USURBILGO UDALA
Iragarkia
Usurbilgo Udaleko
Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko martxoaren 9ko bilkuran Usurbilgo herrian
etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntza oinarriak onartu zituen.
Oinarrien testu osoa
argitaratzen da eta iragarkia Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasi
eta hogei egun balioduneko epea ematen da interesatuek dirulaguntzak jasotzeko
eskaera aurkez dezaten, dagokion dokumentazio osoarekina.
Erabaki hau finkoa
da eta amaiera eman dio administrazio-bideari.
ERREKURTSOAK
— Erabaki
honen aurka auzitara jo aurretik, interesdunak, hala nahi izanez gero, erabakia
berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake urriaren 1eko Administrazio
Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen arabera Tokiko
Gobernu Batzarraren aurrean. Eskatzaileak hilabeteko epea dauka
horretarako: erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrerako
hilabete osoa.
— Bestela,
erabaki hau berraztertzeko eskatu ordez, edo berraztertzeko errekurtsoaren
erantzunaren aurka joko balu, zuzen zuzenean administrazioarekiko
auzi-errekurtsoa aurkez dezake. Interesatuak bi hilabeteko epea dauka
horretarako, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Gipuzkoako Kontentzioso-Administratiboetarako
Epaitegira jo behar da. Bestaldetik, birjarpen errekurtsoa erantzun gabe
utziko balu Administrazioak, interesdunak edozein momentutan aurkeztu ahal
izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, berariazko araudiaren arabera
presuntziozko ekintza gertatu den biharamunetik aurrera.
Usurbil, 2021eko martxoaren
17a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea. (1931)
Usurbilgo herrian etxebizitzak
alokairuan hartzeko dirulaguntzak. Oinarri orokorrak.
I. XEDEA
1.
artikulua. Xedea.
1. Laguntza
hauen xedea eskatzaileen ohiko bizilekua den etxebizitzaren alokairuren
zati bat ordaintzen laguntzea da; dagoeneko etxebizitza errentan hartuta
behar dute, eta horretarako bideratuta dauden gainerako laguntzetarako
eskubiderik ez badute (Gaztelagun, Etxebizitzarako Prestazio Osagarria edo
Gizarte Larrialdietarako Laguntza).
2. 18
urtetik gorako pertsonek eskatu ahal izango dute dirulaguntza. 16 urtetatik
gorako emantzipatutako pertsonek ere eskatu ahal izango dute dirulaguntza.
Oinarri hauetan
ezarritako baldintzen arabera tramitatu eta emango da dirulaguntza.
3. Diruz
lagundu daitezkeen gastuak: diruz lagunduko diren alokairu-gastuak deialdia
egiten den aurreko urteko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoak izango
dira.
Araudi honetan
jasotakoari jarraiki, alokairutik edo diruz lagundu daitekeen kontzeptutik
kanpo geldituko dira garaje eta komunitate eta administrazioko gastuak, bai eta
kontribuzio edo zerga kontzeptupean sor daitezkeenak ere, dagokion kontratuan
berariaz sartuta egonda ere.
2.
artikulua. Onuradunak.
Pertsona fisikoek
eskuratu ahal izango dute dirulaguntza. Eskaera norbanako gisa edota bizikidetza
unitate batean bilduta aurkez daiteke.
1. Oinarri
honen ondorioetarako, bizikidetza-unitatea etxebizitza edo bizileku berean
bizi diren pertsonek osatuko dute.
2. Eskatzaile
guztiek oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak bete beharko dituzte, bere
kasuan bizikidetza unitatea osatzen duten kideen seme-alaba adingabeak salbu.
