ZARAUZKO UDALA
Gizarte zerbitzuen
arloko jarduerak egiten dituzten elkarteentzako dirulaguntzak norgehiagoka
araubidez emateko 2021. urteko deialdia. BDNS (Identif.): 561162.
Diru-laguntza
orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a
artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da.
Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak
(https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/561162).
Onuradunak: Irabazi-asmorik gabeko
gobernuz kanpoko edozein elkartek eskatu ahal izango ditu dirulaguntza hauek;
horien jarduerak bat etorriko dira oinarri hauekin, eta Zarauzko udalerrian
garatuko dira.
Salbuespen gisa,
udalerriarentzat interesgarriak diren jarduera sozialek ere laguntza jaso
ahal izango dute, nahiz eta ez diren Zarautzen garatzen.
Helburua: gizarte zerbitzuen
arloko jarduerak egiten dituzten erakunde sozialei norgehiagoka prozeduraren
bidez emango zaizkien dirulaguntzak arautzea.
Elkarteen funtzionamendurako
eta elkartearen jardueraren xede diren kolektiboei zuzendutako programa eta/edo
zerbitzuak garatzeko emango dira dirulaguntzak. Eman ahalko dira, baita
ere, Udaleko Gizarte Zerbitzuek euren jardunean antzemandako premia zehatzak
konpontzeko jarduera-eremuetara zuzendutako programa edo zerbitzuak proposatzen
dituzten jarduerak edo proiektuak egiteko, eta kolektibo jakin batzuen
parte-hartzea eta ongizatea sustatzen dituzten jarduerak egiteko.
Oinarri arautzaileak: Gizarte Zerbitzuetako
diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak (2019ko otsailaren 18ko
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 33
zk.).
Zenbatekoa: 35.988,00 €.
Eskabideak aurkezteko epea: hilabeteko
epea deialdia Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Zarautz, 2021eko
apirilaren 19a.—Xabier Churruca, alkatea.
(3001)