2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA
ETA KIROL DEPARTAMENTUA

Garapenerako lankidetzarako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokor eta espezifikoak, eta 2021 ekitaldiari dagokion deialdia.       

Diputatuen Kontseiluak, 2021eko maiatzaren 11n egindako batzarraldian, besteak beste, honako erabaki hau hartu du:

Gipuzkoako Foru Aldundia garapenerako lankidetzarekin konprometituta dago azken legealdi hauetan, eta beharrezkotzat jotzen du konpromiso hori indartzea, eta, era berean, esparru estrategiko bat ezartzea bere jarduketa bideratzeko alor horretan. Aipatutako esparru horren premia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kudeaketako Plan Estrategikoak 2021-2023 epealdirako oinarritzat hartu dituen funtsezko bi printzipiorekin lotua dago: elkartasunarekin eta erantzukizunarekin.       

Diputatuen Kontseiluak 2019ko otsailaren 12ko bileran onespena eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiak garapenerako lankidetzan jarduteko esparru estrategikoari. Horrela, garapenerako lankidetzari begira une honetan nazioartean planteatzen diren eztabaiden eta erronken testuinguruan jarri da Gipuzkoako lankidetza politika. Aldi berean, urteetan zehar bildutako esperientziaz baliatuta, esparru horren funtzionamendua hobetu nahi du, bere eragimena, koherentzia eta benetako eragina areagotzeko, Gipuzkoako lurraldearen barruan eta kanpoan. Gure politikaren jarrera hori Nazio Batuen Erakundeak 2015eko irailean onartutako ebazpenari jarraituz hartu da, zeren eta Garapen Iraunkorraren Helburuak ebazpen horretan onartu baitziren, eta helburu horiek dira nazioartearen ahaleginak 2030era arte gidatu behar dituztenak.    


Garapenerako lankidetzaren eremuan Herri Administrazioen jarduketa agerian uzten duten ekintzetako bat dirulaguntzak ematea da. Erabaki honen bitartez onetsiko diren dirulaguntzak arautuko dituzten oinarrietan, bost helburu edo xede aurreikusi dira:       


— Hegoaldeko herrialde eta herri pobretuetako garapen proiektuak, Afrikakoak izan ezik.

Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak.

Toki edo nazioarte mailan gizartea eraldatzeko ekintza edo ekimen puntualak.

Larrialdiko laguntzarako eta ekintza humanitarioko proiektuak.

Garapen proiektuak, Afrikan.

Guztientzako komunak diren oinarri orokorrekin batera, dirulaguntza modalitate bakoitzaren oinarri espezifikoak ezartzen dira.

Dirulaguntza lerro horiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2021-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude, Diputatuen Kontseiluak 2021eko martxoaren 3ko erabakiaren bidez onartutakoa.

Horrenbestez, Diputatuen Kontseiluak, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, eztabaidatu ondoren,

ERABAKITZEN DU

Lehenengo.    Onestea garapenerako lankidetza sustatzen duten jardueretarako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak. Era berean, dirulaguntza modalitate bakoitzari dagozkion oinarri arautzaile espezifikoak onesten dira, honako jarduera lerro hauen arabera:

A)    Hegoaldeko herrialde eta herri pobretuetako garapen proiektuetarako dirulaguntzak, Afrikakoak izan ezik.

B)    Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuetarako dirulaguntzak.

C)    Toki edo nazioarte mailan gizartea eraldatzeko ekintza edo ekimen puntualetarako dirulaguntzak.

D)    Larrialdiko laguntzarako eta ekintza humanitarioko proiektuetarako dirulaguntzak.

E)    Afrikan garapen proiektuak burutzeko dirulaguntzak.

Oinarri arautzaile orokor eta espezifiko horiek erabaki honen I. eranskin gisa doaz.

Bigarren.    Onestea aipatutako laguntzen 2021. ekitaldiko deialdia, erabaki honen II. eranskin gisa doana.   

Hirugarren.

1.  Baimentzea hiru milioi zazpiehun eta hirurogei mila (3.760.000,00) euroko gastua deialdiari aurre egiteko, honako partida hauen kargura:

A lerroa: 1.758.000,00 euro.

1 0920.200.481.00.01 2021: 897.000,00 euro, eta

5 0920.200.481.00.01 2022: 861.000,00 euro.

B lerroa: 550.000,00 euro.

1 0920.200.481.00.01 2021: 275.000,00 euro, eta

5 0920.200.481.00.01 2022: 275.000,00 euro.

C lerroa: 300.000,00 euro.

1 0920.200.481.00.01 2021: 300.000,00 euro.

D lerroa: 400.000,00 euro.

1 0920.200.481.00.01 2021: 400.000,00 euro.

E lerroa: 752.000,00 euro.

1 0920.200.481.00.01 2021: 376.000,00 euro, eta.

5 0920.200.481.00.01 2022: 376.000,00 euro.

2.    Hala ere, A eta E lerroetako laguntzak gastu arruntetarako nahiz inbertsioetarako eman daitezkeenez, jasotzen diren eskaerak ikusi eta proiektuetako gastu nagusia zer motatakoa den jakin ondoren, beharrezko aurrekontu egokitzeak izapidetuko dira aipatutako lerroetan adierazitako partiden eta VII. kapituluan dagozkienen artean, emango diren laguntzak egingo den gastuaren izaerarekin ados egon daitezen.    

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesdunek erabaki honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegietan, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke. 

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hori.

Donostia, 2021eko maiatzaren 11.—Ignacio Sainz Paredes, idazkari teknikoa.                (3341)

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaile orokorrak

1.    Dirulaguntzen xedea.

1.    Oinarri hauen xedea da garapenerako lankidetzaren eremuan emango diren dirulaguntzak arautzea, jarraian adierazitako modalitateetan. Modalitate horien oinarri espezifikoak eranskin honetan jasotzen dira:

A)    Hegoaldeko herrialde eta herri pobretuetako garapen proiektuetarako dirulaguntzak, Afrikakoak izan ezik.

B)    Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuetarako dirulaguntzak.

C)    Toki edo nazioarte mailan gizartea eraldatzeko ekintza edo ekimen puntualetarako dirulaguntzak.

D)    Larrialdiko laguntzarako eta ekintza humanitarioko proiektuetarako dirulaguntzak.

E)    Afrikan garapen proiektuak burutzeko dirulaguntzak.

2.    Modalitate horietarako baimendutako gastua agortuko ez balitz, soberan gelditutako kopuruak beste bost modalitateak osatzeko erabili ahal izango lirateke.   

2.    Dirulaguntza hauen entitate onuradunak.

1.    Oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzen hartzaile izan daitezke dirulaguntzaren oinarri den jarduera egin behar duten edota dirulaguntza jasotzeko zilegi egiten duen egoeran dauden entitateak: berariazko oinarrien lerro bakoitzean ezarritakoaren arabera, betiere.

Entitate eskatzaileek oinarri orokor hauekin batera doazen lerroetan jasotzen diren baldintzak bete beharko dituzte, eta ez die eragin behar martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluaren 2., 3. eta 4. apartatuetan ezarritako debekuren batek.  

2.    Dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako debekuek eragiten ez dietela egiaztatzeko, dirulaguntzaren eskaerarekin batera erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ahal izango da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiaren ereduaren arabera.      

3.    Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere eskumenak erabiliz, zerga alorreko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeko behar diren egiaztapenak egingo ditu.              

4.    Ezingo dira onuradun izan giza eskubideen aurkako helburu, onarpen edo sarbide sistema, funtzionamendu, ibilbide edo jarduketaren bat duten entitateak, ez eta 2/2015 Foru Arauak, martxoaren 9koak, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoak, 26.3 artikuluan aurreikusitako edozein kasutan daudenak ere:         

1.— Bide administratiboan, lan arloko auzi bidean edo bide penalean modu irmoan zigortuak izan diren pertsona fisiko edo juridikoak, berdintasunerako eskubidea urratzeagatik edo sexua dela eta diskriminazio ezaren printzipioa urratzeagatik;

2.— Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioaren aurkako xede, helburu, onarpen edo sarbide sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduera, antolaketa edo estatutuak dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak;

3.— 4/2005 Legeak, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoak, III. Tituluan, edo martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoak, xedatutako obligazioak betetzen ez dituzten entitate edo enpresak.

3.    Dirulaguntzen deialdia.

1.    Dirulaguntzen urteroko deialdia Diputatuen Kontseiluaren erabakiz egingo da. Erabaki horrek dirulaguntzen zuzkidura ekonomikoa, eskaera bakoitzeko diruz lagundu daitezkeen gehieneko kopuruak, eskaerak aurkezteko modua eta epea, eta entitate bakoitzeko aurkeztu daitekeen eskaeren gehieneko kopurua ezarriko ditu.

2.    39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 14.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eskaerak eta gainerako dokumentazioa Internetez aurkeztu beharko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://egoitza.gipuzkoa.eus); beraz, dirulaguntzen atarian sartu behar da eta horretarako eskuragarri dauden formulario elektroniko espezifikoak bete behar dira. Agiriak elektronikoki aurkezten ez badira, lege horren 68.4 artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.      

3.    Deialdi bakoitzaren informazioa eta eskaera-formulario elektronikoak eskuragarri egongo dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus).

4.    Entitate eskatzaileek ez dituzte jada Gipuzkoako Foru Aldundiak badituen dokumentuak aurkeztu beharko, hala xedatzen baitu urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 53.1 d) artikuluan, betiere dagokion prozedura amaitu ondoren ez badira bost urte iragan. Eskaera orrian zein organoren aurrean edo bulegotan eta noiz aurkeztu ziren edo, hala badagokio, jaulki ziren, adierazi beharko da.        

4.    Dokumentazioa.

Dirulaguntza eskatzen duten entitateek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a)    Eskaera formularioa, eskaera orri normalizatuan.

b)    Sozietatearen estatutuen kopia.

c)    Entitate eskatzailea Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria edo hala badagokio, Estatukoa.

d)    IFKaren kopia.

e)    Partzuergoaren hitzarmena, hala egokitzean.

f)    Erantzukizunpeko adierazpena, Gipuzkoako lurralde historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4, apartatuetan aipatutako debekurik ez duela adieraziz.

Agiri horiez gain, A, C.a, D. eta E. lerroen kasuan honakoak aurkeztu beharko dira:

g)    Tokiko entitatearen estatutuen kopia.

h)    Tokiko erakundea dagokion erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiriaren kopia.

Adingabeekin ohiko kontaktua izatea eskatzen duten proiektuak direnean, dirulaguntza eskatzen duen entitateak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du, non egiaztatuko duen lan horiek egingo dituzten langile guztiek, boluntario gisa aritzen direnak barne, badutela urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoak, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoak, 13.5 artikuluan eskatutako ziurtagiri negatiboa.

Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak egiaztatuko du zerga alorreko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen diren ala ez. Horretarako, datuak zuzenean bilduko ditu horiek ematen dituzten erakundeetatik; hori ezinezkoa bada, eskatzaileari eskatuko zaio datu horiek emateko.  

Entitate eskatzailearen izenean dagoen banku-kontuaren datuak jakinaraztea. Horretarako, erregistro elektronikoaren bidez bidali beharko da «Hirugarrenen alta» izeneko inprimakia, behar bezala beteta (inprimaki hori eskuragarri dago https://egoitza.gipuzkoa.eus egoitza elektronikoan).

Ildo horretan, pertsona juridiko batek Gipuzkoako Foru Aldundian alta eman edo bere datuak aldatu nahi baditu, izapideak erregistro elektronikoaren bidez egin beharko ditu. Horretarako, Aldundiaren egoitza elektronikoan (gipuzkoataria) ematen zaien inprimakia (hirugarren fitxa) bete beharko dute, eta Ogasun eta Finantza Departamentuari dagokion dokumentazioarekin batera bidali, erregistro elektronikoaren bitartez.

5.    Akatsak zuzentzea eta dokumentazio osagarria aurkeztea.

1.    Eskaerak edo horrekin batera doan dokumentazioak ez baditu identifikazio datuak biltzen, akatsen bat badu edo zerbait falta bada, eskatzaileari eskatuko zaio, urriaren 1eko, 39/2015 Legeak, 68.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki, hamar eguneko epean akats horiek zuzentzeko; eta adieraziko zaio, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, horretarako ebazpena 21. artikuluan jasotako moduan eman ondoren. 

2.    Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak eskaera ebaluatu eta erabakia hartzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio eta informazio osagarri oro eskatu ahal izango dio eskatzaileari.            

6.    Emateko prozedura.

1.    Lerro guztietan jasotako dirulaguntzak emateko prozedura deialdi eta hautaketa prozesu bakarreko lehia izango da.               

2.    Laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, deialdi publiko bidez. Deialdia organo eskudunak onetsiko du eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7.    Finantzaketa.

1.    Hala badagokio, eman daitezkeen dirulaguntzak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuko dira. Deialdiak ezarriko du dirulaguntzak aurrekontuko zein kredituren kargurakoak izango diren.               

2.    Oinarri hauen xede diren dirulaguntzak xede bereko beste dirulaguntza, sarrera edo baliabide batzuekin bateragarriak izango dira, edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandakoekin, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeenak izanda ere, betiere ez bada dagokion jarduketaren kostua gainditzen, horren inguruan beste dirulaguntzak arautzen dituzten araudiek ezar dezaketenaren kalterik gabe.       

3.    Oinarri hauetan erregulatutako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarka edota bestelako administrazio publikoen edo erakunde publiko nahiz pribatuen dirulaguntza edota bestelako laguntzekin batera, ez du inola ere onuradunak aurrera eraman beharreko jardueraren kostua gaindituko.               

4.    Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatuz gero, eta nolanahi ere, oinarri hauetan baimendutako kasuez kanpo dirulaguntza hauekin batera laguntzak jasoz gero, dirulaguntza emateari buruzko ebazpena aldatua izan daiteke.

5.    Oinarri hauetan araututako dirulaguntzak ezin dira estatuaren laguntza gisa hartu Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunak 107. artikuluko 1. apartatuan ezarritakoari jarraikiz, izan ere ez baitute enpresa jakin batentzat onura edo irabazirik suposatzen, ezta produkzio edo enpresa jakin batzuen alde egiten ere beste batzuen kalterako.

8.    Dirulaguntzen zenbatekoa eta diruz lagun daitezkeen gastuak.

1.    Dirulaguntzaren zenbatekoa entitate eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera finkatuko da, betiere erabilgarri dagoen aurrekontua, batetik, eta lerro bakoitzerako definitutako dirulaguntzen balorazio eta kuantifikazioko irizpideak, bestetik, kontuan hartuz.

Dirulaguntza lerro bakoitzean lor daitekeen gehienezko puntuazioa edozein dela ere, kalkulua 100etik egingo da beti.   

