3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ZARAUZKO UDALA

Hegoaldeko herrialde pobretuetan garapen proiektuetarako dirulaguntzak norgehiagoka araubidez emateko 2021. urteko deialdia. BDNS (Identif.): 561143.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/561143).    

Onuradunak: Nortasun juridikoa duen irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko edozein elkarte, erakunde edo instituziok eskatu ahal izango ditu dirulaguntzak; horien jarduerak bat etorriko dira oinarri hauekin, eta Zarauzko udalerrian izango dute egoitza nagusia edo legez osatutako ordezkaritza (egoitza soziala Eusko Jaurlaritzaren elkarteen errolda nagusian inskribatuta).

Salbuespen gisa, udalerriarentzat interesgarriak diren kooperazio proiektuek ere laguntza jaso ahal izango dute, nahiz eta elkarte edo erakunde eskatzaileak Zarautzen ordezkaritza ofizialik ez izan. Kasu horietan, aldez aurretik oniritzia eman beharko du informazio-batzordeak.     

Helburua: hegoaldeko herrialde pobretuetan bazterkeria kausen aurka borrokatzeko eta giza garapen iraunkorra eta bidezkoa sustatzeko kooperazio-proiektuak egiteko norgehiagoka prozeduraren bidez emango diren dirulaguntzak arautzea. 

Hegoaldeko herri pobretuetako leku behartsuenen garapen politiko, sozial eta ekonomikoa bultzatuko duten prozesuak eta proiektuak lagunduko dira. OCDEren garapenerako laguntzako batzordearen laguntza hartzaileen zerrendan sartuta dauden herrialdeak dira.               

Oinarri arautzaileak: Gizarte Zerbitzuetako diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak (2019ko otsailaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 33 zk.).

Zenbatekoa: 194.000 €.

Eskabideak aurkezteko epea: hilabeteko epea deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Zarautz, 2021eko apirilaren 19a.—Xabier Churruca, alkatea.           (3002)