3
TOKI ADMINISTRAZIOA

EIBARKO UDALA

Dirulaguntza deia: adikzioen arazoak izan eta herritik kanpoko zentroetan tratamendua jasotzen duten pertsonei ebaluazio bakoiztuaren araubidez dirulaguntzak zuzenean ematekoa. BDNS (Identif.): 560325.     

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/560325).          

1.    Dirulaguntzaren xedea.

DLOaren 23.2 artikuluak eta dirulaguntza arautzen duten Oinarriek ezarritakoaren arabera, udal honek, adikzio arazoak izan eta Eibartik kanpoko zentroetan tratamendua jasotzen duten pertsonei zuzendutako dirulaguntzak emateko deialdia egiten du.

2.    Dirulaguntza eskatzeko bete behar diren baldintzak.

Zehaztuz, dirulaguntza hauek jaso ditzaketen pertsonak honako baldintza hauek betetzen dituztenak izango dira, beti ere DLOren 13. artikuluko debekuren baten eraginpean ez badaude:

— Eskaera egiteko unean 18 urte beteta izatea.   

— Eibarren, gutxienez, eskaera egiten den eguna baino sei hilabete lehenago erroldatuta egotea.

— EHAEko zentro publiko, itunpeko zentro edo gizarte-erakunde batean adikzioen arazoengatik tratamendu bat egiten egotea.

3.    Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Zenbatekoa: 2.500 €.

4.    Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

Dirulaguntzak eskuratzeko eskaerak, deia egiten duen organoari zuzendu behar zaizkio, onuradunak edo haren ordezkari legez diharduenak izenpetuta, eta eskaerarekin batera honi erantsitako dokumentazioa ekarri behar da. Eskaerak aurkezteko epea deialdi honen laburpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunean hasiko da eta 2021eko azaroaren 12an (hau barne) amaituko da.

Eskaerak honako leku hauetan aurkeztu ahal izango dira:

— Presentzialki, Gizartekintzan, Portalea eraikina, Bista Eder 10 (4. solairua).

— Elektronikoki, udal webgunetik: www.eibar.eus. Tramitea elektronikoki egiteko ziurtagiri digital bat (B@K-Q, NAN elektronikoa, Izenpe txartela, etab.) edukitzea beharrezkoa da.       

— Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan. Postetxeko bulegoetan aurkezten diren eskabideak Eibarko Udaleko Gizartekintzara zuzenduko zaizkio, kartazal irekian, postetxeko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaion, eskabidea aurkezteko epearen barruan egin direla egiaztatu aurretik. Horixe da modu bakarra eskabideak postetxearen bulegoan entregatu diren egun berberean Udal Erregistroan sartu direla erakusteko.     

Eibar, 2021eko apirilaren 28a.—Enrique Errasti, Kontratazioen eta Dirulaguntzen Unitateko zuzendaria.              (2901)