Laguntza lerro bakoitzean balioetsi daitezkeen irizpideei esleitu dakizkiekeen puntuazioak gehienekotzat hartuko dira beti, azpi-irizpideen batura handiagoa izan ala ez.              

2.    Diruz lagun daitezkeen gastuei dagokienez, lerro bakoitzean zehaztutakoaz gain, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 30. artikuluan ezarritakoa aplikatu beharko da, hurrengo espezialitate edo berezitasunekin:

Egindako gastutzat hartuko da zehaztutako justifikazio aldia amaitu aurretik benetan ordainduta dagoenaz gain, baita dirulaguntza jaso duen entitate onuradunak oraindik ordaindu gabe duena ere, eta justifikatuta dagoena dagozkion fakturen edo balio bereko frogagirien bidez.        

Beharrezkoa izango da hiru eskaintza eskatzea obrak gauzatzeko edo ekipamendu ondasunak hornitzeko edo aholkularitza edo laguntza teknikoko enpresek zerbitzuak emateko gastuak direnean, eta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko, 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen direnean.

Kontzeptu batzuen justifikazioa, fakturen bidez egin ordez ordainagirien bidez egiten den kasuetan, azalpen-memoria bat aurkeztu beharko da, gastu kontzeptu horientzat fakturak erabiltzea ezinezkoa egiten duten arrazoiak argitzeko. Gastuak ordainagirien bidez justifikatzeak Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritzaren aurretiko baimena beharko du.     

Erakunde onuradunak hamar urtez erabili beharko ditu ondasunak dirulaguntzaren helbururako erregistro publikoan sar daitezkeenak direnean eta, bi urtez, gainerako ondasunen kasuan.

Ezin izango dira diruz lagundu dirulaguntza jaso duten ondasun inbentariagarrien amortizazio gastuak.

Diruz lagunduko dira proiektuen auditoretza gastuak.

9.    Prozeduraren antolamendua eta instrukzioa.

1.    Dirulaguntza horiek emateko prozedura bideratzea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiko pertsonal teknikoari egokituko zaio.

2.    Eskaerak entitate laguntzaileak aztertuko ditu, eta, berariazko oinarrietan jasotako baremoen irizpideak kontuan hartuta txostena egingo du jarraian, Ebaluazio Batzordearen azterketara jarriko dena. Batzorde horrek, bere aldetik, balorazioaren emaitza zehaztuz, ebazpen-proposamen bat egingo du, azken onarpenaren eskumena duen organoari helaraziko zaiona.     

Batzorde Ebaluatzaileko kide izango dira Nazioarteko Lankidetzako zuzendari nagusia; zuzendaritza horretako teknikari bat; eta Ogasun eta Finantza Departamentuko Kontuhartzailetza eta Auditoretza Zerbitzuko teknikari bat.         

Batzorde Ebaluatzaileak gaia dela-eta bidezkotzat jotzen dituen aholkularien laguntza izan dezake.

10.    Erakunde laguntzailea.

1.    Erakunde laguntzailea, dirulaguntza ematen duen organoaren izenean eta haren kontura jardungo da laguntzaren ondorio guztietarako eta oinarri hauetako dirulaguntzen izapidetzean eta kudeaketan lagunduko du.

2.    Honako hauek izango dira erakunde laguntzailearen funtzioak:

— Dirulaguntzen eskaerak aztertu eta horiek oinarri hauekin batera doazen lerroetan bildutako irizpideen arabera baloratzea        

— 9. oinarriaren 2. apartatuan aipatzen den txostena ematea eta Ebaluazio Batzordeari igortzea.     

— Dirulaguntzak emateko beharrezko baldintza edo eskakizunak betetzen direla egiaztatzea, bai eta dirulaguntza emateko jarduera eta xedea ere.        


— Erakunde onuradunek publizitateko eta euskararen erabilerako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea.   

— Onuradunek aurkezten dituzten frogagiriak aztertu eta laguntzen likidazioa proposatzea.

— Diruz lagundutako proiektuen jarraipena egin eta horien gauzatzearen berri ematea; horretarako, Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiari jakinaraziko zaizkio gorabehera guztiak.

— Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiari garapenerako lankidetzarekin zerikusia duen dokumentazio oro ematea, bai eta esparru horretako edozein jardueretan aholkularitza eta laguntza ematea ere.

11.    Dirulaguntzak emateko ebazpena.

1.    Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatua izango da oinarri hauetan bildutako dirulaguntzak ematea ebazteko eskumena duena.     

2.    Laguntzen lerro bakoitzaren oinarri espezifikoetan aurreikusitakoaren arabera, eskaera erakundeen partzuergo batek aurkezten badu, dirulaguntza eta horrek dakartzan ordainketak kontsortzioaren buru izendatutako entitateari egingo zaizkio.  

3.    Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 45.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du; eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.         

4.    Behar den ebazpena eman eta argitaratu edo jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da; epe hori dirulaguntzen deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera kontatuko da. Epe hori amaitutakoan ez bada ebazpena jakinarazi edo argitaratu, eskatzaileek eskaera ezetsitzat joko dute, administrazioaren isiltasunagatik.

12.    Erakunde onuradunen betebehar eta konpromisoak.             

Entitate onuradunen aldetik dirulaguntza onartzeak indarrean dauden obligazioak bete beharra esan nahi du, bai izaera orokorrarekin Gipuzkoako Lurralde Historikoan dirulaguntzak arautzen dituen martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak eta hori garatzeko erregelamenduan (24/2008 Foru Dekretua, apirilaren 29koa) ezarritakoak eta baita oinarri orokor hauetatik eta dagozkien oinarri espezifikoetatik ateratzen direnak ere. Horiez gain, honako konpromiso hauek ere bete beharko dituzte:

a)    Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiak deitzen dituen bileretan parte hartzea, partaidetzarik ahalik eta handiena errazteko beharrezkoak diren bideak eta bitartekoak ezarriz.

b)    Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatzea diruz lagundutako jarduera eta programen inguruko adierazpen guztietan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera esparruan euskararen erabilera normalizatzeko planaren arabera eta euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Legeari jarraikiz, dirulaguntzak jasotzen dituzten pertsona edo entitateek euskara erabili beharko dute diruz lagundutako jarduerekin lotuta dauden agerpen publiko orotan.             

c)    Komunikazio, argitalpen, programa, ikastaro eta abarretan hizkeraren berdintasunezko erabilera bermatzea; emakumea diskriminatzen duten irudiak saihestea; eta berdintasunaren, aniztasunaren, askotariko eginkizunen eta erantzunkidetasunaren irudia sustatzea.

d)    Diruz lagundutako jarduera edo jarduketaren izaera publikoaren berri ematea. Besteak beste, laguntza eman duen entitatearen irudi instituzionala sar daiteke, edo finantzaketa publikoari buruzko legendak jar daitezke karteletan, plaka oroigarrietan, material inprimatuetan, bitarteko elektroniko edo ikus-entzunezkoetan, edo dirulaguntza hedabideetan aipatu daiteke.       


e)    Diruz lagundutako proiektuarekin erlazionatuta, Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiak adierazitako gizarte eraldaketako heziketa-ekintzetan parte hartzeko prestasuna izatea.       

f)    Aurkeztea publikoki, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko titularrarekin batera, diruz lagundutako proiektuaren xehetasunak eta xedeak, bi aldeek ezarritako eran eta formatuan. Halaber, proiektua amaitzean, haren emaitzaren balantze publikoa egitea komenigarria den ala ez aztertuko da.               


g)    Umeen abusu eta ustiapen sexuala ekiditeko programa eta zerbitzuei buruzko praktika onen protokolo bat finkatua edukitzea.

13.    Dirulaguntzen ordainketa.

1.    C eta D lerroetako dirulaguntzak ematen diren momentuan ordainduko dira osorik; besteak, hau da, A, B eta E lerroetakoak, honela ordainduko dira:

— Hasierako ordainketa bat dirulaguntza ematen denean, diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finantzaketa moduan. Lehen ordainketaren zenbateko hori onuradun guztientzat ehuneko berdina izango da eta ematen den ekitaldiko aurrekontu kredituaren arabera zehaztuko da, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 32.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

— Bigarren ordainketa onartutako laguntzaren lehen ordainketaren zenbatekoaren % 40 burutu dela justifikatzen denean, kontuan hartuta erakundeak justifikazio hori aurkezteko izango duen epea urtebetekoa izango dela, dirulaguntza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.            

2.    A, C.a, D eta E eranskinen kasuetan, entitate onuradunak transferitu egin beharko du jasotako dirulaguntza, zuzeneko gastuen kontzeptuan, proiektua gauzatu den herrialdeko kontu batera.

3.    Dirulaguntzen xedea kontuan hartuta eta horiek jasotzen dituzten erakundeak irabazi asmorik gabekoak direnez, ez da bermerik eskatuko ordainketa aurreratuengatik.

4.    Oinarri hauen bidez araututako dirulaguntzen onuradunek Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan (https://
egoitza.gipuzkoa.eus) dagoen dirulaguntzen atariaren bidez eskatu beharko dute aurretik emandako dirulaguntzatik falta den zatia ordaintzeko, kasu bakoitzean egokia den egiaztagiriak aurkeztuta.       

5.    Dirulaguntza ematen den momentuan egindako ordainketaren hurrengoak jaso ahal izateko, erakunde onuradunek zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarenak betetzeari buruzko agiriak eguneratu beharko dituzte. 

14.    Dirulaguntzen justifikazioa.

1.    Oinarri arautzaile hauen xede diren dirulaguntzak Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiak ezarritako formatu ofizialaren arabera egindako justifikazio txostenak aurkeztuz justifikatuko dira; bestalde, A, B eta E lerroen kasuan, bi txosten aurkeztu beharko dira (bata, jarraipen txostena eta, bestea, azken txostena), eta C eta D lerroei dagokienez, azken txosten bat aurkeztu beharko da soilik. Bost lerroetarako, proiektuaren kostuaren % 100 justifikatu beharko da. Orokorrean, txosten bakoitzak elementu hauek jasoko ditu:

a)    Narrazio-atal bat euskaraz edo elebietan.

b)    Atal finantzarioa, eta bertan sartuko dira dirulaguntzaren gastuen frogagiriak eta, dagokionean, tokira bertara egindako transferentziak egiaztatuko dituzten dokumentuak. Edozein kasutan, azkeneko txosten finantzarioan dirulaguntzaren zuzeneko kostu guztien % 100 justifikatu beharko da.

c)    Fakturen kopiak edo merkataritzako trafiko juridikoan horien balio berekoak diren frogagiriak eta dokumentuak, edo maila administratiboan eraginkorrak direnak, aurreko paragrafoan aipatzen den zerrenda horretan bilduak eta, behar izanez gero, baita ordainketa egiaztatzen duen dokumentazioa ere. Proiektuaren kodea eta entitate eskatzailearen izena daramatzan zigilu batekin izapidetuko dira fakturak, eta originalak Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiaren esku egongo dira beti.

d)    Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko izan diren beste diru sarrera edo laguntzak, zenbatekoa eta jatorria barne, xehetasunez jasotzen dituen zerrenda.

e)    Hala badagokio, ordainagiria, aplikatuko gabeko soberakinen kasuan.

2.    Baldin eta entitate onuradunak aukeratzen badu dirulaguntzaren justifikazioa auditoretza txostenaren bitartez egitea, aurreko txosteneko b) eta c) hizkien ordez aipatutako auditoretza txostena jasoko da.

3.    Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiak aukera izango du, bere kasa, erakunde laguntzailearen bidez edo beste pertsonen edo erakundeen bitartez, diruz lagundutako proiektuetara jarraipeneko edo ebaluazioko bisitak egiteko, bertan egindako ekintzak behatu eta baloratzeko asmoz. Dena den, bisita horiek diruz lagundutako entitatearekin koordinatuz egingo dira, erakunde horrek eskaini beharko baitu leku zehatzetarako irispidea eta kasu bakoitzean beharrezkoa den informazioa.

4.    Egiaztapen horretatik ondorioztatuko balitz diruz lagundu daitekeen gastua emandako dirulaguntza baino txikiagoa dela edo dirulaguntza egiaztatzeko ezarritako baldintzak edo laguntzaren xede zena ez dela bete, dirulaguntza jaso duen erakundeari jakinaraziko zaio egiaztapenaren emaitzekin batera eta dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu dela aitortzeko prozedura hasiko da edo, hala badagokio, dirulaguntza osorik edo zati batean itzultzeko 16. oinarrian aurreikusitakoa.      


5.    Diruz lagundutako entitateak Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiaren berariazko baimena jaso beharko du egikaritutako ekintzan hasiera batean aurreikusi zenarekiko funtsezko aldaketak egin ahal izateko, ezarritako eredu ofizialak erabiliz. Berariazko baimen hori Nazioarteko Lankidetzako zuzendariaren ebazpenaren bidez formalizatuko da. Funtsezko aldaketatzat ulertzen da aurrekontuaren partida bakoitzerako onartutakoaren % 10etik gorako edozein aldaketa, betiere, partida 10.000,00 eurotik gorakoa baldin bada A, B, D eta E lerroetarako, eta 5.000,00 eurotik gorakoa C lerrorako; aldi berean, funtsezko aldaketatzat hartuko dira populazio hartzaileari eta proiektuaren kokapenari buruzko aldaketa guztiak, eta baita ere aurreikusitako emaitza eta helburuetan izandako aldaketak eta proiektuaren luzapenak. Azkeneko kasu honetan, luzapenek ez dute proiektuaren exekuziorako planifikatutako indarraldiaren erdia gaindituko.

6.    Dirulaguntza egiaztatzeko ezarritako epean ez bada 1. apartatuan adierazitako dokumentazioa aurkezten, eskumena duen organoak onuradunari errekerimendua egingo dio 15 eguneko epean aurkez dezan. Epe berri hori amaitutakoan frogagiriak ez aurkeztu izanak eragingo du dirulaguntza kobratzeko eskubidea galtzea edo itzultzeko prozedura hastea. Hori guztia, salbuespen gisa, baimendu daitezkeen balizko luzapenen kalterik gabe.              

15.    Dirulaguntza emateko ebazpenaren aldaketa.

Organo eskudunak ebazpena ofizioz aldatu ahal izango du, aurrez erakunde interesdunarekin bilduta eta funtsak aplikatu aurretik, dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatzeak helburu zen interes publikoa lortzea eragozten edo zailtzen badu eta onuradunari ez bazaizkio kalte ekonomikoak eragiten.

16.    Dirulaguntzen itzulketa.

1.    Erakunde onuradunak ez baditu oinarri hauetan, berariazkoetan eta gainerako araudi aplikagarrietan ezarritako baldintza eta betebehar guztiak betetzen, dirulaguntza jasotzeko eskubidea guztiz edo zati batean galduko du eta dirulaguntza osoa edo zati bat eta dagozkion berandutza interesak itzuli beharko ditu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 35. artikuluan ezarritakoari eta apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuak, onetsitako garapen araudiko 63. artikuluari eta ondorengoei jarraikiz, eta hortik ondorioztaturiko erantzukizunei ere aurre egin beharko die, foru arau horren 49. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz. 

