrik.

5.4.  Zeharkako gastuak edo gastu orokorrak ez dira kostu hautagarriak izango, salbu enpresa elkarte eta klusterren kasuan; horietan, zeharkako kostu gisa, justifikazio beharrik gabe, diruz lagundu daitezkeen barneko langileen zuzeneko kostuen % 15a bakarrik hartuko da kontuan.

6. oinarria.  Dirulaguntzen gehiengo ehunekoak.

Dirulaguntzak kostu hautagarrien % 80 izango dira.

VI. ERANSKINA

Ekonomia sortzailea balioesteko dirulaguntzen oinarri arautzaile espezifikoak.

1. oinarria.  Objektua.

Ekonomia sortzaileak eraldatzeko duen balioa sustatzea aukera eta balio erantsiko esparruak sortzeko eta garatzen laguntzeko.

2. oinarria.  Entitate onuradunen baldintzak.

2.1.  Entitate onuradunak izango dira:

a)    Gipuzkoan kokatutako enpresak.

b)    Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak eta klusterrak.

c)    EAEn kokatutako enpresa elkarteak eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.          

2.2.  Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipatzen den erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren adierazpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.               

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.           

2.3.  Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako debekuetan.            

2.4.  Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.5.  Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, abenduaren 28ko 14/2007 Legeak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.6.  2.3, 2.4 eta 2.5 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentura zuzenduko baita.

2.7.  Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren eta deialdia ebatzi aurretik titulartasuna aldatzen bada, entitate eskatzailearen izaera galduko da.         

Aldaketa eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen egiten bada, entitate titular berriak eskaera berri bat egin beharko du.

3. oinarria.  Dirulaguntzen xede diren jarduerak.

Diruz laguntzekoak izango dira ekonomia sortzailearen ikuspegitik balioa sortzeko diren eraldaketako proiektuak garatzeko jarduketak, honako helburu hauek dituztenak:

Enpresa proiektu eta/edo jarduera berriak bultzatzea ekonomia sortzailearen eremuan.

Pertsonetan oinarritutako diseinua txertatzea (erabiltzaileak eta bezeroak eraldatzeko prozesuak, enpresetako eragile aktibo gisa).

Ekonomia sortzaileak sortutako aukeretara egokitutako estrategiak diseinatzea.

Lankidetza sareak sortzea, garatzea eta/edo horietan parte hartzea.

Enpresa edo lurralde arloko gaitasunak eta balio-kateak identifikatu eta garatzea, baita horietan oinarritutako aukerak ere.

Sinergiak sortzea eta hibridatzea jarduera sektore desberdinen artean (ekonomia sortzailearen sektoreen artean eta ekonomia sortzailetik kanpo dauden sektoreen artean).

Balio erantsiko negozioak eta jardunbide egokiak modelizatzea.

Balio proposamen berriak egituratzea ekonomia sortzailearekin hibridatuz.

4. oinarria.  Proiektuak aukeratzeko irizpideak.

4.1.  Eskaerak hautatzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a)    Proposamenaren kalitatea (hartutako estrategiaren argitasuna eta izaera bereizgarria eta eraldatzailea, eta proposatutako helburuen eta garatu beharreko ekintzen eta metodologiaren arteko dimentsionamendu egokia eta koherentzia, eta programaren helburuekiko lerrokatze maila): 40 puntu gehienez.

b)    Eragina, alde batetik, enpresaren ikuspuntutik izango duena, merkatuetara iristeari, fakturazioari, eta enplegua finkatu eta sortzeari dagokionez; eta, bestetik, lurraldearen ikuspuntutik, Gipuzkoako enpresa ehunean izan dezakeen eragina: 25 puntu gehienez.

c)    Lurralde eta/edo sektore garapenaren estrategiarekin lerrokatzea: 15 puntu gehienez.

d)    Lankidetzaren intentsitatea eta kalitatea (entitate eskatzaileak lankidetza lan gisa bai entitatearen barruan bai hirugarren entitateekin, hartutako konpromisoak, baita garatutako partaidetza prozesuak ere): 10 puntu gehienez.

e)    Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntu gehienez.

f)    Euskararen aldeko ekintza positiboak izatea: 5 puntu gehienez.

4.2.  Aurreko ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango dirulaguntza jasotzeko.

5. oinarria.  Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

5.1.  Barruko langileen kostuek ezingo dute gainditu kostu hautagarrien % 45a, eta gehieneko kostu hautagarria 35 euro/orduko izango da.

