KUTXA FUNDAZIOA
44. Irun Hiriko Kutxa
Literatura Sariak. Oinarriak
Literatura-sorkuntza
eta -hedapena sustatzeko, Kutxa Fundazioak 44. Irun Hiriko Kutxa Literatura
Sarien deialdia egin du, 2021erako, honako oinarri hauen arabera:
1. Lehiaketa zabalik dago euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat,
edozein delarik horien nazionalitatea, jatorria edota bizilekua. Lan
zorroztasunez originalak eta lehendik partzialki edo osorik argitaratu gabeak
eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak aurkeztu ahal izango
dira, eta baldintza horiek guztiek indarrean iraun behar dute epaia ematen
den unera arte. Lanaren egileak Sariketara aurkezturiko lanaren egiletza
ziurtatu behar du, bereak bakarrik direla horren gaineko eskubideak, eta ez
dela beste lan baten kopia edo aldaketa, eta ez dela zendutako egile batena
ere.
Aurkezturiko lanaren
egilea konprometitzen da kalterik gabe mantentzera Kutxa Fundazioa jasan ditzakeen
kalteengatik, egileak lana aurkezterakoan egindako eta lehen aipaturiko
adierazpenen zehaztasunik edo egiatasunik ezagatik, adierazpen horiek indarrean
mantendu behar direlarik saria eman ahal izateko.
Irun Hiriko Kutxa
Literatura Sari hauetara ezingo dira aurkeztu lehiaketaren edizio honetan
epaimahaikoak edo aurreepaimahaikoak direnak, ezta, modalitate berean ere,
deitua den honen aurretiko edizioan irabazle izandako egileak ere.
2. Lehiaketan modu telematikoan soilik izena eman eta lanak aurkeztu
ahal izango dira, Kutxa Fundazioaren webgunean emandako estekaren bidez:
www.kutxakultur.eus (Programak > Literatura > Irun Hiriko Kutxa
Literatura Sariak).
3. Izena emateko formularioan honako datu pertsonal, dokumentu eta
onarpen hauek jasoko dira:
1.— Egilearen
izen-abizenak, helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa.
2.— Nortasun Agiri
Nazionalaren irudi eskaneatua edo argazkia bi aldeetatik.
3.— Sari honen
oinarri eta baldintzen onarpena, ziurtaturik obra, osorik nahiz zati batean,
argitaratu gabea dela, ez dagoela beste ezein sariren epaiaren zain eta
egileak askatasun osoz dituela obraren gaineko ustiapen-eskubide guztiak,
edozein formatan eta modalitatetan.
4.— Datu pertsonalak
babesteko klausularen onarpena.
5.— Aukera emango da
lehiatzaileek, beren borondatez, Kutxaren literatura-lehiaketen edo
kultura-arlokoen nondik norakoei buruzko informazioa edo, oro har, Kutxa
Fundazioak antolatutako jarduerei buruzkoa jaso dezaten.
Izena eman ondoren,
parte-hartzaileak kode sekretu bat jasoko du erregistratu duen helbide
elektronikoan. Kode horrek balioko du obra lehiaketara modu anonimoan
aurkezteko, posta elektroniko berean emango zaion bigarren formulario batean.
4. Aurkeztutako obra bidaltzeko formularioan honako datu eta
dokumentu hauek jasoko dira:
1.— Aurreko atalean
aipatutako kode sekretu eta besterenezina.
2.— Zein
modalitatetan aurkezten den lehiaketara.
3.— Lehiaketara
aurkeztutako lanaren izenburua.
4.— Lehiaketara
aurkeztutako obra PDF formatuan erantsiko da, izenburuarekin bakarrik identifikatuta.
Beraz, ez du egilea identifika lezakeen xehetasunik izango. Obrak DIN A4 (210 x
297 mm) formatuko orrietan aurkeztu beharko dira, tarte bikoitzean idatzita.
5.— Egileak mezu
elektroniko bat jasoko du, obra lehiaketara behar bezala aurkeztu duela baieztatzeko.
5. Obrak onartzeko epea 2021eko apirilaren 19an itxiko da,
24:00etan (Euskadiko ordua). Une horretatik aurrera, online izena emateko
ataria desgaituta geratuko da.
6. Kutxa Fundazioak epaimahai bana izendatuko du espezialitate bakoitzerako,
eta, berdinketarik izanez gero, epaimahaiburuaren botoa ebazlea izango da.
