2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO
ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren oinarrien aldaketa eta 2021. urteko dirulaguntzen deialdia.

Diputatuen Kontseiluak honako erabaki hau hartu du 2021eko maiatzaren 4an:

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak, enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren bidez, Gipuzkoako ekonomia susperraldia finkatzen laguntzea du helburu, enpresen lehiakortasuna bultzatuz, enpresen jarrera lehiakorra sustatuz eta gure politika industrial eta ekonomikoaren identitate markak indartuz, herrialde eta lurralde gisa. Azken batean, aberastasun iraunkorra eta pertsonen ongizatea bermatuko dituen Gipuzkoa sustatu nahi da.            


Horretarako, proiektu bat garatu nahi da enpresa eta lanpostu gehiago eta hobeak sortzea helburu hartuta, ekonomia produktiboaren alde eginez, bereziki, gure sektore estrategikoetan, eta aberastasun iraunkorra sortzen lagunduko duten enpresa- eta gizarte-jarrerak bultzatuz. Proiektu horren bidez, industriaren aldeko gizarte mugimendua lortu behar dugu gure herrian, eta enpresa jarri behar dugu aberastasuna sortzeko prozesuaren erdigunean, haren ekarpen sozial eta ekonomikoa nabarmenduz.     

Gipuzkoaren apustu estrategikoa ekosistema ekintzaile bat garatzea da, ondoko erronkei erantzuna emateko gai dena:  

— Aberastasuna eta kalitatezko enplegu sorkuntza jasangarria bermatzea.

— Puntako ekonomia irekia eta espezializatua edukitzen jarraitzea, aldi berean aniztasunari ere eutsiz.

— Industriaren pisua eta beraren eragin positiboa enplegua, errenta, zergak eta berrikuntza sortzeko babestea.

— Etorkizuneko enpresa proiektuetan pertsonen zeregina zein den aztertu, kontuan hartuta, bereziki, emakumeen eta gizonen berdintasuna eta gazteriaren egitekoa.

— Enpresa ehunaren berrikuntza bermatzea.

— Ekonomia berriak eta balio partekatua sortzeko ereduak sustatzea.

Eta horretarako zenbait neurri eskatzen ditu, besteak beste, babesletza publiko-pribatua eta administrazio publikoak berezko duen jardunbidea. Honek esku-hartze politika desberdinak parekatzea dakar (enpresen lehiakortasuna bultzatzea, ekintzailetzara bideratutako azpiegiturak eta enpresa eredu berriak sustatzea, etab.), eta horiek kudeatzea eta zenbait neurri txertatzea (laguntzeko tresna finantzarioak).    

Estrategia eta jarduera ildo hauek 2021 ekitaldian indartzen jarraituko da, honako hauek ikusita:

— Orain arte lortu diren emaitzen ebaluazio positiboa.    

— Ekintzailetzaren Erakundearteko Plan berria abian jartzea.          

— Ekintzailetza aurreratuari laguntzeko dinamikak indartzea.          

— Ekintzailetza laguntzeko estrategia bakar batean apostu estrategikoak; eta

— Barneekintzailetzaren eragin estrategikoa, erakundearen lehiakortasun globala indartzea sustatzen eta hobetzen duena eta negozio-aukera berriak eskaintzen dituena.

Eta holaxe, enpresa eredu zehatz bat garatu: enpresa lehiakorrak eta jasangarriak izatea (dibertsifikatuak, irekiak, berritzaileak, partizipatuak, aniztunak, berdinzaleak, humanoak eta lurrarekin konprometituak).

Dirulaguntza hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude.           

Horiek horrela, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuak proposatuta, eta gaiaz hitz egin ondoren, Diputatuen Kontseiluak

ERABAKITZEN DU

Lehenengo.    Aldatzea enpresak sortzeko eta garatzeko prozesuan laguntzeko programako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak erabaki honen I. eranskinean ezarritako baldintzetan. Oinarri horiek, Diputatuen Kontseiluaren 2017ko ekainaren 27ko erabakiaren bidez onartu ziren (2017ko uztailaren 4ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 127. zk.), eta organo horren 2018ko apirilaren 10eko erabakiaren bidez (2018ko apirilaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 74. zk.) eta 2020ko uztailaren 7ko erabakiaren bidez (2020ko uztailaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 130. zk.) aldatu ziren.