3.
artikulua. Bete beharreko baldintzak.
a) Eskatzaileen
adina:
18 urtetik gorakoak
(edo 16tik gorakoak, emantzipatuta badaude).
b) Errolda:
Dirulaguntzen
onuradun diren bizikidetza-unitateko pertsona guztiek dirulaguntza jasoko
duen etxebizitzan erroldatuta egon beharko dira, dirulaguntza eskatu duten
epealdian zehar.
c) Eskatzailea
Usurbilgo udalerrian kokatutako etxebizitza libre baten
errentamendu-kontratuaren titular izan beharko da (norberaren izenean edo
errentakide gisa) eta hori izan beharko da bizikidetza-unitate eskatzailearen
ohiko eta etengabeko etxebizitza. Errendamendu-kontratua errentakide guztiek
banan- banan orri guztietan sinatua izango dute. Errenta-kontratuaren
iraupenak, gutxienez, 12 hilabetekoa izan beharko du.
d) Eskatzaileak
ez du inolako familia-loturarik edukiko etxebizitzaren errentatzailearekin
edo haren bizikidetza- unitateko kideren batekin, odolkidetasun edo
ahaidetasunezko bigarren mailaraino.
e) Errenta
banku-transferentzia edo banku-agiri bidez ordaindu beharko da.
f) Eskatzaileetako
edo bizikidetza-unitatea osatzen duten kideetako inork ere ez du izango bere
jabetzako etxebizitzarik. Baldintza honetatik salbu geratzen dira herentzia
edo dohaintza bidez eskuratutako jabetza osoko etxebizitza baten
titularkide direnak, betiere titulartasun ehunekoa % 50etik gorakoa ez denean
eta partaidetzen balio katastrala 75.000,00 euro baino gehiagokoa ez bada.
g) Bizikidetza-unitateko
diru-sarreren muga urteko deialdian zehaztutako kopurua baino txikiagoa izango
da.
h) Bizikidetza-unitateko
kideek ez dute udal ogasunarekin zorrik izango.
i) Eskatzailea
edo bizikidetza-unitatea osatzen duten kideetako batek antzeko helburua
duen beste dirulaguntzaren baten onuraduna izan badaiteke (administrazio
honek edo besteren batek emana), ezin izango du dirulaguntza hau jaso.
j) Eskatzaileak
edo bizikidetza-unitatea osatzen duten kideetako batek antzeko helburua
duen beste dirulaguntzaren baten onuradun izateko eskubidea izanda ere
(administrazio honek edo besteren batek emana), betebeharrak ez betetzeagatik
edota dokumentazio faltsua aurkezteagatik hura ukatu egin bazaio, ezin izango
du dirulaguntza hau jaso.
Edonola ere,
Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan eta 887/2006 Errege
Dekretuaren 18. artikulutik 29.era bitartekoetan jasotakoak bete beharko
dituzte dirulaguntzaren onuradunek (Administrazio Publikoek ematen dituzten
dirulaguntzen arauetan ezarritako baldintzak betetzen ote dituzten egiaztatu
beharko da).
Bizikidetza-unitatearen
baliabideak zehazteko, eskatzailearen eta aipatu unitateko gainerako pertsonen
baliabide guztiak konputatuko dira; hau da: etekinak nahiz ondarea.
1. Salbuespen
egoerak.
Dirulaguntza eskatzeko
aukera izango dute eskatzaile hauek:
* Jabetzako
etxebizitzarekin lotutako salbuespenak:
— Bananduta edo
dibortziatuta daudenean. Kasu horretan, epai judiziala eta hitzarmen
arau-emailea aurkeztu beharko dira, etxebizitzaren erabilera beste
ezkontideari eman zaiola egiaztatzeko.
— Ohiko etxebizitzatik
etxe-gabetu dituztenean. Kasu horretan, etxe-gabetze erabakia duen epaia
aurkeztu beharko da.
— Indarkeria matxistako
edo familia barneko indarkeriako kasu bat denean. Udaleko Gizarte Zerbitzuek
egiaztatu beharko dute egoera hori.
— Bere etxebizitza
erabili ezin dutenean hondamendiren bat gertatu delako (uholdea, sutea, eta
abar) edota suntsituta dagoela legez aitortu izan den kasuetan.
4.
artikulua. Etxebizitzek bete beharreko baldintzak.
1. Diruz
lagunduko den etxebizitza Usurbilgo udalerrian egon behar da.
2. Etxebizitza
Udal erroldan eta katastroan altan emanda egon behar da.
3. Etxebizitzak
hirigintza onarpena izan behar du.
5.
artikulua. Baztertzeak.