2.    Ez-betetzeak mailakatzeko proportzionaltasun irizpideak erabiliko dira, eta egindako lanen eta proiektu guztiaren eta jasotako zenbatekoaren arteko proportzioaren arabera kalkulatuko dira.

17.    Araudi aplikagarria.

Oinarri hauen xede diren dirulaguntzak, oinarrietan eta lerroetan jasotako oinarri espezifikoetan xedatutakoaz gain, honako hauek aplikatuko zaizkie: Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko 3/2007 Foru Araua, martxoaren 27koa, eta hori garatzeko emandako araudia, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoa.

OINARRI ESPEZIFIKOAK

A Lerroa.  ‑Hegoaldeko herrialde eta herri pobretuetako garapen proiektuetarako dirulaguntzak, Afrikakoak izan ezik

1.    Xedea.

Oinarri espezifiko hauen xedea da dirulaguntzak arautzea CAD zerrendako herrialdetan (Afrika salbu) giza garapen berdin eta iraunkorra sustatzera eta baztertze arrazoien kontra borrokatzera bideratutako lankidetza proiektuak gauzatzeko.        

2.    Diruz lagundu daitezkeen proiektuak.

Diruz lagundu daitezkeen proiektutzat hartuko dira irabazi asmorik gabeko entitateek soilik aurkeztutakoak, baldin eta haien xedea giza garapen iraunkorra denean, hau da, pertsona eta herrialdeen libertateak, gaitasunak eta aukerak handitzea; pobreziari lotutako gaietara bideratzea; eta eraldatze subjektuak eta beraien garapen hautabideak indartzeko laguntzak ematea.

3.    Entitate eskatzaileen betebeharrak.

1.    Lerro honetan araututako dirulaguntzak jaso ahal izateko, entitate eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a.    Irabazi asmorik gabekoak izatea.

b.    Legeen arabera eratuta eta dagokion erregistroan inskribatuta egotea, eskaerak aurkezteko epea amaitu baino gutxienez bi urte lehenagotik.

c.    Hegoaldeko herrialde pobretuetan lankidetzako proiektuak gauzatzeko helburuak biltzen dituen estatutu batzuk edukitzea, edo modu frogagarrian egiaztatzea entitatea etenik gabe aritu dela lankidetza esparruan gutxienez hiru urtez.             

d.    Bere egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra Gipuzkoako Lurralde Historikoan edukitzea. Eskaeraren aurkezpena eta proiektuaren dokumentazioa, kontabilitatea eta kogestio osoa egoitza edo ordezkaritza horren zuzeneko ardura izango dira. Proiektuaren identifikazioan, formulazioan, jarraipenean eta ebaluazioan izandako parte-hartzea ulertuko da proiektuaren kogestio gisa; eta ordezkaritza iraunkor bezala, berriz, oinarri soziala duten egitura adierazgarriak izatea (bazkideak eta boluntario aktiboak).

e.    Azken bi urteetan, gizartea eraldatzeko hezkuntzako gutxienez bi jarduera egin izana urtean.   

f.    2.1 oinarri orokorrean aurreikusitako debekurik ez izatea, eta hori 2.2. oinarri orokorrean aurreikusitakoaren arabera egiaztatzea.

2.    Entitateen partzuergo batek aurkeztutako proiektuek ere jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak. Kasu horretan, partzuergoan bildutako entitateetako bakoitzak aurreko betebehar guztiak bete beharko ditu.

Partzuergoan bildutako entitateek helbide bakar bat adieraziko dute, espedientearen jakinarazpen administratiboak bertan jasotzeko. Hala ere, entitate horietako bakoitzak oinarri hauetan eskatutako dokumentazio administratibo guztia aurkeztu beharko du.

Eskaerarekin batera, partzuergo horren burutza izendatzen duen hitzarmena aurkeztu beharko da, kontsortzioa eratzera behartu dituen arrazoiak, entitate bakoitzak proiektuan duen partaidetza-maila, entitate bakoitzaren eskubideak eta obligazioak, baliabideak kudeatzeko sistema eta baita gatazka posibleak konpontzeko bideak ere. Hitzarmenean espresuki adierazi beharko da entitateetako bakoitzak proiektu osoaren gaineko erantzukizun zuzenekoa eta solidarioa onartzen duela.

4.    Tokiko entitatearen eta proiektuen betebeharrak.

1.    Proiektu guztietan populazio subjektuarekin lanean ari den antolamendu edo erakunderen baten partaidetza eskatuko da ezinbestean. Tokiko bazkide horrek nortasun juridiko propioa izango du, ez du irabazi-asmorik izango eta dagokion erregistroan izena emanda egon beharko du.

2.    Tokiko entitateak elkartuta aurkeztu ahal izango dira, baldin eta entitate horiek guztiek ezarritako baldintzak eta betebeharrak betetzen badituzte. Helburu horretarako batasun horren burutza izendatzen duen hitzarmena aurkeztu beharko da, batasuna eratzera behartu dituen arrazoiak, bazkide bakoitzak proiektuan duen partaidetza-maila, bazkide bakoitzaren eskubideak eta obligazioak, baliabideak kudeatzeko sistema eta baita gatazka posibleak konpontzeko bideak ere jasoko direlarik. Hitzarmenean espresuki adierazi beharko da entitateetako bakoitzak proiektu osoaren gaineko erantzukizun zuzenekoa eta solidarioa onartzen duela.

3.    Proiektuak ekarritako ondasun higigarri eta higiezin guztiak populazio hartzailearen edo hura ordezkatzen duten erakundeen eskuetara pasatuko dira, eta, hori ezinezkoa balitz, tokiko lankidearen eskuetara pasatuko lirateke, hark laguntzaren helburua betetzen jarrai dezan. Posible ez bada, modu egokian egiaztatu beharko da eta populazio subjektuak sinatutako adostasun agiri bat aurkeztu.

4.    Proiektuak ordainketa-egunaren hurrengo bi hilabeteen barruan edo une horretako urte naturalaren barruan hasi eta jarri beharko dira martxan, gehienez ere, eta bi urteko iraupena izango dute gehienez. Hala ere, beste epe gehigarri batez luzatu ahal izango dira, baina epe horrek ez du gaindituko proiektua gauzatzeko hasieran aurreikusitako epearen erdia. Proiektuari hasiera emateko adierazitako gehieneko epea luza daiteke beti ere beharrezkoa dela justifikatzen bada.

5.    Kanpo uzteko arrazoiak.

Proiektu bat ez da onartuko baldin eta:

a)    Ez bada bideragarria, lortu nahi diren emaitzak lortzeko behar diren baliabideak ondo aurreikusi ez dituelako.

b)    Denboraren joanean iraunkorra ez bada.

c)    Generoaren ikuspegia sartu ez badu.

d)    Tokiko gaitasunak indartzen ez baditu.

e)    Eraginpeko herritarren partaidetza bermatzen ez badu.

f)    Giza eskubideak errespetatzen ez baditu.

g)    Naturaren eskubideak errespetatzen ez baditu.

6.    Diruz lagun daitezkeen gastuak.

1.    Deialdia argitaratutako urtea baino lehenagoko gastuek ez dute dirulaguntzarik jasoko.

2.    Diruz laguntzeko moduko gastuak izango dira honako zuzeneko kostu hauek:

a)    Lursailen erosketa. Kontzeptuen zenbatekoa eta horien titulartasuna egiaztagiri edo frogagiri egokien bidez ziurtatu beharko da.

b)    Eraikinak eta azpiegiturak erostea, eraikitzea edo zaharberritzea. Eraikuntza edo zaharberritzeko materialak, eginkizun horietara puntualki atxikitako langileak eta beharrezko azterketa teknikoak partida honetan sartu beharko dira.

c)    Ekipamendu, material eta zerbitzuen erosketa eta garraioa. Proiektuaren helburu espezifikoarekin zuzenean lotuak daudenak bakarrik egotziko dira partida honetara.

d)    Bertako langileen kostuak. Partida honetara egotzi beharreko kostuak zuzenean eta modu iraunkorrean proiektua egikaritzearekin lotuak dauden pertsonenak dira.         

e)    Erbesteratutako pertsonen kostuak, emandako dirulaguntzaren % 10a arte, eta hilean 3.000,00 euroko kopuru gordina gainditu gabe. Proiektuaren berariazko gorabeherak direla-eta, ehuneko hori igo beharra gertatzen bada, proiektuari txosten bat erantsi beharko zaio, igoera horren premia arrazoituz. 

f)    Proiektuari lotutako trebakuntza-gastuak. Populazio subjektuaren eta/edo tokiko bazkidearen trebakuntzara bideratutako baliabide teknikoak, giza baliabideak, baliabide metodologikoak eta materialak partida honetara egotzi behar dira.

g)    Ondasun higigarrien nahiz higiezinen alokairuei dagozkien funtzionamendu-gastuak; ekipamendu, material eta ondasun suntsikorrak eskuratzerako gastuak eta proiektua aurrera eramateko bazkide lokalak kontratatutako zerbitzuak. Diru-kredituak nahiz ondasun-kredituak emateko beharrezkoa izan daitekeen txandakako funts baten zuzkidura partida honen barruan sartu beharko da. Funts hori kudeatzeko erregelamendua ere erantsi beharko da, bertan funtsaren xedea eta baldintzak zehaztuz (diru-funtsa ala ondasun-funtsa den, maileguen balio globala eta banakakoa, interes-tasa, gabe-aldia, eskatutako bermeak, organo kudeatzailea, itzulketa-kronograma, kobraezinen kontrola, itzulketari esker aurreikusitako sarrerak eta horien xedea). Partida honetara ezin egotz daitezke entitate eskatzailearen funtzionamendu-gastuak, horiek zeharkako kostuen partidari baitagozkio.

h)    Proiektuaren auditoretza gastuak, gehienez 3.000,00 euro arte.

i)    Eskatutako zenbatekoaren gehienezko % 5eko komunikazio gastuak eta gizarte gipuzkoarrari proiektua gizarteratzekoak.

3.    Lehentasuna izango dute sozialki arduratsuak diren kontratazioak eta hurbilekoak eta iraunkorrak diren produktuak, eta baita software eta lizentzia libreak ere. Ez dira finantzatuko marketin produktuak (boligrafoak, karpetak, pendrive-ak, poltsak…), ezta autoretza eskubideak ere, proiektua gauzatzeko ezinbestekoak direla bermatzen ez bada. Proiektuak eragindako materialak herritarren eskura jarri beharko dira, printzipioz, dohainik; hala ere, frogatzen bada komenigarriak direla, kostu prezioan saldu ahal izango dira, baldin eta onurak berriro proiektuan inbertitzen badira.

4.    Diruz laguntzeko moduko gastuak izango dira zeharkako kostuak, eta horietan sartzen dira entitate eskatzailearen administrazio eta kudeaketa gastuak, proiektuaren identifikazio, formulazio, jarraipen eta ebaluazioarekin lotuak daudenak. Gastu horiek ez dira dokumentu bidez justifikatu beharko, baina ezingo dute eskatutako dirulaguntzaren zenbatekoaren % 10 gainditu.

7.    Dirulaguntzen zenbatekoa.

1.    Oinarri espezifiko hauetan jasotako dirulaguntzen zenbatekoa dirulaguntzen deialdia onartzen duen Diputatuen Kontseiluaren erabakian ezarriko da.

2.    Hautatutako proiektuei emandako laguntzen zenbatekoa, oro har, eskatutako dirulaguntzaren % 100ekoa izango da. Kasu berezietan, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak eskatutako zenbatekoa baino kopuru txikiagoa eman ahal izango du, proposatutako gastuak aztertu ondoren eta arrazoi justifikatuak erabiliz beti, baina ekimenaren bideragarritasuna arriskuan jartzera iritsi gabe edozein kasutan. Ekimenaren bideragarritasuna arriskuan dagoela ulertuko da baldin eta eskatutako dirulaguntzaren % 75etik beheragoko zenbatekoa bakarrik erantzun daitekeenean.

3.    Onartutakoen artean puntuazio gutxien duen proiektua murriztu ahal izango da, behar izanez gero, aurrekontu kontsignazio erabilgarrira egokitu arte, aurreko paragrafoan xedatutakoaren arabera.

8.    Dirulaguntzen justifikazioa eta erantzunkidetasun hitzarmena.

1.    Lerro honetan araututako dirulaguntzen justifikazioa oinarri arautzaile orokorretan ezarritakoaren arabera egin beharko da. Amaierako txostenari dagokionez, proiektua amaitzen den datatik kontatzen hasi eta 6 hilabeteko epearen barruan aurkeztu beharko da.

2.    Behin dirulaguntza emateko prozedura erabaki ondoren, entitate onuradunak proiektua garatzeko erantzukidetasun-hitzarmen bat sinatuko du bere tokiko bazkidearekin, dirulaguntza emateko erabakia jakinarazi edo argitaratzen den datatik bi hilabeteko epearen barruan Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiari aurkeztu beharko diona. Hitzarmen horrek honako puntu hauek jaso beharko ditu, gutxienez:

a)    Alderdien baieztapena, oinarri arautzaileen edukia eta deialdia ezagutzen dutela esanez, eta horietatik eratorritako obligazioak betetzeko konpromisoa espresuki hartzen dutela adieraziz.

b)    Dirulaguntzari esker eskuratutako ondasun higigarri nahiz higiezin guztiak populazio hartzailearen jabetzakoak, edo hori ezinezkoa balitz, tokiko bazkidearen jabetzakoak izatera pasatuko direla espresuki aipatzea, laguntzak zer-nolako xedetarako ematen diren erabilera horren jarraipena bermatuz betiere. Posible ez bada, modu egokian egiaztatu beharko da eta populazio hartzaileak sinatutako adostasun agiri bat aurkeztu beharko da erantsita.

c)    Proiektuaren egikaritzapenari dagokionez, alderdi bien artean sor daitezkeen gatazka posibleak erabakitzeko mekanismo egokia ezartzea herrialde bakoitzean.

d)    Hitzarmenaren hasiera eta amaiera data.

9.    Hegoaldeko nazio eta herri pobretuetan garapeneko proiektuei aplika dakizkiekeen balorazio irizpideak.

A.    Proiektuaren kalitate teknikoarekin lotutako irizpideak (25 puntu arte).

1.    Proiektuari buruzko informazioa (5 puntu arte).

Honako hurrenkera hau baloratu egingo da: aurrekariak, GJHei lotura, testuingurua, justifikazioa, helburua, emaitzak, jarduerak, baliabideak, eta emaitzak kalkulatzeko adierazleen zehaztasuna.

