2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA
ETA KIROL DEPARTAMENTUA

0910-261/2021 Foru Agindua, ekainaren 7koa, Ondare saria 2021. edizioaren deialdia egiten duena.

Ondare sariaren oinarri arautzaileak 2020ko azaroaren 3an onetsi ziren Diputatuen Kontseiluaren Erabakiaren bidez, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2020ko azaroaren 30n.

Hamargarren oinarriak kultura arloan eskumena duen departamentuko foru diputatu titularrari ahalmena ematen dio Ondare sariaren deialdiak onesteko, betiere oinarrietan aldaketarik egiten ez bada.

Lehenengo eta bigarren oinarri arautzaileen arabera, 2021eko edizio honek ezaugarri hauek izango ditu:       

— Modalitate bakarra: pertsona fisikoak.

— Sariaren zenbatekoa: 10.000,00 €.

Bestalde, bosgarren oinarri arautzaileak ezartzen du Hautagaiak aurkezteko epea eta lekua deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzekoan azalduko da.           

Ikusita zerbitzu teknikoen txostena, deialdia egiteko eskatzen duena, eta aurreko guztiarekin bat etorriz, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Diputatu honek, emandako eskumenak erabiliz, ondokoa,

ERABAKI DU

Lehena.    2021eko Ondare sariaren deialdia egitea.

Bigarrena.    Deialdi honek ezaugarri hauek izango ditu:

— Modalitate bakarra: pertsona fisikoak.

— Sariaren zenbatekoa: 10.000,00 €.

— Hautagaiak jasotzeko epea: 2021eko irailaren 6ra arte.               

Eta aurkezteko modua:

— Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatuari zuzendua eta hautagaiaren izenarekin batera aurkeztu behar dira, eskatutako abalak, eta merezimenduak, laugarren oinarrian ezarritakoari jarraituz.

— Bitarteko elektronikoen bidez egingo da Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus), erregistro elektronikoaren bidez.

Hautagaien betekizunak:

— Bakarrik pertsona fisikoak bizirik daudenak, Gipuzkoako kultura ondareari lotutako ibilbidea egiten ari direnak edo egin izan dutenak.

— Ezin izango da hautagairik proposatu legezko debekurik edo edozein motatako desgaikuntzarik badago, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea barne.              

Saria kudeatzen duen organoak egiaztatuko du azken alderdi hori, eta behar diren datuak zuzenean jasoko ditu erakunde igorleengandik. Hori ezinezkoa bada edo pertsona edo erakunde eskatzaileak horren aurka egiten badu, zerga betebeharrak eta Gizarte Seguratzarekin egunean dagoela egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.         

Hirugarrena.    Hamar mila eurotako (10.000,00 €) gastua baimentzea 1.0910.110.48001.01.2021 kontu sailaren kargura.

Laugarrena.    Epaimahaiaren osaera eta saria ematea edo hutsik aitortzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira bere garaian.

Bosgarrena.    Deaialdia egiteko Foru Agindu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Foru agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesdunek foru agindu honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegietan, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.           

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko foru diputatu honi, jakinarazpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke. 

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hori.

Donostia, 2021eko ekainaren 7a.—Iñaki Sainz Paredes, Departamentuko idazkari teknikoa.          (4050)