GIPUZKOAKO FORU
ALDUNDIA
GIZARTE POLITIKETAKO
DEPARTAMENTUA
Gizarte Politiketako
Departamentuaren gizarte ekimenerako laguntzak emateko 2021eko deialdia.
Diputatuen Kontseiluak,
2015eko otsailaren 10ean egindako batzarraldian, Gipuzkoako Lurralde
Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko
gizarte ekimeneko entitateei zuzendutako diru laguntzen oinarriak eta 2015eko
deialdia onartu zituen.
5. oinarriaren 2.
atalak zehazten du dirulaguntzak emateko jarraibideari ofizioz emango zaiola
hasiera, organo eskudunak onartu ondoren, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den deialdi publikoaren
bidez.
Deialdi honetan
aurreikusitako dirulaguntzak Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko
1407/2013 Erregelamenduak, Europar Batasunaren Funtzionamendu Itunaren 107.
eta 108. artikuluak mínimis laguntzei ezartzeari buruzkoak,
aurreikusitakoaren arabera emango dira.
Dirulaguntza lerro
hau Diputatuen Kontseiluak 2020ko martxoaren 3ko bileran onartutako 2020-2023
Dirulaguntzen Plan Estrategikoan dago sartuta.
Deialdia onartzea
da erabaki honen xedea, baimendu behar den gastuarengatik Diputatuen Kontseiluari
baitagokio eskumen hori.
Hori dela eta,
Diputatuen Kontseiluak, 2021eko otsailaren 16an egindako batzarraldian,
Gizarte Politiketako Departamentuko foru diputatuak proposatuta eta eztabaidatu
ondoren, honako hau
ERABAKITZEN DU
Lehenengo. Onartzea
Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten
irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei zuzendutako dirulaguntzen
2021eko deialdia, erabaki honen eranskin gisa doana, ondorengo lerroentzat:
1. Gizarte
esku hartzeko programak egiteko dirulaguntzak.
2. Prebentzioko
eta sentsibilizazioko programak egiteko dirulaguntzak.
3. Gizarte
behar berrien eta gizarte arretaren inguruko ikerketa eta berrikuntza
proiektuak egiteko dirulaguntzak.
Bigarren. Baimentzea
1.063.526,00 euroko gastua, ondorengo kontu sail eta xede hauetan banatuta:
Xedea / Destino Zenbatekoa / Importe
(€) Kontu saila / Partida 1. Gizarte esku hartzeko
programak egiteko dirulaguntzak. / 804.344,00 1.0820.210.481.00.01 2. Prebentzioko eta sentsibilizazioko
programak egiteko dirulaguntzak. / 220.182,00 1.0820.210.481.00.02 3. Gizarte behar berrien eta
gizarte arretaren inguruko ikerketa eta berrikuntza proiektuak egiteko
dirulaguntzak. / 39.000,00 1.0820.210.481.00.03
1. Subvenciones para la realización de programas de intervención social.
2.
Subvenciones para la realización de programas de prevención y
sensibilización.
3.
Subvenciones para la realización de proyectos de investigación e innovación
en caracterizar necesidades sociales emergentes y formas de atención social.
Aurreko zerrendak
lehentasun ordena bat ezartzen du dirulaguntzen lerroen artean; beraz,
horietariko baterako baimendutako gastua agortuko ez balitz, soberakoa
lehentasunekoak direnetan aurreikusitako laguntzak osatzeko erabili ahal izango
da.
Deialdi honentzat
hasieran aurreikusitako kopurua handitu edo txikitu egin dezake zenbatekoaren
arabera horretarako eskumena duen organoak, dirulaguntzak emateko ebazpena
hartu aurretik eta deialdi berririk egin behar izan gabe. Kopuru gehigarria
eraginkorra izateko baldintza izango da dirulaguntza ematea ebatzi aurretik
kreditua erabilgarri deklaratzea.
Hirugarren. Deialdi hau
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
argitaratzea.
Erabaki hau behin
betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesatuek erabaki
honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete
Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegietan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratu
eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Hala ere,
partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa
aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitaratu eta biharamunetik hasita
hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik
aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko
ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso
aurkez daiteke.
Donostia, 2021eko
otsailaren 26a.—Imanole I. Eizmendi Galarza, Departamentuko idazkari
teknikoa. (1463)
2021eko deialdia: Gipuzkoako
Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik
gabeko gizarte ekimeneko entitateei zuzendutako diru laguntzena.
1. Araudia.
Gipuzkoako
Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007
Foru Arauaren 21.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, goian aipatu diru laguntzen
2021eko deialdia egin da. Diru laguntza horien oinarriak Gipuzkoako Foru
Aldundiko Diputatuen Kontseiluaren 2015eko otsailaren 10eko Erabakiaren
bidez onartu ziren (2015eko otsailaren 16ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 30. zk.).
Deialdi honetan
aurreikusitako diru laguntzak Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko
1407/2013 Erregelamenduak, Europar Batasunaren Funtzionamendu Itunaren 107.
eta 108. artikuluak mínimis laguntzei ezartzeari buruzkoak,
aurreikusitakoaren arabera emango dira. Deialdi honen barruan entitate bakar
bati emandako minimis motako diru laguntzak ezingo du guztira 200.000 eurotik
gorakoa izan hiru zergaldietako edozein alditan, kontuan hartuta aldi horretan
jasotako gainerako laguntzak; horrela aurreikusten baitu aipatutako
erregelamenduak 3.2 artikuluan.
2. Aurrekontu
kredituak.
