3
TOKI ADMINISTRAZIOA

GETARIAKO UDALA

Iragarkia

Getariako Udalbatzarrak, 2021eko maiatzaren 25eko bileran ondorengoa onartu zuen:

«Ibilgailuentzako Aparkalekuen Udal Ordenantza» behin betiko onartzea.

2021eko martxoaren 30eko Udalbatzarraren erabakiz «Ibilgailuentzako Aparkalekuen udal Ordenantza» hasiera bateko izaeraz onartu zen.

Erabakia 2021eko apirilaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen eta alegazioak tarte-jartzeko epean, 2021eko maiatzaren 19a bitartean, alegazio idatzi bat jaso zen.     

Alegazioak onartu eta baztertzearen aldeko irizpena osatu zen eta horiekin behin betiko onartzea proposatu den testua aztertu eta onartu egin zen 2018ko irailaren 26an egindako Udalbatzarrean eta apirilaren 2ko 7/1985 Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 49.c) artikuluak dionarekin bat etorriz.

Onartutako ordenantzaren testu osoa iragarki honekin batera argitaratzen da, denen jakiterako eta indarrean sartu dadin, apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 70.2 artikuluan xedatua betez.        

Erabaki hau behin betikoa da eta amaitutzat ematen du administrazio-bidea. Hala nahi luketen pertsonek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute haren aurka Euskal Herriko Justizia Epaitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoetarako Aretoan, hura argitaratu ondoreneko bi hilabeteko epean.

Dena dela norbanakoek, aurrez, Berraztertze Errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute, hala nahi izanez gero, Udalbatza Osoaren aurrean, iragarki hau argitaratu ondoreneko egunetik hasi eta hilabeteko epean. Honelakoetan ezingo da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri harik eta berraztertze errekurtsoa berariaz erabakitzen edota haren presuntziozko ezespena gertatzen den arte. Eta hori guztia, egoki iritzitako beste edozein errekurtso jartzeko eskubidearen kalterik gabe.

Getaria, 2021eko maiatzaren 26a.—Haritz Alberdi Arrillaga, alkatea.              (3665)

Ibilgailuentzako Aparkalekuen Udal Ordenantza

HITZAURREA

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateratua onartzen duen urriaren 30eko, 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 7. artikuluaren b) letrak, honako hau ezartzen du udalerrien eskumenei dagokion arlo horretan: udalerriei dagokie: zirkulazio, hiri-bideen erabilerak, eta aparkalekuak erabiltzaile guztien artean modu ekitatiboan banatzea, bateragarri eginez, beharrezkoa den ibilgailuen zirkulazioa arina eta kaleen oinezkoen erabileraz, udal-ordenantzaren bidez arautzea, bai eta aparkaldi mugatuko neurriak ezartzea ere, aparkalekuen txandakatzea bermatzeko, arreta berezia jarriz mugikortasuna murriztua duten eta ibilgailuak erabiltzen dituzten pertsona desgaituen premiei, haien inklusioa errazteko.              

Ildo beretik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25.2.g artikuluak udalei esleitzen die, besteak beste, trafikoaren, ibilgailuen aparkalekuaren eta mugikortasunaren eskumena, bai eta hiri-garraio kolektiboarena ere. 

Ez da ahaztu behar Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 128. artikuluak toki-erakundeei esleitzen dien erregelamenduak egiteko eskumena.

Gainera, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 139. artikuluak honako hau xedatzen du gai jakin batzuetako arau-hausteen eta zehapenen tipifikazioari dagokionez:

«Toki-intereseko bizikidetza-harremanak eta beren zerbitzu, ekipamendu, azpiegitura, instalazio eta espazio publikoen erabilera behar bezala antolatzeko, toki-erakundeek, araudi sektorial espezifikorik ezean, arau-hausteen motak ezarri ahal izango dituzte, eta dagozkien ordenantzetan jasotako betebeharrak, debekuak edo mugak ez betetzeagatik zehapenak ezarri ahal izango dituzte, hurrengo artikuluetan ezarritako irizpideekin bat etorriz».

Aipatutako xedapenen babesean, araudi hau ematen da. Getariako Udalaren Ordenantza honen helburua zirkulazioa eta hiri-bideen erabilerak arautzea da, eta, horretarako, bateragarria da aparkalekuak erabiltzaile guztien artean modu ekitatiboan banatzea ibilgailuen zirkulazioaren beharrezko arintasunarekin, bai eta aparkaldi mugatuko neurriak ezartzea ere, aparkalekuen txandakatzea bermatze aldera, Getariako udalerrian.      