2.    Bideragarritasun teknikoa edo soziala (5 puntu arte).

Bidegarritasun teknikoa azpiegiturak eraikitzea aurreikusten duten proiektuei aplikatuko zaie, betiere eraikuntza bakoitzaren balioa 6.000,00 eurotik gorakoa bada.

Bidegarritasun soziala gainerako proiektuei aplikatuko zaie.

3.    Bideragarritasun finantzarioa (5 puntu arte).

Irizpide hau etorkizunean diru-sarreraren bat beharko duten proiektuei aplikatuko zaie; hau da, planifikazioan aurreikusitako onura sozial eta ekonomikoak epe mugagabean ematen jarraitu ahal izateko dirulaguntza beharko duten proiektuei. Baloratu egingo da kasuan kasuko bideragarritasun plana aurkeztea.

4.    Aurrekontuari buruzko azalpenak (5 puntu arte).

Baloratu ahal izateko, aurrekontua partidetan banakatua eta jardueretan banakatua azaldu behar da, proformako fakturak ere aurkeztuta. Azkeneko kasu horretan, banakako prezioa 2.500,00 eurotik gorakoa duten ondasunak edo zerbitzuak erosi behar direnean bakarrik exijituko dira proformako fakturak.

5.    Laguntza instituzionala (5 puntu arte).

Baloratu egingo da erakunde publiko batek proiektuari emandako abala aurkeztea.

B.    Ikuspegiekin lotutako irizpideak (45 puntu arte).

B1.  Ikuspegi orokorrak (gehienez 20 puntu).

6.    Proiektua emakumeen eskubideen defentsara bideratuta badago edo landutako gaian genero-ikuspegia zeharka sartzen bada (7 puntu, gehienez).

7.    Giza eskubideak, oro har, eta, bereziki, kolektibo ahul hauen eskubide zibilak eta askatasun publikoak: LGTBI; indarkeriaren biktima diren emakumeak; arrazoi ekonomiko, erlijioso, politiko, eta kastakoengatik zapalduta edo errefuxiatuta dauden pertsonak; hondamendi naturalen biktimak; biztanleria indigena; haurrak; ahultasun bereziko egoeran dauden adingabeak; desgaitasunen bat duten biztanleak; edo giza eskubideen defendatzaileak (7 puntu, gehienez).

8.    Proiektuak zeharka txertatzen ditu ekologiari eta ingurumenari lotutako jasangarritasuna eta klima-aldaketaren aurkako borroka (6 puntu, gehienez).

B.2.  Ikuspegi sektorialak (18 puntu gehienez).

9.    Proiektuari esker, herritarren, gizabanakoen eta haien kolektiboen edo adierazpen askatasuna eta prentsa askatasuna bermatzen duten kolektiboen eskubide zibil eta politikoak defendatu ahal izango dira (4 puntu, gehienez).

10.    Proiektuak hezkuntza sustatzea du helburu, batez ere hezkuntza formala. Hezkuntza-sistema publikoen eta gizarte zibileko erakundeen bidez, hezkuntzarako eskubidea lortzen laguntzen duten proiektuak, pertsona guztientzako oinarrizko hezkuntza eta/edo lanbide-heziketa publikoak, inklusiboak, doakoak, eta kalitatezkoak, bermatzen laguntzeko, arreta berezia jarriz pobrezia-indize handienak dituzten biztanleengan eta kolektibo ahulen eta diskriminatuenen biztanleengan (3 puntu, gehienez).

11.    Proiektuak tokiko kulturen nortasunari balioa eman nahi badio, eta kultura-sorkuntza gizartea eraldatzeko eta berritzeko tresna bada (3 puntu, gehienez).

12.    Proiektua sendotze instituzional eta demokratikoaren sektorekoa bada. Helburu baditu prozesu demokratikoak, gobernantza parte-hartzailea eta gardena, ustelkeriaren aurkako borroka, eta gizarte zibila bultzatzea (3 puntu, gehienez).

13.    Proiektua osasuna hobetzera bideratuta badago, tokiko osasun-sistemak eta -planak urratu gabe edota Osasunaren Mundu Erakundearen lehentasun, estrategia eta planen barruan kokatzen diren neurri eta ekintzetan kokatuta (5 puntu, gehienez).

B.3.  Beste ikuspegi batzuk: (7 puntu, gehienez).

13.    Proiektuak izaera berritzailea badu, zuzentzen den gizartearekiko testuingurua eta egokitasuna direla-eta, eta estrategia baten bidez definitutako politika publiko baten barruan kokatzen bada (5 puntu, gehienez).

14.    Aurreko hiru urteetan Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako proiektu baten jarraipena bada (gehienez 2 puntu).         

C.    Parte hartzen duten eragileei lotutako irizpideak (30 puntu, gehienez).

15.    Antolakunde eskatzaileak azken bi urteetan egindako sentsibilizazio jardueren kopuruaren arabera. Garapenerako hezkuntzako proiektuen edo programen kasuan, jardueratzat hartu ahal izango dira proiektua edo programa osatzen duten osagaiak (4 puntu, gehienez).

16.    Gipuzkoako lankidetzako eragile ez-tradizionalek proiektuan parte hartzea (7 puntu, gehienez).

17.    Proiektua beste erakunde batzuekin sarean, modu egonkorrean, egiten den lan batean sartzen bada (4 puntu, gehienez).

18.    Tokiko erakundearen esperientziaren eta zonan duen presentziaren arabera, eta baita ere tokiko erakundearen eta entitate eskatzailearen arteko lankidetza-aurrekarien arabera (4 puntu, gehienez).

19.    Komunikazio-programa aurkeztea eta proiektua Gipuzkoako gizarteari zabaltzea, bai eta garatuko diren bitartekoak eta moduak ere (baliabide tradizionalak, ikastetxeetan zabaltzea, sare sozialak, mintegiak, jardunaldiak …), elkarrizketaren lankidetza eta elkarrekiko aberastasuna lotzeko, betiere Gipuzkoako herritarren ikuspegi globala lortzen laguntzeko (4 puntu, gehienez).  

20.    Gipuzkoan errotzea: entitateak Gipuzkoan dituen egitura esanguratsuak agiri bidez egiaztatuta. Horretarako, datu hauek aurkeztu behar dira: GKEak Gipuzkoan kontratatuta dituen pertsonen zerrenda, Gizarte Segurantzako afiliazio-zenbakia barne; boluntarioen zerrenda, boluntariotza-asegurua barne; Gipuzkoan erabiltzen duten lokalaren edo lokalen deskribapena, metro karratuen eta dituzten informatika eta komunikazio ekipoen kopuruaren berri emanez; jendeari arreta emateko ordutegia; eta, hala badagokio, egoitzak dituen beste erabilera batzuk, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde (GGKE) eskatzailearen ohiko lanarekin zerikusirik ez dutenak eta Gipuzkoako bazkide kopurua (7 puntu gehienez).    

Proiektuen baremaziorako kontuan hartuko den informazio bakarra da dirulaguntza eskaerako inprimakiak daukana, baita entitate eskatzaileak bere borondatez gehitu ahal izango dituen eranskin hauek daukatena ere: a) lurren titulartasuna, obra-memoria, eta eraikuntza-planoak, b) populazio hartzailearen partaidetza-abala eta tokiko erakundearen plan estrategikoa, c) finantza-bideragarritasunaren plana, d) aurrekontuaren azalpena eta proformako fakturak, e) erakunde publiko batek proiektuari emandako abala, f) egiaztatzea Gipuzkoan errotuta dagoela. Hala badagokio, eranskinak hurrenkera horretan erantsiko dira eta adierazitako izendapenarekin. Ez dira kontuan hartuko egon daitezkeen bestelako informazio iturriak, paragrafo honetan adierazitakoak ez bezalakoak.

B lerroa.  Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuetarako dirulaguntzak.

1.    Xedea.

Oinarri espezifiko hauen xedea da gizarte-eraldaketako eta garapenerako hezkuntzako proiektuak aurrera eramateko laguntzen emakida arautzea. Proiektu hauek gizartearen baitan kontzientzia kritikoa sortzeko tresna egokia dira, erantzunkidetasun eta hiritartasun unibertsaleko ideiatik abiatuz, herritarren mobilizazioa sustatuz eta herrien nahiz pertsonen emantzipaziora bideratutako ekimen eta esperientzia eraldatzaileak martxan jarriz.   

2.    Diruz lagun daitezkeen proiektuak.

Proiektu bat diruz lagundu ahal izateko, hurrengo alor edo eremuetakoren bat jorratu beharko du:

a)    Kontzientzia kritikoa sortzeko sentsibilizazioa, Gipuzkoako gizarte osoari zuzendutako jarduera guztiak hartuz, eta desberdintasun ekonomiko, sozial, politiko eta kulturalen, hala nola genero bereizkeriaren egiturazko arrazoiak agerian utziz, tokikoaren eta orokorra denaren artean lotura ezarrita; eta aldi berean tolerantziaren eta elkartasunaren balioak sustatuz, sorburu ezberdineko eta jatorri geografiko ezberdineko gizakien eta kulturen artean.

b)    Ekoizpen eta kontsumo eredu alternatiboak sustatzera bideratutako ekimenak eta esperientziak martxan jartzea; hau da, lankidetza, pertsonen duintasun eta eskubideekiko errespetua, partaidetza eta ingurumenaren babesa bultzatzen duten ekimenak abiaraztea.

c)    Nazioarteko elkartasuneko eta garapenerako hezkuntzako gaietan prestakuntza ematea hezkuntza formalaren, ez-formalaren eta informalaren esparruetan.

d)    Nazioarteko elkartasunaren eta garapenerako hezkuntzaren esparruan egiten diren ikerlanak, betiere askotariko arazoei buruz hausnarketa teorikoa egiteko eta proposamen praktikoak egiteko balio badute.

e)    Eragin politikoa, halakotzat harturik herritarrak mobilizatzeko eta arduradun politikoak, ekonomikoak eta kulturalak giza eskubideen defentsan eta halaber, gizakien garapen iraunkor eta bidezkoen proposamen praktikoak sustatzeko kanpaina eta ekimen sorta zabala.      

f)    Tokiko eta orokorreko desberdintasunei buruz eta eraldatzeko bideei buruz hausnarketak eta jarduerak batera burutzea bultzatzen duten eragile sozialen sareak sustatzea (GGKE, mugimendu sozialak, erakunde publikoak...).

g)    Garapenerako hezkuntza; hau da, eraldatzaileak eta denboran egonkorrak diren hezkuntza programa hezitzaileak, aurreikusitako jendearengan eta herritarrengan kontzientziaz gain ekintza ere sortuko dutenak.

3.    Entitate eskatzaileen betebeharrak.

Erakunde eskatzaileek A lerroaren 3. oinarrian ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

4.    Proiektuen betebeharrak.

Proiektuek A lerroaren 4. oinarriaren 4. puntuan baldintzak bete beharko dituzte.

5.    Kanpo uzteko arrazoiak.

Proiektu bat ez da onatuko baldin eta:

a)    Ez bada bideragarria, lortu nahi diren emaitzak lortzeko behar diren baliabideak ondo aurreikusi ez direlako.

b)    Generoaren ikuspegia sartu ez badu.

c)    Eraginpeko herritarren partaidetza bermatzen ez badu.

d)    Giza eskubideak errespetatzen ez baditu.

e)    Naturaren eskubideak errespetatzen ez baditu.

6.    Diruz lagun daitezkeen gastuak.

1.    Deialdia argitaratutako urtea baino lehenagoko gastuek ez dute dirulaguntzarik jasoko.

2.    Diruz laguntzeko moduko gastuak izango dira honako zuzeneko kostu hauek:

a)    Pertsonala: pertsonal iraunkortzat jotzen da proiektuak irauten duen bitartean behar bezala funtzionatzeko behar dena. Kostu horien barruan egongo dira soldatak eta gastu sozialak, eta horien kopuru gordina ez da 1.500,00 eurotik beherakoa izango hilean, pertsonako, ezta 3.000,00 eurotik gorakoa ere, (14 lansari urtean), betiere lanaldi osoa hartuta erreferentzia gisa. Lanaldi partzialen kasuan, dagokion kalkulu proportzionala egingo da. Lan baldintzak berdinak bermatuko dira emakumeentzat eta gizonezkoentzat.

b)    Kontratazioak: lan espezifikoak egiteko eta, besteak beste, diseinu, produkzio, inprimaketa, banaketa, txostengileei egindako ordainketa, eta itzulpenengatik sortutako kostuak estaltzeko beharrezkoak diren zerbitzuak eta langileak sartzen dira hemen. Lan baldintzak berdinak bermatuko dira emakumeentzat eta gizonezkoentzat.

c)    Bidaiak eta egonaldiak: proiektuan modu aktiboan parte hartzen duten pertsonen bidaia, aseguru, ostatu eta mantenu-gastuak, bai Gipuzkoako lurraldearen barruan bai lurraldetik kanpora egindakoak ere. Azken kasu horretan, lurraldetik kanpora joatearen arrazoia eta Gipuzkoan egin behar den jarduerarekin duen loturaren azalpenak eman beharko dira. Gastu horiek justifikatuak egon beharko dute, eta horien beharraren arrazoia azalduko da. Garraio publiko eta jasangarriak lehenetsiko dira. Ibilgailu propioa erabiltzea ezinbestekoa denean, gastuen ordaina 0,35 euro/km-koa izango da. Ostatu eta mantenu-gastuak horietako bakoitzari dagokion fakturarekin justifikatu beharko dira. Dieta gisako justifikaziorik ez da onartuko, behar bezala arrazoitutako salbuespeneko kasuetan izan ezik, eta betiere entitate eskatzailearen pertsonal edo langile-gastuak kanpoan utziz.

d)    Materialak: aurreikusitako eta zuzenean proiektuari lotutako jarduerak egiteko beharrezkoak diren materialak eskuratzea hainbat euskarritan (bibliografikoa, ikus-entzunezkoa nahiz magnetikoa) eta baita material suntsikorra ere.

e)    Proiektuan jasotako ekintzen antolamendu-logistikatik eratorritako gastuak: proiektua zuzenean garatzeko beharrezkoak diren ondasun higigarrien nahiz higiezinen alokairuari dagozkionak.

3.    Zuzeneko kostuen barruan proiektuaren egikaritzapenarekin zuzenean lotutako gastuak bakarrik onartuko dira, eta inolaz ere ez dira onartuko entitate eskatzaileen administrazioarekin edo funtzionamendu orokorrarekin lotuak dauden gastuak.