Pertsona bakoitzeko orduko kostua kalkulatzeko horrela egingo da:

Gizarte Segurantzako Kotizazio-Oinarria gertaera arruntak direla eta x 12 x 1,25 / urteko ordu kopurua.

Beste kotizazio-araubide batzuen mendeko pertsonei dagokienez, Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko oinarriarekin parekatutako oinarri bat hartuko da.

Gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzaren kotizazio oinarria kalkulatzeko datua, eskaera aurkezteko unean eskuragarri dagoen azken datua izango da.

Urteko ordu kopurua langileak, lan-hitzarmenaren arabera, urtean egin beharreko ordu-kopurua da, kasu bakoitzean lanaldiaren murrizketaren portzentajea kontuan hartuta, halakorik egonez gero. Besterik adierazi ezean urteko 1.720 ordu hartuko dira.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

5.2.  Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 euro/orduko gehienez.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

5.3.  Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta mantenuei dagozkienak bakarrik.

5.4.  Zeharkako gastuak edo gastu orokorrak ez dira kostu hautagarriak izango, salbu enpresa elkarte eta klusterren kasuan; horietan, zeharkako kostu gisa, justifikazio beharrik gabe, diruz lagundu daitezkeen barneko langileen zuzeneko kostuen % 15a bakarrik hartuko da kontuan.

6. oinarria.  Dirulaguntzen gehiengo ehunekoak.

Dirulaguntzak kostu hautagarrien % 80 izango dira.

VII. ERANSKINA

Garapen Jasangarriko helburuak (GJH) sustatzeko eta enpresen balio sozial partekatua sortzeko dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri arautzaile espezifikoak.

1. oinarria.  Objektua.

Balio sozial partekatuaren sorrera sustatzea, Gipuzkoako enpresa jardueraren eraldaketan dimentsio ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa integratuz, GJHekin lerrokatuta.              

2. oinarria.  Entitate onuradunen baldintzak.

2.1.  Entitate onuradunak izango dira:

a)    Gipuzkoan kokatutako enpresak.

b)    Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak eta klusterrak.

c)    EAEn kokatutako enpresa elkarteak eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.

2.2.  Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipatzen den erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren adierazpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.               

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

2.3.  Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako debekuetan.            

2.4.  Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.5.  Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, abenduaren 28ko 14/2007 Legeak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.6.  2.3, 2.4 eta 2.5 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentura zuzenduko baita.

2.7.  Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren eta deialdia ebatzi aurretik titulartasuna aldatzen bada, entitate eskatzailearen izaera galduko da.         

Aldaketa eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen egiten bada, entitate titular berriak eskaera berri bat egin beharko du.

3. oinarria.  Dirulaguntzen xede diren jarduerak.

Diruz laguntzekoak izango dira gizarte balio partekatua sortzearen eremuan eta/edo garapen jasangarriko helburuen eremuan gauzatzen diren eraldaketa proiektuak, honako kasu hauetan bildutakoak:

Arlo sozialeko, inguruneko eta lurraldeetako behar, erronka eta aukerak asetzeko modu berriak bideragarriak egitea, ekonomiaren abantaila erlazionalak eta pertsonen, enpresen eta lurraldearen ahalduntzearen potentzialitateak optimizatuz.           

Enpresen estrategia eta balio-katea birdefinitzea, ekonomia, gizarte eta ingurumen dimentsioa txertatzeko.

Jarduera ekonomikoan Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) txertatzea.

Gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren jasangarritasuna integratzen eta garatzen duten antolakuntzako eta lurraldeko esku-hartze ereduak garatzea.

Enpresek gizartearekin eta lurraldearekin duten erantzunkidetasuna sustatzea.

Negozio eredu inklusiboak artikulatzea.

Jasangarritasun hirukoitzak, GJHek eta gizarte balio partekatuak sortzen dituzten aukeretara egokitutako estrategiak diseinatzea.

Lankidetza-sareak sortzea, garatzea eta/edo horietan parte hartzea.

Enpresa edo lurralde arloko gaitasunak eta balio-kateak identifikatu eta garatzea, baita horietan oinarritutako aukerak ere.

Enpresa proiektuak eta/edo jarduerak bideragarri egitea lanpostuen enplegu-gune berrien esparruan.

Balio erantsiko negozioak eta funtsezko ekonomiaren jardunbide egokiak modelizatzea.

4. oinarria.  Proiektuak aukeratzeko irizpideak.

