2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO
ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako eskulangintza sektorea sustatzeko programakoak.

Diputatuen Kontseiluak honako erabaki hau hartu du 2021eko apirilaren 13an.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren bidez, jarraitu egin nahi du Gipuzkoako eskulangintza sektorea sustatzeko konpromisoa sendotzen; eta horrek eskatzen du eskulangintza sorkuntza, ekoizpena eta banaketa bere gain hartzea eta sustatzea, modu proaktiboan, bai ikuspegi tradizionalari bai gaur egungoari dagokionez.

Konpromiso horren bitartez lortu nahi da sektorea bera ahalduntzea; bere ikusgarritasuna indartzea; profesionaltasun, prestigio eta kalitateko ingurune batean kokatzea; eta sektorearen bideragarritasun ekonomikoa eta soziala garatzea. Horretarako, oinarri gisa hartuko da komunitateen eta herrien kultura ondarea eta identitatea eratzen duten ezaugarri multzoa biltzen duten eskulangintzako produktuen bilakaera historikoa; tradizioa eta berrikuntza, lengoaiak eta estetikak uztartuz.

Gipuzkoan, horrek guztiak dakar estrategia bat aurrera eramatea eskulangintzaren sektorearentzat etorkizun iraunkor bat, soziala eta ekonomikoa lortzeko, sektoreko harreman eredu berrietan oinarritua. Eredu horien helmugak honako hauek izango dira: lankidetza, antolakuntza eta sustapena; alegia, eskulangintzaren ikuspegi soziala, kulturala eta ekonomikoa integratuko dituztenak.

2020ko deialdiari buruz sektorearekin berarekin partekatutako balorazio positiboa ikusita, eta COVID-19k sortutako krisiak eragiten duen inpaktua ikusita ere bai, funtsezko helburuari eusten zaio: sektoreko enpleguari eta jarduerari eusten laguntzea, oinarrizko bi lehentasunen bidez; batetik, jarduerari eusteko finantzaketa eta likidezia ematea, eta, bestetik, merkatuarekiko eta bezeroekiko hurbiltasuna indartzea, bai online, bai, orain arte, azokarik garrantzitsuenen bidez. Eta, horregatik, aurreko urteko oinarriei eutsi zaie, beste ekarpen batzuk integratzea ekarriko duten hobekuntza operatiboak sartuz (zehazki 12. oinarrian); horrela, sektoreari laguntza hobea eta handiagoa emango zaio.             

Dirulaguntza hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude.           

Ondorioz, Gipuzkoako Eskulangintzako Kontseiluak esandakoa entzun ondoren, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuak proposatuta, eta gaiaz hitz egin ondoren, Diputatuen Kontseiluak

ERABAKITZEN DU

Lehenengo.    Aldatzea «Gipuzkoako eskulangintza sektorea sustatzeko programa» izeneko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorren 12. oinarria. Oinarri horiek, Diputatuen Kontseiluaren 2020ko ekainaren 9ko erabakiaren bidez onartu ziren (2020ko ekainaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 114. zk.), erabaki honen I. eranskinean ezarritako baldintzetan.

Bigarren.    Onartzea aipatutako dirulaguntzen 2021eko deialdia, erabaki honen II. eranskinean jasota dagoena.           

Hirugarren.    Deialdi hau gauzatzeko 410.000,00 euroko gastua baimentzea, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorretarako kontu sail hauen kargura:        

1.0410.110.470.00.01.2021: 166.695,00 €

5.0410.110.470.00.01.2022: 107.250,00 €

1.0410.110.770.00.02.2021: 78.305,00 €

5.0410.110.770.00.02.2022: 57.750,00 €

Laugarren.    Baimendutako gastua handitu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, dirulaguntza ematea ebatzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.               

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Erabaki honen aurka, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan. Horretarako, bi hilabeteko epea dute, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hala ere, interesdunek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez dezakete.      

Donostia, 2021eko apirilaren 15a.—Segundo Díez Molinero, Departamentuko idazkari teknikoa.  (2560)

I. ERANSKINA

«Gipuzkoako eskulangintza sektorea sustatzeko programa» izeneko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak aldaketa. Oinarri horiek, Diputatuen Kontseiluaren 2020ko ekainaren 9ko erabakiaren bidez onartu ziren (2020ko ekainaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 114. zk.).

«Gipuzkoako eskulangintza sektorea sustatzeko programaren» dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorren 12. oinarria aldatzen da, eta honela idatzita geratzen da:     

12. oinarria.  Dirulaguntzen arteko bateragarritasun edo bateraezintasuna.

12.1.  4.1.c eta 4.1.g oinarrietan aurreikusitako jarduerak bateragarriak izango dira beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek kontzeptu eta helburu bererako emandako beste edozein motatako dirulaguntza edo laguntzarekin.