4.    Sozialki arduratsuak diren kontratazioak lehenetsi behar dira, eta hurbileko produktu jasangarriak, baita software eta lizentzia libreak ere. Ez da merkatuteknia edo marketineko produkturik finantzatuko (hor sartzen dira boligrafoak, karpetak, pendriveak, poltsak…) ezta autore- edo egile-eskubiderik ere, nolatan ez diren proiektua egikaritu eta aurrera eramateko ezinbestekoak. Proiektuaren harira sortutako materialak herritarren zerbitzura jarri beharko dira, doan gainera, hasiera batean; hala ere, eta horren komenientzia justifikatu ondoren, saltzeko baimena emango da, produktu horien kostaprezioan eta irabaziak proiektuan berrinbertitzeko baldintzarekin. Proiektuaren funtsekin soilik finantzatzen diren ikastaroak edo trebakuntzak doakoak izan behako dira, hasiera batean bederen. Eta horiek kobratzeko komenientzia justifikatzen den kasuetan ere, lortutako irabaziak proiektuan berrinbertitu beharko dira.

5.    Diruz laguntzeko moduko gastuak izango dira proiektuaren identifikazio, formulazio, jarraipen eta ebaluazioarekin lotutako administrazio eta kudeaketa gastuek eratutako zeharkako kostuak. Gastu horiek ez dira dokumentu bidez justifikatu beharko, baina ezingo dute, inolaz ere, eskatutako dirulaguntzaren % 10 gainditu.

7.    Dirulaguntzen zenbatekoa.

1.    Oinarri espezifiko hauetan jasotako dirulaguntzen zenbatekoa dirulaguntzen deialdia onartzen duen Diputatuen Kontseiluaren erabakian ezarriko da.

2.    Hautatutako proiektuei emandako laguntzen zenbatekoa, oro har, eskatutako dirulaguntzaren % 100ekoa izango da. Kasu berezietan, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak eskatutako zenbatekoa baino kopuru txikiagoa eman ahal izango du, proposatutako gastuak aztertu ondoren eta arrazoi justifikatuak erabiliz beti, baina ekimenaren bideragarritasuna arriskuan jartzera iritsi gabe edozein kasutan. Ekimenaren bideragarritasuna arriskuan dagoela ulertuko da baldin eta eskatutako dirulaguntzaren % 75etik beheragoko zenbatekoa bakarrik erantzun daitekeenean.

3.    Onartutakoen artean puntuazio gutxien duen proiektua murriztu ahal izango da, behar izanez gero, aurrekontu erabilgarrira egokitu arte, aurreko paragrafoan xedatutakoaren arabera.      

8.    Dirulaguntzen justifikazioa.

Lerro honetan araututako dirulaguntzen justifikazioa oinarri arautzaile orokorretan ezarritakoaren arabera egin beharko da. Eta amaierako txostenari dagokionez, proiektua amaitzen den datatik kontatzen hasi eta 6 hilabeteko epearen barruan aurkeztu beharko da.

9.    Balorazio irizpideak.

A.    Proiektuaren kalitate teknikoa (25 puntu arte).         

1.    Proiektuari buruzko informazioa. Honako hurrenkera hau baloratu egingo da: aurrekariak, testuingurua, justifikazioa, helburua, emaitzak, jarduerak, baliabideak, eta emaitzak kalkulatzeko adierazleen zehaztasuna (5 puntu arte).

2.    Bideragarritasun teknikoa. Planifikatu diren jardueren, eta jarduera horiek gauzatzeko aurreikusi diren giza baliabide, bitarteko tekniko eta materialen arteko erlazioa baloratu egingo da (5 puntu arte).

3.    Aurrekontuari buruzko azalpenak. Baloratu ahal izateko, aurrekontua partidetan banakatua eta jardueretan banakatua azaldu behar da, proformako fakturak ere aurkeztuta. Azkeneko kasu horretan, banakako prezioa 2.500,00 eurotik gorakoa duten ondasunak edo zerbitzuak erosi behar direnean bakarrik exijituko dira proformako fakturak (5 puntu arte).

4.    Bideragarritasun instituzionala. Erakunde publikoen edo ohikoan lankidetzan aritzen ez diren beste erakunde batzuen –hezkuntza zentroak, ikastetxe profesionalak, irakasle taldeak…– partaidetza behar denean bakarrik aplikatuko da (5 puntu arte).

5.    Partaidetza. Proiektuaren garapenean proiektuaren eraginpeko herritarren partaidetza sustatzeko bitarteko egokiak aurreikusi badira (5 puntu arte).

B.    Proiektuaren ikuspegia (44 puntu arte).    

B.1.  Ikuspegi orokorrak (26 puntu gehienez).

6.    Proiektua bideratzen bada emakumeen eskubideak edo genero ikuspuntuaren gaia zeharka lantzera (9 puntu arte). 

7.    Giza eskubideak, oro har, eta, bereziki, kolektibo ahul hauen eskubide zibilak eta askatasun publikoak: LGTBI; indarkeriaren biktima diren emakumeak; arrazoi ekonomiko, erlijioso, politiko, eta kastakoengatik zapalduta edo errefuxiatuta dauden pertsonak; hondamendi naturalen biktimak; biztanleria indigena; haurrak; ahultasun bereziko egoeran dauden adingabeak; desgaitasunen bat duten biztanleak; edo giza eskubideen defendatzaileak (9 puntu arte).

8.    Elkarrizketan lankidetza: Gipuzkoan herrialde pobretuetan garatutako ezagutza edo ekimen sozialak ezartzea, bereziki parte-hartzearen eta gobernantza politikoaren arloan, hezkuntza formalean, genero berdintasunean, kulturaniztasunaren kudeaketa errespetatuan, bidezko merkataritzan, nekazaritzako ustiapen iraunkorra edo lurraren eta ingurumenaren kontzepzio eta tratamendu ekologikoa (8 puntu arte).         

B.2.  Ikuspegi sektorialak (16 puntu gehienez).

9.    Garapen ekonomiko alternatiboko ereduak garatzearen garrantziari buruzkoa, desberdintasunik sortuko ez duena eta ikuspuntu sozial, ekologiko, kultural eta ekonomikotik jasangarria izango dena (8 puntu arte).

10.    Tokiko kulturen identitateari buruz, eta, oro har, kulturari buruz, gizartea eraldatzeko eta berritzeko tresna gisa (8 puntu arte).

11.    Ingurumenaren egoerari eta klima aldaketari buruzko mehatxuak eta erronkak (8 puntu arte).

B.3.  Beste ikuspegi batzuk: (2 puntu gehienez).

12.    Aurreko hiru urteetan Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako proiektu baten jarraipena bada (gehienez 2 puntu).       

C.    Erakunde eskatzailearekin lotutako irizpideak (31 puntu arte).

13.    Antolakunde eskatzaileak azken bi urteetan egindako sentsibilizazio jardueren kopuruaren arabera. Garapenerako hezkuntzako proiektuen edo programen kasuan, jardueratzat hartu ahal izango dira proiektua edo programa osatzen duten osagaiak (4 puntu, gehienez).

14.    Komunikazio programa aurkeztea eta proiektua Gipuzkoako gizarteari zabaltzea, bai eta garatuko diren bitartekoak eta moduak ere (baliabide tradizionalak, ikastetxeetan zabaltzea, sare sozialak, mintegiak, jardunaldiak …), elkarrizketaren lankidetza eta elkarrekiko aberastasuna lotzeko, betiere Gipuzkoako herritarren ikuspegi globala lortzen laguntzeko (4 puntu, gehienez).  

15.    GGKE eskatzailearen parte hartzeaz gain, Gipuzkoako kooperazio eragile ezohikoek ere parte hartzea (6 puntu, gehienez).

16.    Proiektua beste erakunde batzuekin sarean, modu egonkorrean, egiten den lan batean sartzen bada (4 puntu, gehienez).

17.    Proiektua ikastetxeetan, lanbide heziketan edo unibertsitatean ezartzen bada (7 puntu gehienez).

18.    Gipuzkoan errotzea: entitateak Gipuzkoan dituen egitura esanguratsuak agiri bidez egiaztatuta. Horretarako, datu hauek aurkeztu behar dira: GKEak Gipuzkoan kontratatuta dituen pertsonen zerrenda, Gizarte Segurantzako afiliazio-zenbakia barne; boluntarioen zerrenda, boluntariotza-asegurua barne; Gipuzkoan erabiltzen duten lokalaren edo lokalen deskribapena, metro karratuen eta dituzten informatika eta komunikazio ekipoen kopuruaren berri emanez; jendeari arreta emateko ordutegia; eta, hala badagokio, egoitzak erabiltzen dituen beste erabilera batzuk, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde (GGKE) eskatzailearen ohiko lanarekin zerikusirik ez dutenak eta Gipuzkoako bazkide kopurua (6 puntu gehienez).         

Proiektuen baremaziorako kontuan hartuko den informazio bakarra da dirulaguntza eskaerako inprimakiak daukana, baita entitate eskatzaileak bere borondatez gehitu ahal izango dituen eranskin hauek daukatena ere: a) aurrekontuaren azalpena eta proformako fakturak, b) partaidetza-abala lankidetzako eragile ezohikoen kasurako, c) egiaztatzea Gipuzkoan errotuta dagoela. Hala badagokio, eranskinak hurrenkera horretan erantsiko dira eta adierazitako izendapenarekin. Ez dira kontuan hartuko egon daitezkeen bestelako informazio iturriak, paragrafo honetan adierazitakoak ez bezalakoak.

C lerroa.  ‑Toki edo nazioarte mailan gizartea eraldatzeko ekintza edo ekimen puntualetarako dirulaguntzak

1.    Xedea.

Oinarri espezifiko hauen xedea da A, B eta E lerroetan sartzen ez diren ekimen edo ekintzetarako laguntzak arautzea, baldin eta gizarte-mugimenduetan, erakunde ez-profesionalizatuetan edo gizarte zibileko beste eragile batzuetan lankidetzan aritzeko bide bat badira eta, gizarte-lanean duten esperientziagatik, gizartea eraldatzen aktiboki lagundu badezakete.    

2.    Diruz lagundu daitezkeen ekimenak.

A)    Diruz laguntzeko moduko ekintzak izango dira ondasunak erostera edota garraiatzera, hala nola pertsonak eramatera bideratutakoak, baldin eta ekintza horien xedea herrialde pobretuetan herritarrei oinarrizko zerbitzuak ematea bada.

B)    Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak diruz lagunduko dira.

3.    Entitate eskatzaileen betebeharrak.

1.    Lerro honetan araututako dirulaguntzak jaso ahal izateko, entitateek honako betebeharrak bete beharko dituzte:

a)    Irabazi-asmorik gabekoak izatea.

b)    Legeen arabera eratuta eta dagokion erroldan inskribatuta egotea.

c)    Bere egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra Gipuzkoako Lurralde Historikoan edukitzea. Eskaeraren aurkezpena eta proiektuaren dokumentazioa, kontabilitatea, kudeaketa eta ejekuzioa egoitza edo ordezkaritza horren zuzeneko ardura izango dira.

d)    2.1 oinarri orokorrean aurreikusitako debekurik ez izatea, eta hori 2.2. oinarri orokorrean aurreikusitakoaren arabera egiaztatzea.

e)    A lerroan, B lerroan edota E lerroan aurkezten diren entitateak ezingo dira aurkeztu lerro honetan.

2.    Entitateen partzuergo batek aurkeztutako proiektuek ere jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak. Kasu horretan, partzuergoan bildutako entitateetako bakoitzak aurreko betebehar guztiak bete beharko ditu.

Partzuergoan bildutako entitateek helbide bakar bat adieraziko dute, espedientearen jakinarazpen administratiboak bertan jasotzeko. Hala ere, entitate horietako bakoitzak oinarri hauetan eskatutako dokumentazio administratibo guztia aurkeztu beharko du.

Eskaerarekin batera, partzuergo horren burua izendatzen duen hitzarmena aurkeztu beharko da, partzuzergoa eratzera behartu dituen arrazoiak, entitate bakoitzak proiektuan duen partaidetza maila, entitate bakoitzaren eskubideak eta obligazioak, baliabideak kudeatzeko sistema eta baita gatazka posibleak konpontzeko bideak ere. Hitzarmenean espresuki adierazi beharko da entitateetako bakoitzak proiektu osoaren gaineko erantzukizun zuzenekoa eta solidarioa onartzen duela.

4.    Ekimenen betebeharrak.

Aurkeztutako ekimenek honako betebeharrak bete beharko dituzte:

a)    Proiektua Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA) Garapenerako Laguntza Batzordearen zerrendako herrialde batean burutuko bada, erakunde eskatzaileak tokiko bazkide bat izan beharko du. Bertako bazkide horrek nortasun juridikoa izan behar du, irabazi-asmorik gabekoa izango da, arauz eratua eta dagokion erregistroan inskribatua.

b)    Proiektua Garapenerako Laguntza Batzordearen zerrendako herrialde batean burutuko bada, eta ondasun higigarri eta higiezinak erostea aurreikusi bada, ondasun horiek proiektuaren eraginpeko herritarren esku edo horien ordezkari diren erakundeen esku geratuko dira, eskualdaketa hori egitea ezinezkoa ez bada behintzat. Halakoetan, tokiko bazkideari eskualdatuko zaizkio, diruz lagundutako ekintza burutzen jarrai dezan. Eta hori ezinezkoa bada, ezintasun hori behar beste arrazoitu beharko da, interesdunak sinatutako adostasun agiria aurkeztuta.

c)    Proiektuak gehienez ere bi hilabeteren barruan hasi beharko dira, dirulaguntza lehen aldiz ordaintzen den egunetik zenbatzen hasita, edo indarrean dagoen urte naturalaren barruan.

d)    Ez da diruz lagunduko deialdia argitaratu den urtea baino lehenagoko gasturik.

5.    Baztertzeko arrazoiak.

Ez dira onartuko proiektu hauek:

a)    Ez badira bideragarriak, ez direlako behar bezala aurreikusi lortu nahi diren emaitzak lortzeko behar diren baliabideak.

b)    Denboran jasangarriak ez direnak.

c)    Genero ikuspegia sartzen ez dutenak.

d)    Tokiko gaitasunak indartzen ez dutenak.

e)    Xede den biztanleriaren parte-hartzea bermatzen ez dutenak.

f)    Giza eskubideak errespetatzen ez dutenak.

g)    Natura eskubideak errespetatzen ez dutenak.

6.    Dirulaguntzen zenbatekoa.

1.    Oinarri espezifiko hauetan jasotako dirulaguntzen zenbatekoa, dirulaguntzen deialdia egiten duen Diputatuen Kontseiluan erabakiko da.