Honako kasuetan, ez
dira egindako eskaerak onartuko:
a) Sustapen
publikoko babes ofizialeko etxebizitzak badira.
b) Azpierrentamenduak
badira.
c) Logelen
alokairuak badira (logela eskubideak).
d) Helburu
turistikoa duten etxebizitzak badira.
e) Etxebizitza
gisa erabilitako lokalak badira.
f) Bizigune
programarean barruan dauden alokairu etxebizitzak badira.
Ez da onartuko
urtebete baino iraupen txikiagoa duen kontraturik.
6.
artikulua. Bateraezintasunak.
Oinarri hauen
arabera emandako dirulaguntzak helburu berarekin ematen diren beste dirulaguntzekin
bateraezinak izango dira:
1. Gaztelagun
Programaren alokairurako laguntzarekin.
2. Diru-sarrera
bermatzeko errenta (DSBE) eta administrazio publikoen gizarteratze-
politiketatik eratorritako beste edozein errentarekin.
3. Etxebizitzarako
prestazio osagarria (EPO) eta etxebizitzarako prestazio ekonomikoa (EPE)
dirulaguntzekin.
4. Gizarte-larrialdietarako
laguntzekin (GLL), Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren
23ko 18/2008 Legearen 44. artikuluaren 2.a) atalean aipatutako alokairu- gastuei
loturik daudenekin.
Halaber, oinarri
hauen arabera emandako dirulaguntza ezin izango da bateratu honako hauek:
5. Errentamenduko
babes publikoko etxebizitzabat izatearekin.
6. Errentamenduko
etxebizitza pribatu bat izatearekin Merkatu Libreko Alokairurako Bitartekaritzako
asap (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) programaren bidez edo Etxebizitza
Hutsen Bizigune Programaren bidez.
II. ESKAERAK
7. artikulua. Eskabideak
aurkezteko epea eta modua.
Eskariak, urteroko dirulaguntza deialdia
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
argitaratu eta 20 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira, biharamunetik
kontatzen hasita.
Laguntza hauek jaso nahi dituzten pertsonek,
deialdian jasotakoari jarraiki, eskaera-orri ofiziala behar bezala beteta
aurkeztuko dute. Eskaera-orria Usurbilgo Udalaren web-orrian eskuragarri izango
dute. Eskabidea Udalaren erregistroan aurkeztuko ahal izango da.
8.
artikulua. Eskabidearekin batera aurkeztu behar
diren agiriak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa hau izango
da:
1. Eskaera-orri
ofiziala, behar bezala beteta eta sinatuta.
2. Laguntza
eskatzen duen pertsona bakoitzaren NAren, pasaportearen edo egoitza txartelaren
fotokopia. Adin txikikorik balego, Familia Liburuaren fotokopia edo jaiotza-ziurtagiria
ere aurkeztu beharko da. Dokumentazio hori beharrezkoa izango da, kasu
guztietan, senidetasuna egiaztatzeko, baldin eta ondorengotza alegatu bada.
3. Etxebizitzan
bizi diren kideen izen-abizenak eta NAren, pasaportearen edo egoitza txartelaren
zenbakia, bizikidetza-unitate berekoak izan ala ez, Udalak Biztanleen Udal
Erroldan egiazta dezan.
4. Etxebizitzaren
alokairu-kontratuaren kopia (diruz lagundu daitekeen epealdikoa).
5. Alokairu-kontratua
Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-finken errentamendu-kontratuen erregistro edo
fidantza gordailuan utzi izanaren frogagiria.
6. Alokairu kontratuaren
baitan egindako hileko ordainketa agiriak. (Onuradunaren izenean agindutako
banku transferentziaren agiria).
7. Eskatzailearen
kontu korrontearen titularitatea egiaztatzen duen agiria.
8. Etxebizitza
baten titularkide izanez gero, aurkeztu beharreko agiriak:
— Herentzia kasuan, herentziaren
onarpen-agiria eta etxebizitza-partaidetzaren eskritura.
— Dohaintza-kasuan, dohaintza-eskritura.
— Bi kasuetan, partaidetza saldu izan
balitz: eskualdatzearen eskritura.