Horretarako, kontuan hartuta kaleen bide-azpiegituraren berezitasunak, udalerriaren errealitatea eta bertara doazen ibilgailuen kopurua, beharrezkoa da bide horiei tratamendu berezia ematea.

Udalak, araudi honen bidez, berariaz aurreikusten du ibilgailu motordunen sarbidea, egonaldia eta zirkulazioa adierazitako espazioetatik. Aparkaldia mugatua inplementatzen da.    

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluak erregelamendu-jarduera inspiratu behar duten printzipio batzuk ezarri ditu. Horrela, 5. atalean ezartzen du argi eta garbi definituko direla arau-ekimenen helburuak eta horien justifikazioa hitzaurrean edo zioen azalpenean; eta aukera emango dutela araudiaren hartzaile izan daitezkeenei parte-hartze aktiboa izan dezaten arauak egiterakoan.

Aurreko paragrafoetan erregelamendu-ekimen honen helburuak eta justifikazioa zehaztu dira. Eta bertan parte-hartze aktiboari dagokionez, 2019ko azaroaren 14tik abenduaren 18ra bitartean egindako parte hartze prozesu batean egituratu da, espedientean egiaztatuta geratu den bezala.

ESKUMENA, XEDEA, APLIKAZIO EREMUA

1. artikulua.    Eskumena.

Ordenantza hau Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 128. artikuluan jasotako ahalmenak baliatuz eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen eta Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Segurtasunari buruzko Legearen testu bateratua onartzen duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren babesean, ibilgailuen trafikorako espazio publikoen erabilera arautzeko udalerriei dagozkien eskumenak baliatuz onartu da. 

2. artikulua.    Xedea.

Xedapen honek, araututako eremuetan ibilgailu motordunen aparkatze denbora mugatzeko eta aparkatzea bera mugatzekoak, helburu hauek ditu:

1.    Xedapen hau aplikatu behar den kaleetatik ibilgailuak eta oinezkoak seguru ibil daitezen bermatzea.

2.    Getariako bizilagunei modu ordenatuan eta baketsuan hiriko saltokietara, etxebizitzetara, kultura eta hezkuntza zentroetara, erakunde publikoetara eta monumentu guneetara iristeko aukera ematea.

3.    Gunean hiri kalitate handiagoa lortzea.

3. artikulua.    Ordenantzaren aplikazio eremua.

1.    Seinale horizontal zein bertikalez seinaleztaturiko eremuetan.

2.    Trafikoari buruzko araudi berezi honen eraginpean dagoen eremua, Aparkaleku Mugatuko Gune (AMG) gisa definitutako eremua I. planoan jasotako eremuari dagokio.   

3.    AMG eremuan, hiru azpi-eremu bereizten dira: Alde Zaharra, Zabalgunea eta Portua. Hiru eremu hauek II. planoan mugatzen dira.

Getariako Portua izendatzen den eremua, Portuko gunearen jabari publiko gisa ezartzen da; Eusko Jaurlaritzarena da, eta, beraz, Getariako Udalak Eusko Jaurlaritzaren baimena edo ahalduntzea izanez gero soilik izango du gune honen arautzeak ondoriorik, honen mugaketa II. planoan jaso da. Gainera, araudiaren aplikazio eremua urteko bi denboraldietan desberdintzen da. Batetik urriaren 1etik maiatzaren 31 arte (III. planoa), eta bestetik ekainak 1etik irailak 30 arte (IV. planoa).  

4.    Aipatutakoetatik kanpo gelditzen diren eremuak ere 6. artikuluan definitutako señalizazioaren arabera arautuko da.

5.    Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko ediktuen taulan, gutxienez 15 egun aurretik, argitaratutako iragarkiaren bitartez gune bakoitzean araudi hau noiz jarriko den indarrean iragarriko da.

SARBIDEAK: BALDINTZAK ETA LEKUAK

4. artikulua.    Urriaren 1etik maiatzaren 31 arteko arauak Aparkatze Mugatuko Gunean (AMG), III. planoa.

Mugatutako eremu guztia ordenantza honen 6. artikuluan definitutako señalizazioaren arabera arautuko da.

Bat.    Alde zaharreko eremua.

— 1. gunea: Harritarte Pasabidea.

Plaza kopurua: 15.