Bigarren.    Onartzea aipatutako dirulaguntzen 2021eko deialdia, erabaki honen II. eranskinean jasota dagoena.           

Hirugarren.    2021eko ekitaldiko deialdiari aurre egiteko 1.841.000 euroko gastua baimentzea, aurrekontu sail hauen arabera:

a)    Enpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza ematea (II. eranskina):

1.0410.100.470.00.24.2021: 145.000,00 €.

5.0410.100.470.00.24.2022: 50.000,00 €.

b)    Enpresak sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei laguntza ematea (III. eranskina):

1.0410.100.470.00.26.2021: 125.000,00 €.

5.0410.100.470.00.26.2022: 120.000,00 €.

c)    Oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berritzaileak sortzeko prozesuan laguntza ematea (IV. eranskina):

1.0410.100.470.00.25.2021: 393.503,00 €.

1.0410.100.770.00.07.2021: 391.497,00 €.

5.0410.100.470.00.25.2022: 266.800,00 €.

5.0410.100.770.00.07.2022: 349.200,00 €.

Aurkeztutako eskaerak ebatzi aurretik, aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak onartutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du, deialdi berri bat egin gabe. Kopuru gehigarria eraginkorra izateko baldintza izango da dirulaguntzak ematea ebatzi aurretik kreditua erabilgarri deklaratzea.               


Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesdunek honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hala ere, aukera dute horren aurretik, berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitalpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.       

Donostia, 2021eko maiatzaren 5a.—Segundo Díez Molinero, Departamentuko idazkari teknikoa.  (3079)

 I. ERANSKINA

Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren oinarri arautzaile orokorrak. (I. eranskina).             

6. oinarria.  Prozedura ordenatu eta izapidetzeko órgano eskuduna.

6.1.  Prozedura izapidetuko duen organoa Ekonomia Sustapeneko Zerbitzua izango da.

6.2.  Dirulaguntzak emateko prozedura lehiakortasunik gabekoa den kasuan, Ekonomia Sustapeneko Zerbitzuak aurkeztu diren eskaerak jaso ahala ebaluatuko ditu eta behin betiko ebazpen proposamena egingo du. Proposamen horrek ez du inolako eskubiderik sortuko bertan onuradun gisa azaltzen diren pertsonen edo enpresen alde. Zerbitzuak behin betiko ebazpen proposamena igorriko dio organo eskudunari.

6.3.  Dirulaguntzak emateko prozedura lehia bidezkoa den kasuan, aurkeztutako eskaerak aztertu eta baloratzeko, ondorengo kideek osatuko duten Balorazio Batzorde bat eratuko da:         

— Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia.

— Ekonomia Sustapeneko Zerbitzuko burua.

— Ekonomia Sustapeneko Zerbitzuko teknikari bat jarduera eremu bakoitzeko.

— Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko idazkari teknikoa.

12. oinarria.  Dirulaguntza zuritzea.

12.1.  Kasu guztietan, entitate onuradunak frogatu beharko du diruz lagundutako jarduera gauzatu izana, baita jarduera horrek sortutako kostuak ere.

12.2.  Dirulaguntzaren xedeko proiektua edo jarduera hilabeteko epearen barruan zuritu behar da, eta epe hori diruz lagundutako proiektu edo jarduera hori gauzatzeko epea, urteko deialdian ezarritako dena, amaitzen denetik kontatuko da.

12.3.  Aurreko paragrafoan zehaztutako epearen barruan, entitate onuradunak kontu zurigarri bat aurkeztu beharko du ondorengo agiri hauek jasoz:

Dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen jarduera memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren web orrian eskuragarri dagoen ereduaren arabera. Proiektua gauzatu bitartean sortutako agiri eta txosten guztiak erantsi beharko dira, baita proiektuari buruzko dokumentazio grafikoa, argazki bidezkoa edo ikus-entzunezkoa.            