9. Bizikidetza-unitateko
kide guztien ekitaldiko diru-sarrera eta zergen gaineko honako dokumentu hauek:
9.1. Lan-bizitzari
buruzko ziurtagiria, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak igorria.
9.2. Diru
sarreren agiriak (nominak, aparteko ordainsariak, etab.) edo norberaren kontura
lan egiten duenak Gizarte Segurantzako kuotak ordaindu izanaren
ordainagiriak.
9.3. PFEZaren
aitorpena egitera behartua ez dagoenak honako hauek eman beharko ditu:
— Besteren konturako
langileak badira: kontzeptu guztiengatik jasotako diru-sarrera gordin guztiei
buruzko dokumentua, ekitaldi horri buruzkoa eta enpresak edo enplegu-emaileak
emandakoa (10T).
— Pentsiodunak edo
bekadunak, prestazioak edo subsidioak jasotzen dituztenak badira (Zerbitzu
Sozialetako laguntzak barne): ekitaldi honetako laguntza horien ziurtagiria.
— Langabezian egonik
prestazioa jasotzen ez duenak Lanbidek igorritako inskripzio- aldien txostena
izeneko ziurtagiria.
10. Administrazioarekin
Gizarte Segurantzako betebeharrak eta Zerga obligazioak egunean daudela
adierazten duen zinpeko aitorpena.
11. Beste
diru-sarrera batzuk (zenbatekoa adieraziko da) izanez gero eta/edo beste
erakundeetan dirulaguntza eskatuz gero, hori adierazten duen zinpeko
aitorpena.
12. Orokorrean
edonolako dirulaguntzak jasotzea eragozten duen egoeran ez dagoela
adierazten duen zinpeko aitorpena. Halaber, oinarri hauen 3. eta 4.
artikuluetan zehaztutako baldintzak betetzen dituela zinez aitortu beharko
dute bai eskatzaileak bai eta bizikidetza-unitate bereko adin-nagusiko pertsona
guztiek ere.
13. Banaketa
edo dibortzioa dagoenean, hitzarmen arau-emailea eta epai judiziala.
14. Etxe-gabetzea
denean, etxe-gabetzea erabaki duen epaia.
15. Indarkeria
matxistako edo familia barneko indarkeria kasu bat denean, oinarrizko
gizarte- zerbitzuen txostena.
16. Hondamendia
denean, Usurbilgo Udaleko zerbitzuek frogagiri gisa emandako txostena.
Suntsitze-egoeran
dauden etxebizitzen kasuan, hori aitortzen duen legezko agiria.
17. Dirulaguntza
emateko betebeharrak kontuan izanik, baliagarria izan daitekeen beste edozein
agiri.
Gastuak egiaztatzeko
fakturak aurkeztuko dira, edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio
bera duten edo administrazioaren aurrean eraginkortasuna duten bestelako
agiriak.
Eskatzaileek
berariazko baimena eman diezaieke Usurbilgo Udaleko udal zerbitzuei, eskumena
duten erakundeek laguntzen onuradun izateko bete behar diren baldintza
guztiak betetzeko datuak bildu ditzaten, Datu Pertsonalak Babesteko eta
Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5ko 3/2018 Lege Organikoko 6.
artikuluan ezarritakoa betez. Erroldako datuak Udalak jasoko ditu zuzenean.
Baimena eman ezean, dokumentazio guztia aurkeztu beharko dute eskariarekin
batera.
Arau bera ezarriko
da Ogasunari dagokion informazio honetan (betetako azken zerga-ekitaldikoa):
— PFEZ: Aitorpenaren
laburpena.
— Ondasun
higiezinak: Hiri etxebizitzen titularra.
— Ondasun
higiezinak: Gipuzkoatik kanpoko etxebizitzak.
9.
artikulua. Akatsak zuzentzea.
Eskabideak edo
harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak akatsen bat baldin badu edo
osatu gabe baldin badago, interesatuei hamar laneguneko epea emango zaie,
jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, antzemandako hutsak konpon
ditzaten (urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 artikulua).