Oinarri hauek arautzen duten dirulaguntzaren zenbatekoak ezin du inola ere gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua, ez berak bakarrik, ez beste herri administrazio batzuen dirulaguntza edo edozein ente publiko zein pribaturen laguntza batzuekin batera.

12.2.  4.1.a, 4.1.b, 4.1.d, 4.1.e eta 4.1 f oinarrietan aurreikusitako jarduerak bateraezinak izango dira beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek kontzeptu eta helburu bererako emandako beste edozein motatako dirulaguntza edo laguntzarekin.

12.3.  Oinarri hauen babesean jasotako dirulaguntzaz garatutako proiektua garatzeko beste dirulaguntzaren bat eskuratu edota eskatu duen onuradunak modu fidagarrian jakinaraziko dio zirkunstantzia hori Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuari.

II. ERANSKINA

Gipuzkoako eskulangintza sektorea sustatzeko programaren 2021eko deialdia.

1.    Eskaerak aurkeztea.

1.1.    Eranskin gisa jasotzen den eskaera aurkeztu ahal izango dute I. eranskineko 2. oinarrian aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten entitateek.

1.2.    Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2021eko maiatzaren 20an, amaituko da.           

2.    Jarduerak gauzatzeko epea.

Dirulaguntza izan dezaketen jarduerak 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasi behar izan dira eta 2022ko otsailaren 25erako amaituta izan beharko dituzte.

3.    Eskaerak erabakitzeko epea eta jakinarazpena.

Dirulaguntza emateko ala ukatzeko ebazpena eta horren jakinarazpena egiteko gehienezko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdia argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita.

Ebazpena bakarka eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eragotzi gabe, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Dirulaguntzei buruzkoak, 17. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

4.    Finantzaketa.

Guztira deialdi honetan emango diren laguntzen zenbatekoa 410.000,00 eurokoa da, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorreko ondorengo kontu-sailetan banatuta dago:

1.0410.110.470.00.01.2021: 166.695,00 €

5.0410.110.470.00.01.2022: 107.250,00 €

1.0410.110.770.00.02.2021: 78.305,00 €

5.0410.110.770.00.02.2022: 57.750,00 €

Baimendutako gastua handitu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, dirulaguntza ematea ebatzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.       

Era berean, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuari berariaz ematen zaio eskumena programa honen aurrekontu-kredituetan zenbateko soberakinak geratuz gero baimendutako gastuak murriztea baimendu dezan, zenbatekoak departamentuaren programa honetako edo beste bateko aurrekontu-sailetara transferitzeko.              

5.    Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

5.1.    Eskaeran, eranskin gisa agertzen den ereduaren arabera, honako informazio hau sartuko da:

a)    Eskatzailearen datuak.

b)    Dirulaguntza eskatzen den proiektu edo jardueraren azalpen memoria.

c)    Aurkeztutako proiektuaren xehetasunezko aurrekontua.

d)    Laguntza bateragarrien ziurtagiria.

e)    Ardurapeko adierazpena, deialdi honetan eransten den ereduaren araberakoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan ezarritakoari jarraiki, entitate onuradun izaera lortzeko debekurik ez duela adierazten duena, baita emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearekin eta Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunaren abenduaren 28ko 14/2007 Legearekin zerikusia dutenak. Eta, hala badagokio, dagokion zerga ekitaldian eta aurreko bi zerga ekitaldietan jasotako bestelako minimis dirulaguntzei buruzkoa.

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak egiaztatuko du egunean dagoela zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan, eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren eta hirugarren pertsonekin egindako eragiketa bolumenaren datuak kontsultatuko ditu. Horretarako, zuzenean eskatuko die datu horiek dagozkion organismo igorleei; hori posible izango ez balitz, eskatzaileari eskatu ahal izango zaio, salbuespen gisa, dagokion dokumentazioa aurkeztea.

5.2.    Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak, aurkeztutako proiektuak ondo ebaluatu eta erabakitzeko beharrezkotzat jotako informazio oro eskatu ahal izango die eskatzaileei. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 68. artikuluan ezarritako hamar eguneko epean informazio hori ez bada aurkeztu, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da, eta beste izapiderik gabe artxibatu egingo da, aipatutako legeko 21. artikuluan ezarritakoaren araberako administrazio-ebazpenaren bidez.

6.    Borondatezko itzulketa.

Pertsona ala entitate onuradunak borondatezko itzulketa egin nahi badu, idatzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuari 16.4 oinarrian zehazten den moduan. Idatzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiaztatzeko itzulketa ES73 2095 0611 09 1061070594 kontuan egin duela.