4.1.  Eskaerak hautatzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a)    Proposamenaren kalitatea (hartutako estrategiaren argitasuna eta izaera bereizgarria eta eraldatzailea, eta proposatutako helburuen eta garatu beharreko ekintzen eta metodologiaren arteko dimentsionamendu egokia eta koherentzia, eta programaren helburuekiko lerrokatze maila): 30 puntu gehienez.

b)  Garapen Jasangarriko Helburuak lortzen zer mailatan laguntzen duen: 20 puntura arte.

c)    Eragina, alde batetik, enpresaren ikuspuntutik izango duena, merkatuetara iristeari, fakturazioari, eta enplegua finkatu eta sortzeari dagokionez; eta, bestetik, lurraldearen ikuspuntutik, Gipuzkoako enpresa ehunean izan dezakeen eragina: 15 puntu gehienez.

d)    Lurralde eta/edo sektore garapenaren estrategiarekin bat egitea: 15 puntura arte.

e)    Lankidetzaren intentsitatea eta kalitatea (entitate eskatzaileak lankidetza lan gisa, bai entitatearen barruan, bai hirugarren entitateekin, hartutako konpromisoak, baita garatutako partaidetza prozesuak ere): 10 puntura arte.

f)    Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.

g)    Euskararen aldeko ekintza positiboak izatea: 5 puntura arte.

4.2.  Aurreko ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango dirulaguntza jasotzeko.

5. oinarria.  Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

5.1.  Barruko langileen kostuek ezingo dute gainditu kostu hautagarrien % 45a, eta gehieneko kostu hautagarria 35 euro/orduko izango da.

Pertsona bakoitzeko orduko kostua kalkulatzeko horrela egingo da:

Gizarte Segurantzako Kotizazio-Oinarria gertaera arruntak direla eta x 12 x 1,25 / urteko ordu kopurua.

Beste kotizazio-araubide batzuen mendeko pertsonei dagokienez, Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko oinarriarekin parekatutako oinarri bat hartuko da.

Gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzaren kotizazio oinarria kalkulatzeko datua, eskaera aurkezteko unean eskuragarri dagoen azken datua izango da.

Urteko ordu kopurua langileak, lan-hitzarmenaren arabera, urtean egin beharreko ordu-kopurua da, kasu bakoitzean lanaldiaren murrizketaren portzentajea kontuan hartuta, halakorik egonez gero. Besterik adierazi ezean urteko 1.720 ordu hartuko dira.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

5.2.  Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 euro/orduko gehienez.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

5.3.  Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta egonaldiei dagozkienak bakarrik.

5.4.  Zeharkako gastuak edo gastu orokorrak ez dira kostu hautagarriak izango, salbu enpresa elkarte eta klusterren kasuan; horietan, zeharkako kostu gisa, justifikazio beharrik gabe, diruz lagundu daitezkeen barneko langileen zuzeneko kostuen % 15a bakarrik hartuko da kontuan.

6. oinarria.  Dirulaguntzen gehiengo ehunekoak.

Dirulaguntzak kostu hautagarrien % 80 izango dira.

VIII. ERANSKINA

Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoan ezagutza sustatu, sortu, transferitu eta partekatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaile espezifikoak.

1. oinarria.  Objektua.

Aldeko testuingurua sustatzea trantsizio ekologiko, sozial eta ekonomikoek eragingo dituzten aukerak sortzeko, eraikitzeko eta/edo aprobetxatzeko, ikerketaren, transferentziaren eta hedapenaren bidez, Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoa balio erantsi eta/edo jasangarriko gaitasun berrien garapeneko eta kalitatezko enpleguko eremuetara eramateko.

2. oinarria.  Entitate onuradunen baldintzak.

2.1.  Entitate onuradunak izango dira:

a)    Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartuak dauden eta Gipuzkoan kokatuta dauden entitateak.

b)    Gipuzkoan kokatutako enpresa-elkarteak eta klusterrak.

c)    EAEn kokatuta dauden eta Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituzten enpresa elkarteak eta/edo klusterrak.

d)    Dirulaguntzaren xede diren gaietan espezializatutako zerbitzu aurreratuen enpresak, Gipuzkoan kokatuak.

2.2.  Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipatzen den erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren adierazpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.               

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

2.3.  Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako debekuetan.            

2.4.  Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.5.  Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, abenduaren 28ko 14/2007 Legeak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.6.  Ezingo dira onuradun izan Europar Batasuneko Batzordeak dirulaguntza legez kontrakoa dela eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela aldez aurretik erabaki ondoren, laguntzak berreskuratzeko agindupean dauden enpresak; ezta krisian dauden enpresak ere, 651/2014 Erreglamenduak (EB) bere 2. artikuluaren 18. atalean egiten duen definizioaren arabera.