Muga: gune honetan aparkatzeko gehienezko denbora 40 minutukoa izango da. Behin denbora hori igarota, 2 ordu pasa arte ezin izango da berriz aparkatu bertan. Ibilgailuen sartze-ateratze eta aparkatze denboraren kontrola kamera automatikoen bitartez egingo da.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:30etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara izango da aparkaldi mugatua. Larunbatetan, 08:30etatik 13:30etara. Larunbatetan 13:30etatik aurrera, igande eta jai-egunetan, debekatuta egongo automobilak aparkatzea. Ordu huetatik kanpo aparkamendua librea izango da.               

Salbuespenak: hiletak eta/edo bestelako jardunak tarteko, gune honetan aparkatzea mugatu edo debekatu ahal izango da.

Bi.    Zabalgunea.

— 1.gunea: Sahatsaga kalea, 3. zk.-ren aurrean.

Plaza kopurua: 5.

Muga: Araututako gunean ibilgailu baimendua gehienez 30 minutuz aparkatu ahal izango da. Behin denbora hori igarota, 2 ordu igaro arte ezin izango da berriz aparkatu araututako gunean.         

Ordutegia: astelehenetik larunbatera 09:00etatik 14:00etara da aparkaldi mugatua. Ordu huetatik kanpo aparkamendua librea izango da.

— 2. gunea: Balentziaga kalea 12 (Ulpiano eraikinaren ondoan).

Plaza kopurua: 4.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00ak eta 15:00ak artean, anbulatoriora edo haurtzaindegira joateko mugatutako gunean soilik aparkatu ahal izango da.

Muga: Baimendutako gehienezko denbora ordubetekoa izango da.

Ordu hauetatik kanpo aparkamendua librea izango da.    

— 3. gunea: Herrerieta kalea.

Plaza kopurua: 12.

a)    Herrerieta 2-4: 1 plaza.

b)    Herrerieta 10-12: 2 plaza.

c)    Herrerieta 14-16: 4 plaza.

d)    Herrerieta 21-23: 5 plaza.

Muga: gune honetan aparkatzeko gehienezko denbora 20 minutukoa izango da. Behin denbora hori igarota, 2 ordu pasa arte ezin izango da berriz aparkatu araututako gunean.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da aparkaldi mugatua. Larunbatetan, 08:00etatik 13:00etara. Larunbatetan 13:00etatik aurrera, igande eta jai-egunetan, aparkatzea egongo da. Ordu hauetatik kanpo aparkamendua librea izango da.

— 4. gunea: Magallanes kalea.

Pribatua den kale hau, publikfikazio prozesua pasa eta jabari publikoa bihurtzeko prozesua gainditu ostean librea izango da.

Hiru.  Getariako portuko eremua.

Sarbidea librea izango da guztientzat 6. artikuluak definitzen dituen señalizaziorako arauak kontuan izanik.

5. artikulua.    Ekainak 1etik irailak 30 arteko arauak Aparkatze Mugatuko Gunean (AMG), IV. planoa.

Eremu guztia ordenantza honen 6. artikuluan definitutako señalizazioaren arabera arautuko da.

Bat.    Alde zaharreko eremua.

— 1. gunea: Harritarte pasabidea.

Plaza kopurua: 15.

Muga: gune honetan aparkatzeko gehienezko denbora 40 minutukoa izango da. Behin denbora hori igarota, 2 ordu pasa arte ezin izango da berriz aparkatu araututako gunean.

Ibilgailuen sartze-ateratze eta aparkatze denboraren kontrola kamera automatikoen bitartez egingo da.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:30etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara izango da aparkaldi mugatua. Larunbatetan, 08:30etatik 13:30etara. Larunbatetan 13:30etatik aurrea, igande eta jai-egunetan, debekatuta dago automobilak aparkatzea.

Aurreko paragrafoan aipatutako ordutegietatik kanpo aparkalekuak baimenduentzako izango dira.

Salbuespenak: hiletak eta/edo bestelako jardunak tarteko ere gune honetan aparkatze a mugatu edo debekatu ahal izango da.

Bi.    Zabalgunea.

Ondorengo kaleak baimenduentzako aparkalekuak izango dira: Akerregi Kalea, Potzuaga Kalea, Erruera Kalea, Cristobal Balentziaga Kalea, Krixketaneko Iturrigaina Kalea eta Lormendi Aldapa Kalea.

Sahatsaga kaleko banaketa ikusteko IV. planoa begiratu.

Gune berezientzako arauak:

— 1. gunea: Sahatsaga kalea, 3. zk.-ren aurrean.

Plaza kopurua: 5.