Era berean, eta ebaluazio-prozesu integral bat ziurtatu ahal izateko, Departamentuak, ahal den neurrian, Ogasun eta Finantza Departamentuarekin kontrastatuko ditu, entitate onuradunek baimena eman ondoren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 92.1.l) artikuluan xedatutakoaren arabera, laguntza-eskaeraren aurreko hiru ekitaldi fiskaletan eta ondorengo bost ekitaldietan, eragiketa-bolumenari eta negozio-zifrari, esportazio-bolumenari, % 5etik gorako akziodunen nortasuna eta zerga helbideari, 3.000 eurotik gorako entitate hornitzailei, beste sozietate batzuetako partaidetzari (nortasuna, zerga helbidea, portzentaia), oinarrizko jardueraren epigrafe fiskalari, batez besteko plantillari, plantillaren soldata-kostuari; eta, sozietateen gaineko zergaren kuota efektiboari buruzko datuak.

Memoria ekonomikoa, jardueren kostua frogatuko duena. Honako edukiak izango ditu:

a)    Zerrenda sailkatu batean jasota, jardueraren gastuak, bakoitzaren hartzekoduna eta agiria, zenbatekoa, jaulkipen data eta ordainketa data adierazita. Dirulaguntza aurrekontu baten arabera ematen bada, horrekiko desbiderapenak adieraziko dira.           

b)    Fakturak, edo merkataritzako trafiko juridikoan haien pareko froga-balioa edo eraginkortasun administratiboa duten agiriak, aurreko paragrafoan aipatutako zerrendan adierazitakoak, eta, behar izanez gero, ordainketaren egiaztagiriak.       

c)    Beharko balitz, aurreko a) atalean aipatu den zerrendara gehitutako gastu orokorrak eta/edo zeharkakoak banatzeko irizpideak adieraziko dira.

d)    Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko jaso diren beste diru sarreren edo laguntzen zerrenda xehatua, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

e)    Entitate onuradunak, ekipo-ondasunen horniduran edo aholkularitza edo laguntza teknikoaren arloko enpresen zerbitzu-prestazioan, diruz laguntzeko moduko 15.000 euroko edo hortik gorako kostuak egin baditu, eskatutako hiru eskaintzen artean egindako aukeraketa egiaztatzen duen dokumentazioa, non eta laguntza horren ezaugarri bereziak direla-eta behar adinako enpresa edo profesionalik ez dagoen zerbitzu horiek emateko, edo kostua dirulaguntza eskatu aurretik egin den. Aurkeztu diren eskaintzak, justifikazio fasean edo, bestela, dirulaguntza eskaeran aurkeztu behar direnak, efizientzia eta ekonomia irizpideen arabera hautatuko dira. Hautatutakoak proposamen ekonomikorik onenak ez badira, berariaz zuritu beharko dira memoria batean.     

12.4.  II. eranskinaren 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, dirulaguntzaren zuritzea aipatu eranskinaren 4. oinarrian jasotako moduluen bidez kreditatuko da.        

Eta, aurkeztu behar den dokumentazioa, honako hau izango da:

Jardueraren memoria, dirulaguntzaren xedeko jardueraren garapena zurituko duena. Horretan sartuko dira, halaber, egindako jardueren xehetasunak, lortutako emaitzak eta egindako bideragarritasun plana.

Memoria ekonomiko zurigarria, gutxienez honako xehetasunak emango dituena:

a)    Modulutzat hartu diren unitate fisikoen kopuruari buruzko egiaztagiria edo, holakorik ezean, pertsona onuradunaren aitorpena.

b)    Egindako zerbitzuari buruzko faktura, II. eranskinaren 4. oinarrian aurreikusten diren moduluetan kuantifikatu diren jarduerak oinarri hartuta kalkulatua.              

Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 30.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, II. eranskineko dirulaguntzetan gastua egindakotzat eta lagungarritzat jo ahal izango da, nahiz eta ordainduta ez izan, baina kasu horretan pertsona onuradunak ordainketa hori egin duela egiaztatu beharko du laguntza kobratu ondorengo 30 egunetan.   

c)    Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko jaso diren beste diru sarreren edo laguntzen zerrenda xehatua, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

12.5.  Kostuak egiaztatzeko jatorrizko agirien kopia elektronikoa, informatikoa edo telematikoa aurkeztuko da, baldin eta agiri horien egiazkotasuna, osotasuna eta zaintza bermatzen badira.  