Emandako epea amaitu
eta aurkitutako akatsak konpondu ezean, eskaera bertan behera utzi dutela iritziko
da eta prozedura artxibatuko da, Administrazio Publikoen Prozedura Erkidea
arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikuluan xedatutakoarekin
bat ebazpena eman eta gero.
10.
artikulua. Onuradunaren betebeharrak.
Dirulaguntzetarako
Lege Orokorraren 14. artikuluan jasoak datozenaz gain, onuradunak honako hauek
ere bete beharko ditu:
— Dirulaguntza
oinarri hauetan jasotzen diren helburuak betetzeko erabiltzea.
— Eskatzen zaion
informazio osagarri guztia Usurbilgo Udalari aurkeztea.
— Dirulaguntza
ematean kontuan izandako edozein gorabehera –hala objektiboa, nola subjektiboa–
aldatzen bada, horren berri ematea.
III. DIRULAGUNTZAK
EMATEA
11.
artikulua. Dirulaguntzaren zenbatekoa.
1. Dirulaguntzaren
zenbatekoa errentaren arabera finkatuko da: hileko errenta konputagarriaren portzentaje
bat izango da, eskaera bakoitzeko hileko hainbat euroko gehienezko muga
izango du, eta gehienez 12 hilabeterako emango da, diru-sarreren arabera.
2. Dirulaguntzen
gehienezko kopuruak urteko deialdietan zehaztuko dira.
3. Diruz
lagundu daitekeen zenbatekoa kuantifikatzeko, kontuan hartuko da oinarri
hauetako 1.3. artikuluan bazterketei buruz ezarritakoa.
4. Alokairu
partekatua denean, eskatzaile bakoitzari emateko laguntza kalkulatzeko,
etxebizitza osoaren hileko errenta zatituko da kontratuko titularren
kopuruaren artean.
5. Dirulaguntzaren
gehieneko zenbatekoak ezingo du gainditu hileko errentaren % 50a.
6. Alokairu
kontratu bakoitzari ematen zaion laguntzaren zenbatekoak ezingo du, inola
ere, etxebizitzarako prestazio ekonomikorako (EPE) ezarri den gehieneko muga
gainditu.
Eskarien zenbateko
osoak dagokion aurrekontuko partidan esleitutako zenbatekoa gainditzen badu,
ondorengo doitzea egingo da: lehenik zenbateko hori alokairu gastuaren % 20ko
dirulaguntza jasoko dutenen artean banatuko da proportzionalki (gehienez % 10
arte). Ondoren, beharrezkoa bada, gainditutako zenbatekoa alokairu gastuaren %
30eko dirulaguntza jasoko dutenen artean banatuko da proportzionalki
(gehienez % 10 arte). Jarraian, alokairu gastuaren % 40ko dirulaguntza jasoko
dutenekin egingo da eta, azkenik % 50 jasoko dutenekin.
12.
artikulua. Dirulaguntzaren ordainketa.
Dirulaguntzaren
ordainketa aldi bakarrean egingo da, deialdia ebatzi ondoren.
13.
artikulua. Finantzazioa.
Alokairurako
dirulaguntzak finantzatzeko diru-baliabideak Usurbilgo Udalaren Aurrekontu
Orokorretan helburu horretarako ezarritako aurrekontu-kredituak erabiliko dira.
Urteko deialdian zehaztuko da partida eta kopurua.
Emandako laguntza
guztien batura ezingo da izan horretarako onartutako aurrekontu-kreditua baino
handiagoa.
IV. PROZEDURA
14.
artikulua. Laguntzak emateko irizpideak.
Dirulaguntzak
emateko oinarrizko irizpideak oinarri hauen 2., 3. eta 4. artikuluetan
zehaztuak daude. Ezarritako baldintzak eta bete beharrak betetzen direla
egiaztatu ondoren, dagozkion dirulaguntzak oinarri arautzaile hauetan
ezarritako baldintzetan emango dira.
15.
artikulua. Prozedura.
Hirigintza arloko
teknikariak dirulaguntza eskariak ebaluatu ondoren, txostena egin eta Hirigintza
batzordera eramango du, honek txostena kontuan hartuta, bere iritzia eman
dezan.