Muga: Araututako gunean ibilgailua gehienez 30 minutuz aparkatu ahal izango da.

Ordutegia: astelehenetik larunbatera 09:00etatik 14:00etara izango da aparkaldi mugatua. Behin denbora hori igarota, 2 ordu igaro arte ezin izango da berriz aparkatu araututako gunean.

Aurreko paragrafoan aipatutako ordutegietatik kanpo 7. artikuluari jarraiki, baimenduentzako aparkalekuak izango dira.

— 2. gunea: Balentziaga kalea 12 (Ulpiano eraikinaren ondoan).

Plaza kopurua: 4.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00ak eta 15:00ak artean, anbulatoriora edo haurtzaindegira joate ko mugatutako gunean soilik aparkatu ahal izango da.

Muga: Baimendutako gehienezko denbora ordubetekoa izango da. Larunbat, igande eta jai-egunetan ordutegi honetatik kanpo baimenduentzat izango dira, 7. artikuluari jarraiki.

— 3. gunea: Herrerieta kalea.

Plaza kopurua: 12.

Muga: IV. planoan adierazitako hainbat lekuetan, aparkatzeko gehienezko denbora 20 minutukoa izango da. Behin denbora hori igarota, 2 ordu pasa arte ezin izango da berriz aparkatu araututako gunean.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da aparkaldi mugatua. Larunbatetan, 08:00etatik 13:00etara. Larunbatetan 13:00etatik aurrera, igande eta jai-egunetan, aparkatze a egongo da. 

a)    Herrerieta 2-4: 1 plaza.

b)    Herrerieta 10-12: 2 plaza.

c)    Herrerieta 14-16: 4 plaza.

d)    Herrerieta 21-23: 5 plaza.

Aurreko paragrafoan aipatutako ordutegietatik kanpo baimenduentzako aparkalekuak izango dira, 7. artikuluari jarraiki.

— 4. gunea: Magallanes kalea.

Pribatua den kale hau, publifikazio prozesua pasata, jabari publikoa bihurtzeko prozesua gainditu ostean, baimenduentzako aparkalekua izango da.

Hiru.    Aparkamendu kontrola, Getariako portuko eremua.

1.    Ekainaren 1etik irailaren 30 arte, Portuan horretarako jarritako txartel makinek emandako txartela jarri beharko dute erabiltzaileek (ibilgailuaren aurreko panelean) edota horretarako egokitutako aplikazio elektronikoan.             

a)    Aparkatuta ezin izango da aparkatzeko txartelean zehaztutako denbora baino gehiago egon.

b)    Getariako portuko eremuan doan aparkatzea ahalbideratuko duten bereizgarri bereziak eman ahalko dizkie Udalak bizilagunei eta Portuko jarduera bereziei lotutako taldeei, araudi honen 6. artikuluak ezarritakoaren bat etorriz. Bereizgarria ibilgailuko aurreko beiran itsatsita jarriko da, kanpo aldetik guztiz ikusten dela.           

c)    Esklusioak. Ondoko ibilgailuek ez dute txartelik jartzeko beharrik izango:

Motozikletak eta bizikletak, beti ere aparkaldi mugatuko seinaleztapenak dituzten guneak okupatzen ez badituzte eta beraientzat xedatutako guneetara mugatzen badira. Bere kategoria edo jardunerako udaleko baimenarekin gune erreserbatuetan aparkatutako ibilgailuek. Larrialdietarako ibilgailuek, anbulantziek, suhiltzaileek, Gurutze Gorriak, DYAk eta Poliziak, zerbitzua eskaintzen ari direnean.

Desgaitasuna duten pertsonentzako gordeta dauden aparkalekuetan, ibilgailuek 50/2016 Dekretuak jasotzen duen akreditazioa erabili beharko dute, beraientzat seinaleztatutako guneetan, dagokien zirkulazio baimenen titularrak desgaitasuna duten pertsonak badira eta ibilgailuak titularrak erabiltzen ari badira.

Aipatutako ordutegietatik kanpo aparkaleku libreak izango dira.

6. artikulua.    Seinaleak.

1.    Erabiltzaileek errazago ezagutu ahal izan ditzaten AMG osatzen duten bide publikoak, bai horizontalean bai bertikalki seinaleztatuko dira Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatuan ezarritakoaren arabera.

2.    III eta IV. planoan araututako guneak behar den modura seinaleztatuak egongo dira bertikalki nahiz horizontalki (ahal den neurrian). Bestetik, seinalizatutako koloreak horrela izango dira:          

— Librea: zuria.