2.7.  2.3, 2.4, 2.5 eta 2.6 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentura zuzenduko baita.

2.8.  Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren eta deialdia ebatzi aurretik titulartasuna aldatzen bada, entitate eskatzailearen izaera galduko da.         

Aldaketa eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen egiten bada, entitate titular berriak eskaera berri bat egin beharko du.

3. oinarria.  Dirulaguntzen xede diren jarduerak.

3.1.    Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honako hauek izango dira:

a)    Funtsezko ikerketa proiektuak.

b)    Ikerketa industrialeko proiektuak.

c)    Garapen esperimentaleko proiektuak.

d)    Interes bereziko ekintza osagarriak: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko (ZTBES) erakunde bat, gutxienez, barne hartzen duten ekintzak, prospektiba eta zaintza azterlanak egiteko; eta lankidetza, transferentzia, dinamizazioa, sustapena, hedapena eta zabalkundea bultzatzeko ekintzak, funtsezko eta industria arloko ikerketa proiektuekin lotutako jardueretan.

3.2.  Diruz lagun daitezkeen jarduerak honako gai hauetara bideratuta egongo dira:

Balio erantsiaren aukera.

Jarduera ekonomikoaren jarraipena.

Enpresen arteko lankidetza.

Ekonomia zirkularra.

Ekonomia sortzailea.

Garapen jasangarria, GJH, gizarte-balio partekatua.

Enplegu-gune berriak.

3.3.    651/2014 Erregelamenduko (EB) 6. artikuluaren arabera, oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzak emango dira soilik laguntza jasoko duen enpresaren jardueran pizgarri efektua sortzen badute:

*  ETE baten kasuan, laguntzak pizgarri efektua duela ulertuko da, baldin eta enpresak proiektuan edo jardueran lanean hasi aurretik aurkeztu badu laguntza eskaera.             

*  Enpresa handiei dagokienez, laguntza batek pizgarri efektua duela ulertuko da baldin eta aurreko atalean ezarritako baldintza betetzeaz gain, entitateak bere eskaeran egiaztatzen badu laguntzak emaitza hauetakoren bat edo gehiago izango dituela:

— Laguntzari esker, proiektuaren edo jardueraren irismena nabarmen handituko da, edo

— Laguntzari esker, enpresa onuradunak proiektuan edo jardueran inbertituko duen zenbateko osoa nabarmen handituko da, edo

— Proiektuaren edo jardueraren exekuzio erritmoa nabarmen handituko da.

4. oinarria.  Proiektuak aukeratzeko irizpideak.

4.1.    Eskaerak hautatzeko, honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a)    Proposamenaren kalitatea (hartutako estrategiaren argitasuna eta izaera bereizgarria eta eraldatzailea, eta proposatutako helburuen eta garatu beharreko ekintzen eta metodologiaren arteko dimentsionamendu egokia eta koherentzia, eta programaren helburuekiko lerrokatze maila): 25 puntu gehienez.

b)  Garapen Jasangarriko Helburuak lortzen zer mailatan laguntzen duen: 15 puntu gehienez.

c)    Garatu beharreko ekintzek/ekimenek ikasitako ikasgaietan eta emaitzetan izan dezaketen eragina; hau da, Gipuzkoan ekonomia sustatzeko estrategiak eta programak orokortzea eta zabaltzea, garapen ekonomiko-sozialerako eta kalitatezko lanpostuak sortzeko eredu jasangarri batean: 15 puntu gehienez.

d)    Garatu beharreko ekintzen/ekimenen eragin potentziala, ikasitako ikasgaiei eta emaitzei dagokienez; hau da, orokortzea eta zabaltzea garapen ekonomiko-sozialeko eta kalitatezko lanpostuak sortzeko eredu jasangarri batera: 15 puntu gehienez.  

e)    Lurralde, eskualde/toki eta/edo sektore garapenaren estrategiarekin bat egitea: 10 puntu gehienez.

f)    Lankidetzaren intentsitatea eta kalitatea (entitate eskatzaileak lankidetza lan gisa bai entitatearen barruan bai hirugarren entitateekin, hartutako konpromisoak, baita garatutako partaidetza prozesuak ere): 10 puntu gehienez.

g)    Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.

h)    Euskararen aldeko ekintza positiboak izatea: 5 puntura arte.

4.2.  Aurreko ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango dirulaguntza jasotzeko.

5. oinarria.  Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

5.1.  Diruz lagunduko dira:

a)    Langileen kostu zuzenak, proiektuari lotutako lanetan ari diren neurrian (ikertzaileak, teknikariak, eta ikerketa lanetan aritzen diren beste langile batzuk, entitate eskatzailearen plantillakoak).