Ondoren, Dirulaguntzen
Batzorde Orokorrak ebazpen proposamena egingo du.
Jarraian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da
ebazpen proposamenaren inguruko iragarkia eta interesatuak 10 eguneko epea
izango du alegazioak egiteko Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratzen den biharamunetik kontatzen
hasita.
Azkenik, Tokiko
Gobernu Batzarrak emango du dirulaguntzei buruzko behin betiko ebazpena.
Behin betiko ebazpena Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Udaleko iragarki
taulan eta www.usurbil.eus web orrian ere behin behineko proposamenaren eta
behin betiko ebazpenaren berri emango da.
16.
artikulua. Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak.
Dirulaguntzen Batzorde
Orokorra modu honetara osatuko da:
— Udalean dirulaguntzak
banatzen dituen Batzorde bakoitzeko lehendakaria eta teknikaria.
— Alkatea.
— Udal idazkaria.
— Udal kontuhartzailea.
Dirulaguntza Batzorde
Orokorraren funtzioak, besteak beste, hauek izango dira:
— Udal dirulaguntzak
banatzeko irizpideak bateratzea.
— Dirulaguntzen
legezkotasuna bermatzea.
— Dirulaguntza
bikoizketak ekiditea.
17.
artikulua. Iraungitzea.
Honako hauek izango
dira dirulaguntza iraungitzeko arrazoi:
a) Dirulaguntza
emateko arrazoi izan diren baldintzak ez betetzea.
b) Pertsona
onuradunak uko egitea.
c) Pertsona
onuraduna hiltzea.
d) Emandako
datuetan edo eskabideari erantsitako erantzukizunpeko adierazpenetan iruzur
egitea.
V. DIRULAGUNTZAREN
KONTROLA
18. artikulua.
1. Usurbilgo
Udalak onuradunei eskatu ahal izango die egokitzat jotako agiriak aurkez ditzatela.
2. Udalak
dituen datu baseak kontsultatu ahal izango ditu dirulaguntzaren oinarrietan
adierazitako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko helburu bakarrarekin.
3. Udalak
eskubidea izango du, beharrezkoa ikusiko balu, dirulaguntza honen onuradunen
etxebizitzetan kontserbazio eta bizigarritasun egoerak gainbegiratzeko.
Horretarako, aldez aurretik esleipendunei jakinaraziko die Udalak zein egunetan
eta zein ordutan duen ikuskatzea egiteko asmoa.
4. Usurbilgo
Udalak, bere fiskalizazio-eginkizunak betetzeko informaziorik eskatuz gero,
dirulaguntzen onuradunek eman egin beharko diote.
VI. ARGITARA
EMATEA
19. artikulua.
38/2003 Legeak,
azaroaren 17koak, 18. artikuluan, 887/2006 Errege Dekretuak, uztailaren
21ekoak, 30. artikuluan eta 19/2013 Legeak, abenduaren 9koak, 8 eta 9.
artikuluetan, ezartzen dutena kontuan izanda, oinarri arautzaile hauei
jarraiki ematen diren laguntzak Udaleko iragarki-oholean eta webgunean
argitaratuko dira, eta halaber gardentasuna eta informazio publikoaren
eskuragarritasuna bermatzeko ezarritako tresnetan.
Gainera, dirulaguntzaren
zenbatekoa 3.000 €-koa edo handiagoa bada, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko da.
Beti errespetatuko
da datu pertsonalak babesteko legeak xedatutakoa, eta, horregatik, datu pertsonalak
modu disoziatuan emango dira.
VI. OINARRIEN
INTERPRETAZIOA ETA HIZKUNTZA-OHARRA
20.
artikulua. Hizkuntza-oharra.
Euskarazko eta
gaztelaniazko testuen artean kontraesanik edo inkoherentziarik antzemanez
gero, euskarazko testuak izango du balioa.
21.
artikulua. Oinarrien interpretazioa.
Dirulaguntza
emateko ardura duen organoari dagokio oinarri hauen interpretazioaren harira
zalantzarik sortzen bada haiei buruz erabakitzea.
22.
artikulua. Araudi osagarria.