Deialdi honetarako,
aurrekontuko 1.063.526,00 euro xedatu dira guztira, modu honetan banatuta:
Xedea / Destino Zenbatekoa / Importe
(€) Kontu saila / Partida 1. Gizarte esku hartzeko
programak egiteko dirulaguntzak. / 804.344,00 1.0820.210.481.00.01 2. Prebentzioko eta sentsibilizazioko
programak egiteko dirulaguntzak. / 220.182,00 1.0820.210.481.00.02 3. Gizarte behar berrien eta
gizarte arretaren inguruko ikerketa eta berrikuntza proiektuak egiteko
dirulaguntzak. / 39.000,00 1.0820.210.481.00.03
1. Subvenciones para la realización de programas de intervención social.
2.
Subvenciones para la realización de programas de prevención y
sensibilización.
3.
Subvenciones para la realización de proyectos de investigación e innovación
en caracterizar necesidades sociales emergentes y formas de atención social.
3. Baldintzak.
1. Laguntza
hauen hartzaile izan daitezke baldintza hauek betetzen dituzten
entitateak:
a) Irabazi asmorik gabeko entitate pribatua izatea, legez behar
bezala eratua.
b) Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Foru
Erregistroan inskribatuta egotea.
c) Ez eragitea onuradun izateko debekuek: 2007ko martxoaren 27ko
3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei
buruzkoak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan aurreikusitakoek.
d) Egitura nahikoa edukitzea programaren helburuak beteko direla
bermatzeko.
e) Gizarte Politiketako Departamentutik lehenago jasoak dituzten diru
laguntzei dagozkien gastuak behar den neurrian eta aurreikusitako epeetan
zurituak izatea.
f) 1. oinarri orokorrean definitutako pertsonekiko, taldeekiko edo
kolektiboekiko esku hartzea izatea helburutzat, talde horietan sentsibilizazioan
eta prebentzioan lan egiten dutenak sartuta (soilik 3. lerroko diru laguntzen
kasuan).
2. Berariaz
baztertuta daude laguntza hauek eskuratzeko:
a) Estatuaren, Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren, tokiko
erakundeen eta aurrezki entitateen mendeko entitateak.
b) Sartzeko eta parte hartzeko askatasuna mugatzen duten
entitateak.
c) Helburuei, onartze sistemari, funtzionamenduari, ibilbideari
edo jarduerari dagokienez, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren
printzipioaren kontra doazen entitateak.
d) Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako
Departamentuarekin lankidetza hitzarmen bat sinatuta duten erakundeak
(soilik 1. lerroko diru laguntzen kasuan).
3. 2007ko
martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru
laguntzei buruzkoak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan aurreikusitako
debekuek eragiten ez diotela egiaztatzeko, eta bereziki, zerga obligazioetan
eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko,
erantzukizuneko adierazpena egin dezake eskatzaileak, Gipuzkoako Foru
Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuak emango dion ereduari jarraikiz.
Erantzukizuneko adierazpena eskaerarekin batera aurkeztu beharko du.
4. Dokumentazioa.
1. Eskaera
bakar bat aurkeztu ahal izango da diru laguntza lerro bakoitzeko. Hala ere,
eskaera bakoitzak programa bakarra edo gehiago bildu ahal izango ditu,
gehienez lau.
2. Ardurapeko
adierazpena, deialdi honetan eranskin gisa doan ereduaren araberakoa, eta
eskaera telematikoan ere sartzen dena, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru
laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan
ezarritakoari jarraiki, entitate onuradun izaera lortzeko debekurik ez duela
adierazten duena, baita emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko 2005eko
otsailaren 18ko 4/2005 Legearekin zerikusia duena ere. Eta enpresak egungo
urte fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako «de minimis» laguntzei
buruzkoa.
3. Datuak
komunikatzeko formularioak internet bidez aurkeztu beharko dira nahitaez,
sinadura elektronikoa edo pasahitza erabilita. Foru Administrazioaren eremuan
bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duen 2010eko irailaren 28ko 23/2010
Foru Dekretuan, eta 2013ko urtarrilaren 23ko 102/2013 Foru Aginduan –Gipuzkoako
Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuko diru laguntzei buruzko
espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa
arautzekoan (2013ko urtarrilaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 19. zk.)–, xedatutakoari jarraikiz ezartzen
da obligazio hori.
Eransten diren
eskaera eta dokumentazio osagarria internet bidez aurkeztuko dira diru laguntzen
atarian barrena, arestian aipatutako 2010eko irailaren 28ko 23/2010 Foru
Dekretuari eta 2013ko urtarrilaren 23ko 102/2013 Foru Aginduari jarraikiz.
Atari hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan dago
(https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak).
4. Deialdi
honi buruzko informazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan
egongo da eskuragarri (https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak).
5. 2015eko
urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura
Erkidearenak, 53.1. d) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, entitate eskatzaileek
ez dituzte aurkeztu beharko jada Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dauden
dokumentuak. Halakoetan, eskaeran adierazi beharko da zein egunetan eta
organotan edo bulegotan aurkeztu ziren dokumentu horiek; edo zein organok eta
noiz egin zituen.
6. Eskariak
edo horrekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak ez badituzte
identifikazio datu guztiak, edo akatsen bat baldin badute, edo osatzeke
baldin badaude, 10 egun balioduneko epean akats horiek guztiak konpontzeko
eskatuko zaio eskatzaileari, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri
Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenak 68.1 artikuluan
ezarritakoari jarraikiz; eta ohartaraziko zaio, eskatutakoa egin ezean,
eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, aipatutako legearen 21.1 artikuluan
aurreikusitako moduan.
5. Eskaerak
aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko
epea hilabete batekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta
hurrengo egunetik hasita.