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.

b)    Kontratuzko ikerketak, eskuratutako ezagutzek, eta, kanpoko iturrien baimen bidez, erabateko eskumen baldintzekin, lortutako patenteek eragindako kostuak, eta baita ere proiektura bideratutako aholkularitza eta zerbitzu baliokideen kostuak.               

Proiektuari emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.

c)    Kanpoko aholkularitzaren eta zerbitzu baliokideen kostua (entitate parte hartzaileetako langileak ez diren laguntzaileak, eta proiektuaren oso espezializatuak diren zatien azpikontratazioa barne), betiere kanpoko iturriei erosita, zerbitzu horiek ikerketarako soilik eta modu jarraian erabiltzeko baldin badira, ezagutza teknikoak eta ikerketa ezagutzak barne.        

Proiektuari emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.

d)    Lan horretarako akreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko eragileen azpikontratazioaren kostuak.

Proiektuari emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.

e)    Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta egonaldiei dagozkienak bakarrik.

f)    Kostu orokorrak edo zeharkakoak: zeharkako kostu gisa konputatuko da diruz lagundu daitezkeen langileen zuzeneko kostuen % 15a.

g)    Lanabesen eta materialen kostuak, proiekturako erabiltzen diren neurrian; lanabesen eta materialen bizitza baliagarri osoa ez bada proiekturako erabiltzen, diruz lagungarritzat hartuko dira proiektuaren iraupenari dagozkion amortizazio kostuak, orokorrean onartutako kontabilitateko printzipioen arabera kalkulatutakoak.     

5.2.    Aurreko atalean aipatutako diruz lagungarriak diren gastuak 651/2014 Erregelamendu Orokorrak, kategorien araberako salbuespenari buruzkoak, 2 eta 25 artikuluetan ezartzen duenaren arabera interpretatuko dira.

6. oinarria.  Dirulaguntzen gehiengo ehunekoak.

6.1.    Laguntzen ehunekoak honako hauek izango dira:

a)    Funtsezko ikerketa proiektuen kasuan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100.

b)    Ikerketa industrialaren proiektuetan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50.

c)    Garapen esperimentaleko proiektuetan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 25.

d)    Interes bereziko ekintza osagarrietan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100 funtsezko ikerketa proiektuei lotuta badaude, eta % 50 ikerketa industrialeko proiektuei lotuta badaude. 

6.2.    Aurreko b), c) eta d) ataletan ezarritako ehunekoak % 80 gehitu ahal izango dira honelako kasuetan:   

*  Eskatzaileak enpresa ertainak direnean % 10, eta enpresa txikiak direnean % 20.

*  % 15 baldintza hauetakoren bat betetzen bada:           

Proiektuak benetako lankidetza behar izatea.

Enpresen artean, gutxienez bat ETE bada, edo bi estatu kideetan gutxienez garatzea, edo estatu kide batean eta EEEko erabakian alderdi kontratatzaile batean; aldi berean, enpresa batek ez du, bere kabuz, diruz laguntzekoak diren kostuen % 70 baino gehiago ordainduko.

Enpresa baten eta ikertzeko eta ezagutza hedatzeko zeregina duen organismo baten edo batzuen artean, horiek beren gain hartuko dute, gutxienez, diruz laguntzekoak diren kostuen % 10, eta beraien ikerketen emaitzak argitaratzeko eskubidea izango dute.

Proiektuaren emaitzak zabal hedatzea, hitzaldi, argitalpen, sarbide askeko datu-base, eta doako edo iturri irekiko programa informatikoen bitartez.

6.3.  Enpresaren tamaina zehazteko kontuan hartuko dira 651/2014 Erregelamenduaren (EB) I. eranskinean jasotako definizioak eta kalkuluak.

7. oinarria.  Sustapen eta finantziazio publikoen eragina.            

7.1.    Lagundutako eta kofinantzatutako ekintzen potentziala maximizatzeko eta, horrela, ekintza horien benetako eragina bermatzeko, prozesu eta emaitza onak eta garatutako jardunbide egokiak nahiz hobetzeko esparruak transmititzeko, baliabide publikoen erabilera mugatua errentagarri bihurtzeko modu egokian, eta etorkizuneko politika eta jardunbideetan eragina izateko; lagundutako proiektuak aprobetxamendu prozesu batean sartu ahal izango dira, bai Gipuzkoako Foru Aldundian erabakiak hartzeko ardura dutenei transmititzeko prozesu planifikatu batean, bai garatutako proiektuak lurraldeko enpresen eskura jartzeko prozesu batean, eta baita ere proiektu horien emaitzak onartzeko eta/edo aplikatzeko eskumena duten bitarteko eta azken erabiltzaileei zuzendutako dinamiketan –pertsona, entitate eta enpresak– eta horrela, Gipuzkoan enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea, jasangarritasuna eta lankidetza sustatzea.   