2.    Hautatutako proiektuei emandako laguntzen zenbatekoa, oro har, eskatutako dirulaguntzaren % 100ekoa izango da. Kasu berezietan, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak eskatutako zenbatekoa baino kopuru txikiagoa eman ahal izango du, proposatutako gastuak aztertu ondoren eta arrazoi justifikatuak erabiliz beti, baina ekimenaren bideragarritasuna arriskuan jartzera iritsi gabe edozein kasutan. Ekimenaren bideragarritasuna arriskuan dagoela ulertuko da baldin eta eskatutako dirulaguntzaren % 75etik beheragoko zenbatekoa bakarrik erantzun daitekeenean.

3.    Onartutakoen artean puntuazio gutxien duen proiektua murriztu ahal izango da, behar izanez gero, aurrekontu erabilgarrira egokitu arte, aurreko paragrafoan xedatutakoaren arabera.      

7.    Dirulaguntzen justifikazioa.

Lerro honetan araututako dirulaguntzen justifikazioa oinarri arautzaile orokorretan xedatutakoaren bidetik egin beharko da. Amaierako txostenari dagokionez, 6 hilabeteko epean aurkeztu beharko da, proiektua amaitzen den datatik kontatzen hasita. 

8.    Balorazio irizpideak.

Proiektua Garapenerako Laguntza Batzordeko herrialde batean gauzatuko bada:

1.    Proiektuari buruzko informazioa (11 puntu arte).

Honako hurrenkera hau baloratuko da: aurrekariak, testuingurua, justifikazioa, helburua, emaitzak, jarduerak, baliabideak, eta emaitzak kalkulatzeko adierazleen zehaztasuna.

2.    Aurrekontuari buruzko azalpenak (10 puntu arte).

Baloratu ahal izateko, aurrekontua partidetan banakatua eta jardueretan banakatua azaldu behar da, proformako fakturak ere aurkeztuta. Azkeneko kasu horretan, banakako prezioa 2.500,00 eurotik gorakoa duten ondasunak edo zerbitzuak erosi behar direnean bakarrik exijituko dira proformako fakturak.

3.    Laguntza instituzionala (9 puntu arte).

Baloratu egingo da erakunde publiko batek proiektuari emandako abala aurkeztea.

4.    Proiektua emakumeen eskubideen defentsara bideratuta badago edo landutako gaian genero-ikuspegia zeharka sartzen bada (10 puntu, gehienez).

5.    Giza eskubideak, oro har, eta, bereziki, kolektibo ahul hauen eskubide zibilak eta askatasun publikoak: LGTBI; indarkeriaren biktima diren emakumeak; arrazoi ekonomiko, erlijioso, politiko, eta kastakoengatik zapalduta edo errefuxiatuta dauden pertsonak; hondamendi naturalen biktimak; biztanleria indigena; haurrak; ahultasun bereziko egoeran dauden adingabeak; desgaitasunen bat duten biztanleak; edo giza eskubideen defendatzaileak (10 puntu, gehienez).

6.    Proiektuak hezkuntza sustatzea badu helburu, batez ere hezkuntza formala. Hezkuntza sistema publikoen eta gizarte zibileko erakundeen bidez, hezkuntzarako eskubidea lortzen laguntzen duten proiektuak, pertsona guztientzako oinarrizko hezkuntza eta/edo lanbide-heziketa publikoak, inklusiboak, doakoak, eta kalitatezkoak bermatzen laguntzeko, arreta berezia jarriz pobrezia-indize handienak dituzten biztanleengan eta kolektibo ahul eta diskriminatutako biztanleengan (10 puntu, gehienez).       

7.    Proiektuaren helburua tokiko kulturen identitatea, edota kultura oro har, gizartea eraldatzeko eta berriztatzeko tresna gisa sustatzea, edo dagokion balioa ematea bada (10 puntu arte).

8.    Proiektuak ingurumen eta ekologikoa iraunkorrak lortuko baditu (10 puntu arte).   

9.    Proiektua sendotze instituzional eta demokratikoaren sektorekoa bada. Helburu baditu prozesu demokratikoak, gobernantza parte-hartzailea eta gardena, ustelkeriaren aurkako borroka, eta gizarte zibila bultzatzea (10 puntu arte).

10.    Proiektua osasuna hobetzera bideratzen bada, tokiko osasun sistemak eta planak urratzen ez dituzten neurri eta ekintzen bidez, eta/edo Osasunaren Mundu Erakundearen lehentasunen, estrategien eta planen barruan kokatzen diren neurrien eta ekintzen barruan (10 puntu arte).

Proiektuen baremaziorako kontuan hartuko den informazio bakarra da dirulaguntza eskaerako inprimakiak daukana, baita entitate eskatzaileak bere borondatez gehitu ahal izango dituen eranskin hauek daukatena ere: a) aurrekontuaren azalpena eta proformako fakturak, b) erakunde publiko batek proiektuari emandako abala. Hala badagokio, eranskinak hurrenkera horretan erantsiko dira eta adierazitako izendapenarekin. Ez dira kontuan hartuko egon daitezkeen bestelako informazio iturriak, paragrafo honetan adierazitakoak ez bezalakoak.

Proiektua Gipuzkoan gauzatuko bada:

1.    Proiektuari buruzko informazioa (12 puntu arte).

Honako hurrenkera hau baloratuko da: aurrekariak, testuingurua, justifikazioa, helburua, emaitzak, jarduerak, baliabideak, eta emaitzak kalkulatzeko adierazleen zehaztasuna.

2.    Aurrekontuari buruzko azalpenak (11 puntu arte).

Baloratu ahal izateko, aurrekontua partidetan banakatua eta jardueretan banakatua azaldu behar da, proformako fakturak ere aurkeztuta. Azkeneko kasu horretan, banakako prezioa 2.500,00 eurotik gorakoa duten ondasunak edo zerbitzuak erosi behar direnean bakarrik exijituko dira proformako fakturak.

3.    Laguntza instituzionala (11 puntu arte).

Erakunde publikoen edo ohikoan lankidetzan aritzen ez diren beste erakunde batzuen –hezkuntza zentroak, ikastetxe profesionalak, irakasle taldeak– partaidetza behar denean bakarrik aplikatuko da.

Proiektuaren helburua gizartea honako hauei buruz kontzientziatzea bada:

4.    Emakumeen eskubideen defentsara edo landutako gaian genero-ikuspegia zeharka sartzen bada (11 puntu, gehienez).

5.    Giza eskubideak, oro har, eta, bereziki, kolektibo ahul hauen eskubide zibilak eta askatasun publikoak: LGTBI; indarkeriaren biktima diren emakumeak; arrazoi ekonomiko, erlijioso, politiko, eta kastakoengatik zapalduta edo errefuxiatuta dauden pertsonak; hondamendi naturalen biktimak; biztanleria indigena; haurrak; ahultasun bereziko egoeran dauden adingabeak; desgaitasunen bat duten biztanleak; edo giza eskubideen defendatzaileak (11 puntu, gehienez).

6.    Garapen ekonomiko alternatiboko ereduak garatzearen garrantzia, desberdintasunik sortuko ez duena eta ikuspuntu sozial, ekologiko, kultural eta ekonomikotik jasangarria izango dena (10 puntu, gehienez).

7.    Egiazko informazioa, erreala eta kritikoa helaraztea gipuzkoarrei Garapenerako Laguntzako Batzordearen zerrendako herrialdeen benetako egoerari buruz, eta baita ere politika, ingurumen, gizarte eta ekonomiari lotutako prozesuen egoerari buruz eta globalizazio ekonomikoaren eraginari buruz (10 puntu, gehienez).

8.    Ingurumenaren egoerari eta klima aldaketari buruzko mehatxuak eta erronkak (10 puntu, gehienez).

9.    Gipuzkoan herrialde pobretuetan garatutako ezagutza edo ekimen sozialak ezartzea, bereziki parte-hartze politikoaren eta gobernantzaren, hezkuntza formalaren, genero berdintasunaren, multikulturalismoaren errespetuzko kudeaketa, bidezko merkataritza eta nekazaritza ustiapena kontzepzio iraunkorra edo ekologikoa eta lurraren eta ingurumenaren tratamendua (gehienez 10 puntu).        

10.    Proiektua ikastetxeetan, lanbide heziketan edo unibertsitatean ezartzen bada (7 puntu gehienez).

Proiektuen baremaziorako kontuan hartuko den informazio bakarra da dirulaguntza eskaerako inprimakiak daukana, baita entitate eskatzaileak bere borondatez gehitu ahal izango dituen eranskin hauek daukatena ere: a) aurrekontuaren azalpena eta proformako fakturak, b) partaidetza-abala lankidetzako eragile ezohikoen kasurako, c) Osasunaren Mundu Erakundearen lehentasunak edo tokiko osasun sistemaren lehentasunak. Hala badagokio, eranskinak hurrenkera horretan erantsiko dira eta adierazitako izendapenarekin. Ez dira kontuan hartuko egon daitezkeen bestelako informazio iturriak, paragrafo honetan adierazitakoak ez bezalakoak.

D lerroa.  ‑Larrialdiko laguntzarako eta ekintza humanitarioko proiektuetarako dirulaguntzak

1.    Helburua.

Lerro honen xedea da, Garapenerako Laguntza Batzordeko zerrendan ageri diren herrialdeetan ekintza humanitarioak egiteko, edo natur hondamendien eraginez edo gatazka armatuen ondorioz sortutako larrialdiko premiei erantzuteko, laguntzak arautzea.

2.    Diruz lagun daitezkeen proiektuak.

Kontzeptu honen pean onartutako laguntzak aurreikus ezin daitezkeen egoerak arintzeko erabiliko dira. Eta, sortzen diren arazoei berehala eta eraginkortasunez erantzuteko behar besteko gaitasuna egiaztatzen duten erakundeei emango zaizkie.

Bi eratako proiektuak onar daitezke:

— Larrialdietarako laguntza proiektuak, klima-aldaketaren ondoriozko hondamendi naturalek eta gerra-gatazkek eragindako kalteak direla eta, biztanleen berehalako premiei erantzuteko oinarrizko ondasun eta zerbitzuak hornitzera bideratutakoak (berotzeko materiala, aterpea, edateko ura, elikagaiak, osasun laguntza eta haur hezkuntza).

— Ekintza humanitarioko proiektuak, zentzu zabalago batean, hondamendien beste fase batzuei erantzuten saiatuko direnak eta errefuxiatuei eta giza eskubideen urraketaren biktima diren kolektiboei zuzenduta daudenak.

3.    Erakunde onuradunak.

Erakunde eskatzaileek A lerroaren 3. oinarrian ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

4.    Proiektuen betebeharrak.

a)    Herrialde pobretuetan, proiektua tokiko bertako bazkide baten bitartez gauzatzea. Bertako bazkide horrek nortasun juridikoa izan behar du, irabazi-asmorik gabekoa izan behar du, arauz eratua eta dagokion erregistroan inskribatua. Tokiko bazkidea erakunde bakar batez osatua izan daitezke, edota bi erakundez edo gehiagoz osatutako kontsortzioa. Hala izanez gero, kontsortziora bildutako erakunde bakoitzak bete egin beharko ditu arestian aipatutako baldintzak.

b)    Dirulaguntza soil-soilik ekintza berriak finantzatzera bideratuko da; hau da, jasoko den laguntza ez da erabiliko, inolaz ere, jada amaituak dauden ekintzak finantzatzeko. Era berean, ez dira finantzatuko laguntzen deialdi hau baino lehen egindako gastuak.

c)    Dirulaguntza erakunde eskatzaileari ordaintzen zaion egunetik hasita, asko jota ere bi hilabeteko epean abiarazi behar da proiektua.

d)    Proposatutako ekintzak, gehienez ere urtebeteko epean gauzatzeko planifikatu behar dira.

e)    Azken bi urteetan, gizartea eraldatzeko hezkuntzako gutxienez bi jarduera egin izana urtean.

5.    Diruz lagun daitezkeen gastuak.

1.    Zuzeneko gastuak diruz laguntzeko modukoak izango dira, honako baldintza hauetan:

— Tokiko pertsonalaren kostuak.

— Erbesteratutako pertsonen kostuak, eskatutako dirulaguntzaren % 10a arte, eta hilean 3.000,00 euroko kopuru gordina gainditu gabe. Proiektuaren berariazko gorabeherak direla-eta, ehuneko hori igo beharra gertatzen bada, proiektuari txosten bat erantsi beharko zaio, igoera horren premia arrazoituz. 

— Proiektuarekin zerikusia duten prestakuntza gastuak.

— Materialen erosketarekin zerikusia duten funtzionamendu gastuak; hau da, material erosteko, eta proiektua kasuan kasuko herrialdean garatzeko beharrezkoak diren beste hornikuntza batzuk egiteko gastuak.

2.    Zeharkako kostuak ere diruz laguntzeko modukoak izango dira: GGKE eskatzailearen egoitzako administrazio, kudeaketa eta pertsonalaren gastuak, hain zuzen ere proiektua identifikatzeko, formulatzeko, jarraipena egiteko eta ebaluatzeko xedez egindakoak. Gastu horiek ez dute gaindituko eskatutako dirulaguntzaren % 10a.

6.    Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Oinarri espezifiko hauetan jasotako dirulaguntzen zenbatekoa dirulaguntzen deialdia onartzen duen Diputatuen Kontseiluan erabakiko da.

7.    Hautatzeko eta baloratzeko irizpideak.

— Proiektuari buruzko informazioa: (8 puntu arte).

Koherentzia baloratuko da sekuentzia honetan: aurrekariak-testuingurua-justifikazioa-objektiboak-emaitzak-jarduerak-baliabideak.

— Aurrekontuaren azalpena: (6 puntu arte).

Aurrekontu partiden banakapen maila hartuko da kontuan.

— Estrategia batekiko lotura: (4 puntu arte).

Proiektua kokatzen bada larrialdi-egoerak eragindako biztanle guztiak hartzen dituen lan estrategia batean, eta ez proiektu horren xede diren biztanleak bakarrik hartzen dituen batean.

— Genero ikuspegia: (6 puntu arte).

Proiektuaren proposamenak emakumeen behar estrategikoak aintzat hartzen baditu, krisi humanitarioan emakumeen egoera larriagotzen duten berezitasunak azpimarratuz.

— Giza eskubideak: (6 puntu arte).

Proiektuak zaurgarritasun bereziko kolektiboen behar estrategikoak kontutan hartzen baditu (adingabeak, LGTBI, minoria etnikoak edo ezgaitasuna duen jendea).

— Jarraipena: (4 puntu arte).

Aurreko bi urteetan Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako beste proiektu baten jarraipena bada.

— Zabaltzea: (5 puntu arte).

Jardueren artean baldin badago Gipuzkoako biztanleei krisi humanitarioari buruzko informazioa ematera bideratutako jardueraren bat, eta proiektuak nola esku hartu duen testuinguru horretan.

— Esperientzia. (5 puntu arte).

Baloratzen da laguntza humanitarioko eta larrialdietako proiektuetan toki erakundeak leku berean duen esperientzia maila, orain dirulaguntza eskatzen den proiektuaren xede den biztanleria berarekin.