— Baimendutakoak: zuriak eta R eta E letrekin.

— TAO: urdinez.

— Sahatsaga, Balentziaga eta Herrerieta: urdinez eta zuriz.

3.    Eremura sartzeko gune guztietan seinale bertikalak egongo dira, ibilgailu motordunentzako aparkatze mugatuko gune batean sartu direla adierazteko. Seinale horietan honako hau adieraziko da:

Ibilgailuen gehieneko abiadura 30 km/h-koa da.

Gidariek lehentasuna eman behar diete oinezkoei.

Aparkatze Mugatuko Gunean (AMG), mugatutako eremuetan baimendu gabeko motordun ibilgailuak ezin dutela aparkatu.

Plano adierazlea, mugatuko eremu osoa jasotzen duena.             

Motorrek, motozikletek, bizikletek, patinek, «Segwayek», patin elektrikoek edo antzekoek eremu horietan aparkatu ahal izango dute.

Era berean, aparkatze kontrolatuko guneko irteera puntuetan seinale bertikalak egongo dira, aparkatze mugatuko eremua uzten dela abisatzeko.

4.    Motorren guneetan bi gurpileko ibilgailuak soilik aparkatu ahal izango dute.           

5.    Patinete elektrikoak ezingo dira oinezkoen pasabideetatik ibili.

APARKATZE MUGATUKO GUNEAN BAIMENDUTAKOAK
APARKATZEKO MUGATUTAKO EREMUETAN APARKATZEKO BAIMENAK

7. artikulua.    Baimenak.

Bost kategoria maila bereziten dira: A, B, C, D eta E.

Baimen hauek eskatzeko Getariako Udal zerga, tasa eta zehapenen ordainketan egunera izan behar da.        

Baimen hauek urtero errebisatuko dira ofizioz, beraz urtebete naturaleko iraungipena izango dute.

Baimen mota bakoitza, jarraian ezarritako irizpideen arabera eskatu eta emango da:

— A kategoria.

A.1.  Getariako ibilgailuen erroldan helbideratuta dauden ibilgailuentzako baimenak.

1.    Automatikoki sartuko dira, ofizioz, Getariako Ibilgailuen Erroldan helbideratuta dauden ibilgailuentzako baimenak.              

2.    Aparkatze Mugatuko Gune osoan zehar (AMG) baimendutakoak aparkatu ahal izango dute.

3.    Ez dute ordaindu beharko baimen honengatik.

— B kategoria.

B.1.  Getarian erroldatutako bizilagunen jabetzako baina Getariako ibilgailuen erroldan ez dauden ibilgailuentzako baimenak.    

1.    Automatikoki sartuko dira, udalerriko bizilagunak bere jabetzako, baimendu nahi dituen ibilgailuarekin lotura egiaztatzeko agiriak aurkezten dituenean.               

2.    Aparkatze Mugatuko Gune osoan zehar (AMG) baimendutakoak aparkatu ahal izango dute.

3.    Ibilgailu bakoitzeko denboraldiko hogeita hamar euroko (30,00 €) kuota ordaindu behar du.

B.2.  Getariako udalerriko etxebizitza-jabeen ibilgailuetarako baimenak.

1.    Udalerriko etxebizitza baten jabeak eskatu ahal dezake, baita etxebizitzaren jabearen lehenengo graduko aurreko eta ondorengo ahaide zuzenek. Etxearen jabetza, ibilgailuarekiko lotura eta/edo lehen graduko ahaidetzaren dokumentuak aurkeztuko ditu.

2.    Aparkatze Mugatuko Gune osoan zehar (AMG) baimendutakoak aparkatu ahal izango dute.

3.    Aldez aurretik ibilgailu bakoitzeko denboraldiko hogeita hamar euroko (30,00 €) kuota ordaindu behar du.

B.3.  Etxebizitza bat gutxienez 30 eguneko alokairu errejimenean duten pertsonen ibilgailuentzako baimenak.

1.    Gutxienez 30 eguneko alokairu erregimenaren kontratoa izan beharko du. Alokairu kontratoa edo etxebizitzarekiko lotura aurkeztuko ditu eta baita baimena eskatu nahi duen eta ibilgailuaren arteko lotura ere. Etxe bakoitzeko gehienez bi baimen eskatu ahalko dira.

2.    Aparkatze Mugatuko Gune osoan zehar (AMG) baimendutakoak aparkatu ahal izango dute.

3.    Ibilgailu bakoitzeko denboraldiko hogeita hamar euroko (30,00 €) kuota ordaindu behar du.

— C kategoria.

