3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ZARAUZKO UDALA

Zarauzko udalerrian bertan eraldaketa sozialerako heziketa eta sentsibilizazio proiektuetarako dirulaguntzak norgehiagoka araubidez emateko 2021. urteko deialdia. BDNS (Identif.): 561159.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/561159).     

Onuradunak: Nortasun juridikoa duen irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko edozein elkarte, erakunde edo instituziok eskatu ahal izango ditu dirulaguntzak; horien jarduerak bat etorriko dira oinarri hauekin, eta Zarauzko udalerrian izango dute egoitza nagusia edo legez osatutako ordezkaritza (egoitza soziala Eusko Jaurlaritzaren elkarteen errolda nagusian inskribatuta).

Salbuespen gisa, udalerriarentzat interesgarriak diren jarduera sozialek ere laguntza jaso ahal izango dute, nahiz eta elkarte edo erakunde eskatzaileak Zarautzen ordezkaritza ofizialik ez izan. Kasu horietan, aldez aurretik oniritzia eman beharko du informazio-batzordeak.

Helburua: eraldaketa sozialerako heziketa proiektuak egiteko norgehiagoka prozeduraren bidez emango diren dirulaguntzak arautzea. Proiektu horiek tresna egokiak izango dira gizartearen baitan kontzientzia kritikoa sortzeko, eratzunkidetasun eta hiritartasun unibertsalaren ideiatik abiatuta; eta herritarrak mobilizatzea eta herrien nahiz pertsonen emantzipaziorako ekimen eta esperientzia eraldatzaileak martxan jartzea sustatuko dute.  

Oinarri arautzaileak: Gizarte Zerbitzuetako diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak (2019ko otsailaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 33 zk.).

Zenbatekoa: 10.000 €.

Eskabideak aurkezteko epea: hilabeteko epea deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Zarautz, 2021eko apirilaren 19a.—Xabier Churruca, alkatea.                           (3003)