— Gipuzkoan errotzea: (6 puntu arte).

Entitateak Gipuzkoan dituen egitura esanguratsuak agiri bidez egiaztatu behar ditu. Horretarako, datu hauek aurkeztu behar dira: GKEak Gipuzkoan kontratatuta dituen pertsonen zerrenda, Gizarte Segurantzako afiliazio-zenbakia barne; boluntarioen zerrenda, boluntariotza-asegurua barne; Gipuzkoan erabiltzen duten lokalaren edo lokalen deskribapena, metro karratuen eta dituzten informatika eta komunikazio ekipoen kopuruaren berri emanez; jendeari arreta emateko ordutegia; eta, hala badagokio, egoitzak dituen beste erabilera batzuk, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde (GGKE) eskatzailearen ohiko lanarekin zerikusirik ez dutenak eta Gipuzkoako bazkide kopurua. (6 puntu gehienez).

8.    Diruz lagundutako ekintzen jarraipena eta justifikazioa.         

Lerro honetan araututako dirulaguntzak, oinarri arautzaile orokorretan xedatutakoaren arabera justifikatuko dira. Amaierako txostena 6 hilabeteko epean aurkeztu beharko da, proiektua amaitzen den egunetik hasita.

Salbuetsi egingo da Nazio Batuen Nazioarteko Erakundeetako batek kudeatutako dirulaguntzen proiektuetarako oinarri arautzaile orokorretan ezarritako gastuak zuritzeko era. Kasu horietan nahikoa izango da nazioarteko erakundeak emandako ziurtagiri bat aurkeztea onartutako dirulaguntzak aurreikusitako xedeak egiaztatzen dituen faktura bakarraren bidez.               

E lerroa.  Afrikan garapen proiektuak burutzeko dirulaguntzak

1.    Xedea.

Oinarri espezifiko hauen xedea da dirulaguntzak arautzea hegoaldeko herrialde eta herri pobretuetan giza garapen berdin eta iraunkorra sustatzera eta baztertze arrazoien kontra borrokatzera bideratutako lankidetza proiektuak gauzatzeko.

2.    Diruz lagundu daitezkeen proiektuak.

Diruz lagundu daitezkeen proiektutzat hartuko dira irabazi asmorik gabeko entitateek soilik aurkeztutakoak, baldin eta haien xedea giza garapen iraunkorra denean, hau da, pertsona eta herrialdeen libertateak, gaitasunak eta aukerak handitzea; pobreziari lotutako gaietara bideratzea; eta eraldatze subjektuak eta beraien garapen hautabideak indartzeko laguntzak ematea.

3.    Entitate eskatzaileen betebeharrak.

Lerro honetan araututako dirulaguntzak jaso ahal izateko, entitate eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a.    Irabazi asmorik gabekoak izatea.

b.    Legeen arabera eratuta eta dagokion erregistroan inskribatuta egotea, eskaerak aurkezteko epea amaitu baino gutxienez bi urte lehenagotik.

c.    Hegoaldeko herrialde pobretuetan lankidetzako proiektuak gauzatzeko helburuak biltzen dituen estatutu batzuk edukitzea, edo modu frogagarrian egiaztatzea entitatea etenik gabe aritu dela lankidetza esparruan gutxienez hiru urtez.             

d.    Bere egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra Gipuzkoako lurralde historikoan edukitzea. Eskaeraren aurkezpena eta proiektuaren dokumentazioa, kontabilitatea eta kogestio osoa egoitza edo ordezkaritza horren zuzeneko ardura izango dira. Proiektuaren identifikazioan, formulazioan, jarraipenean eta ebaluazioan izandako parte-hartzea ulertuko da proiektuaren kogestio gisa; eta ordezkaritza iraunkor bezala, berriz, oinarri soziala duten egitura adierazgarriak izatea (bazkideak eta boluntario aktiboak).

e.    Azken bi urteetan, gizartea eraldatzeko hezkuntzako gutxienez bi jarduera egin izana urtean.   

f.    2.1 oinarri orokorrean aurreikusitako debekurik ez izatea, eta hori 2.2. oinarri orokorrean aurreikusitakoaren arabera egiaztatzea.

g.    Entitateen partzuergo batek aurkeztutako proiektuek ere jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak. Kasu horretan, partzuergoan bildutako entitateetako bakoitzak aurreko betebehar guztiak bete beharko ditu.

h.    A lerroan aurkezten diren entitateak lerro honetan ezin izango dira aurkeztu.

Partzuergoan bildutako entitateek helbide bakar bat adieraziko dute, espedientearen jakinarazpen administratiboak bertan jasotzeko. Hala ere, entitate horietako bakoitzak oinarri hauetan eskatutako dokumentazio administratibo guztia aurkeztu beharko du.

Eskaerarekin batera, partzuergo horren burutza izendatzen duen hitzarmena aurkeztu beharko da, kontsortzioa eratzera behartu dituen arrazoiak, entitate bakoitzak proiektuan duen partaidetza-maila, entitate bakoitzaren eskubideak eta obligazioak, baliabideak kudeatzeko sistema eta baita gatazka posibleak konpontzeko bideak ere. Hitzarmenean espresuki adierazi beharko da entitateetako bakoitzak proiektu osoaren gaineko erantzukizun zuzenekoa eta solidarioa onartzen duela.

4.    Tokiko entitatearen eta proiektuen betebeharrak.

a.    Proiektu guztietan populazio subjektuarekin lanean ari den antolamendu edo erakunderen baten partaidetza eskatuko da ezinbestean. Tokiko bazkide horrek nortasun juridiko propioa izango du, ez du irabazi-asmorik izango eta dagokion erregistroan izena emanda egon beharko du.

b.    Tokiko entitateak elkartuta aurkeztu ahal izango dira, baldin eta entitate horiek guztiek ezarritako baldintzak eta betebeharrak betetzen badituzte. Helburu horretarako batasun horren burutza izendatzen duen hitzarmena aurkeztu beharko da, batasuna eratzera behartu dituen arrazoiak, bazkide bakoitzak proiektuan duen partaidetza-maila, bazkide bakoitzaren eskubideak eta obligazioak, baliabideak kudeatzeko sistema eta baita gatazka posibleak konpontzeko bideak ere jasoko direlarik. Hitzarmenean espresuki adierazi beharko da entitateetako bakoitzak proiektu osoaren gaineko erantzukizun zuzenekoa eta solidarioa onartzen duela.

c.    Proiektuak ekarritako ondasun higigarri eta higiezin guztiak populazio hartzailearen edo hura ordezkatzen duten erakundeen eskuetara pasatuko dira, eta, hori ezinezkoa balitz, tokiko lankidearen eskuetara pasatuko lirateke, hark laguntzaren helburua betetzen jarrai dezan. Posible ez bada, modu egokian egiaztatu beharko da eta populazio subjektuak sinatutako adostasun agiri bat aurkeztu.

d.    Proiektuak ordainketa-egunaren hurrengo bi hilabeteen barruan edo une horretako urte naturalaren barruan hasi eta jarri beharko dira martxan, gehienez ere, eta bi urteko iraupena izango dute gehienez. Proiektuari hasiera emateko adierazitako gehieneko epea luza daiteke beti ere beharrezkoa dela justifikatzen bada.

5.    Kanpo uzteko arrazoiak.

Proiektu bat ez da onartuko baldin eta:

a.    Ez bada bideragarria, lortu nahi diren emaitzak lortzeko behar diren baliabideak ondo aurreikusi ez dituelako.

b.    Denboraren joanean iraunkorra ez bada.

c.    Generoaren ikuspegia sartu ez badu.

d.    Tokiko gaitasunak indartzen ez baditu.

e.    Eraginpeko herritarren partaidetza bermatzen ez badu.

f.    Giza eskubideak errespetatzen ez baditu.

g.    Naturaren eskubideak errespetatzen ez baditu.

6.    Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

1.    Deialdia argitaratutako urtea baino lehenagoko gastuek ez dute dirulaguntzarik jasoko.

2.    Diruz laguntzeko moduko gastuak izango dira honako zuzeneko kostu hauek:

a)    Lursailen erosketa. Kontzeptuen zenbatekoa eta horien titulartasuna egiaztagiri edo frogagiri egokien bidez ziurtatu beharko da.

b)    Eraikinak eta azpiegiturak erostea, eraikitzea edo zaharberritzea. Eraikuntza edo zaharberritzeko materialak, eginkizun horietara puntualki atxikitako langileak eta beharrezko azterketa teknikoak partida honetan sartu beharko dira.

c)    Ekipamendu, material eta zerbitzuen erosketa eta garraioa. Proiektuaren helburu espezifikoarekin zuzenean lotuak daudenak bakarrik egotziko dira partida honetara.

d)    Bertako langileen kostuak. Partida honetara egotzi beharreko kostuak zuzenean eta modu iraunkorrean proiektua egikaritzearekin lotuak dauden pertsonenak dira.         

e)    Erbesteratutako pertsonen kostuak, emandako dirulaguntzaren % 10a arte, eta hilean 3.000,00 euroko kopuru gordina gainditu gabe. Proiektuaren berariazko gorabeherak direla-eta, ehuneko hori igo beharra gertatzen bada, proiektuari txosten bat erantsi beharko zaio, igoera horren premia arrazoituz. 

f)    Proiektuari lotutako trebakuntza-gastuak. Populazio subjektuaren eta/edo tokiko bazkidearen trebakuntzara bideratutako baliabide teknikoak, giza baliabideak, baliabide metodologikoak eta materialak partida honetara egotzi behar dira.

g)    Ondasun higigarrien nahiz higiezinen alokairuei dagozkien funtzionamendu-gastuak; ekipamendu, material eta ondasun suntsikorrak eskuratzerako gastuak eta proiektua aurrera eramateko bazkide lokalak kontratatutako zerbitzuak. Diru-kredituak nahiz ondasun-kredituak emateko beharrezkoa izan daitekeen txandakako funts baten zuzkidura partida honen barruan sartu beharko da. Funts hori kudeatzeko erregelamendua ere erantsi beharko da, bertan funtsaren xedea eta baldintzak zehaztuz (diru-funtsa ala ondasun-funtsa den, maileguen balio globala eta banakakoa, interes-tasa, gabe-aldia, eskatutako bermeak, organo kudeatzailea, itzulketa-kronograma, kobraezinen kontrola, itzulketari esker aurreikusitako sarrerak eta horien xedea). Partida honetara ezin egotz daitezke entitate eskatzailearen funtzionamendu-gastuak, horiek zeharkako kostuen partidari baitagozkio.

h)    Proiektuaren auditoretza gastuak, gehienez 3.000,00 euro arte.

i)    Eskatutako zenbatekoaren gehieneko % 5eko komunikazio gastuak eta proiektua gizarte gipuzkoarrari gizarteratzekoak.

3.    Lehentasuna izango dute sozialki arduratsuak diren kontratazioak eta hurbilekoak eta iraunkorrak diren produktuak, eta baita ere software eta lizentzia libreak. Ez dira finantzatuko marketin produktuak (boligrafoak, karpetak, pendrive-ak, poltsak…), ezta ere autoretza eskubideak, proiektua gauzatzeko ezinbestekoak direla bermatzen ez bada. Proiektuak eragindako materialak herritarren eskura jarri beharko dira, printzipioz, dohainik; hala ere, frogatzen bada komenigarriak direla, kostu prezioan saldu ahal izango dira, baldin eta onurak berriro proiektuan inbertitzen badira.

4.    Diruz laguntzeko moduko gastuak izango dira zeharkako kostuak, eta horietan sartzen dira entitate eskatzailearen administrazio eta kudeaketa gastuak, proiektuaren identifikazio, formulazio, jarraipen eta ebaluazioarekin lotuak daudenak. Gastu horiek ez dira dokumentu bidez justifikatu beharko, baina ezingo dute eskatutako dirulaguntzaren zenbatekoaren % 10 gainditu.

7.    Dirulaguntzen zenbatekoa.

1.    Oinarri espezifiko hauetan jasotako dirulaguntzen zenbatekoa dirulaguntzen deialdia onartzen duen Diputatuen Kontseiluaren erabakian ezarriko da.

2.    Hautatutako proiektuei emandako laguntzen zenbatekoa, oro har, eskatutako dirulaguntzaren % 100ekoa izango da. Kasu berezietan, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak eskatutako zenbatekoa baino kopuru txikiagoa eman ahal izango du, proposatutako gastuak aztertu ondoren eta arrazoi justifikatuak erabiliz beti, baina ekimenaren bideragarritasuna arriskuan jartzera iritsi gabe edozein kasutan. Ekimenaren bideragarritasuna arriskuan dagoela ulertuko da baldin eta eskatutako dirulaguntzaren % 75etik beheragoko zenbatekoa bakarrik erantzun daitekeenean.

3.    Onartutakoen artean puntuazio gutxien duen proiektua murriztu ahal izango da, behar izanez gero, aurrekontu kontsignazio erabilgarrira egokitu arte, aurreko paragrafoan xedatutakoaren arabera.

8.    Dirulaguntzen justifikazioa eta erantzunkidetasun hitzarmena.

1.    Lerro honetan araututako dirulaguntzen justifikazioa oinarri arautzaile orokorretan ezarritakoaren arabera egin beharko da. Amaierako txostenari dagokionez, proiektua amaitzen den datatik kontatzen hasi eta 6 hilabeteko epearen barruan aurkeztu beharko da.

2.    Behin dirulaguntza emateko prozedura erabaki ondoren, entitate onuradunak proiektua garatzeko erantzukindetasun-hitzarmen bat sinatuko du bere tokiko bazkidearekin, dirulaguntza emateko erabakia jakinarazi edo argitaratzen den datatik bi hilabeteko epearen barruan Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiari aurkeztu beharko diona. Hitzarmen horrek honako puntu hauek jaso beharko ditu, gutxienez:

— Alderdien baieztapena, oinarri arautzaileen edukia eta deialdia ezagutzen dutela esanez, eta horietatik eratorritako obligazioak betetzeko konpromisoa espresuki hartzen dutela adieraziz.          

— Dirulaguntzari esker eskuratutako ondasun higigarri nahiz higiezin guztiak populazio hartzailearen jabetzakoak, edo hori ezinezkoa balitz, tokiko bazkidearen jabetzakoak izatera pasatuko direla espresuki aipatzea, laguntzak zer-nolako xedetarako ematen diren erabilera horren jarraipena bermatuz betiere. Posible ez bada, modu egokian egiaztatu beharko da eta populazio hartzaileak sinatutako adostasun agiri bat aurkeztu beharko da erantsita.

— Proiektuaren egikaritzapenari dagokionez, alderdi bien artean sor daitezkeen gatazka posibleak erabakitzeko mekanismo egokia ezartzea herrialde bakoitzean.