7.2.    Zabalkunde publikoko edozein ekitaldi egin aurretik, horren berri emango da, eta bertan parte hartzeko gonbida bidaliko da. Entitate onuradunak ekitaldi horien berri ez emateak ekar dezake emandako dirulaguntzaren % 10 itzularaztea, eta errepikatuz gero, dirulaguntza osoa.

7.3.    Proiektuek argitalpenetarako sarbide irekia bermatuko dute, lortutako emaitzak hobeto ustiatu eta zabaltzeko, Europar Batasunaren ikerketa jarraibideekin bat etorriz.        

IX. ERANSKINA

COVID-19ak sortutako krisiaren aurrean Gipuzkoako merkataritza-sektorearen sostengu erresilienteaz eusteko dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri arautzaile espezifikoak.

1. oinarria.  Objektua.

Gipuzkoako merkataritza-sektorean jarduteko helburua duten erakundeei laguntzea, Gipuzkoako Lurraldeko merkataritza mantentzeko eta berritzeko, eta COVID-19ak eragindako krisiaren aurrean hartutako neurriek eragindako nahasmendu sozio-ekonomikoari aurre egiteko jarduerak garatzen dituztenei.

2. oinarria.  Entitate onuradunen baldintzak.

2.1.  Entitate onuradunak izango dira Gipuzkoan kokatutako merkatarien elkarte edo federazioak (merkatariek bakarrik osatutakoak edo mistoak, hau da, beste profesional mota batzuk egotea onartzen dutenak), baldin eta haien jarduera eremua lurraldekoa bada (Gipuzkoa), eta Gipuzkoako Bazkundea.        

2.2.  Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako debekuetan.            

2.3.  Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.4.  Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, abenduaren 28ko 14/2007 Legeak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.5.  2.2, 2.3 eta 2.4 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentura zuzenduko baita.

2.6.  Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren eta deialdia ebatzi aurretik titulartasuna aldatzen bada, entitate eskatzailearen izaera galduko da.         

Aldaketa eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen egiten bada, entitate titular berriak eskaera berri bat egin beharko du.

3. oinarria.  Dirulaguntzen xede diren jarduerak.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak izango dira COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioak gainditzera bideratutako merkataritza sektoreko estrategiak eta planak birdefinitzea sustatzen duten ekimenak.

4. oinarria.  Proiektuak aukeratzeko irizpideak.

4.1.  Eskaerak hautatzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a)    Proposamenaren kalitatea (hartutako estrategiaren argitasuna eta izaera bereizgarria; proposatutako helburuen eta garatu beharreko ekintza, tresna eta metodologiaren arteko dimentsionamendu egokia eta koherentzia, eta programaren helburuekiko lerrokatze maila): 45 puntu gehienez.

b)    Eragina, alde batetik, enpresaren ikuspuntutik izango duena, merkatuetara iristeari, fakturazioari, eta enplegua finkatu eta sortzeari dagokionez; eta, bestetik, lurraldearen ikuspuntutik, Gipuzkoako enpresa ehunean izan dezakeen eragina: 20 puntu gehienez.

c)    Lurralde eta/edo sektore garapenaren estrategiarekin bat egitea: 15 puntu gehienez.

d)    Lankidetzaren intentsitatea eta kalitatea (entitate eskatzaileak lankidetza lan gisa, bai entitatearen barruan, bai hirugarren entitateekin, hartutako konpromisoak, baita garatutako partaidetza prozesuak ere): 10 puntu gehienez.

e)    Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.

f)    Euskararen aldeko ekintza positiboak izatea: 5 puntura arte.

4.2.  Aurreko ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango dirulaguntza jasotzeko.

5. oinarria.  Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

5.1.  Barruko langileen kostuek ezingo dute gainditu kostu hautagarrien % 75a, eta gehieneko kostu hautagarria 35 euro/orduko izango da.

Pertsona bakoitzeko orduko kostua kalkulatzeko horrela egingo da:

Gizarte Segurantzako Kotizazio-Oinarria gertaera arruntak direla eta x 12 x 1,25 / urteko ordu kopurua.