12.6.  Dirulaguntza justifikatzeko ezarritako epea amaitu eta ez badira oinarri hauetako 3. eta 4. ataletan aipatutako agiriak aurkeztu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dio entitate onuradunari agiri horiek aurkezteko. Bigarren epe horren barruan justifikazioa aurkezten ez bada, 14. oinarrian aurreikusitako ondorioak eragingo ditu. 

12.7.  Entitate onuradunak, laguntza ematea bultzatu zuen jarduera burutu izanaren eta jasotako fondoak aplikatu izanaren egiaztagiriak 4 urtez gorde beharko ditu nahitaez. Epe hori kontatzen hasiko da entitate onuradunak aipatu ziurtagiriak aurkezteko ezarrita dagoen denbora amaitzen denetik aurrera. 


12.8.  Oinarri honetako 3. eta 4. puntuetan adierazitako dokumentazioa aurkeztu ondoren, Ekonomia Sustapeneko Zerbitzuak egiaztatuko du egoki diren egiaztapenak egingo ditu.

Besteak beste, egiaztatuko du eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela. Horretarako, zuzenean eskatuko ditu datu horiek dagozkion organismo igorleetatik; hori posible izango ez balitz, eskatzaileari eskatu ahal izango zaio dagokion dokumentazioa aurkeztea.

Egiaztapen horretatik ondorioztatzen bada diruz lagundu daitekeen kostua emandako dirulaguntza baino txikiagoa dela, doitu egingo da dirulaguntza. Dirulaguntza justifikatzeko ezarritako baldintzak edo dirulaguntzaren xede ziren helburuak, osorik nahiz zati batean, ez badira bete, horren berri emango zaio eskatzaileari egiaztapenaren emaitzekin batera, eta aldi berean hasiera emango zaio dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emateko prozedurari, edota diru laguntza osorik nahiz zati batean itzultzeko prozedurari (14. oinarrian aurreikusten da).        

14. oinarria.  Ez-betetzeak eta itzulketak.

14.1.  Entitate onuradunak ez badu betetzen oinarri arautzaile hauetan, 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauan eta gainontzeko araudi aplikagarrian ezarrita dauden baldintzetakoren bat, laguntza jasotzeko eskubidea galduko du erabat edo neurri batean, eta jasotakoa itzuli beharko du osorik edo neurri batean, aipatutako foru arauaren 35. artikuluan xedatutakoaren arabera legozkiokeen berandutza interesekin batera, eta, erantzukizunak eskatuko zaizkio, aipatutako foru arauaren 49. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoaren arabera.               

14.2.  Bete gabe utzi dena mailakatzeko, proportzionaltasunaren irizpideak erabiliko dira, eta irizpide horiek organo instruktoreak balioetsiko ditu, egindako lanen arabera onuradunak proiektua zer neurritan burutu duen eta zenbateko diru laguntza jaso duen kontuan hartuta.

14.3.  Borondatezko itzulketatzat jotzen da pertsona ala entitate onuradunak dirulaguntza ematen duen organoak eskatu gabe egiten duena.

Itzultzeko prozedura hasteko, idatzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko foru diputatuari, eta bertan, datu hauek sartu behar ditu, betiere:

Entitatearen izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

Entitatearen ordezkaritzan jarduten duenaren izen-abizenak eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

Borondatezko itzulketa egiteko arrazoien azalpena.     

Tokia eta data.

Sinadura.

Idatzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiaztatzeko itzulketa egin dela deialdiak zehaztutako finantza-erakundearen kontu zenbakian.

Borondatezko itzulketa gertatzen denean, dagozkion berandutza interesak kalkulatuko ditu dirulaguntza ematen duen organoak.

15. oinarria.  Europar Batasuna.

15.1.  II. eta III. eranskinean aurreikusitako dirulaguntzak berez ez dira estatuko laguntzak Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunak 107. artikuluan xedatutakoaren arabera.

15.2.  IV. eranskinetako dirulaguntzek 2013ko abenduaren 18ko Europar Batzordearen 1407/2013 EB Erregelamenduan (ikus 2013ko abenduaren 24ko Europar Batasuneko Egunkari Ofiziala), minimis laguntzak Tratatuko 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoan, xedatutakoa beteko dute.               

Europar Batasunak ezarritakoaren arabera, enpresa bakar bati emandako minimis laguntzak ezin dira guztira 200.000 eurotik gorakoak izan dagokion zerga ekitaldian eta aurreko bietan.         

Enpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza emateko dirulaguntzen oinarri arautzaile bereziak. (II. eranskina).

3. oinarria.  Entitate onuradunak.

Pertsonak onuradunak izango dira: Gipuzkoan erroldatuta dauden pertsona fisikoak eta enpresa proiektu bat enpresa bat sortzeko ideia dutenak Gipuzkoan martxan jartzeko.    

4. oinarria.  Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

4.1.  Diruz lagundu daitezkeen aholkularitza zerbitzuak Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, 29. artikuluan, eta arau hori garatzen duen erregelamenduak (2008ko apirilaren 29ko Foru Dekretua) ezarritako modulu sistemari jarraituz beteko dira.

4.2.  Enpresak sortzeko aholkularitza zerbitzuak emateko modulu sistemak 25 ordutan ezartzen du proiektu bakoitzeko gehieneko dedikazioa.

4.3.  Enpresak sortzeko kontsulta eta aholkularitza zerbitzuen modulu sistemak, ondoko unitateko kostu estandarrak izango ditu:

Besteen konturako langileak, Gizarte Segurantzako kotizazioan hobaririk gabekoak: 33,70 €/orduko.

Besteen konturako langileak, Gizarte Segurantzako kotizazioan hobaridunak: 25,74 €/orduko.

Langile autonomoak: 30,29 €/orduko.

4.4.  Modulu horiek eguneratu ahal izango dira ezartzerakoan kontuan hartu ziren baldintza ekonomiko, finantziero edo teknikoak aldatzen diren heinean.

Enpresak sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei laguntza emateko dirulaguntzen oinarri bereziak. (III. eranskina).

1. oinarria.  Xedea.

Emakumeek sustatuta enpresen eta enpleguaren sorrera eragingo duten laguntza eta tutoretza emateko estrategiak sustatzea eta garatzea.

Oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berritzaileak sortzeko prozesuan laguntza emateko dirulaguntzen oinarri bereziak. (IV. eranskina).

1. oinarria.  Xedea.

Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako enpresa sarea dibertsifikatzen lagunduko duten enpresa proiektu berriei laguntzeko dirulaguntzak ematea arautzea, kontuan hartuta haien izaera eraldatzailea eta balio erantsi handia, eta aintzat hartuz, bereziki, RIS-3 Euskadi estrategiarekin (lehentasun estrategikoak, aukera-esparruak eta zeharkako ekimen eragileak - https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/despliegue_pcti_euskadi/eu_def/adjuntos/ZTBP_Euskadi_2030_Oinarriak_dokumentua_.pdf) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustaturiko sektore estrategikoekin (https://www.gipuzkoairekia.eus/documents/85515/1676827/Plan+Estrategikoa+2020-2023.pdf/55e78f5d-26a5-49a3-9c1b-bf25ea116418) lerrokatuta dauden horiek, ekimen pertsonalekoak nahiz barne ekintzailetza korporatiboaren bidezkoak.               


II. ERANSKINA

Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko dirulaguntza programaren 2021eko deialdia.  

1.    Helburua.

Enpresak sortzeko eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren II., III. eta IV. eranskinetako dirulaguntzetarako 2021erako deialdia egitea.

Oinarriak Diputatuen Kontseiluak 2017ko ekainaren 27ko erabaki bidez onartu zituen (2017ko uztailaren 4ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 127 zk.) eta Diputatuen Kontseiluaren erabaki bidez aldatu zituen 2018ko apirilaren 10ean (2018ko apirilaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 74 zk.), 2020ko uztailaren 7an (2020ko uztailaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 130 zk.) eta 2021eko maiatzaren 4an.              