9.    Afrikan garapeneko proiektuei aplika dakizkiekeen balorazio irizpideak.

A.    Proiektuaren kalitate teknikoarekin lotutako irizpideak (25 puntu arte).

1.    Proiektuari buruzko informazioa (5 puntu arte).

Honako hurrenkera hau baloratu egingo da: aurrekariak, testuingurua, justifikazioa, helburua, emaitzak, jarduerak, baliabideak, eta emaitzak kalkulatzeko adierazleen zehaztasuna.         

2.    Bideragarritasun teknikoa edo soziala (5 puntu arte).

Bidegarritasun teknikoa azpiegiturak eraikitzea aurreikusten duten proiektuei aplikatuko zaie, betiere eraikuntza bakoitzaren balioa 6.000,00 eurotik gorakoa bada.

Bidegarritasun soziala gainerako proiektuei aplikatuko zaie.

3.    Bideragarritasun finantzarioa (5 puntu arte).

Irizpide hau etorkizunean diru-sarreraren bat beharko duten proiektuei aplikatuko zaie; hau da, planifikazioan aurreikusitako onura sozial eta ekonomikoak epe mugagabean ematen jarraitu ahal izateko dirulaguntza beharko duten proiektuei. Baloratu egingo da kasuan kasuko bideragarritasun plana aurkeztea.

4.    Aurrekontuari buruzko azalpenak (5 puntu arte).

Baloratu ahal izateko, aurrekontua partidetan banakatua eta jardueretan banakatua azaldu behar da, proformako fakturak ere aurkeztuta. Azkeneko kasu horretan, banakako prezioa 2.500,00 eurotik gorakoa duten ondasunak edo zerbitzuak erosi behar direnean bakarrik exijituko dira proformako fakturak.

5.    Laguntza instituzionala (5 puntu arte).

Baloratu egingo da erakunde publiko batek proiektuari emandako abala aurkeztea.

B.    Ikuspegiekin lotutako irizpideak (45 puntu gehienez).

B1.  Ikuspegi orokorrak (gehienez 20 puntu).

6.    Proiektua emakumeen eskubideen defentsara bideratuta badago edo landutako gaian genero-ikuspegia zeharka sartzen bada (7 puntu, gehienez).

7.    Giza eskubideak, oro har, eta, bereziki, kolektibo ahul hauen eskubide zibilak eta askatasun publikoak: LGTBI; indarkeriaren biktima diren emakumeak; arrazoi ekonomiko, erlijioso, politiko, eta kastakoengatik zapalduta edo errefuxiatuta dauden pertsonak; hondamendi naturalen biktimak; biztanleria indigena; haurrak; ahultasun bereziko egoeran dauden adingabeak; desgaitasunen bat duten biztanleak; edo giza eskubideen defendatzaileak (7 puntu, gehienez).

8.    Proiektuaren helburu badira ekologia eta ingurumenari lotutako jasangarritasuna eta klima-aldaketaren aurkako borroka (6 puntu, gehienez).

B.2.  Ikuspegi sektorialak (18 puntu gehienez).

9.    Proiektua osasuna hobetzera bideratzen bada, tokiko osasun sistemak eta planak urratzen ez dituzten neurri eta ekintzen bidez, eta/edo Osasunaren Mundu Erakundearen lehentasunen, estrategien eta planen barruan kokatzen diren neurrien eta ekintzen barruan (6 puntu, gehienez).

10.    Proiektua sendotze instituzional eta demokratikoaren sektorekoa bada. Helburu baditu prozesu demokratikoak, gobernantza parte-hartzailea eta gardena, ustelkeriaren aurkako borroka, eta gizarte zibila bultzatzea (6 puntu, gehienez).

11.    Proiektuak hezkuntza sustatzea badu helburu, batez ere hezkuntza formala. Hezkuntza sistema publikoen eta gizarte zibileko erakundeen bidez, hezkuntzarako eskubidea lortzen laguntzen duten proiektuak, pertsona guztientzako oinarrizko hezkuntza eta/edo lanbide-heziketa publikoak, inklusiboak, doakoak, eta kalitatezkoak bermatzen laguntzeko, arreta berezia jarriz pobrezia-indize handienak dituzten biztanleengan eta kolektibo ahul eta diskriminatutako biztanleengan (6 puntu, gehienez).

12.    Proiektuak lurraldearen garapen ekonomiko jasangarria badu helburu: diru-sarrerak sortzen dituzten jarduera ekonomikoak abian jartzea eta garatzea, mikrokreditu sistemak, teknologiaren eta know how-aren transmisioa, nekazaritza-kooperatibak edo beste mota batekoak sortzea, eta ekintzaileei laguntzea (kultura, artisautza, turismoa…) (6 puntu).

B.3.  Beste ikuspegi batzuk (7 puntu, gehienez).

13.    Proiektuak izaera berritzailea badu, zuzentzen den gizartearekiko testuingurua eta egokitasuna direla-eta, eta estrategia baten bidez definitutako politika publiko baten barruan kokatzen bada (5 puntu, gehienez).

14.    Aurreko hiru urteetan Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako proiektu baten jarraipena bada (gehienez 2 puntu).         

C.    Parte hartzen duten eragileei dagokienez (30 puntu, gehienez).

15.    Entitate eskatzaileak azken bi urteetan egindako sentsibilizazio jardueren kopuruaren arabera. Garapenerako hezkuntzako proiektuen edo programen kasuan, jardueratzat hartu ahal izango dira proiektua edo programa osatzen duten osagaiak (4 puntu, gehienez).  

16.    Gipuzkoako lankidetzako eragile ez-tradizionalek proiektuan parte hartzea (7 puntu, gehienez).

17.    Proiektua beste erakunde batzuekin sarean, modu egonkorrean, egiten den lan batean sartzen bada (4 puntu, gehienez).

18.    Tokiko erakundearen eremuko esperientziaren eta presentziaren arabera, eta baita tokiko erakundearen eta entitate eskatzailearen arteko lankidetza-aurrekarien arabera ere (4 puntu, gehienez).

19.    Komunikazio-programa aurkeztea eta proiektua Gipuzkoako gizarteari zabaltzea, bai eta garatuko diren bitartekoak eta moduak ere (baliabide tradizionalak, ikastetxeetan zabaltzea, sare sozialak, mintegiak, jardunaldiak …), elkarrizketaren lankidetza eta elkarrekiko aberastasuna lotzeko, betiere Gipuzkoako herritarren ikuspegi globala lortzen laguntzeko (4 puntu, gehienez).

20.    Gipuzkoan errotzea: entitateak Gipuzkoan dituen egitura esanguratsuak agiri bidez egiaztatuta. Horretarako, datu hauek aurkeztu behar dira: GKEak Gipuzkoan kontratatuta dituen pertsonen zerrenda, Gizarte Segurantzako afiliazio-zenbakia barne; boluntarioen zerrenda, boluntariotza-asegurua barne; Gipuzkoan erabiltzen duten lokalaren edo lokalen deskribapena, metro karratuen eta dituzten informatika eta komunikazio ekipoen kopuruaren berri emanez; jendeari arreta emateko ordutegia; eta, hala badagokio, egoitzak dituen beste erabilera batzuk, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde (GGKE) eskatzailearen ohiko lanarekin zerikusirik ez dutenak (7 puntu gehienez).

Proiektuen baremaziorako kontuan hartuko den informazio bakarra da dirulaguntza eskaerako inprimakiak daukana, baita entitate eskatzaileak bere borondatez gehitu ahal izango dituen eranskin hauek daukatena ere: a) lurren titulartasuna, obra-memoria, eta eraikuntza-planoak, b) populazio hartzailearen partaidetza-abala eta tokiko erakundearen plan estrategikoa, c) finantza-bideragarritasunaren plana, d) aurrekontuaren azalpena eta proformako fakturak, e) erakunde publiko batek proiektuari emandako abala, f) egiaztatzea Gipuzkoan errotuta dagoela. Hala badagokio, eranskinak hurrenkera horretan erantsiko dira eta adierazitako izendapenarekin. Ez dira kontuan hartuko egon daitezkeen bestelako informazio iturriak, paragrafo honetan adierazitakoak ez bezalakoak.

II. ERANSKINA

Garapenerako lankidetzarako dirulaguntzen 2021eko deialdia.

Lehenengo.    Oinarri arautzaileak.

Garapenerako lankidetzarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak 2021eko maiatzaren 11ko Diputatuen Kontseiluaren erabakiaz onetsitakoak dira, deialdi honekin batera Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnak.             

Bigarren.    Onuradunak.

Deialdi honen xede diren dirulaguntzen onuraduntzat hartuko dira Diputatuen Kontseiluak 2021eko maiatzaren 11ko batzarraldian onetsitako dirulaguntza modalitate bakoitzari dagozkion oinarri orokorretan eta oinarri espezifikoetan jasotako baldintzak betetzen dituzten entitateak.            

Hirugarren.    Eskaerak aurkezteko epea.

Dirulaguntza horien eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epea bukatzen den eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun balioduna hartuko da azkeneko eguntzat.

Laugarren.    Dirulaguntzen eskaerak aurkezteko modua.             

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 14.2 a) artikuluan xedatutakoaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro elektronikoaren bidez soilik (https://egoitza.gipuzkoa.eus) aurkeztuko dira eskaerak, hurrengo atalean adierazitako nahitaezko dokumentazioarekin batera, «dirulaguntzen atarian» sartuz.   

Eskaera eta harekin joan behar duen dokumentazioa Internet bidez aurkezterakoan, foru araudi hauek bete behar dira: irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duena, eta dirulaguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duen abenduaren 30eko 131/2011 Foru Agindua, (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 10 zk. 2012ko urtarrilaren 16koa).

Bosgarren.    Dokumentazioa.

Dirulaguntzaren eskaerarekin batera aurkeztu beharko den dokumentazioa, Diputatuen Kontseiluak dirulaguntza hauek arautzeko 2021eko maiatzaren 11ko erabakiaren bidez onetsitako 4. oinarrian adierazitako agiriak aurkeztu beharko dira.

Seigarren.    Eskaeren gehieneko muga, entitate bakoitzeko.

1.    Ezein entitatek ezingo du, ez banaka ezta partzuergo moduan ere, eskaera bat baino gehiago aurkeztu dirulaguntzen modalitate bakoitzean.

2.    Oinarri arautzaileetako A, B eta E lerroetan araututako dirulaguntzen modalitateetan eskaera egiten duten entitateek ezingo dute eskaerarik aurkeztu C lerroan. A lerroan araututako dirulaguntzen modalitateetan eskaera egiten duten entitateek ezingo dute eskaerarik aurkeztu E lerroan eta alderantziz.          

Zazpigarren.    Laguntzen mugak.

Hauek dira laguntza mota bakoitzarentzako erabaki diren gutxieneko eta gehieneko zenbatekoak:

Hegoaldeko herrialde eta herri pobretuetako garapen proiektuak: 15.000,00 eta 100.000,00 euro bitarte proiektu bakoitzeko.

Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak: 15.000,00 eta 50.000,00 euro bitarte proiektu bakoitzeko.

Toki edo nazioarte mailan gizartea eraldatzeko ekintza edo ekimen puntualak: gehienez 20.000,00 euro proiektu bakoitzeko.

Larrialdiko laguntzarako eta ekintza humanitarioko proiektuak: gehienez 40.000,00 euro proiektu bakoitzeko.

Afrikako garapen proiektuak: 15.000,00 eta 100.000,00 euro bitarte proiektu bakoitzeko.

Zortzigarren.    Dirulaguntza ordaintzea.

1.    C eta D lerroetako dirulaguntzak ematen diren momentuan ordainduko dira osorik; besteak, hau da, A, B eta E lerroetakoak, honela ordainduko dira:

— Hasierako ordainketa bat dirulaguntza ematen denean. Lehen ordainketaren zenbateko hori onuradun guztientzat ehuneko berdina izango da eta ematen den ekitaldiko aurrekontu kredituaren arabera zehaztuko da, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzari buruzkoak, 32.4 artikuluan ezarritako eran.            

— Bigarren ordainketa onartutako laguntzaren lehen ordainketaren zenbatekoaren % 40 burutu dela justifikatzen denean, kontuan hartuta erakundeak justifikazio hori aurkezteko izango duen epea urtebetekoa izango dela, dirulaguntza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.            

2.    Deialdi honetan jasotzen diren dirulaguntzen onuradunek Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus) dagoen dirulaguntzen atariaren bidez eskatu beharko dute emandako dirulaguntzatik falta den zatia ordaintzea, kasu bakoitzean egokia den egiaztagiriak aurkeztuta.

Bederatzigarren.    Laguntzen finantzaketa eta aurrekontua.

1.    Deialdi honi dagozkion dirulaguntzetarako baimendutako gastua, hiru milioi zazpiehun eta hirogehi mila (3.760.000,00) euroko da, honako aurrekontuko partida hauen kargura:

a)    1.758.000,00 euro, A lerroko laguntzetarako:

897.000,00 euro, 1 0920.200.481.00.01 2021 partidatik, eta

861.000,00 euro, 5 0920.200.481.00.01 2022 partidatik.

b)    550.000,00 euro, B lerroko laguntzetarako:

275.000,00 euro, 1 0920.200.481.00.01 2021 partidatik, eta

275.000,00 euro, 5 0920.200.481.00.01 2022 partidatik.

c)    300.000,00 euro, C lerroko laguntzetarako, 1 0920.
200.481.00.01 2021 partidatik.

d)    400.000,00 euro, D lerroko laguntzetarako, 1 0920.
200.481.00.01 2021 partidatik.

e)    752.000,00 euro E lerroko laguntzetarako:

376.000,00 euro, 1 0920.200.481.00.01 2021 partidatik, eta

376.000,00 euro, 5 0920.200.481.00.01 2022 partidatik.

2.    Hala ere, A eta E lerroetako laguntzak gastu arruntetarako nahiz inbertsioetarako eman daitezkeenez, jasotzen diren eskaerak ikusi eta proiektuetako gastu nagusia zer motatakoa den jakin ondoren, beharrezko aurrekontu egokitzeak izapidetuko dira 1.a) apartatuan adierazitako partiden eta VII. kapituluan dagozkienen artean, emango diren laguntzak egingo den gastuaren izaerarekin ados egon daitezen.      

Hamargarren.    Jakinaraztea.

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 45.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du; eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.         

Hamaikagarren.    Araudi aplikagarria.

Deialdi honen xede diren dirulaguntzak, deialdi honetan bertan eta oinarri arautzaile orokor eta berariazkoetan 2021eko maiatzaren 11an Diputatuen Kontseiluko erabakiaren bidez onetsiak) ezarritakoek ez ezik, honako hauek ere arautuko dituzte: martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, eta hori garatzeko emandako araudiak, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak.