3
TOKI ADMINISTRAZIOA

UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEA

2021eko aurrekontuaren behin betiko onarpena

2021eko ekitaldiari dagokion aurrekontu orokorra jendaurrean erakusgai egoteko arauzko epea igaro eta inolako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontu hori behin betiko onartu da. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuak arautzen dituen abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauak 15.3 artikuluan ezarritakoa betez, aurrekontua kapituluka laburtuta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da:      

GASTUEN AURREKONTUA

Kapitulua                                                 Izena                                                                       Euro

      1      Pertsonaleko gastuak ..............................       1.931.794,18

      2      Ohiko ondasunen eta zerbitz. gast. .........       6.336.367,46

      3      Finantza-gastuak .....................................              8.100,74

      4      Transferentzia arruntak ...........................          495.000,00

      6      Inbertsio errealak ....................................          310.506,97

                          Gastuen aurrekontua guztira .....       9.081.769,35

SARREREN AURREKONTUA

Kapitulua                                                 Izena                                                                       Euro

      3      Tasak eta beste zenbait sarrera ................       4.614.721,94

      4      Transferentzia arruntak ...........................       3.781.667,37

      8      Finantza aktiboak ....................................          685.380,04

                          Sarreren aurrekontua guztira ....       9.081.769,35

Era berean, abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauaren 18. artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da erabaki honek amaiera ematen diola administrazio bideari. Interesdunek administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute haren aurka, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen 29/1998ko Legean xedatutakoaren arabera, bi hilabeteko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, bidezkotzat jo dezaketen beste edozein errekurtso jartzeko eragozpenik gabe.

Zarautz, 2021eko urtarrilaren 26a.—Lourdes Salsamendi Goñi, lehendakaria. (465)