2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA
ETA KIROL DEPARTAMENTUA

0910/174/2021 Foru Agindua, 2021eko maiatzaren 28koa, Gipuzkoako agiri ondarea zaharberritzera zuzendutako dirulaguntzak emateko 2021. ekitaldiko dirulaguntzen deialdia egitea onartzen duena.     

2021eko maiatzaren 25eko Diputatuen Kontseiluko akordioaren bitartez, Ondare Historiko-artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuaren bitartez Kultura Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura emango diren dirulaguntzen oinarri arautzaileak onartu ziren.

Oinarri horiek Gipuzkoako ondare agiria zaharberritzeko dirulaguntza lerroa jasotzen dute.           

4. oinarri orokorrak jasotzen du dirulaguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko dela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako urteko deialdiaren bitartez. 

Aipatutako dirulaguntza lerroa Diputatuen Kontseiluak 2020ko martxoaren 3ko bileran onartutako 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan sartuta dago.           

Bidezko da, beraz, 2021ko ekitaldi honetako deialdia egitea.           

Horregatik guztiagatik, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatu honek,

ERABAKI DU

Lehenengo.    2021. ekitaldiko dirulaguntzen deialdia egitea, Gipuzkoako agiri ondarea zaharberritzera zuzendutako dirulaguntzak emateko.

Deialdi hori Foru Agindu honen eranskin gisa jaso da.   

Bigarren.    Deialdi horri aurre egiteko 34.000 euroko gastua baimentzea aurrekontuko egozpen hauen kargura:

Aurrekontu saila                                                                                                Zenbatekoak (€)

1.0910.100.761.01.03.2021                                               20.000,00

1.0910.100.780.01.03.2021                                                 7.000,00

1.0910.100.781.00.03.2021                                                 7.000,00

Foru Agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Hortaz, erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesatuek, Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegietan, argitalpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Bide hori erabili aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete partikularrek Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Foru Diputatuari, aipatutako egunetik hasita hilabeteko epean. Dena dela, egokitzat hartutako beste edozein aurkez daiteke.             

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hori.

Donostia, 2021eko maiatzaren 31.—Iñaki Sainz Paredes, idazkari teknikoa.   (3817)

ERANSKINA

Gipuzkoako agiri ondarea zaharberritzeko zuzentzen diren dirulaguntzen 2021ko deialdia.             

Lehena.    Oinarri arautzaileak.

Gipuzkoako agiri ondarea zaharberritzeko zuzentzen diren dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarriak, 2021eko Diputatuen kontseiluko akordio bitartez onartutakoak dira eta Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala honetan argitaratutakoak.

Bigarrena.    Laguntzen finantzaketa eta aurrekontua.

Baimendutako gastua, hogeita hamalau mila (34.000) eurokoa da, aurrekontu xedapen honekin:

Aurrekontu saila                                                                                                Zenbatekoak (€)

1.0910.100.761.01.03.2021                                               20.000,00

1.0910.100.780.01.03.2021                                                 7.000,00

1.0910.100.781.00.03.2021                                                 7.000,00

Hirugarrena.    Dirulaguntzak eskatzeko baldintzak eta horiek zuritzeko modua.

Diputatuen Kontseiluak 2021eko maiatzaren 25ean egindako bileran onartutako «Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historiko-artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuak kudeatzen dituen dirulaguntza lerroen oinarri arautzaile orokorrak eta berariazko oinarriak» agirian xedatzen dira.

Laugarrena.    Denbora eremua.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak deialdiak ezartzen duen urte naturalaren barruan gauzatu behar dira, hau da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

Bosgarrena.    Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

2021eko deialdi honetan, dirulaguntza horien eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epea bukatzen den eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun balioduna hartuko da azkeneko eguntzat.               

Eskaerak, ezarritako dokumentazioarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako eskuragarri dagoen berariazko formularioa erabiliz; bertan jasoko baitira espresuki aurkeztu beharreko agiri eta informazioak. Eskaerak aurkeztuko dira 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Erkidearenak, 14.2 eta 68.4 artikuluetan ezarritakoari jarraituz.          

Seigarrena.    Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiri eta informazioak.

6.1.    Eskaeraren formularioarekin batera, pertsona edo entitate eskatzaileek honako dokumentu hauek aurkeztu behar dituzte.

— Zaharberritu beharreko agiriaren edo agirien jabetza edo haien gainean eskubide errealen bat duela egiaztatzen duten agiriak. Eskubide erreal horiek agirien zaharberritze lanetan aritzeko aukera eman behar diote.

— Zaharberritu nahi den agiriari edo agiriei buruzko argibideak: hautapen hori egiteko arrazoiak, informazio historikoa, haiei buruzko argitalpenak …

— Agiria edo agiriak gordeta dagoen/dauden ingurumen eta instalazio baldintzei buruzko argibideak, gordailu lekuari dagokionez.

— Agiriak edo agiriek dituzten kalteak azalduko dituen txostena eta irudi fotografikoak, bere kontserbazio egoera behar den bezala erakusteko.        

— Proposatutako zaharberritze proiektua.

6.2.    Halaber aurkeztuko du, egin beharreko eskuhartzearen aurrekontu zehatza (dagokion BEZa barne).

— Dirulaguntzaren xede den zaharberritze lanerako gastu eta sarreren aurrekontua.

— Erakunde publikoek sustatutako proiektuetan, proposatutako esku hartze edo programarako aurtengo ekitaldian behar adinako kreditua dagoela ziurtatuko duen agiria.            

Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik (gehi dagokion BEZa) gorakoa bada obra gauzatzeko kostuaren kasuan, edo 15.000 eurotik (gehi dagokion BEZa) gorakoa ondasun horniduraren edo zerbitzu prestazioaren kasuan, onuradunak, gutxienez, hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu eta aurkeztu beharko ditu eskaera inprimakiarekin batera, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta diruz lagundu daitezkeen gastuen ezaugarri bereziak direla-eta merkatuan ez badago behar beste erakunde zerbitzua ematen edo hornitzen dutenak, edo gastua dirulaguntza eskatu aurretik egin bada.       


Aurkezten diren eskaintzak haren eskaeran azaldu behar dira, eta hautaketa egiteko, eragimena eta ekonomia izango dira aplikatuko diren irizpideak. Proposamen ekonomikorik merkeena aukeratzen ez denean, erabakia berariaz justifikatu beharko da memoria batean.

6.3.    Pertsona eta erakunde eskatzaileek ez dituzte edozein administraziotan lehenago aurkeztutako agiriak aurkeztu beharko. Ondorio horietarako, interesdunak eskaera formularioan adierazi beharko du zein egunetan eta zein organo edo bulegotan aurkeztu edo eman ziren dokumentu horiek, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 28.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Kasu horietan, dagozkion egiaztapenak egingo dira Euskadiko administrazioen segurtasunerako eta elkarreragintasunerako nodoaren bitartez (NISAE). Dokumentazioa lortzea materialki ezinezkoa den kasuetan, organo eskudunak pertsona edo entitate eskatzaileari eskatu ahal izango dio dokumentuak aurkezteko, edo, bestela, dokumentuan aipatzen diren betekizunak beste bitarteko batzuen bidez egiaztatzeko.            

6.4.    Eskabideak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak identifikazio datuak biltzen ez baditu, akatsen bat badu edo osatu gabe badago, pertsona edo erakunde eskatzaileari hamar eguneko epea emango zaio akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko dokumentuak aurkezteko, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 68.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Era berean, jakinaraziko zaio, horrela egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, aipatutako legearen 21.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera emandako ebazpenaren ondoren.

6.5.    Nolanahi ere, dirulaguntzak kudeatzen dituen organoak proiektuak behar bezala ebaluatzeko behar diren argibideak eskatu ahal izango ditu.

6.6.    Proiektuaren memoria ezin da zuzendu. Hala ere, dirulaguntzak kudeatzen dituen organoak egoki ebaluatzeko beharrezkotzat jotzen dituen agiri eta argibide guztiak eskatu ahal izango ditu.

Zazpigarrena.    Argitalpenak eta jakinarazpenak.

Prozedura honetako jakinarazpen eta izapide guztiak, ebazpena barne, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egingo dira, (https://egoitza.gipuzkoa.eus) dirulaguntzen atarian sartuta. Pertsona eta erakunde eskatzaileek baliozkotuko dituzte dirulaguntzak kudeatzen dituen organoak bidalitako komunikazio guztiak, hau da, dirulaguntza eskaeran identifikatutako kontaktuko pertsonaren helbide elektronikora emailez bidalitakoak.

Zortzigarrena.    Araudi aplikagarria.

Bere oinarri arautzaileetan ezarritakoaz gain, laguntza hauek Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak eta hori garatzeko onartutako erregelamenduak (2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretuak) arautuko dituzte.