C.1.  AMG eremuan 2. eta 3. sektoreko establezimenduetako titularren eta langileen ibilgailuentzako baimenak.

1.    AMG eremuaren barruan, kokatzen diren, 2 eta 3 sektoreko establezimenduetako jabeak eta langileak eskatu ahal dezakete. Baimen hori lortzeko, titularrak aurkeztu beharko du: Gizarte Segurantzako ITA zertifikatua edo autonomo izatearen ziurtagiria eta baimendu nahi den ibilgailuaren agiriak. Langile bakoitzeko ibilgailu bat izendatu ahalko da gehienez.

2.    Soilik Portuko Gunean aparkatu ahal izango dute, IV. planoan jasotako eremuan.

3.    Ibilgailu bakoitzeko hamabost euroko (15,00 €) kuota kobratuko zaie denboraldi bakoitzean.

— D kategoria.

D.1.  Zerbitzuak, obrak, mudantzak eta etxez etxeko konponketak.

1.    AMG-an etxez aldatzeko, obrak egiteko eta etxez etxeko konponketak egiteko lanak egiten dituzten industria eta merkataritza ibilgailuak dituzten enpresetako titularrek eskatu ahal izango dute. Baimen hori lortzeko, honako hauek aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera:

a)    Baimendu nahi den ibilgailuaren agiriak.

b)    Etxez aldatzearen eta etxez etxeko konponketen kasuan, egonaldia egin beharra egiaztatzen duen dokumentazioa.

c)    Obra-lizentziaren kopia edo erantzukizunpeko adierazpena, obren kasuan.

d)    Eskaera hori udal bulegoetan izapidetu beharko da, edo aurrez aurre, edo bide telematikoen bidez, aldez aurretik, edo Udaltzaingoaren bidez.

2.    Aparkatze Mugatuko Gune osoan zehar (AMG) baimendutakoak aparkatu ahal izango dute.

3.    Baimen honengatik ez da ordaindui behar.

— E kategoria.

E.1.  Egoera bereziak.

1.    Udalaren ustez, aurreko puntuetan jasotakoez gain bestelako egoerak gerta daitezke, eta egoera horiek, bereziki bereziak izateagatik, ez dira jaso baimen espezifiko batean. Horregatik, salbuespen gisa, araudi honek arautzen duen eremuan aparkatzeko baimen bereziak eman ahal izango dira.             

Interesdunak aparkatzeko baimena eskuratzeko arrazoiak eta bere ustez eskatutako baimena justifikatzen duten eta berariaz araututa ez dauden inguruabar bereziak arrazoituko ditu. Eskaera edozein udal erregistroren bidez izapidetu beharko da, eta Udaltzaingoaren Zuzendaritzari zuzendu beharko zaio. Eskatzaileak ez du aparkatzeko baimenik izango, harik eta baimenaren berrespena jaso arte. Kasu horretan, eskaera ezetsi egingo da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluan xedatutakoaren arabera.      
               

2.    Kasu bereziak izanik kasuan kasu zehaztuko da non aparkatu ahal izango den.

3.    Eguneko baimenak direnean ez da kuotarik ordainduko. Suertatu daitezken bestelako kasuetan egoeraren arabera aztertuko da baimena ematea ala ez.

8. artikulua.    Egiaztagiriak.

Baimen desberdinak lortzeko, honako hauek aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera, 7. artikuluan definitzen diren baimendu motaren arabera:

8.1.    B.2. baimenduak: Etxearen jabetza, ibilgailuarekiko lotura eta/edo lehen graduko ahaidetzaren dokumentuak aurkeztuko ditu.            

8.2.    B.3. baimenduak: Alokairu kontratoa edo etxebizitzarekiko lotura aurkeztuko ditu eta baita baimena eskatu nahi duen eta ibilgailuaren arteko lotura ere.         

8.3.    C.1. baimenduak: Gizarte Segurantzako ITA zertifikatua edo autonomo izatearen ziurtagiria eta baimendu nahi den ibilgailuaren agiriak.

8.4.    D.1. baimenduak:

a)    Baimendu nahi den ibilgailuaren agiriak.

b)    Etxez aldatzearen eta etxez etxeko konponketen kasuan, egonaldia egin beharra egiaztatzen duen dokumentazioa.

c)    Obra-lizentziaren kopia edo erantzukizunpeko adierazpena, obren kasuan.

d)    Eskaera hori udal bulegoetan izapidetu beharko da, edo aurrez aurre, edo bide telematikoen bidez, aldez aurretik, edo Udaltzaingoaren bidez.

