GIPUZKOAKO FORU
ALDUNDIA
GOBERNANTZA
DEPARTAMENTUA
143/2021 Ebazpena, martxoaren
23koa, Araubide Juridikoko eta Pertsonen Kudeaketako zuzendari nagusiarena,
foru sektore publikoko kargudunen ondasun eta interesen adierazpenak argitaratzea
agintzekoa.
Araubide Juridikoko
eta Pertsonen Kudeaketako zuzendari nagusiak honako ebazpen hau eman du
2021eko martxoaren 23an:
«Gipuzkoako Lurralde
Historikoaren foru sektore publikoaren eremuan jardueren erregistroa eta
ondasun eta interesen erregistroa arautzeko abenduaren 19ko 4/2011 Foru
Arauari jarraikiz, beren jarduerei nahiz ondasun eta interesei buruzko
adierazpenak aurkezteko obligazioa daukate honako hauek, kargua hartu nahiz
uzten dutenean: diputatu nagusiak, foru diputatuek, zuzendari nagusiek eta foru
sektore publikoa osatzen duten entitateetako zuzendari, gerente eta kargu
baliokideek.
4/2011 Foru Arauaren
8. artikuluak dio Ondasun eta Interesen Erregistroak izaera publikoa duela eta
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
argitaratuko direla foru arauaren I. eranskinean agertzen den ereduaren
arabera egindako adierazpenetako datuak. Argitalpen hori agintzea Araubide
Juridikoko eta Pertsonen Kudeaketako Zuzendaritza Nagusiari dagokio.
Artikulu horrek
ezarritakoa betetze aldera, 2020ko bigarren seihilekoan eta 2021. urtearen
hasieran obligazio hori berekin daraman kargua hartu edo uzteagatik
aurkeztutako adierazpenak argitaratu behar dira. Edonola ere, ez dira argitaratzen
ondasuna aurkitu edo kokatzea ahalbidetzen duten datuak, edota deskribatu
edo identifikatzean ondasun horiek jabearekin erlazionatzea ahalbidetzen
dutenak; hala agintzen baitu 4/2011 Foru Arauak 8.3 artikuluan.
Aurrekoa ikusirik,
zuzendari nagusi honek
EBAZTEN DU
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ondasun
eta interesen adierazpenak, 2020ko bigarren seihilekoan eta 2021. urtean orain
arte kargua hartu edo utzi dutenek aurkeztutakoak. Ebazpen honen 1. eranskinean
kargudun horien zerrenda eta hurrenkera dator; eta 2. eranskinean, berriz,
aurkeztutako adierazpen horien edukia.»
Hau guztia denen
jakinaren gainean jartzen da.
Donostia, 2021eko
martxoaren 24a.—Alfonso Acarreta Rodriguez, Departamentuko idazkari teknikoa. (2081)