Beste kotizazio-araubide batzuen mendeko pertsonei dagokienez, Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko oinarriarekin parekatutako oinarri bat hartuko da.

Gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzaren kotizazio oinarria kalkulatzeko datua, eskaera aurkezteko unean eskuragarri dagoen azken datua izango da.

Urteko ordu kopurua langileak, lan-hitzarmenaren arabera, urtean egin beharreko ordu-kopurua da, kasu bakoitzean lanaldiaren murrizketaren portzentajea kontuan hartuta, halakorik egonez gero. Besterik adierazi ezean urteko 1.720 ordu hartuko dira.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

5.2.  Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 euro/orduko gehienez.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

5.3.  Ez dira gastu hautagarriak izango bidaiei eta egonaldiei dagozkienak.

5.4.  Zeharkako gastuak edo gastu orokorrak kostu hautagarriak izango dira, zeharkako kostu gisa, justifikazio beharrik gabe, diruz lagundu daitezkeen barneko langileen zuzeneko kostuen % 15a bakarrik hartuko da kontuan.

6. oinarria.  Dirulaguntzen gehiengo ehunekoak.

Dirulaguntzak kostu hautagarrien % 95 izango dira.

X. ERANSKINA

Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programako dirulaguntzen 2021eko deialdia.       

1.    Oinarri arautzaileak.

Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programako dirulaguntzen oinarri arautzaileak Diputatuen Kontseiluak 2021eko ekainaren 15eko Akordioaren bitartez onartutakoak eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoak dira.     

2.    Eskaerak aurkeztea.

2.1.  Eranskin gisa jasotzen den eskaera aurkeztu ahal izango dute II., III., IV., V. VI, VII, VIII. eta IX. eranskinetako 2. oinarria espezifikoan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten entitateek.

2.2.  Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2021eko uztailaren 19an, goizeko 12:00etan amaituko da.             

3.    Jarduerak gauzatzeko epea.

Dirulaguntzaren xede diren jarduketak laguntza eskatu ondoren hasi behar dira, urte naturalaren barruan, eta 2022ko ekainaren 17rako amaitu behar dira.

IX. eranskinaren kasuan, dirulaguntzaren xede diren jarduerak 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasi behar dira, eta 2021eko azaroaren 30erako amaitu.

4.    Ebazpena jakinarazteko bidea.

Dirulaguntza emateko, edo kasua balitz, ukatzeko ebazpena entitate eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio. Dena dela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 17. artikuluari jarraikiz.

5.    Finantzaketa.

Deialdi honen bidez emango diren dirulaguntzen zenbateko osoa 4.445.000,00 euro da. Zenbateko hori Gipuzkoako Lurralde Historikoko 2021eko aurrekontu orokorreko honako kontu sailetan eta ildo nagusietan banatuko da:     

a)    Milioi bat laurehun eta hogeita bost mila euro (1.425.000,00 €), aukerak eta gaitasunak balio alorretan eraldatzeko proiektuak finantzatzeko (II. eranskina):              

1 0410.100.470.00.23 2021: 455.903,00.

1 0410.100.481.00.17 2021: 109.097,00.

5 0410.100.470.00.23 2022: 661.000,00.

5 0410.100.481.00.17 2022: 199.000,00.

b)    Laurehun mila euro (400.000,00 €), enpresa jardueraren jarraipena sustatzeko proiektuak finantzatzeko (III. eranskina):

1 0410.100.470.00.27 2021: 163.182,00.

1 0410.100.481.00.14 2021: 36.818,00.

5 0410.100.470.00.27 2022: 170.000,00.

5 0410.100.481.00.14 2022: 30.000,00.

c)    Berrehun eta hirurogei mila euro (260.000,00 €), enpresen arteko lankidetzarako dinamikak egituratzeko proiektuak finantzatzeko (IV. eranskina):

1 0410.100.470.00.02 2021: 116.000,00.

5 0410.100.470.00.02 2022: 144.000,00.

d)  Zazpiehun eta hogeita bost mila euro (725.000,00 €), ekonomia zirkularra enpresa jardueraren balio kate osoan integratzeko proiektuak finantzatzeko (V. eranskina):

1 0410.100.470.00.19 2021: 202.500,00.

1 0410.100.481.00.11 2021: 202.500,00.

5 0410.100.470.00.19 2022: 160.000,00.

5 0410.100.481.00.11 2022: 160.000,00.

e)    Berrehun eta hirurogeita hamabost mila euro (275.000,00 €), ekonomia sortzailea balioesteko proiektuak finantzatzeko (VI. eranskina):

1 0410.100.470.00.04 2021: 82.365,00.