Deialdi honek ezartzen
ez duenari dagokionez, aintzat hartuko da Usurbilgo Udalaren dirulaguntzak
arautzen dituen Ordenantzak ezartzen duena eta Herri Administrazioetako
Dirulaguntzak arautzen dituen 38/2003 Legearen xedapenak.
I. ERANSKINA
Usurbilgo herrian etxebizitzak
alokairuan hartzeko dirulaguntza deialdia 2021 urterako.
1. Xedea
eta dirulaguntzaren epearen iraupena.
Laguntza hauen
xedea eskatzaileen ohiko bizilekua den etxebizitzaren alokairuren zati
bat ordaintzen laguntzea da.
Herritarrei etxebizitzak
alokairuan hartzeko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileen 1.
artikuluan zehaztutakoa errespetatuko da.
Deialdi honetan eta
berau arautzen dituen oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzen arabera
tramitatu eta emango da dirulaguntza.
Urteko deialdi honi
dagokionez, diruz lagunduko diren alokairu-gastuak 2019ko irailaren 1etik
2020ko abenduaren 31 bitartekoak izango dira.
2. Partida
eta aurrekontuko diru-hornidura eta dirulaguntzak banatzeko irizpideak.
Deialdi honetan
emango diren dirulaguntzen zenbatekoa guztira 30.000 eurokoa izango da, eta
hori 2021. urterako Usurbilgo Udalaren Aurrekontu Orokorren partidetatik egingo
da: 1.6000.481.151.00.01.2021.
Dirulaguntzak
emateko oinarrizko irizpideak oinarri arautzaileetan xedatutakoak izango
dira. Irizpide nagusia hau izango da:
— Onuradunei,
urteko deialdiaren tauletan azaltzen diren gehienezko dirulaguntzen kopuruak
esleituko zaizkie.
— Eskarien
zenbateko osoak dagokion aurrekontuko partidan esleitutako zenbatekoa gainditzen
badu, ondorengo doitzea egingo da: lehenik zenbateko hori alokairu gastuaren
% 20ko dirulaguntza jasoko dutenen artean banatuko da proportzionalki
(gehienez % 10 arte). Ondoren, beharrezkoa bada, gainditutako zenbatekoa
alokairu gastuaren % 30eko dirulaguntza jasoko dutenen artean banatuko da
proportzionalki (gehienez % 10 arte). Jarraian, alokairu gastuaren % 40ko
dirulaguntza jasoko dutenekin egingo da eta, azkenik % 50 jasoko dutenekin.
Emandako laguntza
guztien batura ezingo 30.000 eurokoa baino handiagoa izan.
3. Kopuruak.
Diru-sarrerei
dagozkien gehienezko mugak hauek izango dira:
— 28.000,00 euro
gordin urtean, bizikidetza-unitatea pertsona bakar batez osatuta baldin
badago.
— 35.000,00 euro
gordin urtean, bizikidetza-unitatea bi pertsona edo gehiagoz osatuta baldin
badago.
Dirulaguntzen
zenbatekoak hauek izango dira:
— Pertsona
bakarraren kasuan:
Diru
sarrera gordinak eurotan Alokairu-gastuaren
% Gehienezko
dirulaguntza (€) 25.000,01 eta 28.000,00 € bitartean 20 100 22.000,01 eta 25.000,00 € bitartean 30 150 19.000,01 eta 22.000,00 € bitartean 40 200 19.000,00 € arte 50 250
— Bizikidetza-unitatea
pertsona batek baino gehiagok osatzen dutenean:
Diru
sarrera gordinak eurotan Alokairu-gastuaren
% Gehienezko
dirulaguntza (€) 33.000,01 eta 35.000,00 € bitartean 20 100 31.000,01 eta 33.000,00 € bitartean 30 150 28.000,01 eta 31.000,00 € bitartean 40 200 28.000,00 € arte 50 250
Alokairu partekatua
denean, onuradun bakoitzari emateko laguntza kalkulatzeko, etxebizitza
osoaren hileko errenta zatituko da kontratuko titularren kopuruaren artean.
Diru-laguntza
gehienez 250 €-koa izango da bizikidetza-unitate bakoitzeko.