8.5.    E baimenduak: Interesdunak aparkatzeko baimena eskuratzeko arrazoiak eta bere ustez eskatutako baimena justifikatzen duten eta berariaz araututa ez dauden inguruabar bereziak arrazoituko ditu.

8.6.  Udalak, kasu ezberdinen justifikazioak hala beharko balu, artikulu honetan jasotzen diren agiriez gain, beharrezkoa den dokumentazioa eskatu ahalko du.

KONTROLA, ZAINTZA ETA ESKAERAK

9. artikulua.    Baimenak aztertzea eta kontrolatzea.

1.    Baimenak emateko alderdi teknikoak eta administratiboak Getariako Udaltzaingoaren Arloari dagozkio.

2.    Era berean, Udaltzaingoaren bitartez, zaintza, diziplina, behin-behineko baimenak ematea egingo da.

3.    Aldian behingo kontrolak egingo dira Aparkatze Mugatuko Gunean (AMG) aparkatzeko baimenen baldintzak betetzen direla egiaztatzeko. Horretarako, baimena proposatzen duten eskatzaileei edo organoei eskatu ahal izango zaie betetze hori justifikatzeko dokumentazioa.

10. artikulua.    Baimena eskatzeko eta berritzeko eskaera.

1.    Interesdun pertsona fisiko edo juridiko guztiek, baimena telematikoki egiten badute, edozein baimen-mota eskatu aurretik, alta eman, identifikatu eta autentifikatu beharko dira Getariako Udalak herritarren eskura jartzen duen komunikabide pertsonal birtual eta pribatuan.  

Eragiketa hori egiteko, pertsona juridikoek Getariako Udalak onartutako identifikazio sistema izan beharko dute.         

Hala eskatzen duten pertsona fisikoentzat, haiek behar bezala identifikatu ahal izateko, prozedura bat jarriko da interesdunen eskura.

2.    Sistemako altak eta baimen iraunkor edo noizbehinkakoen eskaerak, xedapen honetan kasu bakoitzean ezartzen den dokumentazioarekin batera aurkeztuko dira, honako online bitarteko hauen bidez:

Udal-bulegoetara joanda.

Horretarako prestatutako posta elektronikoan.

Udalak etorkizunean ezarriko dituen bitartekoen bidez.              

3.    Arrazoi justifikatuengatik 2. puntuan aurreikusitako bideetatik egin ezin diren presazko, behin-behineko edo unean uneko eskaerak ezohiko izaeraz egin ahal izango dira Getariako Udaltzaingoaren bitartez.

11. artikulua.    Baimena galtzea.

1.    Baimena emateko oinarri izan ziren datuak edo baldintzak aldatuz gero, titularrak nahitaez jakinarazi beharko du, baimena luzatu edo eten den egiaztatzeko. Hala ere, egiaztapen hori, ahal bada, ofizioz egingo da aldian-aldian, eta dagoeneko eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten baimenak baliogabetuko dira. Ofizioz egiaztatzeak ez du salbuesten baimenaren titularra lehen aipatutako aldaketak jakinaraztetik.            

2.    Eremu horien funtzionamendua arautzen duten arauak behin eta berriz betetzen ez badira, espediente bat egingo da, eta baimena aldi baterako edo behin betiko errebokatuz ebatzi ahal izango da espediente hori.

ZEHAPEN ARAUBIDEA

12. artikulua.    Arau hausteak.

1.    Ordenantzaren arau-haustea, eta bere garapenerako emandako xedapenena, trafiko eta zirkulazio antolamendu arauen arau-haustetzat joko da eta ezarritako lege prozedurari jarraiki zigorra ezarriko da.          

2.    Ibilgailuaren titularrak, hala eskatutakoan, arau-haustea egin duen gidaria identifikatzeko betebeharra du.               

Lehena: Arau hausteak.

a)    Aparkamenduan zehaztutako aparkatze denbora gainditzea.

b)    Aparkatzeko gehienezko denbora igaro eta, horretarako ezarritako epea pasa gabe, gune berean berriro aparkatzea.               

c)    Ordenantza honetan jasotako edozein bereizgarri behar den modura ez erabiltzea.

d)    Bereizgarria emateko ezinbestekoa zen baldintzaren bat betetzeari utzi eta Udalari horretarako zehaztutako epean ez jakinaraztea.

e)    Bereizgarriari dagokion ibilgailuaren jabetza transferitu ostean bereizgarria erabiltzen jarraitzea.

f)    Ordenantza honetan ezarritako aparkatze mugatuko eremuetan baimenik gabe aparkatzea.

g)    Ordenantza honetan jasotako bestelako edozein baldintza ez betetzea.