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Literatura Sariketa hauetan parte
hartzeak oinarriok onartzea dakar berekin. Aurreikusi gabeko gorabehera
guztiak antolatzaileek ebatziko dituzte lehiaketaren mesedetan. Epaimahaiak
askatasunez interpretatu ahal izango ditu oinarriak argitaratzeko unean
haietan aurreikusi edo kontuan hartu ez diren alderdiak.
7. Irunen, 2021eko irailaren 11n, 13:00etan, erabakiko dira obra
irabazleak eta izendatuko dira pertsona irabazleak. Sariak emateko eguna
epaiaren berri ematen den egun berean iragarriko da.
8. Sarietako edozein eman gabe geratu ahal izango da, aurkeztutako
lanek, epaimahaiaren iritziz, eskatutako kalitate-maila ez balute. Dagokion
epaimahaiak ez du aintzat hartuko beste lehiaketa batean saritua izan dela
jakin den obrarik, obrak onartzeko epea amaitzen denetik 2021eko Irun Hiriko
Kutxa Literatura Sariak epaitzeko egunera arte.
9. Ildo horretatik, egileak posta elektronikoz jakinarazi beharko du
aurkeztutako obran izandako edozein aldaketa hura aurkeztu zuenetik 7. puntuan
ezarritako epera arte, helbide honetara zuzenduta: literatursariak@kutxa.eus.
10. Berebat, Epaimahaiak hautatutako ezein obra ez da behin betiko
irabazletzat hartuko harik eta oinarri hauetako 1. eta 8. puntuetan
horretarako eskatutako eta aditzera emandako baldintza guztiak betetzen
direla egiaztatu arte.
11. Kutxa Fundazioak ez du interesik saritutako obren ustiapen
ekonomikoan, eta egileek beretzat gordeko dituzte obra horien jabetza eta
horien gaineko jabetza intelektualaren eskubide moral eta ondare-eskubide
guztiak.
Aurrekoa gorabehera,
saritutako obren egileek baimena ematen diote Kutxa Fundazioari, bere kabuz
edo hirugarrenen bidez, obra horiek zabaltzeko, irabazi-asmorik gabe, gaur
egun dagoen edozein euskarritan eta irabazleak aldarrikatzen direnetik
gehienez ere 6 hilabeteko epean, ale kopuru mugatu bat argitaratuta. Saritutako
obren egileek haien hedapenean parte hartzea onartzen dute.
Saritutako lanak
ortotipografikoki berrikusiko dira argitaratu baino lehen, baina egile
irabazleek ezin izango dute, inola ere, obran aldaketarik egin, obraren edozein
zati gehituta, kenduta edo aldatuta.
12. Saritu gabeko lanak eta lehiakideen datu pertsonalak ezabatu
egingo dira 2021eko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak banatzeko
ekitaldiaren ondorengo astean. Izena emateko formularioan hala eskatu duten
lehiakideen datu pertsonalak soilik erregistratuko dira (izena, bizilekua eta
posta elektronikoaren helbidea), haiek berariaz adierazitako informazioa bidaltzeko.
13. Sariei eta
oinarriei buruzko kontsultak helbide honen bidez egin daitezke:
literatursariak@kutxa.eus.
14. Emandako datu pertsonalak Literatura Lehiaketaren esparruan
erabiliko dira bertan lehiakide gisa jarduteko. Hirugarrenei bidali ahal
izango zaizkie Lehiaketaren beraren nondik norakoekin lotutako logistika-zerbitzuak
egiteko.
Modalitateak eta sariak.
— Euskarazko
olerkia.
Gutxienez 800 bertsoko
luzerako zeinahi errima, neurri eta gairi buruzko olerkientzat.
Saria: Garaikurra
eta 15.000 euro.
— Euskarazko
eleberria.
Gutxieneko 150
folioko gai eta idazkera libreko narrazioentzat.
Saria: Garaikurra
eta 25.000 euro.
— Gaztelaniazko
olerkia.
Gutxienez 800 bertsoko
luzerako zeinahi errima, neurri eta gairi buruzko olerkientzat.
Saria: Garaikurra
eta 15.000 euro.
— Gaztelaniazko
eleberria
Gutxieneko 150
folioko gai eta idazkera libreko narrazioentzat.
Saria: Garaikurra
eta 25.000 euro.
Gipuzkoako Foru
Aldundiak egindako salbuespenari esker, Gipuzkoako egoiliarrentzat sari
hauek ez daude PFEZ zergari atxikita.
Donostia, 2021eko
otsailaren 4a.—Ander Aizpurua Susperregui, Kutxa Fundazioko zuzendari nagusia. (524)