2.    Eskaerak aurkeztea.

2.1.  Eskaera aurkeztu ahal izango dute ondorengo baldintzak betetzen dituzten entitateek:

II. eranskina: Enpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza ematea: 2. eta 3. oinarriak.

III. eranskina: Enpresak sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei laguntza ematea: 2. eta 3. oinarriak.

IV. eranskina: Oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berritzaileak sortzeko prozesuan laguntza ematea: 2. eta 3. oinarriak.

2.2.  Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta bukatuko da:

III. eranskineko (enpresak sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei laguntza emateko dirulaguntzak) 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, 2021eko maiatzaren 31ean, eguerdiko 12:00etan.

II. (enpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza emateko dirulaguntzak) eta IV. (oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berritzaileak sortzeko prozesuan laguntza emateko dirulaguntzak) eranskinetako 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, 2021eko urriaren 18an, eguerdiko 12:00etan.               

3.    Finantziazioa.

3.1.    Deialdi honetan eman beharreko dirulaguntzen zenbatekoa 1.841.000,00 eurokoa izango da eta 2021erako Gipuzkoako Lurralde Historikoak dauzkan aurrekontu-sail hauen artean banatuko da:

a)    Enpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza ematea (II. eranskina):

1.0410.100.470.00.24.2021: 145.000,00 €.

5.0410.100.470.00.24.2022: 50.000,00 €.

b)    Enpresak sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei laguntza ematea (III. eranskina):

1.0410.100.470.00.26.2021: 125.000,00 €.

5.0410.100.470.00.26.2022: 120.000,00 €.

c)    Oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berritzaileak sortzeko prozesuan laguntza ematea (IV. eranskina):

1.0410.100.470.00.25.2021: 393.503,00 €.

1.0410.100.770.00.07.2021: 391.497,00 €.

5.0410.100.470.00.25.2022: 266.800,00 €.

5.0410.100.770.00.07.2022: 349.200,00 €.

Aurkeztutako eskaerak ebatzi aurretik, aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak onartutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du, deialdi berri bat egin gabe. Kopuru gehigarria eraginkorra izateko baldintza izango da dirulaguntzak ematea ebatzi aurretik kreditua erabilgarri deklaratzea.               


4.    Jarduerak gauzatzeko epea.

Oro har, diruz lagundutako jarduerak 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira eta ondorengo datarako amaitu:    

II. eranskinaren 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, 2022ko apirilaren 7an.

—III. eranskinen 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, 2022ko martxoaren 8an.

IV. eranskinaren 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, 2022ko urriaren 14an.

5.    Ebazpena jakinarazteko bidea.

Dirulaguntza emateko, edo kasua balitz, ukatzeko ebazpena erakunde eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio. Dena dela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 17. artikuluari jarraikiz.

6.    Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaeran, eranskinean dagoen ereduari jarraituz egindakoan, honako informazio hau sartuko da:

a)    Entitate eskatzailearen datuak.

b)    Dirulaguntzaren xede den proiektuaren edo jardueraren memoria deskriptiboa, balorazio irizpideak aplika daitezen (Ekonomia Sustapeneko Zerbitzuak eranskin bakoitzerako ezarritako ereduen arabera).

c)    Aurkeztutako proiektuaren aurrekontu zehaztua.

d)    Aitorpen erantzulea, deialdi honen eranskin gisa agertzen den ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere badagoena.

e)    Laguntza bateragarrien ziurtagiria.

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak egiaztatuko du eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela. Horretarako, zuzenean eskatuko ditu datu horiek dagozkion organismo igorleetatik; hori posible izango ez balitz, eskatzaileari eskatu ahal izango zaio dagokion dokumentazioa aurkeztea.

7.    Borondatezko itzulketa.

Entitate onuradunak borondatezko itzulketa egin nahi badu, idatzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuari 14.3 oinarrian zehazten den moduan. Idatzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiaztatzeko itzulketa ES73 2095 0611 09 1061070594 kontuan egin duela.