1 0410.100.481.00.06 2021: 32.635,00.

5 0410.100.470.00.04 2022: 120.000,00.

5 0410.100.481.00.06 2022: 40.000,00.

f)    Berrehun eta hirurogeita hamar mila euro (270.000,00 €), Garapen Jasangarria Helburuak (GJH) sustatzeko eta enpresen balio sozial partekatua sortzeko proiektuak finantzatzeko (VII. eranskina):

1 0410.100.470.00.22 2021: 84.000,00.

1 0410.100.481.00.19 2021: 42.000,00.

5 0410.100.470.00.22 2022: 96.000,00.

5 0410.100.481.00.19 2022: 48.000,00.

f)    Bostehun mila euro (500.000,00 €) Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoan ezagutza sustatu, sortu, transferitu eta partekatzeko proiektuak finantzatzeko (VIII. eranskina):      

1.0410.100.745.00.05 2021: 30.000,00.

1.0410.100.770.00.08 2021: 180.000,00.

1.0410.100.781.00.08 2021: 90.000,00.

5.0410.100.745.00.05 2022: 20.000,00.

5.0410.100.770.00.08 2022: 120.000,00.

5.0410.100.781.00.08 2022: 60.000,00.

f)    Bostehun eta laurogeita hamar mila euro (590.000,00 €), Gipuzkoako merkataritza-sektorearen sostengu erresilientea, COVID-19k sortutako krisiaren aurre egiteko proiektuentzat (IX. eranskina):

1 0410.100.481.00.21 2021: 590.000,00.

6.    Urteko lehentasunak.

6.1.  Honako hauek dira 2021eko ekitaldian II. eranskinean sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak:

ETEek garatzen dituzten edo haiek xedatutako proiektuak, batez ere enpresa txikiei.

Industria sektoreko eta industriari loturiko zerbitzuen sektoreko enpresen proiektuak.

Enpresen eskaintza dibertsifikatzen duten eta balio katean kokatzen duten proiektuak.

Kalitatezko enpleguari eustea eta haztea bermatzen duten proiektuak.

Ekonomia zirkularrarekin, industria aurreratuarekin eta biozientzia-osasunarekin, demografiaren erronkarekin eta ekonomia sortzailearekin zerikusia duten proiektuak.

6.2.  Honako hauek dira 2021eko ekitaldian III. eranskinean sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak:

— ETEek garatzen dituzten edo haiek hartzen dituzten proiektuak, batez ere enpresa txikiak.

— Industria sektoreko eta industriarekin lotutako zerbitzuetako enpresen proiektuak.

Enpresa jardueraren jarraipena ahalbidetuko duen hausnarketa estrategikoa.

Kalitatezko enpleguari eustea eta haztea bermatzen duten proiektuak.

6.3.  Honakoak dira 2021eko ekitaldian IV. eranskinean sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak:        

ETEek garatutako planak, batez ere, enpresa txikiek.  

Industria sektoreko eta industriarekin lotutako zerbitzuetako enpresen proiektuak.

Zenbait sektoreen hibridazioaren emaitza diren proiektuak.

Guztira 30 pertsona batzen dituen enpresen multzoei buruzko proiektuak.

Enpresen arteko lankidetza prozesu berriak.

7.    Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaeran honako informazioa sartu behar da:

a)    Laguntza eskatzen duen entitatearen datuak.

b)    Dirulaguntzaren xede den proiektuaren edo jardueraren deskripzio memoria, balorazio irizpideak aplikatzeko aukera ematen duena.

c)    Aurkeztutako proiektuaren xehetasunezko aurrekontua.

d)    Aitorpen erantzulea, deialdi honen eranskin gisa agertzen den ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere badagoena.

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak egiaztatuko du egunean dagoela zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan. Horretarako, zuzenean eskatuko die datu horiek dagozkion organismo igorleei; hori posible izango ez balitz, eskatzaileari eskatu ahal izango zaio, salbuespen gisa, dagokion dokumentazioa aurkeztea.

Eskaeran berariaz adierazi ahal izango dute egiaztapen automatikoaren aurka daudela; kasu horretan, Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako organo administratiboek emandako ziurtagiriak aurkeztu beharko diutzte.

8.    Borondatezko itzulketa.

Entitate onuradunak borondatezko itzulketa egin nahi badu, idatzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuari 15.4 oinarri orokorrean zehazten den moduan. Idatzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiaztatzeko itzulketa ES73 2095 0611 09 1061070594 kontuan egin duela.