Bigarrena: Zigorrak.

1.    Araututako eremuetan aparkatzeari buruzko arauak ez betetzeak, arau hauste arintzat joko dira, eta 60 euroko isuna jarriko da baimenik gabe aparkatzeko arauak ez betetzeagatik; ehuneko berrogeita hamarreko hobaria ezarriko da, jakinarazpena egiten denetik hogei eguneko epean ordaintzen bada, eta edozein helegite edo administrazio bideko errekurtsoa ekintzatan atzera egin edo uko egin izanaren baldintzapean.           

2.    Arau-hauste larritzat joko da araututako eremuetan aparkatzeari buruzko arauak ez betetzea, berrerortzea denean. Arau hauste larriengatiko isuna 200,00 eurokoa izango da, eta ehuneko berrogeita hamarreko hobaria izango du, baldin eta isuna jakinarazten denetik hogei eguneko epean ordaintzen bada, zehapenaren aurkako administrazio-bideko edozein ekintza edo errekurtsori uko egiteko baldintzapean.

3.    Gainerako arau hausteak Trafiko Legearen eta Zirkulazio Erregelamendu Orokorraren arabera kalifikatuko dira, edo Bide Publikoko Polizia arautzen duen Udal Ordenantzaren arabera, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean araututako prozeduraren arabera izapidetuko dira.

4.    Azaldutakoa ez da eragozpen izango Ordenantza hau betetzeari lotuta dauden edo ez dauden ondasun publikoei sor dakizkiekeen kalte galerengatik kalte ordainak emateko.          

13. artikulua.    Organo eskudunak.

Getariako Udaleko Alkatetza da prozedura hasteko eta ebazteko organo eskuduna, eta Getariako Udaltzaingo buruari dagokio horren instrukzioa egitea.

14. artikulua.    Subjektu erantzuleak.

1.    Ordenantza honetan egiten diren arau hausteen erantzule izango dira, arau hausle gisa identifikatzen diren ibilgailuen titularrak.

2.    Hala badagokio, horien ardura izango da ibilgailua aparkatu zuen pertsona identifikatzea, eta pertsona hori izango da salatutako arau-haustearen erantzulea.

3.    Getariako Udaltzaingoko langileek ordenantza honetako xedapenak hausteagatik pertsonalki jartzen dituzten salaketen erantzule izango dira une horretan ibilgailua gidatzen ari diren pertsonak.

15. artikulua.    Sartzeko, egoteko eta aparkatzeko baimenak baliogabetzea.

1.    Behin baino gehiagotan gertatzen bada, eta Udaltzaingoak proposatutako txostena egin ondoren, emandako baimenak baliogabetu ahal izango dira.

2.    Ondorio guztietarako, berrerortzetzat joko da interesduna urte naturalaren barruan ordenantza honetako xedapenei berariaz egindako hiru arau hauste baino gehiagorengatik zehatua izan denean.

3.    Errebokazioa arrazoitua izan beharko da, eta, nolanahi ere, interesduna hamabost egun balioduneko epean, bere eskubidea defendatzeko egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan entzun ondoren hartuko da.

16. artikulua.    Zehapen prozedura.

1.    Aurreikusitako zehapenak, nolanahi ere, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako printzipioei eta zehapen prozedurari hertsiki lotuta ezarriko dira, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko xedapen aplikagarrietatik ondorioztatzen diren berezitasunekin.   

2.    Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 96.5 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, alkateak zehapen prozeduraren izapidetze sinplifikatua egitea erabaki ahal izango du, arau-haustea arintzat jotzeko nahikoa judizio elementu daudela uste badu, eta interesduna ezin izango da aurka agertu berariaz.   

Xedapen indargabetzailea.

Ordenantza hau indarrean jartzean, indargabetuta geratuko dira bere xedapenen aurka doazen maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak. Ondorioz, baliogabetzen da 7/2019, uztailaren 24ko, Getariako udalerriko gune jakinetan ibilgailuen aparkatze denbora mugatzeko ordenatnza arautzailea.

Azken xedapena.

Ordenantza honek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik sortuko ditu ondorio juridikoak.